#053 - Bira bat munduari (2021, herri musikak) episode artwork

EPISODE · Jan 5, 2022 · 56 MIN

#053 - Bira bat munduari (2021, herri musikak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #053Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamairugarren saio honetan, herri musikak 2021ean plazaratu dituen lanik goraipatuenetako batzuk ezagutu ditugu. Okzitaneraz kantatzen duen San Salvador ahots seikotearen debut lanarekin hasi dugu saioa, eta John Francis Flynn irlandarraren estreinekoarekin bukatu. Elektronika eta errusiar musika tradizionala uztartzen dituen Staritsa taldearen "Klyukva" ezagutu dugu tartean, baita errusiar herritartasuna izan arren tuveraz mintzo den Khöömei Beat boskotearen lan berria ere, eztarriarekin kantatzen duena; biak ala biak oso interesgarriak.AMeriketan, Mabe Fratti biolontxelo jolearen musika esperimentala ezagutu dugu Guatemalan; eta Otura Mun musikariaren ÌFÉ egitasmoa New Orleansen, afrokubatar doinuak elektronikarekin nahasten dituena.Eta Afrikatik, sorta polita ekarri dugu, musika uzta aberatsa plazaratu baitu 2021ean ere: Boli Kostako Dobet Gnahore kantariak "Couleur" lana argitaratu zuen iaz, eta "Griot jazz" itzal handiko laukote batek, Baba Sissoko (ngoni eta tama), Lansiné Kouyaté (balafon) eta Madou Sidike Diabate (kora) maliarrek eta Jean-Philippe Rykiel frantziar teklatu jole itsuak. Jaiotzez israeldarra bada ere, Ben Aylon perkusio jolearen "Xalam" ere, sonoritateari dagokionean, Afrika mendebaldekoa dela esan dezakegu; askoren ustez 2021eko diskorik onena herri musiken atalean. Eta bilduma interesgarrienetako bat dugu Witch Camp (Ghana), sorginkeria leporatu eta bakartuak dituzten emakumeek kantatua. Desagertzear diren dialektoetan abesten dute, kantu laburrak a capella edo perkusio soilaren laguntzaz emanez. Fusio lanak eman dituzte Guy Buttery hegoafrikar gitarra joleak batetik, Indiako musika tradizionalean maisu diren Mohd. Amjad Khan eta Mudassir Khan musikariekin, batetik; eta egoitza Londonen duen Electric Jalaba taldeak bestetik, gnawa marokiarra jotzen duena. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Berrogeita hamairugarren saioan, iazko lan nabarmenetako batzuk aurkeztu ditugu, 2021eko herri musika diskorik bikainenak. Eta entzun ditugu: SAN SALVADOR / STARITSA / KHÖÖMEI BEAT / GUY BUTTERY, MOHD. AMJAD KHAN & MUDASSIR KHAN / MABE FRATTI / ÌFÉ / DOBET GNAHORÉ / BABA SISSOKO, JEAN-PHILIPPE RYKIEL, LANSINÉ KOUYATÉ & MADOU SIDIKE DIABATE / WITCH CAMP (GHANA) / BEN AYLON / ELECTRIC JALABA / JOHN FRANCIS FLYNN.

NOW PLAYING

#053 - Bira bat munduari (2021, herri musikak)

0:00 56:57

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 56 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 5, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #053Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamairugarren saio honetan, herri musikak 2021ean plazaratu dituen lanik goraipatuenetako batzuk ezagutu ditugu. Okzitaneraz...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!