Phoenix Ragazza podcast artwork

PODCAST · tv

Phoenix Ragazza

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere da zinema. Zinemaren historia kanonikoa gizonezkoek sortutako irudiekin eraiki da. Guk emakumeek zuzendutako pelikulak landuko ditugu irudia ez diren lengoaia zinematografikoaren beste elementu batzuk erabiliz. Jolastuz. Esperimentatuz. Hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, albisteak, hausnarketak, zalantzak, eskutitzak. Izan ere, zinema ikusteko modu ugari daude. Lur Olaizola eta Jone Uriartek uda batean ezagutu zuten elkar. 2015eko udan. Ez zen edozein uda. Ez zen edoz

  1. 4

    4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

    Isiltasuna. Eta bat-batean, musika. Leku ilun eta itxia. Gortinak korrituta daude. Lanparak, piztuta. Alfonbrak. Ispiluak. Gela bat da. Gortina zuri baten bidez, eguneko argia. Lekua, beraz, argitik babestuta dago. Mahai-inguru bat ikastetxean. Haren ondoan, eserita dauden bi pertsonaia: Gérard Depardieu eta Marguerite Duras. Eskuizkribuak mahai gainean. Filmaren istorioa irakurria izango dela esan nahi du. Biek irakurriko dute istorioa. G.D: Film bat da? MD: Film bat izan zitekeen. (Etena) Film bat da. Bai.

  2. 3

    3. Saioa: Lucrecia Martel. La Ciénaga

    Desegindako oheak, maindire zimurtuak, lokatzez zikindutako oinak ohe gainean eta etengabe jotzen ari den telefonoa. Anai arreben korrikaldiak etxe barruan, elkarri gorrotoa dioten bikote triste baten udako azken egunak. Kanpoan igerileku likatsu bat dago, ur berde eta ilunekin, erdi utzirik. Honen ertzean, garai hobeak ezagutu dituzten hamakak ilara desordenatuan pilaturik. Giroa pisutsua da, ekaitza ekarriko duen egun sargori eta hezea. Phoenix Ragazza 3. saiorako Lucrecia Martel zinemagile argentinarraren La ciénaga filma izango dugu hizpide. Literaturarekin lotura polita du filmak eta hala, ariketa bat proposatu diegu gure inguruan bizi diren eta asko estimatzen ditugun idazle eta zinemagileei: beren haurtzaro garaiko beldurrezko eta fantasiazko istorioak konta diezazkigutela, pelikulan agertzen den ohe horietako baten gainean egongo bagina bezala, guztiak botata eta elkarri uda giroko istorioak kontatzen. Besteak beste:Aintzane Usandizaga, Kimia Kamvari eta Maren González izango ditugu gurekin.

  3. 2

    2. saioa: Spell Reel

    Phoenix Ragazza-ren bigarren saioan Spell Reel pelikula izango dugu abiapuntu. Filipa César artista eta zinegile portugaldarrak eraikitako film kolektibo bat da. Ardatzean Guinea-Bissauko zine militantearen artxiboa dago: Kolonia portugaldarraren aurkako independentzia gerra (1963-1974) erakusten duten irudi eta soinuak. 2011 urtean artxiboa berreskuratu zenean oso egoera txarrean zegoen. Herrialdearen historia bera bezala. Zer egin zure eskuetara iristen den irudi eta soinu artxibo batekin? Galdera honi erantzuteko bidelagunak Itziar Orbegozo, Maddi Barber, Mirari Echávarri eta Tamara García zinegileak izango ditugu

  4. 1

    1º saioa: Born in Flames

    1º saioa: Born in Flames Gaur, asteartea 09/17 arratsaldeko 18.00etatik aurrera entzun ezazu:aurrera 1983. New York. AEB-etako Iraultza Demokratiko Kulturalaren 10.urteurrena da. Isabelek Radio Ragazzatik ematen du berri. Honeyk Phoenix Radiotik: “Irrati bat ez soilik emakumeen askapenerako baizik eta pertsona guztion askapenerako, musikan aurkitzen dugun askatasunaren alde”. Iraultzak emakumeak kanpoan utzi ditu berriz ere eta borroka beharrezkoa da oraindik: irrati klandestino hauetatik igorriz, auzo gerrilletan antolatuz eta kasu batzuetan armak soinean dituztela, beraien ahotsak entzunaraziz, ahots ezberdinak, polifonikoak. Born in Flames Lizze Bordenek bost urtetan zehar filmatutako pelikula da, oso aurrekontu txikiarekin eginikoa eta 1983an estreinatua. Pelikularen abiapuntua galdera zehatz bat da eta, gaur egun, oso egokia: zer gertatuko litzateke ezkerrerantz mugimendu politiko bat egongo balitz eta emakumeok arazo bat izaten jarraituko bagenu? Lizzie Bordenek emakume ezberdinak gonbidatu zituen pelikulan parte hartzera, horien artean, irratsaioan entzungo ditugun musikari, aktibista, zinemagile, kazetari, artista… 80. hamarkadako borroka feministan aktibo eta kaleetan borrokan aritu zirenak. Born in Flames ere, Red Crayola musika taldearen disko baten izenburua da eta bertatik hartu zuen Bordenek bere pelikularen izenburua. Abestia, maiz entzungo dugu programa honetan zehar eta irratsaioaren sintonian bilakatuko da. Phoenix Ragazza irratsaioaren lehen saio honetan, filmaren inguruan arituko gara era ezberdinetan. Alde batetik, pelikulari buruz hitz egingo dugu: bere zuzendaria, filmaketa prozesua, izan zuen harrera, zaharberritzea eta berrestreinaldia. Baina batez ere, proiektu honek dituen mezu eta forma anitzetan murgildu nahi dugu. Horretarako, pelikula gaur egungo egoerarekin alderatuko dugu kolektibotasunetik. Programa honetan ahots ezberdinak elkartuko ditugu, collage forma emanez: gurekin izango ditugu Egiako emakume brigada, Krii kolektiboa eta Arantza Santestaban. Honey-ek bere irratsaioan esango lukeen bezala: “Emakumezko beltzak, adi egon, emakume zuriak, prest egon, emakume gorriak, eutsi! Hau gure momentua da eta guztiek jakin behar dute”.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

TOPICS IN THIS SHOW

Click any topic to search every transcript on PodParley for moments someone mentioned it.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere da zinema. Zinemaren historia kanonikoa gizonezkoek sortutako irudiekin eraiki da. Guk emakumeek zuzendutako pelikulak landuko ditugu irudia ez diren lengoaia zinematografikoaren beste elementu batzuk erabiliz. Jolastuz. Esperimentatuz. Hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, albisteak, hausnarketak, zalantzak, eskutitzak. Izan ere, zinema ikusteko modu ugari daude. Lur Olaizola eta Jone Uriartek uda batean ezagutu zuten elkar. 2015eko udan. Ez zen edozein uda. Ez zen edoz

HOSTED BY

consonni radio

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does Phoenix Ragazza have?

Phoenix Ragazza currently has 4 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Phoenix Ragazza about?

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat...

How often does Phoenix Ragazza release new episodes?

Phoenix Ragazza has 4 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Phoenix Ragazza?

You can listen to Phoenix Ragazza on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Phoenix Ragazza?

Phoenix Ragazza is created and hosted by consonni radio.
URL copied to clipboard!