#071 - Udako jaialdietakoak (emakume musikariak) episode artwork

EPISODE · May 12, 2022 · 58 MIN

#071 - Udako jaialdietakoak (emakume musikariak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #071Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamaikagarren saioan, bi urteko etenaldiaren ondoren aurtengo udan gurean izango ditugun musika jaialditzarretan joko duten artistekin osatu dugu kantu zerrenda, soilik emakume musikariei erreparatuta, gogoak eman digulako. Azkena Rock, Music Legends, EHZ, Bilbao Live eta Donostia Festibala jaialdietako afixetatik egin dugu hautaketa, baita euskal herritar mordoa jasotzen duen Pirineos Sur jaialdiko afixari erreparatuta ere.Ekainaren 16tik 18ra izango da Azkena Rock jaialdia Gasteizen, aurten inoiz baino emakume gehiagoren parte hartzailerekin. Patti Smith eta Emmylou Harris izango ditu besteak beste afixa buru, baina guk Adia Victoria eta Tiburona artisten kantu bana entzun ditugu. Blues gotikoa jorratzen ei duen Hego Karolinako musikaria da lehena, estatubatuarra, adituen esanetan bere sorterriko doinuak berresmatzen jakin duena, country eta blues nahasketa bereziarekin eta zuzenekoetan atmosfera hipnotikoa sortuz. Manzanaren ertzeko hirukote madrildarra bigarrena,  pop, garage eta punk soinuak dakartzana "Sola y feliz" lan argitaratu berrian.Music Legends festibalak ibilbide luzeko eta eskarmentu handiko izarrak oholtzaratuko ditu Bilboko Miribillan, ekainaren 24 eta 25ean, Status Quo eta Alan Parsons Project izar nagusi direla. Lehenengoekin partekatuko du oholtza Anari azkoitiarrak -25 urte bete dira aurten debut lana plazaratu zuenetik!-; eta bigarrenarekin jamaikar jatorria duen Shirley Davis britainiarrak, "soularen diva berritzat" joa denak.Gurean oso kuttun dugu Euskal Herria Zuzenean festibala, gaurk aipatuko ditugunen artean iaz ospatu zen bakarra. Aurten uztailaren 1etik 3ra bitarte izango da Irisarrin, Baxe Nafarroan, eta bertan joko duten artean ohi bezala asko dira euskal musikariak. Horietako bi entzungo ditugu, Merina Gris donostiarren "Saiatzen naiz" eta Irunberriko Ibil Bedi taldearen "Poesia bat",  sonoritatez bikain ezkontzen diren bi kantu; baita atzerriko gonbidatuak ere, bretoieraz kantatzen duen Madelyn Ann eta Eesah Yasuke hip-hop kantaria.Sanferminekin batera dator bueltan gurean ditugun jaialditzarretan jaialditzarrena Kobetamendira, Bilbao Live festibala, uztailaren 7tik 9ra. Bertan oholtzaratuko diren musikarien zerrenda amaiezinetik bi ordezkari aukeratu ditugu, bikainak biak ala biak, Bomba Estereo eta M.I.A. Kolonbiar kunbia psikodelikoa eta folk tamil esperimentala, bi proposamen borrokalari, ausart eta festa girorako ezin aproposagoak.Udaberria bukatu gabe dugun honetan, urruti samar ikusten da irailaren 16 eta 17ko Donostia Festibala, Lasarteko hipodromoan jokatzen dena. Bertan izango da debut lan luzea plazaratzear ei den Andrea Santiago iruindar kantaria.Euskal Herritik kanpo, Pirineos Sur da euskaldunen jaialdi gustukoenetako bat, Sallent de Gallegoko Lanuza urtegi ertzean izango dena lau asteburuz, uztailaren 15etik abuztuaren 6ra.  Besteak beste Maliko afro bluesaren errege-erregina Amadou et Mariam bikotea izango da bertan jotzen, baita iazko "La costa de los mosquitos" aurkezgai duen Travis Birds bakarlari madrildarra ere..* Zerrendatik landa utzi ditugu jazzaldiak aurreragorako, apropos, Urpeko Bonbarda propioa merezi dutelakoan. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita hamaikagarren saioan, udako jaialditzarrak izango ditugu aurkezgai, bertan joko duten emakume musikarien kantuekin zerrenda osatuta: ANARI / SHIRLEY DAVIS / ADIA VICTORIA / BOMBA ESTEREO / MERINA GRIS / M.I.A. / EESAH YASUKE / AMADOU & MARIAM / TIBURONA / MADELYN ANN / IBIL BEDI / ANDREA SANTIAGO / TRAVIS BIRDS.

NOW PLAYING

#071 - Udako jaialdietakoak (emakume musikariak)

0:00 58:04

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 58 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on May 12, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #071Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamaikagarren saioan, bi urteko etenaldiaren ondoren aurtengo udan gurean izango ditugun musika jaialditzarretan joko duten...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!