#106 - Herri musiketan iaz (urteko onenak) episode artwork

EPISODE · Jan 13, 2023 · 1H 2M

#106 - Herri musiketan iaz (urteko onenak)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #106Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Urte hasieran aurrekoak utzitako uzta jasotzea maite dugu Urpeko Bonbardan, eta gaur 2022an World Music ere deitzen duten horretan argitaratutako lanik azpimarragarrietako batzuekin osatu dugu saioa, munduari bira berri bat emanda. Bidaia Japonian hasiko dugu Oki Kanorekin. Ainu etniakoa da OKI, Hokkaidokoa irlakoa, edo beste modu batera esanda, desagertzeko arrisku bizian den kultura batekoa. Eta horrelakoxea da jotzen duen musika tresna ere, tonkori deitzen den bost sokadun aintzinako harpa. Eta bukatu, Small Island Big Song egitasmoarekin itxi dugu. 2018an sortutako proiektuak Aotearoa (edo Zelanda Berria), Taiwan, Madagaskar, Hawai, Borneo eta Salomon irla eta artxipielagoetako soinuak biltzen ditu, Indiako Ozeanoko eta Ozeano Bareko kantuak, aniztasunaren aldeko aldarria eginda.Europan, Scandinavian Music Group ezagutu dugu Finlandian, Ultra Bra taldearen hondarretatik sortua, bizitza da handiena esatera datorkiguna. Eta Herbereetan Yin Yin bikotea, Maastricht hiritik asiar musika jorratu eta dantzarako deia egiten duena. Antzerako moldean moldatzen da Satellites seikote israeldarra ere, Tel Avivetik anatolian rock deiturikoa jorratzen duena, saz-a elektrifikatuta. Ekialde Hurbilarekin bukatzeko, egun Britainia Handian bizi den Maya Youssef siriarra aipatu behar dugu, Damaskon qanun-a jotzen ikasi zuena -78 sokadun zitarra-, ordura arte gizonek baino egiten ez zutena. Afrikan Rokia Kone izan dugu zain Malin, “Bamakoko larrosa”, Jacknife Lee kaliforniar ekoizle itzaltsuarekin batera -U2, The Killers edo REM taldeekin lan egindakoa dugu- iaz disko bat plazaratu zuena. Baita Salif Keita eta Oumou Sangarerekin lan egin izan duen Aluna Wade senegaldar baxu jole trebea ere, iaz “Sultan” diskoa aurkeztu zuena, jazzetik afrobeatera bitarteko soinuekin.Afrikarra da Pierre Kwenders ere, Kinshasan jaioatako kongoarra, aspalditik bizileku duen Montrealetik datorren arren, Quebec-etik. Lingaleraz, frantsesez, ingelesez, shilubera eta kikongearaz kantatua, eta oso erritmo modernoz emana.Amerikan jarraituta, Adrian Quesada Fantasma taldeko kide ohiarekin egin dugu topo Texasen, eta “Boleros psicodelicos” diskotik kantu bat entzun, iLe puertorrikoarrak kantatua.Bukatzeko, Brasil eta Jamaikan eskarmentu handiko kantari banarekin egin dugu topo; hamabost urte diskorik plazaratu gabe egon ostean 80 urte bete dituela-eta lan berria atondu duen Flora Purim batetik; eta Horace Andy rastafaria bestetik, Lee “Scratch” Perry zein Massive Attack artistekin lan egindakoa. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Ehun eta seigarren saioa, iazko herri musiketan argitaratutako lanik bikainenetako batzuekin osatu dugu. Eta entzun ditugu: OKI / SMALL ISLAND BIG SONG / SCANDINAVIAN MUSIC GROUP / YIN YIN / SATELLITES / MAYA YOUSSEF / ROKIA KONE & JACKNIFE LEE / ALUNA WADE / PIERRE KWENDERS / ADRIAN QUESADA / HORACE ANDY / FLORA PURIM.

NOW PLAYING

#106 - Herri musiketan iaz (urteko onenak)

0:00 1:02:58

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 2 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 13, 2023.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #106Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Urte hasieran aurrekoak utzitako uzta jasotzea maite dugu Urpeko Bonbardan, eta gaur 2022an World Music ere deitzen duten horretan...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!