EPISODE · Jun 16, 2021 · 58 MIN
#024 - Olatz Salvador (Berria, zaharra & mailegatua VI)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #024Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hogeita laugarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu seigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, OLATZ SALVADOR bakarlaria izan dugu protagonista, elkarrizketa bidez "Aho Uhal" aurkeztu baitigu, zuzenean aurkezten diharduen lana.Gainera, eta etxekoekin jarraituta, "Mendaro Feddler" ere entzun dugu, Audience gernikarren "Tolesdurak" disko bikoitzetik atera dugun singlea. Nazioarteko lan argitaratu berriei dagokionean, bi entzun ditugu. The Reigning Sound garage rock taldearen "A Little More Time With" diskotik hautatutako kantu bat, eta Amadou et Mariam afrikar izarrek Sofi Tukker bikotearekin elkarlanean aurkeztu berri duten "Mom Cheri" single dantzagarria.Atzera begirakoan, bi artistari erreparatu diogu. Beck kaliforniarrari, ekainean 25 urte betetzen direlako "Odelay" plazaratu zela, eta Amaia Zubiria abeslariari, Adarra Saria jasoko duela-eta aspaldiko partez zuzenean izango baitugu kantari.Bukatzeko, moldaketen atalean, Boris Vian zenaren "Le Desérteur" kantu antimilitarista sonatua entzungo dugu, jatorrizkoa frantsesez aurrena, eta euskaraz gero Ibon RG musikariak emana, Koldo Izagirreren itzulpenari esker. Eta Carlos Tena kazetariak lan honi buruz Kafe Aleak liburuan esandakoak ezagutaraziko ditugu. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hogeita laugarren saioan, seigarrenez, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, disko berriak aurkeztu, musika zaharra berreskuratu eta moldaketa bat aurkeztuta. Entzun ditugu: OLATZ SALVADOR (elkarrizketa) / AMADOU ET MARIAM & SOFI TUKKER / THE REIGNING SOUND / AUDIENCE / BECK / AMAIA ZUBIRIA / BORIS VIAN (+ IBON RG).
NOW PLAYING
#024 - Olatz Salvador (Berria, zaharra & mailegatua VI)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.