BiDe OkERreTiK... Zuzen!

PODCAST · music

BiDe OkERreTiK... Zuzen!

BiDe OkERreTiK... ZuZeN!Musika irratsaioa; Euskal Herriko entsegu lokaletako bozgorailua. Asteazkenero, gaueko 21,00 zuzenean FMaren Txolarre Irratiko uhinetan. Internet bidez,

  1. 50

    Musikazuzenean Jaialdi akustikoa kuña 2017

    MUSIKAZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA Taxuzko jaialdi batek sintonia eder bat behar du, eta guk ere badugu gurea Sormentxulo lagunei esker! Milesker guztiei! ederra pieza! Jon Urbizu -saxoa Ane Urbizu - soiñu haundia Gorka Otamendi - kaxoia Xabier Beldarrain - kongak Zigor Sagarna - baxua Garikoitz Lobregat - esataria Julen Kaminos - ekualizazioa Mikel Zelaia - mastering

  2. 49

    Menua

    0 Saioa! Txapa irratian grabatua. Musikazuzenean irratia!

  3. 48

    Bide Okerretik Sermond`s

    Bide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`s

  4. 47

    musika zuzenenan jaialdi akustikoa

    MusikaZuzenean egitasmoak antolaturik jaialdi akustikoa burutuko da Elorrixoko Arriola Antzokian. Euskal Herriko musika eszenan bada formatu txikian jardunean ari diren zenbait musika proposamen. Hein handi batean, oso reperkusio txikia izaten dute, euren musika bidea areto txiki, eta tabernetan egiten dituztelarik ohikoan. Alta, formatu txikiko egitasmoak izan arren, eszena esanguratsu bat osatzen dute, biziki interesgarria, ohiko bideetatik aparte, bide berriak jorratzeko saiakerak eginez. Horiek izango dira, hain zuzen ere, emanaldi honetan bilduko ditugunak. Musikari beteranoak eta sortu berri diren proposamenak elkartuko ditugu. Emanaldi berezia eta errepika ezina izanen da honakoa. Musikari bakoitzak 10 minutuko tartea izanen du bere musika egitasmoa taularatzeko. Aipaturiko musikariez gain, gonbitauak izango ditugu ere oholtza gainean, lankidetza ezberdinak sortuz gau berezi honetarako. Jaialdi Akustikoan parte hartuko duten musikarien zerrenda honakoa izango da: Joseba Irazoki Morau Jon & Sugramas Mursego Anari Sorkun Petti Mery May Moby Dick Azkaiter Pelox Keu Agirretxea Info zabalagoa: http://www.musikazuzenean.com/e2467/jaialdi-akustikoa-joseba-irazoki-morau-jon-sugramas-mursego-anari-sorkun-petti-mery-may-moby-dick-azkaiter-pelox-keu-agirretxea

  5. 46

    Bide Okerretik Azkaiter Pelox

    Azkaiter Pelox izan dugu Txolarre Irratiko estudioetan Argitaratu berri duen disko berria aurkezten. Diskoa entzun eta elkarrizketa sakona izateaz gain, zuzenean entzun ahal izan genituen kantu batzuk.

  6. 45

    LA JODEDERA: A Luta

    La Jodedera taldearen kantu bat: kubatar giroak, saltsa, rona, mojitoak, eta perexila!!!!!!

  7. 44

    Kuña Palestina

    Euskal Herria Palestinarekin Elkartasunez Apirilak 9 Arbizu (Sakana) 20:00 Kiroldegian Stupenda Jones + Estricalla + La Mâquina + Talco + Des-kontrol + No Relax + Hesian

  8. 43

    Bide okerretik.... surfin kaos

    Surfin Kaos taldea izan dugu berriz ere Bide Okerrean. Donostiako hirukoa albiste da egunotan “Goizalde Surrealistak” diskoa kaleratu berri duelako Brian´s Recods diskoetxearen babeseab. Aitzakia hori hartuta, Koldo Soret taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea gonbidatu dugu gurera taldearen iraupen luzeko laugarren diskoaz hitz egiteko. Musikalki garapen etengabean, rock&rollaren eremu ezberdinak ukitu dituzte aniztasunez beterik dagoen disko bikainean: Hard-rocka, Psikodelia, Soula, edota Bluesa bezalako musika erak bat egiten dute betiko rock sutsu eta kantu anfetaminikoekin batera. Ordubeteko elkarrizketa mamitsuan disko berria eta taldearen ingurukoak izan ditugu nagusi.

  9. 42

    BIDE OKERRETIK.... MANTISA

    Gaur gaueko irratsaioan, Mantisa taldea izango dugu Txolarre irratiko estudioetan taldearen lehen diskoa aurkezten. Bost urteko musika ibilbidea behar izan dute estreineko diskoa argitaratua ikusteko, baino merezi izan du denbora tarte hau itxarotea. Urte hauetan guztietan zuzeneko emanaldi piloa eta grabaketa txikiak burutu badituzte ere, Gor zigilu nafarrak eman die iraupen luzeko lehen lan hau kaleratzeko bultzada. Musikalki hardcore melodikoaren inguruan abiatu zuten musika bidaia, baina igarotako denboraren poderioz eta musika eragin berrien sartzearekin batera, zabaldu eta handitu egin da taldearen musika era, egun, etiketa bakar baten azpian kokatu ezin delarik Mantisaren proposamena. More info: http://www.myspace.com/mantisa

  10. 41

    BIDE OKERRETIK.... COHEN

    Cohen taldea izan dugu Txolarre irratiko estudioetan argitaratu berri duten “Subconscious Mind” (auto-ekoizpena) diskoa aurkezten. 2004ean Urnietan sorturiko laukoteak, post-hardcore giroetan kokatzen du bere musika jarduera, non erritmo biziak eta azkarrak giro lasaiago eta energikoekin nahasten diren ekaitza eta barealdiak irudikatuz. Urnieta eta Madrilen artean grabaturiko diskoa, Suedian nahastu eta masterizatu zen Tonteknik Studioetan, non besteak beste Refused edota Poison the Well bezalako taldeekin lan egin duten. Urte hauetan guztietan dozenaka kontzertu eskaini dituzte, tartean Madrilen Berri Txarrak taldearen aurrean jo zutenekoa ere. Gaztetasuna eta indarra bat egiten dute Cohen taldearen musikan, eta “Subconscious Mind” diskoa da aurkezpen txartelik hoberena.

  11. 40

    BIDE OKERRETIK.... LAUROBA

    Lauroba taldea izango da gaur gaueko protagonista Bide Okerretik Zuzen saioan. Berriki argitaratu dute “Egunarekin” (GOR zigilua) diskoa, taldearen iraupen luzeko bigarren lana, eta hori izango da gauean burutuko dugun elkarrizketaren ardatz nagusia. Utikan edota Hamaika Bide taldeetan jardun eta gero, Iker Lauroba (gitarra eta ahotsa nagusia) etxean kantuak sortzen hasten da, jolas baten modura, barneko musika arra asetzeko ideia bakarrarekin. Apurka, bakarka abiaturiko musika bidaia itxura hartzen joan zen, lauko taldea osatu, eta maketa bat kaleratu eta gero, lehen diskoa kaleratu zuten 2008an. Lan berri honek, “gauari gauarekin” diskoaren segida kontsideratu dezakegu. Ez bakarrik musikalki, (non eremu berriak ere sumatzen diren lan berrian), bai eta izenburuan ere, non “gauari gauarekin” eraso egin eta gero, “egunarekin” ere pop-rock musika gozo baino indartsuez astintzen duten. More info: http://www.myspace.com/lauroba

  12. 39

    BIDE OKERRETIK.... Bertsio Gaua 3

    Euskal musikagintzaren bidezidorretatik barna Bide Okerra aurrera darrai etengabean. Zuzeneko elkarrizketak alde batera utzi eta BERTSIO GAUAri ekingo diogu saio berri bat burutuz. Hirugarrengoz ospatuko dugu Bertsio gaua gurean, eta bigarrenez, Euskal Rock musika taldeak izango dira protagonista. 70 hamarkadako abeslari eta kantautoreekin abiatu genuen ziklo hau, eta Euskal Herriko Rock taldeak izan ziren bigarren saioan nagusi. Honakoan ere, ari horretatik egingo dugu tira, eta aurreko saioan kanpoan geratu ziren hainbat kantu jarriko ditugu gaurkoan eta besteak beste, M-ak, Itoiz, Su Ta Gar, Balerdi Balerdi, Morau, Anestesia, Bap!!!, Danba edota Hemendik At taldeak pasako ditugu musika irabiagailutik. Entzun eta gozatu!

  13. 38

    Bide okerretik.... never surrender

    Never Surrender talde arrasatearra izan da gaur gaueko irratsaioaren zutabe nagusia. 2002. urtean punk-oi! giroetan sorturiko musika taldeak disko berria du kalean, “11 istorio, bROnCKa ta gau ero!” (108 Records), eta hori izanen da, hain xuxen ere, gaurko protagonista. Gaur entzungai izango den elkarrizketa Arrasateko Gaztetxean burutu genuen, eta galderei erantzuten Pottoko (ahotsa) eta Arri (gitarra) izan genituen. Never Surrender taldearen disko berriena ezagutzeaz gain, berriki argitaratu diren diskoei ere errepaso emango diogu saioaren bigarren zatian.

  14. 37

    BIDE OKERRETIK.... Natural Project

    Natural Project taldearen "discontinuidad" diskoa izan da gaur gaueko protagonista. Aitor San Sebastian (bateria-jotzailea) eta Estanis Elorza (ahotsa eta gitarra) izan ditugu estudioan taldearen iragana eta oraina azaltzen. disko berriko zenbait kantu ere entzuteko parada izan dugu. Saioaren bigarren zatian berriz, disko berriak eta albisteak izan dira nagusi gurean.

  15. 36

    BIDE OKERRETIK.... musika xorta 2

    Azken hilabeteetan jaso ditugun hainbat disko eta maketa izango dira gaur gaueko saioaren ardatz nagusia. Udara begibistan den honetan, diskoen argitaratzea gora egin du gurean, eta labetik atera berri diren lanak ziztatuko ditugu. Era berean, pasaden urtekoDurangoko Azokak utzitako uzta oparo horretatik ere diskoak berreskuratuko ditugu. Zentzu horretan, bi ordutako saio monografiko honetan Doctor Deseo, Piztiak, Desordutan, Lauroba, Memo, Elkano Browning Cream, Natural Poject, The Uski`s, Sagarroi, Joseba Irazoki, On Benito, Gora Gora Kids, Kean, Potemkin, Sorotan Babies, Norman, Siroka, Bide Ertzean, edota Malenkonia izango dira gurekin.

  16. 35

    BIDE OKERRETIK.... ZE ESATEK!

    Azken bolada honetan zer esan ugari ematen ari den taldea izango dugu gaurkoan Txolarre irratiko estudioetan: Ze Esatek! Izen xelebre horren atzean, taula gainean hamar laguneko banda biltzen duen taldea topatuko dugu, non musika mestizaia, patxanga, eta musikaz ongi pasa eta aldarrikatzeko gonbitea egiten duten eszenatoki eta oholtza bakoitzean. Berriki, Baga-Biga Musika Ideiak diskoetxeak argitara eman duen iraupen luzeko lehen diskoa izango dugu protagonista, taldeko zenbait kide gure estudioetan izango direlarik, taldearen oraina eta geroaz mintza egiteko.

  17. 34

    BidE OkeRRetik.. Joseba Irazoki

    Gutxi izango dira Joseba Irazokik adinako sortze gaitasuna izan duten euskal musikariak azken urte hauetan guztietan. Gitarrista aparta, asko izan dira lagundu dituen bandak eta bidean grabaturiko diskoak. Bera-ko (Nafarroa) Aduanako entsegu lokaletan sortu eta hazia, bere musika Euskal Herriko zazpi lurraldeetara zabaldu du, parte hartu duen hamaika proposamen eta musika abenturetan: Zup, Maixa eta Ixiar, Petti, Rafa Rueda, Do, On Benito, Atom Rhumba… edota bere izen propioan. Aurrez grabaturiko elkarrizketa izanen da gaurkoa. Pasaden Urtarrilean Donostiako DOKA aretoko kamerinoetan grabatu genuen honako audioa, eta gaur gurera ekarri nahi izan dugu. “Euria ari du” (Moonpalace Records 09) diskoa ezagutuko dugu gaurkoan, diseinu lan eder eta zoragarri horretako zenbait kantu entzuteko aukera ere izanen dugularik. More info: http://www.myspace.com/josebairazoki http://www.myspace.com/moonpalacelovesyou

  18. 33

    BIDE OKERRETIK ZUZEN_ESNE ZOPAK

    Esne Zopak egitasmoa ezagutzeko aukera izan dugu gaur gaueko irratsaioan. Xabi Solano eta Zigor DZ izan dira Txolarre Irratiko estudioetan "Esnesaltzailearena" (Gaztelupeko Hotsak 09) diskoa aurkezten. Esku soinua, panderoa eta sanplerrak: Triki Not Dead!

  19. 32

    BIDE OKERRETIK.... jok

    JOK egitasmoa ezagutuko dugu gaur gaueko saioan. Hiru izki horien atzean Jokin Larraza Tolosar musikaria ezkutatzen da. )0 hamarkadan Uncle Mussels taldean aritua, bakarkako bideari ekin berri digu "inoiz baino" diskoa argitaratzearekin batera.

  20. 31

    BIDE OKERRETIK ZUZEN_ANGER

    Asteazken gaueko saioan, ANGER taldea izango dugu estudioan “Sedukzioaz” diskoa aurkezteko. Arrasateko laukoa iraupen luzeko bigarren diskoa kaleratu zuen 2009 azaroan Musikherria herri diskoetxearen zigilupean, eta horixe izango da irratsaioaren zutabe nagusia. Arrosa koloreko digi-pack formatuko lan erakargarri baten atzean, musika eztanda oldarkorra eta kritika soziala biltzen da, diskoak barneratzen dituen hamar kantuetan zehar. “Sedukzioaz” laneko zenbait kantu ere entzun ahal izango dira gaurko saioan gaueko bederatzietatik aurrera. More Info: http://www.myspace.com/angersarean http://angerweb.net/

  21. 30

    bDE OKErrETik ZUZEN_BerriTxarrak

    Berri Txarrak taldeko Gorka izan dugu Txolarre irratiko estudioan "payola" diskoaren ingurukoak azaltzen. Ordu terdiko elkarrizketan, taldearen egungo egoera protagonista izan dugularik

  22. 29

    bDE OKErrETik ZUZEN_musika xorta

    Azken hilabeteetan argitaratu diren diskoen errepasoa saio monografiko batean. Besteak beste, Desordutan, Jok, Joseba Irazoki, On Benito, Musikherria bilduma, Gari, Kaosaren erasoak,....

  23. 28

    BidE OkeRRetik.. LOAN

    LOAN taldearen "Hontziria" diskoa ezagutzeko parada izango dugu gaurko saioan aurrez grabaturiko elkarrizketa batean. hortaz gain, Lendakaris Muertos, Berri Txarrak, Siroka, Laia, Anger....

  24. 27

    BidE OkeRRetik... SextySexers

    SextySexers taldearen bisita jaso dugu Bide Okerrean. "Hero Mantra" diskoa ezagutzeko parada izan dugu Mikel Larratxe taldeko abeslariaren eskutik.

  25. 26

    BidE OkeRRetik.. Gose

    GOSE taldearekin elkarrizketa. SHOT estudietan grabatua eta difertituan eskainia irratsaioan... horrekin batera, argitaratu beri diren diskoen aipamena

  26. 25

    BidE OkeRRetik.. Des-Kontrol

    Des-Kontrol "Aurrera begira", Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"

  27. 24

    BidE OkeRRetik.. Durangoko Azoka

    Durangoko liburu eta disko azoka gertu dagoela eta saio berezia egin dugu Bide Okerrean

  28. 23

    BidE OkeRRetik.. U.K. Bill

    U.K. BIll taldearekin zuzeneko elkarrizketa. "paradisu sekretua" diskoa argitaratu dela eta estudioan iza ditugu.

  29. 22

    BidE OkeRRetik... Los Stupefactos

    Los Stupefactos taldea izan dugu zuzenean Txolarre irratiko studioetan "psilocybenean" diskoa aurkezten. Horrekin batere, Inoreneroni, Nueva Vulcano, Anari, La banda del Abuelo, Piztiak....

  30. 21

    BIDE BERTSIO GAUA 2

    Euskal rock taldek euskal rock taldei eginiko bertsioen gaua. Dnaba, ruper, kortatu, M-ak, beti Mugan Sagarroi...

  31. 20

    BidE OkeRRetik.. R

    R taldearekin elkarrizketa "uneak" (Bonberenea ekintzak 09) diskoa argitaratzea dela eta.

  32. 19

    BidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta Metralleta

    BidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta MetralletaBidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta MetralletaBidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta Metralleta

  33. 18

    BidE OkeRRetik.. BIOK

    BIOK taldeari elkarrizketa, "gaur ez da dena grisa" (Baga-Biga musika ideiak) diskoaren argitaratzea dela eta. Gainera, albisteak eta agenda.

  34. 17

    BidE OkeRRetik.. INORENERONI

    INOREN ERO NI taldeari eginiko elkarrizketa "Fosbury" (BIDEhUTS 09) diskoa argitaratzea dela eta. Estudioan, Okene Abrego izan genuen, taldeko abeslaria.

  35. 16

    BidE OkeRRetik.. abian gira!

    udazkeneko lehen saioa. musika xorta, nobedadeak eta disko berriak

  36. 15

    BIDE OKERRETIK... EHZuzenean 09

    Euskal Herria Zuzenean festivalari buruzko saio monografikoa. zuzeneko koneksioak, Che Sudaka, Willis Drummond, fiachras....

  37. 14

    BIDE OKERRETIK HATORTXUROCK!

    HATORTXU ROCK festivalari buruzko saio monografikoa....

  38. 13

    BidE oKeREtik_Bertsio gaua

    saio monografikoa. Euskal herriko kantarien gainean eginiko bertsioen gaua: benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Imanol, Antton Valverde, Peio&Pantxoa.... Verus, Kortatu, Kanka, Exkixu, Etsaiak, Kloratita...

  39. 12

    bDE OKErrETik ZUZEN_Checkpoint Rock

    CHECKPOINT ROCK laburmetraia kalean dela eta bere soinu bandaren inguruko saio monografikoa

  40. 11

    Bide OKerretik... DISCIPULOS DE DIONISOS

    DISCIPULOS DE DIONISOS taldeari eginiko zuzeneko elkarrizketa

  41. 10

    BIDE OkerreTik Zuzen... PEACHY JOKE

    PEACHY JOKE taldeari eginiko elkarrizketa mamitsua. Bide okerretik zuzen

  42. 9

    BIDE OkerreTik Zuzen... FUNTASTIC PLANET

    FUNTASTIC PLANET talde tolosarrari eginiko elkarrizketa gordetzen du saio honek. era berean, maketak, disko berriak eta albisteak...

  43. 8

    BIDE OKERRETIK ZUZEN_TXAPARRADA MUSIKALA

    TXAPARRADA MUSIKALA disko konpilaziori buruzko saio monografikoa: zuzeneko elkarrizketak eta musika mordoa: Aitzol Mijika, Larra, Pedre, Ady holden, Morley, Cool panic, Sententzia, Turboshit, Olimpic Darts, The street 77, Belceblues, Supercools, Rotten Teenagers, Yotox, Garate, Azkaiter Pelox, Pixi eta Fer, Mahaster River, Zigor, Hebert eta Idi, Folsom Four, Fly Shit, Extorsion, No Hay Solucion, Lord Witch, Nobox, Hard Flip, Emon, Aby Kem, Ene...

  44. 7

    BIDE OKERRETIK_NAIZROXA

    NAIZROXA taldearekin eginiko elkarrizketa BIDE OKERRETIK ZUZEN saioan, IKARATURIK diskoa kaleratzea dela eta.

  45. 6

    BIDE OKERRETIK ZUZEN_LISABO

    LISABO taldeari elkarrizketa EZLEKUAK diskoaren argitaratzea dela eta

  46. 5

    Bide Okerretik Zuzen_ Istorio bat kameraren atzean

    "Istorio bat kameraren atzean" liburu DVDaren inguruko saio monografikoa. 80 hamrakadan euskal herrian bizitu zen Hardcore eta punk eztandaren erretratua Aitor Arregi "txisto"ren argazki kameraren bidez.

  47. 4

    BIDE OKERRETIK ZUZEn_ BARDULIA SOUNDS

    BARDULIA SOUND disko bildumari buruzko saio monografikoa. PUZKARRA RECORDS zigiluko bi Pepino eta Keparen laguntzaz nagusiki Gipuzkoako Punk, Rock&Roll eta Oi doinuetan murgiltzeko aukera paregabea.

  48. 3

    BIDE OKERRETIK TUNNEL 483

    BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483

  49. 2

    BIDE OKERRETIK... MIKEL LABOA

    MIKEL LABOA musikaria hil zeneko saio monografikoa. Laboaren eragina Rock munduan izan zuen garrantziaren inguruko hausnarketa eta Mikelen kantuen moldaketak entzungai:

  50. 1

    biDE OkERreTiK... MUSIKAGIDA

    MUSIKAGIDA ekimenari buruzko saio monografikoa. Zuzeneko elkarrizketak, kantuak eta Euskal Herriko entsegu lokaletan diren musika taldeen inguruko informazio osatua

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

BiDe OkERreTiK... ZuZeN!Musika irratsaioa; Euskal Herriko entsegu lokaletako bozgorailua. Asteazkenero, gaueko 21,00 zuzenean FMaren Txolarre Irratiko uhinetan. Internet bidez,

HOSTED BY

BidE OkErReTIK...ZuZeN!

CATEGORIES

URL copied to clipboard!