#095 - Galegoz (egungo galiziar musika eszena) episode artwork

EPISODE · Oct 26, 2022 · 51 MIN

#095 - Galegoz (egungo galiziar musika eszena)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #095Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita hamabostgarren saioan, eta 70.-nean kataluniarrarekin egin genuen legez, egungo Galiziar musika eszena ezagutu gura izan dugu, bizitasun handia duela-eta. Entzun dugun apurrarengatik, gainera, esango genuke han ere, gurean bezala, gutxinaka gutxinaka pop eta rocka baztertzen ari direla, musika urbanoa deiturikoaren mesedetan.Galizian egindako musikari, "feita en Galiza", eskainitako saioa folktronika jorratzen ei duen Alejandro Guillán pontevedraren Baiuca egitasmoa ezagutuz abiatu dugu. Eta bide beretik dabilen Rodrigo Cuevas artistarekin itxi. Oviedokoa da Cuevas, eta asturieraz kantatzen du, baina "La magia de tu melena" Ortiga galiziarrarekin elkarlanean eman du; A Coruñan egindako erresidentzia artistikoaren emaitza. Biak ala biak, Baiuca eta Rodrigo Cuevas, tradizioa berritzen dabiltza.Nola Cuevasek asturiarrez, portugesez kantatzen du Vigon sortutako Bifannah laukoteak, oso musika nahasketa interesgarria jorratuz, 60ko hamarkadako rocka, latin soula eta tropicalia lisergikoa. Mundo Prestigio bere aldetik, konpostelar laukotea, frantsesez mintzatuko zaigu "La Maison du Bonheur" aurkezteko.Galizieraz entzungo ditugun beste guztien artean, bada normalean gazteleraz egiten duenik ere, Novedades Carminha, berbarako. Joan den martxoan iragarri zuen hamabost urte inguruko jarduna bertan behera uzten zutela. Konpostelar post punk taldeak bezala, rock musika jorratzen du A Coruñako Familia Caamagno taldeak ere, pop melodia dantzagarriak joz; eta B serieko rocka egiten du Konpostelan sortutako Ataque Escampe taldeak, soul, funk eta krautrock kutsukoa. Oh! Ayatollah ere konpostelarrak dira, kutsu nihilistako pop kaliputsura lerratutakoak.Gainontzean, musika urbano deiturikoetan koka genitzake aipatzeke ditugun lau taldeak -ohikoa da egitasmo ezberdinetan musikari berberak aurkitzea-, Galizan oso bogan ei den musika tropikalerako joerarekin. Galizierazko trapa jotzen lehenengoetakoa izan bide zen Boyanka Kostova, "flow costumista -edo- twerking ruralaren" aitzindariak; baita Rias Baixaseko bi musikarik osatutako Verto bikote banatu berria ere, askok "Oie Gayego" kantuarekin ezagutu genituenak. Esteban & Manuel bikoteak espiritu berbenazalea mantentzen ei du, izugarri maite duten musika latinoaren bitartez bizirik mantendu nahi izan dutena, beraiek psikokunbia edo, autotunearen erabileragatik, kunbiatune deitzen duten egitasmo dantzagarria sortuz. Bikoteko kideetako batek, Manuel Gonzalezek, Chichok, bakarka ere arrakasta dezente erdietsi du azkenaldian, Ortiga egitasmoarekin. Arestian esan bezala, karibear kutsuko musika urbanoa jorratzen du konpostelarrak, eta Grande Amoreren laguntza izan du "Acostumbrao" ontzeko. Oh! Ayatollah taldeko kide Nuno Picok bakarka darabilen izena da Grande Amore. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Larogeita hamabostgarren saioan, galegoz kantatutako musika eszena ezagutu gura izan dugu. Eta entzun ditugu: BAIUCA / BOYANKA KOSTOVA / OH! AYATOLLAH / VERTO / ESTEBAN & MANUEL / ORTIGA (GRANDE AMORE) / FAMILIA CAAMAGNO / NOVEDADES CARMINHA / ATAQUE ESCAMPA / BIFANNAH / MUNDO PRESTIGIO / RODRIGO CUEVAS (ORTIGA).

NOW PLAYING

#095 - Galegoz (egungo galiziar musika eszena)

0:00 51:03

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 51 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on October 26, 2022.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #095Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Laurogeita hamabostgarren saioan, eta 70.-nean kataluniarrarekin egin genuen legez, egungo Galiziar musika eszena ezagutu gura izan dugu,...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!