PODCAST · society
Irabazi arte
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
-
49
11. Ainara Arkarazo, gogoko tokian aldaparik ez
Mendian aldapak oinez zein korrika igotzea izugarri gustatzen zaio Ainara Arkarazo abadiñarrari. Askorik pentsatu gabe hasi zen mendi lasterketetan, eta, orain, 60-70 kilometroko ultra trailetan parte hartzen du. Naturarekin harremanetan dago mendian gora eta behera dabilenean, eta egunero saiatzen da mendi ibilaldia egiten. Horretaz gain, hezitzailea da Durangoko eskola batean eta Lagako hondartza bereziki du gustuko.
-
48
10. Angela Lopez eta Unai Arana, misterioz betetako denboraldi bateko aktoreak
Kastinetan parte hartuz iritsi dira “Irabazi arte” telesailera Angela Lopez eta Unai Arana. Ondo baino hobeto konektatu dute Alaitz eta Aimar pertsonaiekin, eta gustura dabiltza 5.0 denboraldian. Unaik aitortu duenez, aktore lanetik deskonektatzea ez zaio erraza egiten. Angelak, berriz, eskalatu egiten du eta horrek laguntzen dio deskonektatzen. Biek ikasi dute Haur Hezkuntza eta Angela irakasle ere bada une honetan.
-
47
9. Maddi Gesalaga, ibilbide luzeko harri-jasotzaile gaztea
Maddi Gesalagak 14 urterekin lortu zuen 100 kiloko harria jasotzea, baina lana eman dio urduritasuna gestionatzen ikasteak ere. Astean bost aldiz entrenatzen da eta gauetan ikasteko denbora ateratzen du. Gizarte hezitzaile izan nahiko luke, baina, momentuz, harria du buruan. Eta amets berezi bat du: Uliako Harria irabaztea.
-
46
8. Joan Bailador eta Tessa Andonegi, aktore lanaren xarma eta errealitatea
Aktore lanetan nola hasi ziren gogoratu dute “Irabazi arte” telesaileko Joan Bailador eta Tessa Andonegi aktoreek. Interpretazioarekin asko gozatzen dute biek baina alde ilunak ere baditu. Joani, adibidez, pribatutasuna kendu dio aktore izateak, eta Tessak argi du lanbide zaila dela; batzuetan lana dago eta beste batzuetan, zain egon beharra dago. Momentuz, “Irabazi arte” telesailean ari dira bi aktoreak.
-
45
6. Enara Gaminde, 18 urterekin 18 final jokatu dituen pilotaria
Lau urterekin hasi zen pilotan, kirol horretan emakume erreferente gutxi zegoenean. Gaur egun, baina, Enara bera pilotari gaztetxo askoren erreferentea da. Pausoz-pauso joan nahi du, etorkizunean emakumeen pilota profesionala izan arte. Bitartean, lorpenekin gozatzen ari da: 2025 urtea borobila izan da, eta lanean jarraituko du txapel gehiago lortzeko.
-
44
3. Markel Urangaren hasiera eta Joana Garitanoren esperientzia
Markelek debuta egin du “Irabazi arte” telesailean, eta esperientzia polita izan arren hasieran kosta egin zitzaion. Joanak, berriz, 5. denboraldia du, eta lehen askoz ere lotsatiagoa zela aitortu du. Biek ala biek, barru-barruan daramate interpretazioa, eta “Irabazi arte” telesailean hasi aurretik Borobil antzerki eskolara jo zuten. Hala ere, ikasketetan beste norabide bat hartu dute: Markel adimen artifiziala ari da ikasten, eta Joanak psikologia ikasi nahiko luke.
-
43
2. Ane Urresti sare sozialetako eduki sortzaile ameslaria
Egunero sareetara bideoak igotzen ditu Ane Urresti mutrikuarrak. Tik Token hasi zen, eta orain, Instagramera egin du salto. Ikasketen inguruan ere galdetu diote “Irabazi arte” podcasteko Olatzek eta Norak, eta Anek azaldu du, ikus-entzunezko gradua aukeratu zuela. Hori dela eta, gomendio bat eman die ikasketak aukeratzen ari diren gazteei: euren burua ezagutu, erabakia lasai hartu, eta ametsak bete daitezkeela argi izatea.
-
42
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria
Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie.“Irabazi arte” podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
-
41
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen irristagailuak noiz jantzi zituen aurreneko aldiz. Bost urterekin hasi zen izotz-hockeyan. Hamabost urte geroago, 2025ean, liga irabazi berri du hirugarren aldiz, Donostiako Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da solasean bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen garapenari buruz eta bizitzako beste gauza askori buruz.
-
40
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak baina, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen eta 2025ean Europako txapelketa lehiatu du.Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz. Doktoretza egiten ari da.
-
39
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria
Nahia Aparicio tolosarrari “Apari” deitzen diote futbolaren ingurukoek. Bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko mundial bat jokatu du hogei urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
-
38
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024ean. Jokatu zituzten bandera guztiak irabazi zituzten!Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak podcastaren atal honetara, eta denetarik galdetu diote: bandera guzti horietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion, zer motako parranda eta saltseoak egoten diren...
-
37
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria
Marta Alberdi saskibaloi jokalaria da "Irabazi arte" podcastaren atal honetara gonbidatutakoa.Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, beretzat erreferente den jokalari baten omenez.
-
36
3. Ainitze Zumeta, harri-jasotzailea
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
-
35
1. Eukene Larrarte, txirrindularia
"Irabazi arte" podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko mundu mailan lehiatzen ari den goi mailako kirolari bat aurkeztu dute Olatzek eta Norak. Erreferentea da txirrindularitzan.Larrartek, zilarrezko domina eskuratu zuen 2023ko Pistako Txirrindularitzako Europako txapelketan. Ordu asko pasatzen ditu entrenatzen, belomodroko pistan bueltaka.
-
34
10. Amaia Cendoya, igerilaria
Norak eta Olatzek, Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko.Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan, 50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator.
-
33
9. Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernández gonbidatu dute "Irabazi arte podkast"era.Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela.Leire, hamaika urterekin hasi zen txapelketetan eta askotan sariak irabazi ditu. Bere hitzetan: guau, guau!
-
32
8. Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola Liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara.Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta zaletasuna besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sentitzen den azaldu die "Irabazi arte" podcastaren printzesei.
-
31
7. Esti Alvarez, Softbol jokalaria
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote!2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Joku Olinpikoetan softbola ez da kirol olinpikoa izan, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiaketara iristea zaila ikusten duen arren, gogor entrenatzen ari da. Egia esan, ez da erraza goi-mailako kirola egitea eta benetako bizitza uztartzea. Pentsa, lanari dagozkion oporrak erabili behar izten ditu txapelketetara joan ahal izateko.
-
30
6. Lierni Osa, harri-jasotzailea
Olatzek eta Norak, Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da.Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzea ere nortasuna mantenduz egiten du; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marraztuta agertzen da plazara.
-
29
5. Marta Sanadri, Athleticeko jokalaria
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Añorga eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun donostiarrak.Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onenak eta txarrenak azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokalari baten egun arrunta Athleticen edota zer sentitzen den idolo dituzunen aurka jokatzerakoan.
-
28
4. Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean.Gazteek 50 urte hauetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu dela ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarrizketa!
-
27
3. Izarne Sarasola, Realeko jokalaria
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute "Irabazi arte" podcastaren atal honetan Olatzek eta Norak.Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Haur zela, Tolosan, bere herrian, hasi zen futbolean, eta hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean.Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diote atsedenenik eman Izarneri.
-
26
2. Helene Alberdi, triatleta
Norak eta Olatzek, Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera eta txundituta geratu dira triatloiaren mundua piska bat ezagututa.Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen. Gainera Bilbon, etxean, izan zen. Ibilbide izugarri hau edukitzeaz gain, familia medikua ere bada.Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atal hau!
-
25
-
24
0. "Irabazi arte podkast"aren 3. denboraldia prest!
"Irabazi arte" podcastaren hirugarren aldiari ekiteko prest! Nora, Olatzekin arituko da denboraldi honetan. Bien artean egingo dituzte emakumezko kirolariekin egiten dituzten elkarrizketa interesgarri horiek.Nor ote dute aurreneko gonbidatua? Zu ere prestatu podcastak entzun eta hauetara harpidetzeko!
-
23
8. Oihane Otaegi, Curling jokalaria
Curlinga zer den arrastorik baduzu? Arenek eta Norak ez daukate ideiarik "curling" izeneko kirolari buruz. Zorionez, Oihane Otaegi jokalari txapelduna etorri da "Irabazi arte" podcastera dena azaltzera!Azkeneko atalean kirol bitxi eta berezi honen inguruko sekretu guztiak ikasi nahi izan dituzte: non sortu zen, egun non dagoen zaletasunik handiena, nola jokatzen den eta zer behar den curling jokalari ona izateko.
-
22
7. Irene Paredes, Maddi Torre, Lur Errekondo, aurrez aurre eta zuzenean!
Oso berezia izan da "Irabazi arte" podcastaren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean eta ikusleak bertan zirela.Learoko jokalariek, ezustean, Irene Paredes egun Barcelona FCen jokatzen ari den futbolari ospetsua elkarrizketatzeko aukera izan dute. Realeko Maddi Torre aldiz, aretoan bertan eta zuzeneko emanaldira etorri da, baita Lur Errekondo harrijasotzailea ere. Lurrek eskubaloian jokatzen zuen, baina lesio ugariek utziarazi zioten kirol hori. Erabaki gogorra, baina hartu eta aurrera egin behar izan zuen egun "El Conquis"eko aurkezleak. Maddik eta Irenek, zenbait aholku eman dizkie baita ere Nora eta Areneri.Umoreak ere izan du tartea, Alazne Agirrek kirolaren inguruan egindako hausnarketaren bidez eta Mirua talde tolosarraren esku izan da zuzeneko podcasta girotzeko musika. Aaaaa! Eta Arenek mikrofonoari heldu dio Norak pittin bat presionatuta.
-
21
6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria
Amaia Aldairi txikitatik gustatu izan zaio pilota, jokoan aritzen zen bakarra zen eta gauza itsusiak esaten zizkioten, horregatik, uztea erabaki zuen. Futbolean hasi zen, neska taldeekin eta mutilekin ere bai. Frontoiak tira egiten zion ordea eta emakumeen arteko txapelketak martxa jartzeko ahaleginean parte hartu du eta sari batzuk irabazi ere bai. Helburua betetzen ari delako baikor da, "hogeita bi pilotari hasi ginen eta orain laurogei gara" esan die Nora eta Areneri "Irabazi arte" podcastaren atal honetan.Amaia ikasle txarra zen, ez zekien presioari aurre egin eta bere buruan konfidantza izaten; Kirolak lagundu dio horretan. Magisteritza ikasi du eta entrenatzaile ere badabil haurrekin.Gustatuko zaizu elkarrizketa, egin klik!"Irabazi arte"ko Norak eta Arenek podcast bat egitea pentsatu eta erabaki dute. "Irabazi arte podkast"a izendatuko dute.
-
20
5. Klara Olazabal, ur bizietako piraguista
Norak eta Arenek, Klara Olabazal piraguista txapelduna gonbidatu dute atal honetara. Irundarra da Klara eta familiatik datorkio piraguismorako zaletasuna. Oso gogor egiten du lan: astelehenetik larunbatera entrenatzen du, eta etxetik kanpora bidaiatzen pasatzen du denbora gehiena. Goi-mailako kirolariaren eguneroko bizitzaren xehetasunak entzunez, txundituta geratu dira Nora eta Arene. Bai gogorra!
-
19
4. Maialen Oiartzabal, eskiatzaile akrobatikoa
Arene gaixotu eta Leirek hartu du bere lekukoa podcastaren atal hau egiteko. Baina Nora ez dago eroso aldaketarekin. Hala ere, moldatu dira, eta kirol ikusgarri bati buruz ikasi dute: eski akrobatikoaz. Maialen Oiartzabal, hiru urtez Espainiako txapelduna, etorri da "Irabazi arte" podcastera.Familiatik datorkio eskiarekiko zaletasuna Maialeni: bere anaia ere txapelduna da eta aitak entrenatzen ditu biak. Saltoak, akrobaziak, lesioak eta Maialenek gustuko duen musikari buruz entzuteko, ez galdu atala!
-
18
3. Ziortza Isasi, frenurik gabeko txirrindularia
Arenek eta Norak, Ziortza Isasi txirrindularia gonbidatu dute podcastera. Ziortzak txirrindulari profesionalaren bizitzaren sekretu guztiak azaldu dizkie: nola entrenatzen duen, zeintzuk diren bere ametsak eta baita zein izan den inoiz egin duen ibilbiderik luzeena ere. Zenbat kilometroko bidea izan zela uste duzue?Erantzuna jakiteko ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala!
-
17
2. Garazi Sanchez, itsasoa salbatu nahi duen surflaria
Arene eta Nora surfari buruz ikasteko gogoz daudenez, Garazi Sanchez surflaria gonbidatu dute "Irabazi arte" podcastera.Garazi Espainiako txapelduna izan da bi aldiz, eta baita Europako txapeldunordea ere. Txiki-txikitatik aritu izan da surfean, baina lesio larri batek behartutako geldiunea, itsasoa eta bizimodu jasangarriaz gogoeta egin, eta denok ikasteko dokumental batzuk egiteko baliatu zuen.Garaziren historia ezagutzeko, marrazoekin izan dituen sustoak barne! Ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala.
-
16
1. Alba Menendez, 700dik gora gol markagailuan dituen eskubaloi jokalaria
Arene eta Nora bueltan dira emakume kirolariak elkarrizketatzeko helburua duen "Irabazi arte" podcastaren bigarren denboraldiarekin!Eta Alba Menéndez eskubaloi jokalaria nahi izan dute aurreneko gonbidatua. Super Amara Bera Bera talde txapelduneko kapitaina da Zarauztarra. 14 urte daramatza jokalari klub berean! Eskarmentu handiko jokalaria da.Kirolaz eta bizitzaz jardun dute Albarekin Norak eta Arenek, ematen dionaz eta kentzen dionaz. Eskubaloia uzten duenean egingo duen aurreneko gauza zein izango den ere azaldu die.Ez galdu denboraldi berriaren lehen atala!
-
15
-
14
Sadly, USU just isn't a target for conference expansion - July 7, 2022
Scheduling and TV alliances between the ACC and Pac-12 are more likely than having Mountain West schools getting poached.Utah State, or any other Mountain West school for that matter, doesn't check enough boxes to be included in PAC expansion.How do the new Jazz acquisitions compare to existing Utah teammates? Where does Utah still need help?
-
13
8. Garazi Murua, Athletic-eko kapitaina
Garazi Murua, Athleticeko kapitana, etorri da Irabazi arte podcastera!Arenek eta Norak denetatik galdetu diote, eta berak emakumeen futbolaren egoera nola ikusten duen azaldu die. Nola aldatu den eta zer aurrerapauso eman beharko liratekeen oraindik ere.Ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala!
-
12
-
11
6. Agurtzane Egiluz, saskibaloi egokituko jokalaria
Atal honetako gonbidatua kirolari paralinpikoa da! Agurtzane Egiluz, gurpildun aulkiko saskibaloi jokalaria etorri da Nora eta Arenerekin hitz egitera.Istripu baten ondorioz hasi zen Agurtzane saskibaloi egokituan, eta Tokioko joko paralinpikoetaraino iritsi da. Eta hori hasiera baino ez da!Agurtzaneren historia ezagutu nahi baduzu, ez galdu "Irabazi arte" podcastaren seigarren atala!
-
10
5. Uribarri Barrutieta, errugbi jokalaria
Arene eta Nora Uribarri Barrutietarekin elkartu dira podcastaren atal honetan, errugbiari buruz hitz egiteko!Uribarrik Eibarren jokatzen du, eta baita "Las Leonas" direlakoekin ere, Espainiako selekzioan.Learoko printzesek sekulako grina dute hainbat gauza jakiteko. Min handia hartzen ote dute jokalariek plakaketak egiterakoan? Nolakoak dira errugbiko hirugarren denborak? Errugbiarekin bizimodua aurrera atera daiteke?
-
9
4. Irene Paredes, futbolaria
"Irabazi arte"ren atal honetan, Nora eta Areneren idoloa etorri da podcastera: Irene Paredes futbolaria!Irenek Barçarekin liga irabazi du 2022an! Gainera, Espainiako selekzioko kapitaina ere bada. Arene eta Norari azaldu die, nerabe garaian, erreferenterik ez zuenez, futbolaria izateko ametsik ez zuela izan, eta orain, bera de neskentzako erreferentea!Nolakoa da egun normal bat Irene Paredesentzat? Nolakoa zen nerabea zenean? Bazenekien oso trebea dela hizkuntzetarako?
-
8
3. Nadeth Agirre, Orioko traineruko patroia
Nadeth Agirre etorri da aste honetan Nora eta Arenekin hitz egitera!Emakumeen trainerua sortu zenetik Orioko patroia da Nadeth, eta patroi on baten ezaugarriak azaldu dizkie neskei "Irabazi arte" podcastean. Arenek eta Norak Orioko herrian arraunketa nola bizi den galdetu diote, eta baita nolakoa den emakumeen ikuspegia kirol honetan, besteak beste.Entzun "Irabazi arte" podcastaren hirugarren atala Nadethen erantzunak jakiteko!
-
7
2. Maitane Urbieta, kirol kazetaria
Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko kirol kazetari eta esataria, etorri da gonbidatuta "Irabazi arte" podcastera.Maitanek, kirolariak elkarrizketatzeko aholkuak eman dizkie Arene eta Norari, eta bere lanaren gorabehera guztiak kontatu dizkie: nolakoa den partiduak zuzenean kontatzean lortzen den adrenalina (eta ondorengo beheraldia!), zerekin egiten zuen amets txikitan eta zein den kontatu eta kantatu nahiko lukeen momentua, besteak beste.Gogoratu, Maitane izan dela 2021ean Europa Ligako futbol partidetan esatari lana egin duen emakumezko bakarra eta golak kantatzeko abilezia berezia erakutsi duela momentu esanguratsuetan.
-
6
1. Nerea Eizagirre, Realeko kapitaina
"Irabazi arte" podcastaren lehenengo atalean, Arenek eta Norak idolo duten kirolarietako batekin hitz egiteko aukera izan dute!Nerea Eizagirrek, Realeko kapitainak, gazteen galdera guzti-guztiak erantzun ditu: bere ibilbidea errepasatu du, etorkizuna nola ikusten duen azaldu, eta emakumeen futbola asko profesionalizatu dela azaldu die, nahiz eta oraindik aurrerapausoak eman behar diren, mutilen futbolaren ohitura txarrak hartu gabe.Eman Play podcastaren aurreneko atalari!
-
5
0. "Irabazi arte podkast"a sortzen
"Irabazi arte"ko Norak eta Arenek podcast bat egitea pentsatu eta erabaki dute. "Irabazi arte podkast"a izendatuko dute.Peiok, Areneren aitak eta Noraren amak lan egiten duten irratiko estudioa baliatuko dute bururatzen zaizkien emakumezko kirolariak elkarrizketatu eta podkasta egiteko. Dagoeneko ari dira elkarrizketatu nahi dituzten kirolarien zerrenda egiten eta sintonia ere badute, Eman Playri zuk ere entzuteko.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...