EPISODE · Oct 17, 2024 · 48 MIN
Deskonexioa
from Ez gatoz Paristik
Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan? Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu? Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa? Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu. Elkarrizketatuak, Libe Mimenza, Josu Martinez, Katixa Agirre eta Klara Badiola. ZUBI-MUSU BAT, Lumi-k, Karlos Linazasororen Sei ohe poema egokituz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Trigger-en Fck Biz(h)itza (Aurretiko Bista); Mikel Laboaren Komunikazio-Inkomunikazio. Lekeitio 5 - 1977; Joxe Ripiauren Paradisu Zinema; Moxalen Pelikulak; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; J Martinaren Paktua; eta Jai/Egun-en Alhacaba. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Irizar eta Laboral Kutxa.
NOW PLAYING
Deskonexioa
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
May 14, 2026 ·110m
May 14, 2026 ·5m
May 13, 2026 ·6m
May 12, 2026 ·5m