PODCAST · music
Burdinola
by Burdinola
Euskarazko heavy metal saioa. Igandetan Naiz Irratian, 23:00etan!
-
70
Burdinola 387: Scar Symmetry
Suediako Scar Symmetry banda izan da protagonista. Ia hamar urte behar izan dituzte 'The Singularity' trilogiaren bigarren atala plazaratzeko. 'Phase II – Xenotaph' da bere izenburua. Death metal melodikoa modernizatu zuten lurtar adimentsuak bueltan dira. Baina nondik datoz?
-
69
Burdinola 386: Rise To Fall
Sopelako Rise To Fall taldea izan da protagonista. Nazioarteko mugak birrindu ostean, melodeath doinuak bosgarren dimentsiora goratu dituzte. 'The Fifth Dimension' lan berria euren zientzia-fikziozko istorioaren jarraipen naturala da. Orain arte aurkeztu dituzten bost kapituluak errepasatu ditugu.
-
68
Burdinola 385: Immortal
Norvegiako Immortal banda izan da protagonista. Bele beltzaren lurralde hotzean sartzeko garaia iritsi zaigu. Demonaz gidari bakarra dugu zain, eta 'War Against All' lanik berriena dakar besapean. Iraganera eraman gaitu, black metalaren historia idatzi duen taldeetako baten legatua ezagutzeko.
-
67
Burdinola 384: Euskal Herriko heavy metal nobedadeak
Euskal Herriko heavy metala izan da protagonista. 2023ko nobedadeen bigarren bilduma osatu dugu, martxotik maiatzera bitarte argitaratu diren lan batzuekin: Damned Ritual, Hyronika, Xuar, Flitter, Keziah, Elizabeltz, 2sont, Fear Crowd, Withredd, Irkaia, Exile To Decadence eta Jasan.
-
66
Burdinola 383: Mystic Prophecy
Alemaniako Mystic Prophecy taldea izan da protagonista. Infernuan goritutakoak dira, euren heavy/power metalaren antzera. Eskola batetik eta bestetik harturiko altzairua erabili dute euren formula ez herdoiltzeko. 'Hellriot' hamabigarren diskoa horren adibidea da, eta aproposa atzera begira jartzeko.
-
65
Euskal Herriko Heavy Metalaren historia (VIII. atala)
Irautea da erronka. Euskal Herriko metalgintzaren historian sortu, bidea egin eta desegin diren taldeen zerrenda luzea da. Horregatik, desagertu ziren eta ahaztu ezin diren beste batzuk berreskuratuko ditugu. 2008 eta 2018 urteen artean diskoa argitaratu zuten eta deseginda dauden hamar talde hautatu ditugu zortzigarren atalean: Ilungara, Odd Heathenish, Dark Code, Dawnmaster, Allowance, Kraussk, Ankhar, Dawn Of The Maya, Late To Scream eta Meltdown.
-
64
Burdinola 382: Unearth
Unearth estatubatuarrak izan dira protagonistak. Munduaren gainbehera klimatikoa izan dute hizpide lehen lanetik, eta kezka bera mantendu dute 'The Wretched; The Ruinous' disko berrian. Metalcore doinu zuzenekin segitzen dute salatzen hau dena agortuko dela. Halere, garaiz ibili gara beraien diskografia dastatzeko.
-
63
Burdinola 381: Elvenking
Italiako Elvenking banda izan da protagonista. Folk metal festazalearen moda iritsi aurretik erabaki zuten heavy metala eta folklorea nahastea. Ordutik, eskola propioa eraiki dute biolinaren konpainia estimatuarekin. 'Reader of the Runes, Rapture' disko berria trilogia baten bigarren atala da, eta euren istorioa kontatzeko oso aproposa.
-
62
Euskal Herriko Heavy Metalaren historia (VII. atala)
Euskal Herriko metalgintzaren historian sortu, ibilbidea bete eta desegin diren talde asko daude. Desagertu ziren arren, ezin ditugu ahaztu. 1998 eta 2008 urteen artean diskoa argitaratu zuten eta dagoeneko deseginda dauden hamar talde aukeratu ditugu zazpigarren atalean: The Trasten Traste, Dragon Lord, Preach, Valhalla, Parasma, Continuo Renacer, Beforce, Denial, Dead Means Nothing eta Waldheim.
-
61
Burdinola 380: Overkill
New Jerseyko Overkill taldea izan da protagonista. Thrash metalaren aitzindarien eta estiloko disko gehien kaleratu dituztenen artean daude. 'Scorched' da berriena, iraupen luzeko hogeigarrena. Beteranoak izanik ere, gazte sentitzen dira eta agertokiak kiskaltzeko gogotsu daude. Gaur egun arte egin duten ibilbideak merezi duen errepasoa egin dugu.
-
60
Burdinola 379: Kamelot
Kamelot estatubatuarrak izan dira protagonistak. Urrezko garaia atzean utzi zuten arren, power metal progresibo eta sinfonikoaren talde esanguratsua izaten jarraitzen dute. 'The Awakening' lan berriak azken urteotan lortu duten formula erakargarria indartzen du. Oraina iraganarekin lotu dugu.
-
59
Burdinola 378: Insomnium
Finlandiako Insomnium banda izan da protagonista. Kolpe hotza eta malenkoniatsua izan da. 'Anno 1696' disko berriak literatura eta musika uztartzen ditu, istorio ilun bezain makur batekin. Melodeath bandaren ibilbide erakargarriarekin bat egiten du.
-
58
Burdinola 377: Haken
Ingalaterrako Haken taldea izan da protagonista. Bektoreekin eta birusekin itsutu ostean, animaliekin tematu dira oraingoan. 'Fauna' lanik berrienak izan duten garapen aberats eta interesgarria orekatzen du, metal eta rock progresiboa ulertzeko duten era poliedrikoa.
-
57
Burdinola 376: Euskal Herriko heavy metal nobedadeak
Euskal Herriko heavy metala izan da protagonista. 2023ko nobedadeen lehen bilduma osatzeko unea iritsi da. Argitaratu diren lan batzuk eta plazaratuko diren beste batzuk entzuteko aukera izan dugu: Electrikeel, The Kraven, Killwolf, Delion, Vertigo Rising, Sönambula, Usuales, Korkut, Hellydays, Ancient Settlers eta Lampr3a.
-
56
Burdinola 375: In Flames
Suediako In Flames taldea izan da protagonista. 'Foregone' disko berriarekin zeresana ematen ari dira. Death metal melodikoaren sustraietara itzuli direla diote batzuek, baina beste asko ez daude horrekin ados. Euren diskografiaren errepasoak hori argitzen lagundu ote digu?
-
55
Burdinola 374: Avantasia
Alemaniako Tobias Sammet musikaria eta haren Avantasia opera fantastikoa izan dira protagonistak. “A Paranormal Evening with the Moonflower Society” izeneko azken kapituluak hard rock eta power metal melodikoaren arteko oreka aldarrikatzen du. Istorio guztien zikloak ireki eta itxi ditugu.
-
54
Burdinola 373: Lamb Of God
Lamb Of God banda estatubatuarra izan da protagonista. “Omens” disko berriena iazko urrikoa bada ere, Kreator alemaniarrekin batera konposaturiko single berri eta berezi bat aurkeztu dute. Aitzakia ezin aproposagoa iruditu zaigu groove metal bandaren ibilbide interesgarriari erreparatzeko.
-
53
Burdinola 372: Stratovarius
Finlandiako Stratovarius taldea izan da protagonista. Bizirauteko natura zaintzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute "Survive" izeneko azken lanarekin. Aldiz, abesti onak egitea beharrezkoa da musikagintzan bizirauteko. Eta beraiek lortu dute, egun arte ibilbide gorabeheratsua izan badute ere. Hau da, bizirik daude power metal europarraren aitzindariak.
-
52
Burdinola 371: Euskal Herriko heavy metala 2022
Euskal Herriko heavy metala izan da Burdinolako protagonista. 2022ko uzta oparoaren errepasoa egin dugu. Izan ere, 78 argitalpen zenbatu ditu Herriko Burdina atariak: iraupen luzeko 64, iraupen laburreko hamaika, bi maketa eta bilduma bat. Gehien gustatu zaizkigun hamabi lanak hautatu ditugu: Asgarth "Zeldatik", Bourbon Kings "XXX", Broken Legacy "Ortzimuga", Bullets Of Misery "Debile Principium Melior Fortuna Sequatur", Elizabeltz "Yersinia Pestis", Feelingless "Metal Against Animal Cruelty", Hex "Behold the Unlighted", Hilbera "Mundu Galdua", Hopelessness "Mukuru", Nukore "Getting Lost", Samarithan "Tales of Doom" & Su Ta Gar "Alarma".
-
51
Burdinola 370: Nazioarteko heavy metala 2022
Nazioarteko heavy metala izan da Burdinola saioko protagonista. 2022ko argitalpen uztaren errepasoa egin dugu. Ezinezkoa da kopuru zehatza ematea, baina horietatik guztietatik gehien gustatu zaizkigun hamabi diskoak aukeratu ditugu: Amorphis "Halo", Blind Guardian "The God Machine", Brymir "Voices in the Sky", Darkane "Inhuman Spirits", Evergrey "A Heartless Portrait (The Orphean Testament)", Gaerea "Mirage", Nite "Voices of the Kronian Moon", Megadeth "The Sick, the Dying... and the Dead!", Obsidious "Iconic", Soilwork "Övergivenheten", Teramaze "Flight of the Wounded" & The Halo Effect "Days of the Lost".
-
50
Burdinola 369: Euskal Herriko heavy metalgintza 2002-2022 (2. zatia)
Herriko Burdina webguneak 20 urte bete ditu. Hori dela eta, 2002 eta 2022 urteen artean Euskal Herriko heavy metalgintzak izandako bilakaera jaso dugu Burdinola saioan. Lehen atalean, aurreneko hamarkada errepasatu genuen. Bigarren atalean, bigarren hamarkadako diskoak aukeratu ditugu, urtez urte: NoDrama 'The Patient' (2012), Tight Leash 'Hedonism' (2013), Gabezia 'Bilanx' (2014), Anestesia 'Zirkulutik Espiralera' (2015), Hilotz 'Giza Ankerkeria' (2016), Elbereth 'Karma' (2017), Rise To Fall 'Into Zero' (2018), Numen 'Iluntasuna Besarkatu Nuen Betiko' (2019), Diabulus In Musica 'Euphonic Entropy' (2020) & Incursed 'Baskavigin' (2021).
-
49
Burdinola 368: Euskal Herriko heavy metalgintza 2002-2022 (1. zatia)
Herriko Burdina webguneak 20 urte bete ditu. Hori dela eta, 2002 eta 2022 urteen artean Euskal Herriko heavy metalgintzak izandako bilakaera jaso dugu Burdinola saioan. Lehen atalean, aurreneko hamarkadako diskoak hautatu ditugu, urtez urte: Ekon 'Salatzen dut' (2002), Legen Beltza 'Insanity' (2003), Kudai 'Hutsa' (2004), Gojira 'From Mars to Sirius' (2005), Conflict Noise 'Arima Galduak' (2006), Aby-kem 'Azken Guda' (2007), Soziedad Alkoholika 'Mala Sangre' (2008), Darkness By Oath 'Fear Yourself' (2009), Aiumeen Basoa 'Iraganeko Bide Malkartsutik' (2010) & Gamora 'Hate' (2011).
-
48
Burdinola 367: Su Ta Gar
Eibarko Su Ta Gar banda beteranoa izan da protagonista. Euskarazko heavy metalaren aitzindariek "Alarma" piztu dute, eta kolpetik suspertu dira asko euren disko berriarekin. 1980ko hamarkada bukaeratik gaur egunera arteko sugarretan kiskali gara.
-
47
Burdinola 366: Asgarth
Añorgako Asgarth taldea izan da protagonista. 15 urteren ondoren, taula gainera itzuli ziren maiatza bukaeran, eta, orain, “Zeldatik” bosgarren lana argitaratu dute. Hori bera abiapuntu gisa hartuta, euskarazko heavy metalari egin dioten ekarpena errepasatu dugu.
-
46
Burdinola 365: Arch Enemy
Suediako Arch Enemy banda izan da protagonista. Death metal melodikoa berritu dutenen artean daude, nahiz eta horretarako etsai porrokatu asko irabazi. Eboluzio heavy zein melodikoak eta abeslari aldaketek, aldekoak eta kontrakoak eragin dituzte. “Deceivers” disko berria aipaturiko bilakaeraren ildo berekoa da, eta beraien diskografia errepasatzera eraman gaitu.
-
45
Burdinola 364: Blind Guardian
Alemaniako Blind Guardian taldea izan da protagonista. Iraila hasieran plazaratu zuten "The God Machine" lan berria. Landua eta orekatua da, beraien proposamenaren bertute guztiak uztartzen dituelako: power metal sinfonikoa eta speed metala. Atzera begirako bat eskaini diegu.
-
44
Burdinola 363: Soilwork
Suediako Soilwork banda izan da protagonista. Abuztuan argitaratu zuten "Övergivenheten" estudioko hamabigarren diskoa. Hilabete beranduago, David Andersson gitarra jotzaile eta konposatzailea hil zen. Death metal melodikoa biziberritu duen taldearen diskografia nabarmendu, eta Andersson bera omendu dugu.
-
43
Burdinola 362: Megadeth
Kaliforniako Megadeth taldea izan da protagonista. "The Sick, the Dying... and the Dead!" disko berrienak iraganera garamatza. Antzekoak dira izenburuaren egitura, heavy/thrash metal proposamena eta azaleko protagonista. Aldiz, Dave Mustaine sortzailea da hasieratik iraun duen bakarra. Estatubatuarren bilakaera eta diskografia errepasatzeko unea iritsi da.
-
42
Burdinola 361: Nazioarteko heavy metal nobedadeak
Nazioarteko heavy metala izan da protagonista. Udan argitaratutako hamabi disko berreskuratu eta nabarmendu ditugu. Hain zuzen ere, ondorengo taldeen lanik berrienak: Municipal Waste, Raptore, The Halo Effect, Arch Enemy, Soilwork, Machine Head, Brymir, Blind Guardian, Megadeth, Fallujah, Stratovarius eta Gaerea.
-
41
Burdinola 360: Euskal Herriko heavy metal nobedadeak
Euskal Herriko heavy metal nobedadeekin abiatu dugu denboraldi berria. Gernika-Lumoko Bullets Of Misery taldearen "Debile principium melior fortuna sequatur" lan berriko lehen singlea estreinatu dugu, primizian. Era berean, ondorengo banden abesti berrienak eskaini ditugu: Gojira, Feelingless, Hopelessness, Dormanth, Itinerum, Withredd, Calathea, Frakture, Mundo Rata, Urlik eta Sixmika.
-
40
Burdinola 359: Euskal Herriko heavy metala
Euskal Herriko 2022ko heavy metal argitalpenen lehen errepasoa egin dugu. Horietatik hamabi lan nabarmendu ditugu: Hilbera "Mundu Galdua", Toifelthal "Queen of Darkness", In Loving Memory "The Withering", Bourbon Kings "XXX", Elizabeltz "Yersinia Pestis", Hex "Behold The Unlighted", Ancient Settlers "Our Last Eclipse", Samarithan "Tales of Doom", Nukore "Getting Lost", Izei "Izei" & Oneiric Delusion "Oneiric Delusion"!
-
39
Burdinola 358: Kreator
Alemaniako Kreator thrash metal taldea izan da protagonista. Guztiaren gainetik gorrotoa irudikatu dute “Hate Über Alles” lan berriarekin. Mutur horretara iritsi gabe, batzuei gustatu zaie eta beste batzuei batere. Balantza horri begiratu ordez, thrash metal banda beteranoaren ibilbidearen balantzea egin dugu: "Endless Pain", "Pleasure To Kill", "Extreme Agression", "Coma of Souls", "Outcast", "Violent Revolution", "Hordes of Chaos" & "Gods of Violence"!
-
38
Burdinola 357: Elbereth
Legazpiko Elbereth metal banda izan da protagonista. Bi hamarkada luze pasa dira taula gainera igo zirenetik, eta duela gutxi ospatu zuten sorterrian. Liburu berezi bat prestatzen ari dira beraien historia hitzekin eta irudiekin kontatzeko. Beraien ibilbideaz aritu gara Aritz Legorburu baxu jotzailearen, Ruben Sanchez gitarristarekin eta Iker Manso gitarrista eta abeslariarekin.
-
37
Burdinola 356: Crashdïet
Suediako Crashdïet sleaze hard rock taldea izan da protagonista. “Automaton” lan berri eta freskagarriak laukotearen oraina eta errepasatu dugun iragan hurbila omentzen ditu: "Rest in Sleaze", "The Unattractive Revolution", "Generation Wild", "The Savage Playground" & "Rust"!
-
36
Burdinola 355: Destruction
Alemaniako Destruction thrash metal banda izan da protagonista. “Diabolical” lan berriak laukotearen izaera klasikoari eusten dio, eta hori atzera egitean berretsi dugu: "Infernal Overkill", "Eternal Devastation", "Mad Butcher", "Cracked Brain", "The Antichrist", "Inventor Of Evil", "Under Attack" & "Born To Perish"!
-
35
Burdinola 354: Asgarth
Gipuzkoako Asgarth heavy metal taldea izan da protagonista. Maiatzaren 28an itzuliko dira taula gainera 15 urteren ondoren. Oraingoan, bai. Ondo bidean, "Zeldatik" disko berria urtea bukatu aurretik argitaratuko dute. Hori bera abiapuntu gisa hartuta, euskal heavyari egin dioten ekarpena errepasatu dugu: "Jainkoen Egoitza", "Etorkizunaren Sustraia", "III" & "Garrasia"!
-
34
Burdinola 353: Dark Funeral
Suediako Dark Funeral black metal taldea izan da protagonista. "We Are the Apocalypse" disko berriak betidanik izan direna aldarrikatzen du, eta legatu oldarkorrari erreparatzeko unea iritsi da: "The Secrets of the Black Arts", "Vobiscum Satanas", "Diabolis Interium", "Attera Totus Sanctus", "Angelus Exuro Pro Eternus" & "Where Shadows Forever Reign"!
-
33
Burdinola 352: Broken Legacy
Oñatiko Broken Legacy metalcore banda izan da protagonista. Muturreko metalaren eta hardcorearen arteko oreka aproposa topatu dute “Ortzimuga” bigarren diskoarekin. Iraupen laburra du, zuzena eta soinu profesionala. Aitor Atxa abeslariarekin hitz egin dugu.
-
32
Burdinola 351: Sabaton
Suediako Sabaton heavy/power metal taldea izan da protagonista. “The War To End All Wars” lan berria gerrei buruzko azkena izango ote da? Heavy metalean historia idatzi duen bandaren oraina eta iragana errepasatu dugu: "Primo Victoria", "Attero Dominatus", "Metalizer", "The Art of War", "Carolus Rex", "Heroes" & "The Great War"!
-
31
Burdinola 350: Crisix
Kataluniako Crisix thrash metal banda izan da protagonista. "Full HD" lan berria piztu dugu, telekomandoarekin atzera eta aurrera egiteko: "The Menace", "Rise... then Rest", "From Blue to Black", "Sessions #1 - American Thrash" & "The Pizza EP"!
-
30
Euskal Herriko metal moldaketak
Kantu herrikoiak eta herriarenak izatera pasa direnak ditugu Euskal Herrian. Tradizioaz harago, horietako abesti ezagun askoren metal moldaketak egin dituzte hainbat taldek. Gurean nahiko ezagunak diren hamar kanturen bertsioak hautatu ditugu: Biersbreaker "Martxa Baten Lehen Notak", Ost "Gure Lekukotasuna", Su Ta Gar "Haika Mutil", Benetan "Zai Dago Ama", Koma "Marea Gora", Zurt "Santa Ageda", Elizabeltz "Lucifer Bagauda", Bullets of Misery "Gure Aitaren Etxea", Hiru Beltz "Dragoi Bola" & Hilotz "Agur"!
-
29
Burdinola 349: Nightrage
Greziako Nightrage melodeath talde suediarra izan da protagonista. "Abyss Rising" disko berrian jausi eta beraien ibilbidea errepasatu dugu: "Sweet Vengeance", "Descent into Chaos", "A New Disease is Born", "Insidious", "The Puritan", "The Venomous" & "Wolf to Man"!
-
28
Euskal Herriko Heavy Metalaren historia (VI. atala)
Euskarazko heavy metalak hainbat loraldi izan ditu, eta badira itzalean geratu diren taldeak. Hau da, ez dute beste batzuek bezainbesteko oihartzuna izan. Euskal heavyaren B aldean dauden hamar talde aukeratu ditugu seigarren atalean: KTI, Kartzarot, Noraezean, Hiru Beltz, Segabathor, Ipar Haizea, Sententzia, Gaueko Itzalak, Damudot eta Izu Nauk.
-
27
Burdinola 348: Hilbera
Markina-Xemeingo Hilbera metal taldea izan da protagonista. Iluntasunetik argira doan "Mundu Galdua" lehendabiziko diskoa plazaratu dute. Askotariko metal pasarteak uztartu dituzte; gordinak, melodikoak eta teknikoak. Julen Mandiola gitarrista elkarrizketatu dugu.
-
26
Burdinola 347: Amorphis
Finlandiako Amorphis metal banda izan da protagonista. "Halo" lan berrian eta finlandiarren diskografian sakondu dugu: "The Karelian Isthmus", "Tales from the Thousand Lakes", "Elegy", "Am Universum", "Skyforger", "Circle" & "Under the Red Cloud"!
-
25
Burdinola 346: Saxon
Ingalaterrako Saxon heavy metal taldea izan da protagonista. "Carpe Diem" disko berria oinarri gisa hartuta, beteranoen historia errepasatu dugu: "Saxon", "Strong Arm of the Law", "Innocence is no Excuse", "Unleash the Beast", "Killing Ground", "Lionheart", "Call to Arms" & "Battering Ram"!
-
24
Burdinola 345: Sijjin
Euskal Herria eta Alemania arteko Sijjin hirukoa izan da protagonista. Death metal gordin, lehor eta klasikoari hautsa kendu diote “Sumerian Promises” iraupen luzeko lehen diskoa azaleratzeko. Ekaitz Garmendia gitarrista eta soinu teknikariarekin hitz egin dugu.
-
23
Burdinola 344: Persefone
Andorrako Persefone extreme prog metal banda izan da protagonista. "Metanoia" disko berriaren existentzialismoan sakondu, eta gainerako lanekin hausnartu dugu: "Truth Inside the Shades", "Core", "Shin-ken", "Spiritual Migration" & "Aathma"!
-
22
Burdinola 343: Battle Beast
Finlandiako Battle Beast melodic metal taldea izan da protagonista. "Circus of Doom" lan berriko zirkuan barneratu, eta beraien diskografiarekin akrobaziak egin ditugu: "Steel", "Battle Beast", "Unholy Savior", "Bringer of Pain" & "No More Hollywood Endings"!
-
21
Burdinola 342: Blackhearth
Durangoko Blackhearth heavy metal taldea izan da protagonista. Iragan abenduan plazaratu zuten "The Wrath of God" bigarren diskoa, eta heavy metal zale gehiagorengana iristea lortu dute. Baita gure artera ere. Asier Larrea bateria jotzailearekin hitz egin dugu.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Euskarazko heavy metal saioa. Igandetan Naiz Irratian, 23:00etan!
HOSTED BY
Burdinola
CATEGORIES
Loading similar podcasts...