PODCAST · society
Lokatza
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta.
-
8
[Low Quality] AutoDJ 3317
Genre: various Bitrate: Description: Unspecified description
-
7
8. Boterea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Boterea lokatzetan". Baziren behin bi arrai gazte, pasieran zebiltzala arrai zaharrago batekin topo egin zutenak, bat-batean. Azken horrek, diosala egin eta esan zien:- Egun on, mutilak! Nolako ura dugu gaur?Arrai gazteek igerian segitu zuten, euretako batek besteari begiratu eta galdera egin zion arte:- Aizak, zer demontre duk ura?Arrainak uretan nola, hala bizi gara gu, botere harremanen eta borroken artean igeri."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
-
6
7. Sormena lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Sormena lokatzetan". Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen 'Ipui onac' liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean? Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
-
5
6. Gatazka lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Gatazka lokatzetan". Buruz dakigun isiltasun bakoitzaren atzean, askotan, gatazka bat ezkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika. Eta gatazka bakoitzaren atzean, eremu gutxietsi bat: plaza debekatuak, hizkuntza zigortuak eta politika azpiratzaileak. Gatazkaz gatazka, erresistentzien soka txirikordatuz doa."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
-
4
5. Bidaia lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Bidaia lokatzetan". Bidaiak eta bidaiak daude. Turistak eta migranteak daude, esate batera. Gu gaude eta Waraba eta Fatoumata daude. Eta berez bide den baina muga bihurtua dugun Bidasoan pausoa gelditu eta gurutzatu gara."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
-
3
4. Etxea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Etxea lokatzetan". Etxea erloju bat da, denboraz desjabetua. Etxeko lanak, etxeko zaintzak, etxeko gaitzak. Zer gertatzen da etxe barruetan?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
-
2
2. Epika lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Epika lokatzetan": Zer da epika? Eta zer ez? Non ikusten dugu epika? Eta non ez? Nork erabakitzen du zer gertakari den epikagarri? Nola eta nondik eraiki ditzakegu bestelako epikak?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
-
1
1. Ahotsa lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Ahotsa lokatzetan": Zer da ahotsa? Norena da? Nolakoa behar du izan entzuna izateko?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...