EPISODE · Nov 24, 2021 · 1H 44M
079. MKpod. SOLASALDIA || ASKE GUNEA Oier eta Adur (2021-11-04)
Azaroaren 11an, MUNDUA ERALDATUZ GOZATZEKO ERREZETA LIBURUAren aurkezpena aprobetxatu genuen, gure hirian egon zen desobedientzia zibileko ekintza handiena gogoratzeko. 2013an, gazte batzuen atxiloketa zailtzeko, hiritarrak beren gorputzak erabiliz, erresistentzia harresi bat sortu zuten gazte hauen inguruan, gerora HERRI HARRESIA izenez gogoratuko zena. Eta asteak eraman zituzten horrela, hainbat ekimen kultural eginik Donostiako Bulebarrean. Egun hoietan, Bulebarra ASKE GUNEA izan zen hainbat aldarrikapen, manifestazio, kontzertu, hitzaldi etabarrerako. Gune hori gogoratzeko, zer hobe bertan atxilotuak izan ziren gazteetako bi-ren esperientziak zuzenean jakitea baino? Horretarako Oier Lorente eta Adur Fernandez izan genituen Marruman, eta errepasu itzela eman zioten urte hartako bizipenei: nola ideatu zen desobedientzia hori? nola moldatu zen? nola lagundu zuen herriak? Hau eta gehiago aurkituko duzu podkast hontan. On egin! ______________________ FITXA TEKNIKOA: Hizlaria: Lander Arbelaitz Solaskideak: Oier Lorente eta Adur Fernandez Audio grabaketa: Txusta Bideo grabaketa: Beñat Apala Audio/bideo edizioa: Maköki ______________________ MARRUMA KULTURALAK sarean: Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube Instagram: Labur.eus/MKinsta Facebook: Labur.eus/MKface Telegram: Labur.eus/MKtele Emailez kontaktatzeko: [email protected]
NOW PLAYING
079. MKpod. SOLASALDIA || ASKE GUNEA Oier eta Adur (2021-11-04)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Mar 14, 2026 ·23m
Mar 11, 2026 ·16m
Feb 28, 2026 ·14m