Sokak eta pasilloak episode artwork

EPISODE · Dec 28, 2023 · 49 MIN

Sokak eta pasilloak

from Ez gatoz Paristik

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen. Iritzia, Txuma Murugarrenek. Elkarrizketatuak, Amaia Agirre, Unai Elorriaga eta Iratxe Retolaza. ZUBI-MUSU BAT, Andoni Tolosa Morau-k, Juan Luis Zabalaren Urrunaren maitez poema musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Canok berak, Xanti Arrizabalagak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta. Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta. Entzun dituzu, Txost! taldearen Txori akademikoa; Joserra Senperenaren Ez dut bat buena egiten; Ines Osinagaren Dena aldatzen da; Beleren Oilo ipurdia; Barañaingo Alaitz ikastetxeko ikasleen Protesta bertsoak; Eibarko Juan Antonio Mogel ikastetxeko ikasleak, Haria, mataza, loria kantarekin sokasaltoan; Jabier Muguruzaren Dodoa; Anariren Aintzinako bihotz; Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Odolkiak Ordainetan taldearen kantu homonimoa; eta Habiaren Dilun dulun dan. Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri. Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak. Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.

NOW PLAYING

Sokak eta pasilloak

0:00 49:34

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Ez gatoz Paristik?

This episode is 49 minutes long.

When was this Ez gatoz Paristik episode published?

This episode was published on December 28, 2023.

What is this episode about?

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako...

Can I download this Ez gatoz Paristik episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!