EPISODE · Jun 22, 2022 · 58 MIN
#077 - Deabruaren kunbia (Kolonbiatik Mexikora)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #077Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirurogeita hamazazpigarren saioan, kunbia erritmoak izan ditugu nagusi, edo hobe, guk kunbiatzat duguna, batez ere euskal, mexikar eta kolonbiar taldeak entzunda.Joxe Ripiau taldearen "Karpe Diem" laneko kantuak eman dio izena saioari, Riosucioko inauteri harrigarriez mintzo denak (Kolonbia). Adarra Saria jaso berri duen Joseba Tapia trikitilariaren azken diskoan ere, kunbia ahaireak antzematea begitandu zaigu "Gure esku dago" kantuan, akaso karraskaren erabilera dela-eta -horrela esaten ei zaio Kolonbian guiroari-. Euskal taldeekin bukatzeko, "Cumbia villera de la ciudad armera" ere entzun diogu Mursego eibartarrari.Argentinan jorratzen den kunbiaren aldaera bat ei da "cumbia villera" delakoa, egun Ertamerika eta Hegoamerika osoan jotzen baitute kunbia. La Yegros argentinarrari, berbarako, "Viene de mi" entzun diogu.Herri musikei dagokienean, azken aldiko kolonbiar agerpenik azpimarragarrienetakoa dugu Lido Pimienta, Kanadan bizi den barrankilarra -orain gutxi izan da EHn jotzen-. Eta kunbiari dagokionean, Eblis Alvarezek gidatzen duen Meridian Brothers, abangoardia tropikala dakarrena; eta Mario Galeanoren Frente Cumbiero. Azken honek Ondatropica sortu zuen Quantic ekoizle britainiarrarekin batera, eta bi egitasmoen kantu banan entzun dugu. Frente Cumbieroren kasuan, elkarlan exotiko samarra, Minyo Crusaders talde japoniarrarekin ondutako "Cumbia del monte Fuji".Kunbia klasikoa kolonbiar ahairetzat jotzen bada, XX. mende hasieran bogan jarri zen kunbia modernoaren erdigunea Mexikon dago -eta zehatzago, Monterreyn-. Guztira lau dira kunbiari eskainitako saioan entzun ditugun mexikar taldeak. Bik ez dute zuzenean kunbia jorratzen, eta bai elektronika: Sotomayor anai-arreba bikotea eta Instituto Mexicano de Sonido, besteak beste Disneyren "Coco" filmean entzun daitekeena. Beste bik bete betean kunbia jotzen dute: Sonido Gallo Negro talde lisergikoak, eta Zarauzko Adarretatik jaialdian ezagutu genituen Kumbia Boruka, Frantziako Lyon hirian aterpe hartua duen zortzikoteak. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirurogeita hamazazpigarren saioan, 2022ko udako lehen saioan, kunbia modernoa izan dugu entzungai. Eta entzun ditugu: Kumbia Boruka / Joxe Ripiau / La Yegros / Ondatrópica / Joseba Tapia / Frente Cumbiero & Minyo Crusaders / Sotomayor / Instituto Mexicano de Sonido / Lido Pimienta / Mursego / Sonido Gallo Negro / Meridian Brothers.
NOW PLAYING
#077 - Deabruaren kunbia (Kolonbiatik Mexikora)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.