EPISODE · Dec 9, 2021 · 57 MIN
#049 - Katebegiak (Berria, zaharra & mailegatua VIII)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #049Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita bederatzigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu zortzigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, Liher talde kaliputsuaren kantu bat entzun dugu, eta "Reggaean Jarrai" bilduma interesgarria ezagutu, bukatu berri den Durangoko Azokako Ahotsenean Ando Azkaraik eta Pablo Rodriguezek, biniloaren sustatzaileek aurkezpenean esandako hitzak gurera ekarrita. Skakeo eta Euskatalites entzun digugu aipatu bildumatik, Bilintz eta Xenpelarren hitzak reggae doinuetara ekarri dituzten taldeak.Aspaldiko lanen atalean Siouxsie & The Banshees punk talde britainiarraren single bilduma hartu dugu akorduan, "Once Upon a Time", orain berrogei urte plazaratua, 1981ean. Eta Makala disko jartzailearekin egin dugu berba, "Katebegiak" bilduma ezagutzeko (binilo bikoitza eta disko liburua). 1972-85 arteko euskal rock progresiboa, psicho-folka eta jazz-rocka ezagutaraztera dator egitasmoa, Ez Dok Amairuren amaieratik punkaren eztandara joandako aroan arreta jarrita. Urpeko Bonbardan, eta lagin gisara, Izukaitz, Haizea eta Enbor entzun ditugu.Bukatzeko, eta moldaketei eskainitako atalean, Tapia eta Leturia bikotearen "Eromerian" entzun dugu, 1990eko "Juergasmoan" maisulanean gordea aurrena, eta Dupla taldeak berrirakurria gero, "Eromeria". ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita bederatzigarren saioan, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, disko berriak aurkeztu, musika zaharra berreskuratu eta moldaketa bat aurkeztuta. Eta entzun ditugu: LIHER / "Reggaean Jarrai" (SKAKEO + EUSKATALITES -eta aurkezpen hitzak-) / "Katebegiak" (IZUKAITZ + HAIZEA + ENBOR -eta Makala sustatzaileari elkarrizketa-) / SIOUXSIE & THE BANSHEES / TAPIA ETA LETURIA + DUPLA.
NOW PLAYING
#049 - Katebegiak (Berria, zaharra & mailegatua VIII)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.