PODCAST · music
Album bat, konfesio bat
by txapairratia
Txapa Irratia 97.20FM Bergarako irrati librearen podcast-ak
-
20
2103/11/14 Album bat, konfesio bat. Radiohead-OK Computer
Gaur berriro Erresuma Batura goaz. Irla haretatik munduko talde fiñetariko asko irtenak dira, eta 90. hamarkadako talde fiñetariko bat Radiohead izan zen. Brit-pop deritzon mugimenduaren koetaneoak izanda, pentsa liteke esandako mugimenduaren barnean zeudela. Baina Radiohead haratago doa. Ez da pop-rock hutsa. Post-punk-a, rock progresiboa, textrua elektronikoak eta hainbeste kutsu ezberdin aurki ditzazkegu oraingoan entzungai dugun "Ok Computer" (1997) honetan. Album honek etorkizunera proiektatzen du lotsagabekeriaz. Ez da lehenengo entzuketan erraz asimilatzen den disko bat, baina behin eta berriz entzun ahala hamaika erpin ematen dira aditzera. Azken ezaugarri hau bakarrik disko onenek eskeintzen dute.
-
19
2013/11/07 Album bat, konfesio bat
Hemen gatoz oraingo hontan disko honen bigarren erdiarekin. Erdi hau akustikoagoa dela esan genezake. Zelabait, delikatuagoa da lehenengo zatia baino. Baino ez du rock'n'rollaren esentziaren apur bat ere galtzen, taldeak ondo erabiltzen baitditu esandako estiloak emandako erremintak indarreko musika egite aldera: melodia simple eta efektiboak, erritmo zuzenak... Bi disko hauetxek batera entzunda, horretarako astia hartzea pena merezi du, bi zati osagarrien aurrean gaudela frogatzen dugu. Bata lurrari atxikita, bestea onirikoagoa. Yin eta yan.
-
18
2013/10/31 Album bat, konfesio bat; The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1
The Soundtrack of Our Lives-en musika pop-rockeko klasikoetan inspiratuta ba dago ere, zeharo gaur egunekoa da. Inori ez zaigu arrotza egiten entzuten duguna, baina zerbait berria entzuten gaudenaren sensatsioa dugu. Hori da talde suediar honen berezitasun garrantzitsuena: zaharra berri bihurtzeko dohaina. Horregatik eta rebelazio moduko zuzeneko indartsuak ematen zituztelako (zoritxarrez 2012an taldea desegin egin zen) egiten da talde hau hain maitagarria. Bilbon behintzat pare bat aldiz, Kafe Antzokira konfesatzera eraman gaitxuen. "Communion" egin genuen bertan. Oraingo programa hontan lehenengo zatia entzungo dugu, disko hau bikoitza bait da.
-
17
2013/10/24 Album bat, konfesio bat The Smiths-"The Queen is Dead"
The Smiths Ingalaterrako 80. hamarkadako talde indie garrantzitsuena dugu. Bakarrik bost disko argitaratu bazituzten ere, 1984. eta 1988. urte bitartean, urte bakoitzean bana, eta gainera azkena zuzeneko bat zen, hasieratik amaierara asko eragin zuten bai heuren denboran eta baita ere ondoren etortzeko ziren taldeekiko. 80. hamarkadaren hasieran hain modan zeuden techno-pop taldeen monopolioaz amaitu zuten eta betiko kitarra eta bateria ekarri zuten bueltan. Ba zen ordua batenbatek orden pixkat jartzeko!
-
16
2013/10/17 Album bat, konfesio bat; Chuck Berry-St. Louis To Liverpool
Chuck Berry rock'n'roll estiloaren asmatzaileetako bat izan zen eta ba zen ordua Album bat, konfesio bat-en agertzeko. Gaurko programaren emisioaren hurrengo egunean musikaren haundi honek 86 urte betetzeak bera honera ekartzeko aprobetxatu dugu. Bere karrerako lehenengo urteak atzean utzita eduki arren "St. Louis To Liverpool" diskoa agertu zenean, 1964, oraindik forman zegoela demostratu zuen gizon honek. Chuck-en musikan inspiratutako talde asko, The Beatles eta Rolling Stones adibidez, lehenengo rock'n'roll haietxek hartu eta transformatu eta gero AEBak konkistatu zituztenean, gure gaurko gizonak oraindik esateko asko zaukala erakutsi zuen. Beterania grado bat bada, gizon honek zure irratia erreko du!
-
15
2013/10/10 Album bat, konfesio bat, Ruper Ordorika "Hautsi da Anphora"
Zer esan Oñatiko bardoari buruz lehenago esan ez dena. XX. mendeko azken laurdeneko, eta haratagoko, euskal musikaren erreferentzia ukaezina dugu Ruper Ordorika. Gaur gure artean daukagun albuma, "Hautsi da Anphora", 1980an argitaratu zen. Abesti guztietan, Ruperek berak ipini zuen musika eta Bernardo Atxagak hitzak. Hemen daukazue, bada, euskal Johnny Cashen, euskal Neil Youngen, euskal Bob Dylanen lehenengo diska. Behar den moduko babagorriak eta gatzatua jateko moduan, negua noiz iritsi zain egoten naiz abesti honek entzuteko.
-
14
2013/06/06 Album bat, konfesio bat; Rush-A Farewell To Kings
A Farewell To Kings Rush talde kanadiarreren 6. diskoa da 4 urteren barruan. 1977an argitaratua, hain denbora tarte txikian horrenbeste album argitaratu izanak argi uzten du urte gutxitan eboluzio handia egiteko gai izan zela, bai ordurarte eta bai beranduago ere, hirukote hau. Bai, hirukote batek osatzen du talde hau, gaur egun ere jotzen dute, gizurra ematen badu ere. Gauza asko pasatzen dira Rush-en musikan eta hori da euren gantxotariko bat. Ia zuk ere amua hozkatzen duzun.
-
13
2013/05/08 Album bat, konfesio bat; Television-Marquee Moon
1977ko arte lan hau ia gainezina da. Gitarren lan bikaina kantugintza aparta batekin uztartuta ordurarte sekula aurkitu ez ziren lurralde musikalak irten ziren azalera. Musika fina gustoko ba duzu, album hau derrigorrezko peaje bat da: Television-en Marquee Moon.
-
12
2013/10/03 Album bat, konfesio bat; Tom Petty & The Heartbreakers
Rock klasikoa deitu diezaioken diskorik ba dago, hau onenetarikoa da. 1979ko azaroan argitaratu zen Tom Petty & The Heartbreakers-en "Damn the Torpedoes". Produkzio garden-gardena Tom Pettyren sigilutako bat da, eta diskoaren sasoian eduki zuen abesti-idazkeraren loraketarekin bateratuta, artistaren momenturik finena dela esan daiteke. Letrak eta abesteko erak malenkonia puntu garrantzitsu bat eransten dio albumari, popak duen gauzarik garrantzitsuena bermatuz: istorioek diotenarekin bat zatoz. Abesti honek zeureak izango balira moduan onartzen dituzu. Eta, zertarako da musika, norberak disfrutatzeko balio ez ba du?
-
11
2013/09/26 Album bat, konfesio bat
Gaurkoan Asier Elortza bergararra daukagu gure artean. Oihan, Guille eta Ibonekin batera Belceblues taldea osatzen du. Talde honek Hondarrabin Euskal Herriko blues txapelketan gainendu eta gero, Memphiserako bidai bat irabazi zuten, bertako blues txapelketa baten parte hartzeko eskubidearekin batera. Asierrek bidai hontako gora-beherak kontatu dizkigu, nola ez, musika ardatz nagusitzat harturik. Elvis, Muddy Waters, Bessie Smith eta hainbat erreferentzia irten ziren elkarrizketan. Oso esperientzia aberasgarria eduki zutela kontatzen digu breste gauza askoren artean. Bejon deiela!
-
10
2013/09/19 Album bat, konfesio bat Roxy Music
Roxy Music oso talde berezixa da. Kaleratu zuten lehenengo albumean argi utzi zeben estilo pertsonala zeukela. Ba gaur hemen daukagun bigarren disko honek ideia hori berresten du, disko askoz pertsonala da eta. Lanaren izena "For Your Pleasure" da eta 1973an irten zan. Letra sakonak (ez da topiko bat hemen), atmosfera berezixak... Zure buruko gabak jantziko ditxuzten soñuak dare hemen. 40 urte beranduau oindik be modernua da musika hau.
-
9
2013-07-04 Album bat, konfesio bat "Butthole Surfers" Locust Abortion Technician (1987)
Musika ez komertziala entzutera oitxuta zaretela uste ba dozue, disko honekin benetan konprobauko dozue egixa dan edo ez. Disko honek pop bihurtzen dau beste ixa edozein bilduma. Zuen belarrixak ez ba ditxu garbitzen tinpanorako bidian San mamesen baño zemento gehixau daukazula esatia nahi dau. Arko eta guzti.
-
8
2013/04/25 Judas Priest - British Steel
Disko honek, British Steel (1980), Judas Priest taldea mito bihurtu zuen. Gantxodun melodiak, erraietatik irtetzen den indarra eta atsedenik gabeko kantu ederren zaparrada izan ziren arrazoietako batzuk. Album honek heavyaren hurrengo belaunaldirako oinarriak ezarri zituen. Thrasha hurbiltzen somatzen da hemen. Metallica moduko taldeek erreleboa hartzeko zorian zeuden. Altxa adar horiek!!!
-
7
2013/04/18 Album bat, konfesio bat
Mississippi erraldoiaren ibarreko bluesaren gizasemeek Chicagora eraman zuten barruan zeramatzaten musika. Horietako bat, Junior Wells, gazte-gaztetatik harmonika jotzen hasi zelarik, amarekin iparraldeko hirira joan eta han laister irabazi zuen merezitako leku bat jotzeko zuen era bereziari esker. "Hoodoo Man Blues" 1965. urtean irten zen eta segituan blues musikaren estandar bat bilakatu zen. Beste guztia historioa da.
-
6
2013/04/11 Album bat, konfesio bat Fugazi - 13 Songs
Fugazin "13 Songs". Post-hardcorearen gailur bat. Beti elurttuta dagoen horietakoa. Disko honetara igotzeko kranpoiak eta soka fijua behar dituzu, bestela betirako geratuko zara bertan. Zure lehenengo 4 milakoaren moduan, ez duzu inoiz ahazten norekin eta non entzun zenuen aurreneko aldiz. Musikazale on batek ezinbeste aditu behar duen disko bat, igo behar duen mendi bat da hau.
-
5
2013/03/14 Album bat, konfesio bat Black Sabbath - Master Of Reality
1971ko Black Sabbath-en "Master of Reality" entzungai programa hontan. Heavy-a Balck Sabbath eta Led Zeppelin-ekin hasi zen. Black Sabbath-ek ekarri zuen aldaketarekin konturatzeko, pentsatu musika hau, esate baterako, Cream edo Blue Cheer taldeen koetaneoa dela. Gitarra joleak, Tony Iommi, soinu iunago, sakonago eta idoitsuago bat lortu zuen bere instrumentoaren afinazioa jeitsiz. Abestiek duten erritmo aldaketa etengabea ere talde honen sigilu pertsonal bat da. Utzi gorputza eta belarriak aske eta entzun hau!!
-
4
2013/03/07 Album bat, konfesio bat. Curtis Mayfield - Curtis
Curtis Mayfield, "Curtis" 1970. Bakarrik datu horrek emanda, badakigu musika beltzaren disko onenetako baten aurrean gaudela. Letra sozialak, dantzarako erritmo sensual eta basatiak, groove-a. Musikaren esentzia sakonenak hemen dauzkagu. God bless black people!!!
-
3
2013/02/28 Abum bat, konfesio bat. Faith No More - The Real Thing
Kaliforniako San Frantziskon sortutako talde bat oraingoan zuekin. Faith No More. 1989ko ekainean argitaratuko "The Real Thing" diskarekin hain zuzen ere. Disko honetan daude, besteak beste, "From Out Of Nowhere!!!!", "Epic" eta "Surprise! You're Dead!" taldeari ospea eman zioten abestiak. Rocka, sintetizadoreak eta hip-hop txinpartak daude album honetan. Rocka bai, baina Guns'n'Roses gustoko ez daukazuenendako!
-
2
2013/02/07 Album bat, konfesio bat. Beck - Mellow Gold
Beck artista iparamerikarrak bide berriak zabaldu zituen etxean grabatutako "Mellow Gold" (1994) diskoarekin rock alternatiboak bide berri bat behar zuenean. Estiloen arteko (hip-hop, blues, soul, lounge music, trash rock, pop...) mugak ezabatu zituen, abesti berean dena uztartu zaitekeela erakutsiz. Orain hau, orain bestea entzun daiteke eresi baten barruan. "Loser"ek berak bakarrik gauza asko esaten ditu musikari honen alde. Disko honek lo-fi entzuteko plazerra sortzen du.
-
1
2013/02/14 Album bat, konfesio bat. Pink Floyd - Wish You Were Here
Pink Floyden album klasikoetatik hau da epelena, goxoena. Diskoa goxoa da bai, makina hotzen soinuak eta kadentziak etengabe agertzen diren arren hasieratik amaierara, azken finean, makina inpertsonalak egiten dituztenak pertsonak bait dira. 1975ean argitaratua, "Wish You Were Here" taldearen sortzaile eta 1967an drogen ondorioengaitik taldea utzi behar izan zuen Syd Barretteri eskeinitako diskoa da. "Zu hemen egotea gustatuko litzaidake" esaten du Roger Watersek. Nork ez dauka hemen egotea gustatuko litzaion batenbat memorian?
-
0
2013/01/31 Album bat, konfesio bat. Bob Dylan - Blood On The Tracks
Bob Dylan haundia dago oraingo honetan gure artean. 1975. urteko "Blood on the Tracks" diskoarekin. Beran emaztetik banandu eta gero egindako albuma da hau. Izenburua ere oso esanguratsua du: "Odola Pistetan". Diskoko pistetan, alegia. Dulutheko jenioak ez zuen berriro ere horrelako disko onik egingo (nere uste apalean).
-
-1
2013/01/24 Album bat, konfesio bat. The Doors - The Doors
Kaliforniako Los Angelesen gaude. 1967ko urtarrila. Psikodelia pil-pilean dago, baina bi urte lehenago sortutako nortasun bereziko The Doors taldeak bere estraineko diskoa argitaratu berri du, rockari gogor oratuz. Albuma "Break On Through (To The Other Side)" bonbarekin hasten da eta abestiak atsedenari tarterik utzi gabe datozte banan-banan. Izan zaitezte ongi etorriak Jim Morrisonen mundu onirikora.
-
-2
2013/01/10 Album bat, konfesio bat. Potato eta Tijuana In Blue
Euskal Herriko disko bat berriro ere daukagu oraingoan. 1986ko udan irtendako albuma. Lehenengo aldean Potato daukagu eta Tijuana in Blue bigarrenean. Orduan ez zen arraroa disko batek ematen duen aukera konpartitzea. Hemen agertzen diren abesti asko talde bi honen klasiko bilakatu ziren, esate baterako Potatoren "Miguelin el cashero", "Jamaika ska" eta "Babilonia" eta Tijuana in Blueren "Tijuana in Blue", "Rebelión medieval" eta "Bebe y olvídalo (pero sin pasarte)". Ezinezkoa da abesti hauek gabe jai giroko Euskal Herri bat imajinatzea.
-
-3
2013/01/03 Album bat, konfesio bat. Arcade Fire - Neon Bible
Arcade Fire-en "Neon Bible". Klasiko moderno bat. 2006. urtean argitaratua Quebeceko gazte hauek sensibilitate berezi bat erakusten dute abestiak tratatzeko eran. Doinu eder eta indartsuak nagusi dira hemen. Albumeko azkenengo abestian elizako organo bat erabili zuten eresiari haunditasun galanta emanez. Diska honekin ez ba zara emozionatzen, joan psikologoarengana, txo!
-
-4
2012/12/27 Album bat, konfesio bat. Mikel Azkargorta "Pixi"
Mikel Azkargorta "Pixi" musikari bergararra dago oraingo hontan gurekin. Herriko hainbat taldetan ibilitakoa gehienetan ere baxua joten. Inprobisazioa maite du jazz-zale on guztiok bezala. Eta ekarri digun musika aukeraketan nabaria da hori. Aurreritziak ez direla onak frogatzen digun musika aukeraketa.
-
-5
2012/12/20 Album bat, kofesio bat - The Rolling Stones, Exile on Main St. (1972)
Exile on main St. (1972) The Rolling Stonesen diska onena da. Eta hori asko esatea da. Argitaratu zenean ez zituen kritika on gehiegi jaso, baina denborak ematen duen ikuspegiarekin logikoena beste gauza bat pentsatzea da. Gero eta gehiago entzun, gero eta detaile gehiago aurkitu ditzakezu. Jaun eta andreak, hau rock'n'rolla da!!
-
-6
2012-12-13 Album bat, konfesio bat. Errobi - Gure Lekukotasuna
Errobiren 2. diskoa duzue hemen oraingo hontan. 1977an argitaratua. Rock progresiboa eta folka maisutasunez uztartu zuen Iparraldeko bikoteak, letra politiko eta sozialei garrantzi haundia ematearekin batera. Gaur egun ez da pertsona asko talde honekin akordatzen, baina inoiz Euskal Herrian sortu den talde gorenetako bat da. Bejon deiela!
-
-7
2012/11/29 Album bat, konfesio bat. Neil Young - After The Gold Rush
Neil Youngen "After The Gold Rush" diskoa daukagu gaurkuan. 1970eko abuztuan argitaratua, country, folk eta rocka ditu album honek sustar. Youngen bakarkako lehen maisu lana izan zen. Hemen dago, adibidez "Southern Man" abestia, urte batzuk beranduago Lynyrd Skynyrd taldearen erantzuna jaso zuena "Sweet Home Alabama" abestian.
-
-8
2012/11/22 Album bat, konfesio bat The Byrds - Younger Than Yesterday
1967. Ameriketako Estatu Batuak. Folk-rocka bi urte lehenago The Byrds taldeak mundura agertu zuen eta gaur dakarkiguten Younger Than Yesterday diska hontan beste pauso bat haratago eman zuten psikodelian murgildu eta gero. Sartu ipurditik entxufe bat eta ez dizue album honek ekartzen duen intentsitatearen eta indarraren hamarrena ere deskargatuko. Eta hori dana marruskadura barik.
-
-9
2012-11-15 Album bat, konfesio bat. The Beatles - Revolver
The Beatlesen Revolver diskua klik bateko distantziara duzue hemen. Aho bete hortzekin uzten duen 1966ko irakinaldi psikodelikoko pop erakustaldi paregabea. Ahotsak eta instrumentuak gibelerat erreproduzitzen, abestien abiadura aldatzen tonu eta testura ezberdinak lortzeko, album honek orduko denboran aurrerapen galanta ekarri zuen. Eta hau dana lau pistako mahai batekin grabatuta. Ez ta ez, ahuntzaren gauerdiko eztula.
-
-10
2012/11/8 Album bat, konfesio bat. Iñigo Cabezafuego
2012/11/8 Album bat, konfesio bat. Iñigo Cabezafuegokin elkarrizketa. Gizon honek eztaki geldik egoten; musika aukeraketa fina ekarriz gañera.
-
-11
2012-11-1 Album bat, konfesio bat. Itoiz - Itoiz
2012-11-1 Album bat, konfesio bat. Itoizen lehenengo diska; 1978. urtean argitaratua. Abestiz abesti, letraz letra, testuraz testura, bilduma honek dimentsio berri batera eraman zuen euskal musika.
-
-12
2012-10-25 Album bat, konfesio bat. Ekaitz Aranberri "Ubera"
2012-10-25 Ekaitz Aranberri gitarrajoliai elkarrizketa, zuzeneko abestitxo bat edo beste barne. Musikazale ona eta pertsona hobia.
-
-13
2012-10-18 Album bat, konfesio bat. The Who - Who's Next
The Who-ren "Who's Next". 1971ko disko zoragarria. Rock and rolla eta sintetizadoreak egin duten auzolan finenetakoa.
-
-14
2012-10-11 Album bat, konfesio bat. Miren Napoka
album bat, konfesio bat irratsaioa.Napoka hiria taldeko Miren-i elkarrizketa !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
-
-15
2012-10-4 Album bat, konfesio bat. The Velvet Underground - The Velvet Underground
album bat, konfeksio bat irratsaio berria txapa irratian!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Txapa Irratia 97.20FM Bergarako irrati librearen podcast-ak
HOSTED BY
txapairratia
CATEGORIES
Loading similar podcasts...