EPISODE · Nov 7, 2020 · 7 MIN
#458 Tropela.eus | 2020ko Espainiako Vuelta 17. etapa
from Tropela Podcastak
2020ko Espainiako Vueltako 17. etapa erabakigarria Gaudu (GFC) frantziarrak irabazi du Mäder (NTT) eta Ion Izagirreren (AST) aurretik helmugaratuta. Hiruak eguneko ihesaldian izan dira, baina atzean Vuelta erabakitzeko zegoen. Carapazek (IGD) zirrara eragin dio etapari erasoa jo eta Roglic (TJV) atzean uztean, baina ez du nahikoa tarte lortu eta bigarren amaituko du Vuelta honetan ekuadortarrak. Roglicek (TJV), horrenbestez, Vuelta poltsikoratuko du eta Carthyk (EF1) podiumean amaituko du. Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
NOW PLAYING
#458 Tropela.eus | 2020ko Espainiako Vuelta 17. etapa
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.