EPISODE · Apr 14, 2021 · 57 MIN
#015 - Erabatera (berria, zaharra & mailegatua IV)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #015Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hamabosgarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu laugarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: ERABATERA supertaldearen Ep berria, "Izpi Galdua", taldeko arima den Gaizka Salazarrek berak aurkeztu diguna elkarrizketa bidez. Eta gainera, gurean ezohikoak diren doinuak entzun ditugu, Mdou Moctar tuareg-aren gitarra eta Arooj Aftab pakistaniarrak bere herriko ghazal (koplak) ezagun batzuei egindako moldaketa.Aspaldiko doinuei dagokionez, 20 urte egin dugu atzera. Batetik orduantxe plazaratu zuen Kerobia taldeak lehen maketa, eta horrexegatik dakarte lan bikoitz berria nafarrek. Eta bestetik, orain hogei urte gaurko egunez, 2001eko apirilaren 15ean zendu zelako Joey Ramone. Bakarka ondu eta hil ostean plazaratu zuen diskoko kantu bat entzun dugu, eta gidatzen zuen Ramones taldearen beste bat, ezin ezagunagoa. Bukatzeko, mailegatutako kantua, Camaron de la Isla zenaren "Viejo Mundo", J Martina hirukoteak euskarara ekarria, "Mundu zahar", eta harrigarriro gaurkotua. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hamabosgarren saioan, laugarrenez, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, disko berriak aurkeztu, musika zaharra berreskuratu eta moldaketa bat aurkeztuta. Entzun ditugu: ERABATERA (Gaizka Salazarrekin elkarrizketa) / AROOJ AFTAB / MDOU MOCTAR / KEROBIA / RAMONES / JOEY RAMONE / CAMARÓN DE LA ISLA + J MARTINA.
NOW PLAYING
#015 - Erabatera (berria, zaharra & mailegatua IV)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.