PODCAST · society
Historia eta istorioak
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia, giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
-
40
41. Beñat Arzadun: ''Umiltasunez hurbildu behar du kooperenteak benetako ekarpena egin ahal izateko''
Ikasketaz ingeniaria da Beñat Arzadun. Laguntzeko gogoz, Mozanbikera joan eta hango nekazariekin lanean aritu da hogei urtetan zehar. Mundukide gobernuz kanpoko erakundearen eskutik egin du bide hori. Egun, Euskal Herrira itzulita dago eta bertatik jarraitzen du laguntzeko ahaleginean, nazioarteko beste lurraldeetan dauden kooperanteren lana koordinatuz. Lanik handiena, "hango errealitatea ezagutzea" izan zela aitortzen du, izan ere kooperantearen lana eraginkorra izateko, borondatea eta ezagutza, lan egiten ari den herrialdeko errealitateari lotuta ekarpenak egitea baita.Kooperazioak aurreko hamarkadetan izan duen garrantzia gutxituta ikusten du, lehen mundua "berpisionatzen" ikusten du eta ekonomia krisian murgilduta gaudela pentsatzen dugun arren, laguntza ematen jarraitzeko eskatzen du. Euskal Herriko edozein biztanleren egoera ekonomikoa aberatsa delako, munduko beste leku askorekiko.
-
39
40. Iñake Irastorza: ''Aktore batentzat lan tresna gorputza eta sentimenduak dira''
Aktorea da Iñake Irastorza. Aspaldiko urtetan, zineman, antzerkian eta telebistan egin izan du lan. Antzeztea bokazioa da beretzat, lana baino gehiago, eta bere iritzirako "aktorea, paper bat interpretatzen duenean haurtzaroa oso gogoan duen heldua da". Lanabesa berriz, "gorputza eta sentimenduak" ditu aktoreak eta emozionalki oreka galtzeko arriskua ere egon liteke. Aktore lanak dituen gorabehera ekonomikoekin bizitzen ikasi egin behar da baita ere, oraintxe lan asko eta gero batere ez egotea gerta litekeelako.Irastorzaren esanetan, nolanahi, aberasgarria da aktore bizitza eta handia talde lanari esker ikuskizun bat aurrera ateratzen denean sortzen den satisfazioa.
-
38
39. Jesus Ibarluzea: ''Egun, norberaren posta kodeak baldintzatzen du gure osasuna''
Jesus Ibarluzea, osasun publikoan doktorea da, Biologoa eta Psikologoa. Urteak daramatza osasun publikoari lotutako baliabideen antolakuntzan. Eskarmentuak erakutsi dio desberdintasun sozial eta ekonomikoek zuzeneko eragina dutela bizi kalitatean. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan Ibarluzeak azpimarratu digu, posta kodeak, gure bizitokiak, bizitzeko modua baldintzatzen duela. Eta inguruak eragiten duela, gaixotasunean, hilkortasun tasan eta abar.Euskal Herrian, munduko beste leku batzuetan ez bezala, ez dago desberdintasunik landa eremua edo hiriaren artean osasun zerbitzuetan, bere ustez. Pandemiak erakutsi dio mezu apokaliptikoak ez direla eraginkorrak eta egoera bereziak datozenerako, aurrez antolatuta egon beharra dagoela datorrenari aurre egin eta herritarrari arreta hobea emateko.
-
37
38. Iñaki Irastorza: ''Argiarekin gauzak aberastu daitezke''
Argia, begi bistan duguna hobeto ikusteko edo alderantziz, ezkutatu nahi dugun objektuari itzala sortzeko erabili daiteke. Iñaki Irastorza argiztatzailea da, ibilbide luzea du telebistan, zineman eta ikuskizunak argiztatzen. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan azaldu digu eskarmentuak erakutsi diona, "argiarekin gauzak aberastu" daitezkeela.Argia eta argiztatzailearen lana ezinbestekoak dira ikuskizunetarako, profesionalei merezi duten lekua aitortzen ez zaien arren. Horren lekuko, askotan errodajeetan izaten dituzten lan baldintza kaskarrak. Zuzendari batzuk "ekarpen zain" egoten diren bezala, beste batzuk jarrera itxia erakusten dute profesionalaren lanari bidea emateko. Izan ere, Iñakik badaki, argiaren bidez, "sentimendu eta sentsazioak" eragin daitezkeela. Izarrez betetako mundu horretaz hitz egin dugu argiztatzailearekin.
-
36
37. Jose Maria Urkia: ''Turismoa ez da oraingoa, ekonomiaren motore izan da batzuentzat''
Euskal Herriko turismoaren historia egiteko bi mende atzera egin beharra dago Jose Maria Urkia historilariak dionez. Medikuntzan Doktorea da Urkiri eta Adiskideen elkarteko zuzendaritzako kidea, Turismoa ongizateari lotuta abiatu zela azpimarratu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Bainuetxe eta hondartzetako urek sortzen zuten onura bila iritsi ziren noble eta aberatsak Donostia, Biarritz edo eta Zestuara. Isabel II. Espinaiko erregina 1842an Donostiako hondartzara etortzen hasi izanak berebiziko garrantzia izan zuen ekonomiarentzat. Izan ere Gipuzkoako hiriburura erakarri zituen bere gobernuko kideak eta hauen interesen alde egiten zituzten jendeak. Hala, XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasieran, Donostiako ostatu eta hotelek gaur egun baina ohe gehiago eskaintzen zituzten kanpotarrentzat.Lehen mundu gerran Espainiak jarrera neutrala hartu izanak Donostiari Europa osoko jendea biltzeko aukera eman zion gainera; aberats eta politikariak, espioiak... Gerra Zibilaren ostean Franco diktadoreak ere oporraldirako Donostia aukeratu izanak, sona berreskuratzen lagundu zion hiriari. Egun ere, turismo gune izaten jarraitzen du, baina turistaren profila aldatu da, 60ko hamarkadan izandako aldaketa sozioekonomikoa eta gero.
-
35
36. Iñigo Arratibel: ''Autoritarismoa indarra hartzen ari da, demokrazia gain beheran jarriz''
Iñigo Arratibel, Politika zientzietan lizentziatua da eta politika izan du ikerketa lerroa azken urteetan. Askok esaten dutenaren kontra politikaren izaera zientifikoa bistakoa da, esperimentazioa eta metodologiaren bidez lantzen baita. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan arrazoitu digunez, politika zientziek harremanak aztertzen dituzte, antolatzeko, gizarteak sortu dituen lege eta araudiak. Egun, Mendebaldean ezarrita dagoen sistema politikoa, II. Mundu Gerra ondoren sortutakoa da, Frantziako iraultzatik aurrera gizarteak ezarritako baloreetan eta aginte banaketatik aurrerako antolakuntzan oinarritutakoa.Arratibelen esanetan, demokrazia gaur gaurkoz arriskuan egon liteke "autoritarismoaren aurrean indarra galtzen" ari delako, alderdi bakarreko eta lider indartsuetan oinarritutako sistemak ugarituz. Eta bestetik, "gazteak politikatik kanpo" geratzen ari direlako gero eta gehiago.Algoritmoak politika gaindituko ote duten galdetuta, hori "politikaren amaiera" izango litzatekela garbi du Iñigo Arratibelek.
-
34
35. Andoni Lubaki: ''Argazkia, bizitzan egoteko modua da eta argazki kamera nire pasaportea''
Argazkiak, gertakariak "modu zintzoenean" jasotzeko modua dira Andoni Lubaki argazkilariaren iritzirako. Izan ere badaki objetibotasun "osoa" ezin dela lortu. Paperan aurrena eta modu digitalean gaur egun, argazkigintzak, munduari begiratu eta berau islatzeko modua zeharo aldatu duela bistako gauza da, askotan giza talde zenbaiten protagonismoa lortzeko bidea egin duelarik.Andoni Lubaki argazkilariak, argazkigintza du ogibide. Munduko gatazka eta albiste guneetara hurbilduz ateratzen du bizimodua eta "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan azaldu digu zer den beretzat, argazkilari izatea. Bere iritzirako, kamera tresna bat besterik ez da. Baina baliabide horren erabilerak adieraziko du nolakoa den kamera horrekin irudiak egitean dituen argazkilaria. Artista, kazetaria, edo eta ospakizunak eta pertsonaren inguruko gertakariak oroitzeko helburua duen pertsona.Argazkiek sentimenduak biltzeko duten ahalmenari buruz galdetuta, argazkiek "min fisikorik" ez dutela eragiten esan digu, bai ordea sentsazioak eta sentimenduak sortzeko ahalmena sortu.
-
33
34. Garbiñe Etxeberria: ''Futboletik bizitzea ezinezkoa zen, aldaketa handia egin da''
Garbiñe Etxeberria, (Hernani, 1967) Realeko nesken futbol saileko arduraduna da gaur egun. Aurrez, futbol jokalaria eta entrenatzailea izan da. Beraz, iturri onetik daki kirol arloan aurrera egiteko izan dituen zailtasunak eta oraindik ere egunerokoak dituzten eragozpenak kirola berdintasunean egin ahal izateko. "Mari-mutilak ginen, ibilbideak eraman nau nagoen lekura" esaten du. Bere iritzirako emakumeen eskubideak aitortu ez ezik, "berdintasunerako aukerak" dira emakume kirolariek behar dituztenak aurrera egin ahal izateko "aukerak ematen zaizkienean, erantzuten dutelako".Onartzen du orain gutxi arte, futboletik bizitzea "aldaketa handia" izan dela emakumezkoentzat. Nolanahi, bide luzea aurreikusten du oraindik, "Zerotik hasi ginen" baina oraindik ere, kirol arduradunekin elkartzen denean, "gizonez inguratuta bizi naiz" dio.
-
32
33. Aroa Uharte: ''Errusiarrak ez dira Hollywood-ek erakutsi dizkigun bezalakoak''
Errusia albistegien ikusmiran jarri du Ukrainako gerrak. Aroa Uharte Errusian bizi izan da, bertako hizkuntza irakaslea eta itzultzailea da. Errusiako historia ezagutzen du eta topiko eta aurreiritzien gainetik hitz egin digu "Historia eta Istorioak" podcastean.Errusia eta Ukrainaren arteko harremana, historian zehar, ona izan da, "Errusiar guztiek dute norbait Ukrainan" dio Aroak. Askoren iritzirako anai-arreben arteko gerra sortu duela Vladimir Putinek eta kontrako erreakzioa areagotzen ari dela. Nola nahi, Aroak argi esaten du "gure mundutik aparte, baina gure munduaren parte" ere badela Errusia.Errusiako literatura, kultura eta iragan oparoa ardatz hartuta gaur egungo egoera azaldu digu podcastean, Errusia, lurralde oso handia da, 144 milioi biztanle ditu eta ezberdintasun handia dago hiri eta landa eremuen artean.
-
31
32. Joxerramon Bengoetxea: ''Beste Europa bat ikusten ari gara Ukrainako gerraren aurrean''
Europar Batasunaren hazia, etsai amorratuak erein zuten XX. mendean. Hiru gerra beldurgarri elkarren kontra egin ondoren, gerra albora utzi eta elkarlana indartzea erabaki zuten Alemaniak eta Frantziak. Altzairua eta ikatzaren elkarteak daude oinarrian. Armak egiteko altzairua eta energia sortzeko ikatza ezinbesteko baliabideak zituzten eta hauek partekatu eta lehen gaiak elkarrekin ekoiztea erabaki zuten, aurrez gerrarako izan zuten grina elkarlana bihurtuz. Oinarri ekonomikoak zeuzkan erakundea, konfederazio bilakatu zen denboraren joanean eta Europar Batasuna da gaur egun. Mundu mailako proiektu politikorik handiena.Joxerramon Bengoetxea, legelaria da, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu izan zen bost urtez eta hurbiletik ezagutzen du Europar Batasunaren erakunde juridiko eta politikoa eta potentzial handiko erakundetzat jotzen du. Bere iritzirako, Ukrainako gerraren aurrean Batasunak erakutsi duen jarrera "beste bat da" aurreko egoerekiko. Hiritarrek "gero eta garrantzia handiagoa" hartzen dutela ikusten du. Arlo Juridiko eta ekonomikoan eskubideak zehaztuta daude bere esanetan eta atzerri politikan izan dezakeen garrantziaz ohartu beharko lukete hogeitazazpiek "AEBn "zer erabakitzen duten zain" egon gabe.
-
30
31. Joseba Zulaika: ''Donald Trump; gezurraren bidezko fantasiazko errealitatearen sortzailea'
Joseba Zulaika antropologoa da, urte asko egin ditu AEBn irakasle. Renoko Euskal Ikastegiaren zuzendaria izan da luzaro eta AEBn biziz eta Unibertsitatean eskolak emanez hurbiletik ezagutzen du hango gizartea eta azken urteetan izan diren gora behera sozial eta politikoak. Berarekin aztertu dugu Donald Trumpen izaera "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetarako. AEBko presidente ohia, azken hamarkadetako fenomeno bitxi eta bereziena da Zulaikaren iritzirako. Mendebaldea astindu du Trumpen politika egiteko moduak eta mundua hankaz gora jarri du, Trumpen agintaldia mugarri izango delarik.Joseba Zulaikaren esanetan, gezurraren bidez, "fantasiazko errealitatea" sortzea lortu du AEBko presidente ohiak, politika, kazetaritza eta demokraziaren arteko oreka hautsiz eta estatu kolpe bat emateko ahalegina egin arte.
-
29
30. Dorleta Garcia: ''Itsasoa zabortegi gisara erabili izan dugu''
AZTIko ikerlaria da Dorleta Garcia, Itsasoaren eta beronen Ikerketarako eta Ustiaketarako Nazioarteko ikerketarako batzordeko kidea eta Matematikaria eta Estatistikan Doktorea.Lurraren hamarretik zazpi, itsasoko urak hartzen du, ezinbesteko elementua jotzen du oreka ekologikoari eusteko eta bere matematika ezagutza baliatzen du itsasoaren ikerketa egiteko eta daukan garrantziaz ohartarazteko. Izan ere AZTIko ikerlariaren iritzirako, itsasoan beste inon baina gehiago nabari da klima aldaketaren eragina. Horren lekuko dira "hegaluzea, gero eta lehenago iristea" gure hurbileko uretara, adibidez. Itsasoa epeltzen ari da eta itsas maila igotzen eta ez da harritzen, "itsasoa zabortegi gisara" erabili izan dugulako.
-
28
29. Iker Barbero: Migrazioak eta Nazioarteko zuzenbidea, ''eskubide gisara ondo; praktika da arazoa''
Pertsona pertsona denetik, migratzailea da, izaera hori dauka. Alde batetik bestera mugitu izan da lur eta bizitzeko aukera berrien bila. Mugimendu migratzaileek ordea gatazka eragiten dute ia beti. Jon Barbero irakaslea da EHUn, Nazioarteko zuzenbidean aditua da eta berarekin aztertu ditugu joan etorri horiek "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Nazioarteko zuzenbideak aintzat hartzeko du pertsonaren migratzeko eskubidea eta mugimendu horiek arautzeko lege eta hitzarmenak ere badaude. Baina araudi horiek ez dira errespetatzen kasu askotan. Giza eskubideen araudia eskuetan, "Irtetzeko eskubidea baduzu, baina ez nire herrialdean sartzekoa" gertatzen da praktikan, Iker Barberok azpimarratu digunez.
-
27
28. Mikel Alberdi: ''Karlistadak, bi mundu ikuspegi aurrez aurre jarri zituzten gatazkak izan ziren''
Gerra Karlistek espainiar estatua astindu zuten XIX. mendean, Euskal herrian eragin berezia izan zuten. Karlistek bigarren gerra galdu ondoren, Hego Euskal Herriko lau eskualdeak forurik gabe geratu zirelako.Karlistadak, bi mundu ikuspegiren arteko gatazka izan ziren. Hiru mendeetan zehar agintean izan zen sistema tradizional eta atzerakoiaren eta Frantziako iraultzaren ondorioz sortutako ikuspegi aurrerakoiaren arteko talka.Mikel Alberdi historialaria eta Zumalakarregi Artxibo Museoko arduradunak azaldu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan zer gertatu zen urte horietan eta zer ondorio izan zuten gerra haiek Euskal Herriaren etorkizun historikoan.
-
26
27. Arturo Elosegi: "Aldaketa klimatikoaren ezeptikorik geratzen bada, errealitateak konbentzituko du''
Arturo Elosegi, Biologoa da eta Ekologian Katedraduna da eta uraren ekologian egin du ikerketa esanguratsu bat baina gehiago. "Historia eta Istorioak" podcastean azaldu digunez "pertsonak beti izan du ekologiaren kezka" eta historian zehar ingurumenarekiko izan duen harremanaz aritu gara. Ekologia eta ekologismoaren arten bereizten du. Lehenengoa bizidunen eta ingurumenaren arteko harremana aztertzen dituen zientzia da, ekologismoa berriz ingurumenaren babesa aldarrikatzen duen ideologia.Klima aldaketa ukaezina da bere iritzirako, denbora laburrean aldaketa handiak izan dira. Urtaroek izan duten aldaketa, hegazti eta animalia migratzaileen portaera berriak, landareak loratzeko garaia, aldaketaren adierazleak besterik ez dira. Elosegiren esanetan, eszeptikorik geratzen bada, "errealitateak konbentzituko ditu".
-
25
26. Xabier Lertxundi: ''Psikiatria, buruko osasunaren iluntasunean argi izpi bat da sufrimendua arintzeko''
Psikiatriaren historia eta gaur egun gizartean hartu duen garrantzia aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan Xabier Lertxundi psikiatrarekin. Lertxundi, Gipuzkoako osasun sarean, buruko osasunaren saileko kudeaketaren arduraduna da eta pandemiak eta orain Ukrainako gerrak osasun mentalean izan duten eragina onartu digu.Buruko arazoak, nahasmena eta burua galtzea pertsonak gizartetik baztertzeko aitzakia izan dira historian zehar eta gaur gaurkoz estigma horrek jarraitzen duela onartzen du nahiz eta klinikoki eta sozialki aurrerapauso handiak eman diren. Osasun mentalean egiten diren inbertsioek zuzeneko emaitza dute erabiltzailearen onespenean.
-
24
25. Josebe Blanco: Nekazaritza, gizakiok lurra eta animaliekin dugun harremana da, elkar elikatzeko
Josebe Blanco, irakaslea zen eta eskolak emateari utzi eta artzain bilakatzea erabaki zuen. Lurra eta gizakia eta animalien arteko orekan sinisten du, elkar elikatuz denak hobeto bizitzeko moduan izango garelako.Egun baserriak eta nekazariek aurrean dituzten erronkei buruz hitz egin dugu berarekin "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan. Elikadura burujabetza, lurrarekiko harremana eta animaliei eman beharreko tratua aztertu ditugu, Industrian bilakatu den nekazaritzak arazoa besterik ez duelako eragiten Blancoren iritzirako."Eman, jaso, itzuli", mendeetan aplikatu den filosofiari heldu behar zaiola azpimarratzen du, izan ere, "jakinduriaren desjabetza" gertatzen ari da lehen sektorean eta baserriaren etorkizuna kolokan ikusten du, gazteei nekazaritzan aurrera egiteko aukerak ematen ez bazaizkie. Elikagaiak, "espekulatu eta burtsan kotizatzeko" erabiltzen ari direlako.
-
23
24. Jose Maria Urkia: Euskal Herriko Adiskideen Elkartea, Ilustrazio garaitik ''argia'' eginez
Euskal Herriko Adiskideen Elkartea (RSVAP) Euskal Herriko elkarteetan zaharrenetarikoa da. Peñafloridako kondeak sortu zuen XVIII. mendean, ilustrazio garaian, Euskal Herrira Europan zehar zebiltzan ideia eta mugimendu berritzaileak erakartzeko helburuz. Jose Mari Urkia, Adiskideen elkarteko kidea da aspaldian, erakundearen idazkari, zuzendari eta presidentea ere izan da eta berak lagundu digu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan erakunde esanguratsu honen historia eta laburpena egiten.Adiskideen elkartea sortu zen garaian, Euskal Herriko gizartea etsipenak jota zegoen eta gainbehera ekonomikoan murgilduta, aurrera biderik gabe. Peñafloridako kondeak urratu zuen bideak "argia ekarri zuen" gure ingurura, gainbehera ekonomiko eta sozialetik ateratzeko oinarriak jarri zituen, batez ere zientziaren alorreko ideia eta ekimenak bultzatuz. Bergarako Seminarioa izan zen erakundearen proiektu garrantzitsuena. Fisika eta Kimikaren alorreko proiektuak garatu ziren bertan, Euskal Herria Mundura zabaldu eta atzerritik Bergarara, pertsona eta proiektu interesgarriak erakarri ahal izateko. Wolframioaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak dira adibide ezagunena.
-
22
23. Koldo Almandoz: ''Zinea, diziplina eta iharduera ezberdinak batzen dituen artea da''
Zineari zazpigarren artea esaten zaio. Historia eginez, XIX. mendean sortu eta XX. mendean garatu den artea izan da eta XXI. mendean aldaketa are handiagoak izan ditu Lumiere anaiek argazkiak mugimenduan jarri eta pantaila handira eraman zituztenetik.Koldo Almandoz, kazetaria eta zine zuzendaria da, besteak beste, eta berarekin egin dugu zinemaren historiaren laburpena. Lehen pertsonan ere azaldu digu filmak egiten dituenean, nola antolatzen dituen pelikulak, zeri ematen dion garrantzia eta zer pausu diren ezinbestekoak filma antolatu eta aktore eta beste parte hartzaileak antolatzerako garaian.XX. mendean, zinema aisialdirako entretenimendu nagusia izan da mundu osoan. Zinearen bitartez gainera historiako eta gizarte arloko adierazpen garrantzitsuak jaso ahal izan dira irudien bitartez. Eta fikzioaren bitartez, ezezaguna iruditzeko aukera ere sortzen da. Zineak ekonomiari egin dio ekarpena eta sormenaren garrantzia ere aipatu ditugu Almandozekin Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan. Zuzendari donostiarrak, talde lana ezinbestekoa jotzen du pelikula onak egin ahal izateko.
-
21
22. Xabier Alberdi: ''Balearen arrantza izan da Euskal arrantzaleen ekarpen nagusia historiarako"
Aberastasuna eta bizitzari aurre egin ahal izateko baliabideak atera ditugu Euskaldunok itsasoarekiko harremanetik, hala uste du Xabier Alberdi historiagileak. Donostiako Itsas Museoko zuzendaria da eta Albaola proiektuko ikerketa arduraduna."Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan jaso bezala, Alberdik adierazi du aztarnek erakusten dutela "Neolitikoan jada Itsasoaren ustiaketa" egiten zutela euskal arrantzaleek. Harrezkero, etengabekoa izan da harremana mendetan zehar, industria horren goi mailako aroa, XIV eta XV. mendeetan gauzatu zelarik.Euskaldunok itsasgintzari egin diogun ekarpen nagusia balearen arrantzari lotutakoa da. Hala nola, balea txalupaz inguratuta harrapatzeko modua eta tresnak, arpoiak eta lantzak kasu.
-
20
21. Gotzon Arrizabalaga: ''Filosofia, arrazoiaren bidetik egiaren bila aritzeko joera da''
Filosofiak, pertsonak bere buruari egin izan dizkion oinarrizko galderei arrazoiaren bidetik erantzunak aurkitzeko ahaleginean datza. Gizakia prestatu egiten du eta ezin zaio "a posteriori" ezer eskatu Gorka Arrizabalagaren iritzirako.Arrizabalaga, Filosofian Doktorea da eta EHUn irakaslea, eta berarekin aztertu dugu "Historia eta Istorioak" podcastean filosofiaren historia nolakoa izan den, Grezian Sokratesen garaitik hasi eta pertsonak Jainkoa ukatu eta bere buruaren jabe egin zeneko garaietaraino. Filosofiak berez ematen dioguna eta eskatzen diguna aztertu dugu Filosofiaren historiako protagonista nagusien ekarpenak aztertuz.Bizi ditugun garai nahasi hauetatik aurrera begira jartzeko arrazoiak balio ote duen ere aipatu dugu.
-
19
20. Miren Ercilla: ''Botika legeak, eraginkortasuna eta segurtasunaren balantza orekatzen du gaur egun''
Aurreneko botikak landareetatik eta animalietatik eskuratu zituen gizakiak eta harrezkero baliatzen dira sendatu edo osasuna hobetzeko. Greziarrek aurrerapauso handiak eman zituzten botikagintzan eta farmakologian. Galenoren izena botikagintzaren historiara lotuta geratu da, adibidez. Miren Ercilla, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko AEOPko farmazialariak lagundu digu historiaren errepasoa egiten "Historia eta istorioak" podcastean.Medikuntzaren arloan egindako aurrerakuntzek eta botika beraiek, pertsonaren bizia luzatu dute eta bizimodua hobetu. Ahalegin horretan erabakigarriak izan dira txertoak eta antibiotikoak ere, egun hainbatek txertoen erabilera zalantzan jartzen duten arren.Ercillaren esanetan, pazienteen eta gaixoen ezaugarriak asko aldatu dira azken urteetan, arazoaren konponbidea berehala nahi izaten delako eta beti ezin delako lortu.
-
18
19. Unai Belaustegi: AEB-ko historia, independentzia aldarrikapena egin zutenetik gaur arte
Amerikako Estatu Batuetako historia aztertu dugu "Historia eta Istorioak" podcastaren hemeretzigarren atalean Unai Belaustegi Historia Garaikidean Doktorea denarekin.EHUko irakasleak gogoratu digu 1776ko uztailaren 4an egin zela gerora AEBko errepublika federala izango denaren independentzia aldarrikapena. Eta "bertako biztanle diren Ipar Ameriketako indigenak aintzat hartu gabe" egin zela aldarrikapen hura, areago "indigenei inolako eskubiderik aitortu gabe".Historian zehar AEBko indigenen kontra egin diren politikak, kolonoak, esklabutzan oinarritutako nekazal sistema, 1861an hasitako gerra zibila aipatu ditugu Belaustegi doktorearekin.AEBk XX. mendeko bi gerra handietan izan zuten protagonismoa, Europarekiko harremanak, Gerra Hotza eta Sobietar Batasunarekiko borroka aztertu ditugu, Abraham Lincolnekin hasi eta Donald Trumpen agintaldira arte. Joe Bidenek egun dituen buruhausteak eta AEBn etorkizun hurbilaz ere mintzatu gara historialariarekin, garai bateko inperioa gainbeheran hasi ote den aztertzeko.
-
17
18. Iñaki Olaizola: ''Heriotza, bizitzaren amaierako prozesu naturala da, denontzat'
Heriotza, bizitzaren prozesu naturala da, hala ere saihestu egin nahi izaten dugu, ez ikusiarena egin, gertatuko dela ahaztuz.Hiltzen ikasteko, heriotzaren prozesua antolatzeko moduak asko dira eta horien inguruan hausnartu dugu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan Iñaki Olaizola antropologoaren laguntzaz.Eutanasia eta heriotza duinaren behar eta eskubideak egungo gizartean eztabaida sakona eragin du. Hiltzeko modu egokienak bete beharko lituzkeen baldintzak zeintzuk diren, nola irudikatzen dugun norberaren heriotza. Merezi ote du bizitzari eusteak pertsonak zentzua galtzen duenean? Nor garen, zer egiten dugun jakiteko gauza ez garenean?
-
16
17. Sergio Escribano: '' Maiorazkoari esker lortu da Baserria Erdi Arotik gaur arte zatikatu gabe iristea''
Sergio Escribano arkeologo eta historialariarekin baserriaren bost mendeko historiaz aritu gara podcastaren 17. atal honetan.Bost mende dira aurreneko baserriak eraiki zirenetik. Aurrez egurrezko etxeetan bizi ziren hirietan biltzen ez ziren giza taldeak. Landa eremuko etxe bizitzak izateko eraiki ziren baserriak, egurrezko etxeak baina babes hobea ematen zutelako. Maiorazkoaren erakundeak garrantzia handia izan du baserriaren iraupena ziurtatzeko. Izan ere familia baten ondarea eta bizilekua osorik iraunarazten da ahal den neurrian handitu eta hobetuz.Baserritarrak nola bizi ziren, landa eremuan zer jaten zen, eta baserriak eraiki ziren garaiko antolaketa politikoa nolakoa zen azaldu digu Sergio Escribano EHUko irakasleak.Baserritarrek, hala beharrez, auzo lanean antolatu zuten beren eguneroko bizitza, eta horrek zuzeneko lotura du landa eremuen antolakuntzan eta herri eta hirietako biztanleekiko harremanean. XIX. mendeko aro industrialak, zuzeneko eragina izan zuen baserri munduaren gain beherarekin.
-
15
16.- Jose Mari Urkia: ''Medikuntza gaixotasunaren kontra dagoen guztia da, gizakiaren hasieratik''
Medikuntzaren historiaz aritu gara podcastaren atal honetan eta Jose Mari Urkia, Medikuntzan doktorea eta EHUko Historia irakasleak lagundu digu gaian sakontzen. Urkia, RSVAPko zuzendaria ere bada.Gizartean, sendabidea magia eta erlijioaren bitartez konponbidea bilatzen zen garaietatik, gaur egungo zientzia aurkikuntza nagusiak arteko bidea egin digu. Hipokrates, Galeno, Pasteur eta medikuntzan izen nagusi izan direnen bidetik, gizakiaren aurreneko botiketatik abiatu eta gaur egungo tresneria berezietaraino eman ditugun pausoen historia egin digu, Medikuntzako doktoreak.Juanjo San Miguelek gidatzen du historia eta istoriak aztertzen dituen elkarrizketa podcast hau.Pandemien aipamena ezinbesteko, eta gerratan eta gatazketan zehar gaixotasunari, zauriei eta heriotzari aurre egiteko ikasi duguna "Historia eta Istorioak" podcastean.
-
14
15. Alvaro Aragon: ''Sorginei, XVII eta XV, mendeetan eman zitzaien kutsu negatiboa erlijioari lotuta''
Sorginak Euskal Herriko historiako une ilunenei lotuta azaltzen zaizkigu. Sorginak eta sorginkeriak Elizak eta garaiko botereek asmatu zituzten, baina benetako pertsonak atxilotu, torturatu eta hil egin zituzten.Sorginak ez zaizkigu bakarrik Euskal Herrian azaltzen, baita Frantzian, Alemanian eta Estatu Batuetan ere. Sorginak historiaren protagonista dira, eta Euskal Herritik kanpo bertan baino gogorragoa eta bortitzagoa izan zen beraien aurkako errepresioa. Alemanian adibidez, hogeita hamar mila pertsona zigortu eta hil zituzten eta beste lau mila Frantzian. Bere larrian, inkisizioaren erabakiz hildako pertsonak ez dira horrenbeste.Sorginen historia aztertu dugu "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan, Alvaro Aragon EHUko irakaslearekin. Erdi Aroko historian aditua da eta sorginen auzia ikertu du historialariak.
-
13
14. Jose Jabier Zurikarai: ''Demografia datuek gizartearen argazkia egiten laguntzen digute''
Demografia, munduko populazioaren hazkundea eta honen ondorioak Jose Jabier Zurikarai EUSTAT erakundeko soziologoaren laguntzaz aztertu ditugu "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Munduko populazioa abiada handian ari da hazten, eta horrek arazo gero eta korapilatsuagoak sortzen ditu. Arazo horiei azterketa demografikoaren bitartez erantzun behar zaie, Zurikarairen esanetan "demografia datuek gizartearen irudia egiten laguntzen digute" eta irudi horren bidez ahalegintzen dira soziologoak arazoei beharreko erantzuna eta desorekak bideratzen.Gero eta biztanle gehiago gara munduan, baina hazkundea modu desorekatuan gertatzen ari da. Hala, Afrikan herritar gehienak gazteak dira eta Europan aldiz zaharrak. Desoreka horiei nola aurre egin dakioke? Gainera, demografiaren desorekak makrohiriak sortarazi ditu han eta hemen bertako biztanleen bizimodua aurrera ateratzeko eta hauen premiei erantzuteko arazoa larrituz.
-
12
13. Lourdes Odriozola: Sagardoaren historia xeheaz, pomologo eta historialariarekin
Noiz iritsi ziren sagarrak Euskal Herrira? Nork egin zuen sagardoa aurrenekoz? Zer eragin eta nolako garrantzia izan du sagardoak Euskal Herriko dietan, ekonomian eta gizarte harremanetan? Lourdes Odriozola (Errenteria, 1964), historialaria eta dokumentalista da eta pomologian sakondu du, fruituen eta, beraz, sagarren inguruko ikerketan.Historian zehar, sagarrondoek eta sagardoak ekonomia nola baldintzatu duten, horiek babesteko legeria nolakoa izan den eta sagardotegiak giza harremanak saretzeko izan duten garrantziaz aritu gara "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan.Sagardoari buruz pertsonaia ezagunek egindako gogoetak edota emakumeek garai zailetan sagardoaren ekoizpena eta banaketan izan zuten pisua aipatu dizkigu, besteak beste.
-
11
12. Juana Otxoa: Arkitektura eta hirigintza emakumearen ikuspegitik
Juana Otxoa (Urdiain, 1969) arkitektoarekin batera etxegintza eta hirigintza aztertu ditugu "Historia eta Istorioak" podcastaren 12. atalean.Gaur egungo etxebizitzek, eraikuntzan orain arte ez zeuden erronkei erantzun behar izan diete, besteak beste, eraginkortasun energetikoari. Horrez gain gaur egun familia eredu asko dago eta familia mota bakoitzaren beharrak asetu behar dituzte eraikinak egitea ogibide dutenek. Arkitektura gainera, gizonen eremua izan da historian, baina orain, berriz, gero ta emakume gehiago ari da esparru honetan lanean. Hauek beste ikuspegi eta irizpide batzuk dituzte beren lan egiteko moduan, agerikoa da eraikinetan bezala hiriak antolatzeko moduan.Juana Otxoa arkitektoa, COAVNA Euskal herriko arkitektoen kolegioko presidentea da egun eta hogei urtetik gora daramatza arkitekturaren arloan murgilduta.
-
10
-
9
10. Mattin Aiestaran: Burdin Aroa Baskoien Euskal Herrian
Euskal Herriko Burdin Aroa aztertuko dugu podcastaren atal honetan. Baskoien lehen kokalekua eta zuten gizarte antolaketa. Herri nekazaria eta gerlaria zen aldi berean. Baskoi askok egin zuen Erromatarren armadaren artean sartuta.Erromatarrek izandako eragina, ekarpenak eta aldaketak. Bi herri oso ezberdinen arteko talka zegoen. Batzuk Historiaurrean bizi ziren, besteak garai hartan Munduko herririk garatuen eta inperiorik indartsuenean. Mattin Aiestaran historialari eta antropologoak lagunduta, garai hartako ezaugarriak eta Burdin Arotik aurrera Euskal Herriak izan zuen garapena eta inguruko herriekiko harremana aztertuko ditugu "Historia eta istorioak" podcastean.
-
8
9. Álvaro Aragón: Ahaide nagusien arteko aurrez aurreko gatazka. Bandoen gerra XIV. mendean
Euskal Herrian XIV eta XV. mendeetan, Ahaide Nagusiek, jauntxoek izandako aurrez aurreko gatazkaz arituko gara "Historia eta Istorioak" podcastean. Álvaro Aragón, Erdiaroko gaietan aditua denarekin, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako etorkizuna baldintzatu zuen gatazka eta historia aztertu dugu.Garai ilun haietan sortutako erakundeak eta gizarte antolaketa, neurri handi batean gaur egungoa da. Ordukoak dira egun indarrean jarraitzen duten Batzar Nagusiak eta Foruak. Orduan finkatu zirelako lurralde bakoitzeko harreman politikoak, euren artekoak eta Gaztelako erresumarekin sortu zituztenak ere.
-
7
8. Avelino Amoedo: Irratiak gure bizitzan izan duen eragina, eskaini digun aisia eta informazioa
Irratia aspaldiko asmakizuna da, Guillermo Marconik egin zituen lehen aurkikuntzak haririk gabeko telegrafoa lortzeko eta ondoren gaur egun arrunta bihurtu zaigun tresna egia bihurtzeko.Irratiaren lehen emankizunak orain dela ehun urte, hogeigarren mendeko hogeiko hamarkadan hasi ziren. Aisialdirako lehendabizi; komunikatzeko eta gerra eta propagandarako ondoren. Avelino Amoedo, Komunikazioan Doktorea eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da eta berarekin aztertu dugu irratiak gure bizitzan izan duen eragina. Irratia erabili dugu aisialdirako, propagandarako, mezuak zabaltzeko... Irratia eta gu historian zehar "Historia eta Istorioak" podcastean.Juanjo San Miguelek gidatzen du historia eta istoriak aztertzen dituen elkarrizketa podcast hau.
-
6
-
5
5. Unai Belaustegi: Espainiako II. Errepublika eta pentsaera berriak
Espainiako bigarren Errepublika XX. mendeko garai interesgarriena izan zen, baita nahasiena eta aldakorrena ere. Bost urte iraun zuen, eta gero, diktadurak dena desegin zuen. Emandako aurrerapauso haietan finkatu ziren demokraziaren aldarrikapenak.Unai Belaustegi, Historia Garaikidean doktorea da eta errepublika garaiko historian aditua. Podcastean zehar berak gidatuko gaitu urte hauetako gertakizunetan barrena.
-
4
3. Mikel Plazaola: Sigmund Freud eta Psikoanalisiaren historiaz
Sigmund Freud, psikologiaren historiako pertsonaiarik ezagunena dela esan genezake. Inor gutxik ez du ezagutzen Freuden izena bederen eta XIX. mendean berak asmatutako psikoanalisia Mendebaldeko kulturan txertatutako ekarpena dela ukaezina da.Mikel Plazaola psikoanalista, EHUko irakaslea izan da da luzaro eta bere iritzirako "Freuden ikuspegia gutxi aldatu da psikoanalisiaren historian". Auto ezagutzarako teknikari buruz eta bi mendeotan diziplinak izan duen historiaz eta eboluzioaz, Mikel Plazaola psikoanalistarekin sakondu du Juanjo San Miguelek "Historia eta istorioak" podcastean.
-
3
-
2
1. Joseba Barandiaran: 1929ko Krak-a; aberastasuna pobrezia bilakatu zenekoa
Historia eta istorioak aztertuko dituen podcasta da eskura jartzen dizuguna, 1929ko ekonomia arrakala nola gertatu zen azaltzen duen atal honen bidez. Pertsona eta gizartearen garapenean zeresana izan duten gertakariak, adituekin egindako elkarrizketa lasaiaren bitartez aztertzeko helburua duena.Juanjo San Miguelek gidatuko ditu elkarrizketa horiek eta lehen atal honetan Joseba Barandiaran ekonomia aditua du solaskidea 1929ko Krak deritzana aztertzeko. Ostegun beltz hark munduko ekonomia dardarka utzi zuen. Estatu Batuetan bizi zuten aberastasuna eta hogeiko hamarkadako zoriontasuna, pobrezia eta tragedia bihurtu zen. Kapitalismoak izandako krisi handienetakoa abiapuntu hartuta.
-
1
Dostupná pomůcka pro paraplegiky. Češi vyvinuli exoskelet, který lidem po úrazu páteře pomůže chodit
Díky exoskeletu Unilexa mohou lidé po poranění páteře opět chodit. Vytvořila ho česká společnost MEBSTER. A jak to funguje? Vojtěch KovalVšechny díly podcastu Budoucnost R můžete pohodlně poslouchat v mobilní aplikaci mujRozhlas pro Android a iOS nebo na webu mujRozhlas.cz.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia, giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...