EPISODE · Jan 9, 2025 · 40 MIN
Ogiaren bidea
from Ez gatoz Paristik
Gauza jakina da: sormena eta kultur ekintza ezinbestekoak ditugu pertsona eta gizarte gisa hazteko, iruditeria pertsonal eta kolektiboa etenik gabe elikatzen segitzeko. Zein bizimodu opa die gure gizarteak, baina, euskarazko kulturaren orantza ontzea, jarduera artistikoari ekitea, erabakitzen duten sortzaileei? Sormena edota interpretazioa ogibide izan nahi izatea zenbateraino da hautu gauzagarri gurean, zenbateraino ameskeria? Artistarik kiskaltzen ote da gure kultur sistemaren labean? Galderoi datu zehatzekin erantzuten hasteko bidea ireki du LANARTEAk, aurkeztu berri duen Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzei Buruzko I. Inkestarekin. Elkarrizketatuak, Lide Hernando, Nerea Loiola eta Oier Zuñiga. ZUBI-MUSU BAT, Ibon Rodriguezek, Sabin Muniategik Alatz pozgarria izenburuarekin euskarara ekarritako Juana de Ibarbourouren poema musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Beleren Beruna Urre; Sofaren Zelatun; LANARTEAren Euskal sorkuntza larrialdian koplak; Esan Ezinen Besterik ez (Habirekin); Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Delirium Tremensen Mundu zoragarria; eta Bloñen Erbiak. Esker bereziak, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik. Babesle, Berria egunkaria. Laguntzaile, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irizar eta Laboral Kutxa.
NOW PLAYING
Ogiaren bidea
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
May 14, 2026 ·110m
May 14, 2026 ·5m
May 13, 2026 ·6m
May 12, 2026 ·5m