Cookie eta kafea

PODCAST · society

Cookie eta kafea

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.

  1. 31

    Dagmar Ruščáková: Cop z léta

    Splétám cop z letních dní. V jednom prameni mám ty horké a slunečné. V druhém dny protkané šuměním deště. V tom třetím mám lidi, letní setkání. Všechny díly podcastu Nedělní káva můžete pohodlně poslouchat v mobilní aplikaci mujRozhlas pro Android a iOS nebo na webu mujRozhlas.cz.

  2. 30

    #30.- atala: 2024ak eman duena

    Cookie Eta Kafea podcastaren lehen denboraldiko azken atalean, 2024ak orainarte, teknologiaren ikuspegitik eman duena aztertu nahi izan dute Sarak eta Asierrek. Hogeitamahar atal hauen 'rewind' modukoa egin dute; gadgets, software eta zerbitzu digital "berri" eta ezberdinen inguruko hausnarketa. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  3. 29

    #27.- atala: Etxe adimentsuak

    Etxe adimentsuen munduan murgildu gara atal honetan. Harrigarria da ikustea, teknologiak nola bihurtzen duen gure etxea espazio erosoago, eraginkorrago eta seguruagoa. Baina, kontuz, honek ere baditu neurriko arriskuak eta. Etxea zenbat eta adimentsuagoa izan, gu are tentelagoak bilakatzeko bidea dakarrelako pixkanaka. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  4. 28

    #26.- atala: Faltan botatzen ditugunak

    Faltan botatzen hasi diren teknologiaren inguruan aritu dira solasean atal honetan Asier eta Sara. Software eta hardwarearen aldetik, oso oparoak izan ziren 90 eta 2000. hamarkadak. Aro digitalean murgiltzen hasi ginen eta dena zegoen sortu eta egiteke. Sekulako gailu, tresna eta zerbitzuen uholdea bizi izan genuen. Eta, nostalgia puntu batekin, atzera begira jarri dira. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  5. 27

    #25.- atala: Haurrak babestuz

    Aro digitalean haurrek dituzten arriskuak aztertu ditugu atal honetan. Bai eta, errealitate honen aurrean guraso eta hezitzaileek dituzten erronkak ere. Sare sozialetarako sarbidea debekatu beharko litzaieke? Zein da interneten mugarik gabe aritzeko adin aproposa? Kontrola eta debekua edo heziketa? Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  6. 26

    #24.- atala: Telebista

    Gure sukalde eta egongeletan ezinbesteko tresna izatetik, monitore bat izatera pasa da, gazte askorentzat, telebista aparailua. Cookie eta Kafearen atal honetan, Asierrek eta Sarak, kontsumo ohitura berriak zeintzuk diren aztertu dituzte, telebistaren etorkizuna zein izango den deskubritu nahian. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  7. 25

    #23.- atala: Udako ezinbestekoak

    Uda betean ezinbestekoak zaizkigun gadget eta zerbitzu teknologiko ezberdinak aztertu ditugu atal honetan. Haririk gabeko entzungailuetatik hasita, gure galderak erantzungo dituen aplikazio berezi bateraino. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  8. 24

    #22.- atala: Adimen artifizialaz maiteminduta?

    Cookie eta Cafearen atal honetan, biral bilakatu den "Her" filma hartu dute ardatz Asierrek eta Sarak, gizakiaren eta AAren, edo Adimen Artifizialaren arteko erlazio afektiboaz hitz egiteko. Zientzia fikzioa, edo etorkizun hurbila da? Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie Eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  9. 23

    #21.- atala: Apple Intelligence eta Gemini

    Urte osoa daramagu adimen artifizialaren inguruan solasean. Baina, Cookie Eta Kafearen atal honetan, azken asteetan Google eta Apple erraldoiek teknologia modu honetan oinarrituta aurkeztu dituzten produktuak zeintzuk izan diren errepasatu dugu. Apple Intelligence eta Gemini aroa. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  10. 22

    #20.- atala: Taylor Swift

    Taylor Swiftek bere azken birarako antolatu duen kontzertua oso berritzailea da zentzu askotan. Besteak beste, punta-puntako teknologia erabiltzen duelako, bere jarraitzaileengan esperientzia ahaztezina sortuaz. LED pantaila erraldoiak, 3D efektu bisualak eta musikarekin sinkronizatutako LED eskumuturrekoak dira, adibidez, "Eras Tour" honetan aurkitu genitzakeen gailu teknologikoak. Atal honetako aztergaiak. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  11. 21

    #19.- atala: Smartphoneak

    Smartphonen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritu gara Cookie eta Kafearen atal honetan. Adimendun telefonoak arrakasta handia ekarri zuen ingurune digitalera eta gure eguneroko bizitzara, baina iraungi al da azken hamarkadako gailurik berritzaileena? Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  12. 20

    #18.- atala: Hezkuntza eta teknologia

    Oierrek eta Sarak teknologiaren eta hezkuntzaren arteko lotura aztertu dute atal honetan. Irakaskuntza eraldatzen duten tresna digitalen inguruan hausnartu dute, eta tresna horien alde onak eta txarrak eztabaidatu dituzte. Hezkuntzaren etorkizunera bidaia, aro digitalean.   Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  13. 19

    #17.- atala: Etorkizuneko ibilgailuak

    Mugikortasunaren etorkizuna aztertzen dute Cookie eta Kafearen 17. atal honetan Sarak eta Oierrek, gidatze autonomoa duten ibilgailu adimenduak bereziki. Mundu seguruago eta eraginkorrago baterako gakoa al dira? Ezagutu teknologia iraultzaile honek dakartzan onurak, erronkak eta erantzukizunak. Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.    Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  14. 18

    #16.- atala: Teknologia eta hauteskundeak

    Teknologia, hauteskundeak eta politika: Oierrek eta Sarak teknologiak demokrazia digitalean duen eraginari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituzte. Badago arrazoirik teknolgiak boto papera ez ordezkatzeko?  Ez galdu Cookie eta Kafearen atal informatibo hau. Gidoia eta aurkezpena: Oiar Aranzabal eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  15. 17

    #15.- atala: Patinete elektrikoen alde edo kontra?

    Pandemia azaltzearekin batera patinete elektrikoen salmentak goia jo zuen. 2019tik gaur arte,  igoera ehunetik hirurehunekoa izan da erosleen hazkundea hirian leku batetik bestera eramaten gaituzten gailu hauekiko. Zaleak eta etsaiak dituzte bi gurpileko eramangarriek: eco friendlyak direlako askoren irizirako eta arrisku biziko tramankuluak alidz beste askorentzat. Araudia ez da zehatza eta, batez ere, ez da Europa osorako berbera.  Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  16. 16

    #14.-.atala: Bideojokoen industria

    Bideojokoen industriak erabateko eraldaketa bizi izan du azken hamarkadetan. Kontsola eta hardware fisikoa behar izatetik, streamingera igaro gara hodeian jokatzera. Xbox Game Pass bezalako zerbitzuak sortu dira, non bertan, milaka joko eskaintzen diren deskarga beharrik gabe eta multiplataforman. Etorkizun interesgarria du zain sektoreak; hodeia, errealitate birtuala eta eSport-ak buruan ditugula. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  17. 15

    #13.-atala: Dopaminaren jonkiak

    Sare sozialekiko mendekotasuna, gero eta ohikoagoa den arazoa da gure gizartean. Eta guk, Cookie Eta Kafearen atal honetan, ertz ezberdinetatik heldu diogu gaiari. Dopamina izena duen neurotransmisoreak plataforma hauekin duen zerikusia aztertzetik hasi eta gazte askok pairatzen duten FOMO fenomenoraino. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  18. 14

    #12.-atala: 2024ko gailu berritzaileak

    Las Vegaseko CES feria, Bartzelonan MWC kongresua eta hainbat erraldoiren aurkezpen independienteak. Urtea hasi zela lau hilabete ere ez dira igaro eta oso oparoa izaten ari da 2024ko uzta teknologikoa. Cookie Eta Kafea podcastaren atalera, azken asteetan aurkeztu den guzti horren lagin txiki bat ekarri nahi izan dugu.  Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  19. 13

    #11.- atala: Zer dago gure Iphonean?

    Ariketa zaila egin dute Cookie eta Kafearen atal honetan Asier Errasti eta Sara Lanzek. Arroparik ez dute kendu, baian biluztu egin dira beren sakelakoetan instalatuta dituzten aplikazioen berri emanez. Bilatzaile zenbaiten bidez erabili daitezkeen apiikazio bereziak, adimen artifiziala baliatuz egin litezken "free tourrak" , itzultzaile neuronalaren aukerak edo eta yoga klaseak eta osasuna kudeatzeko pistak. Denetik azaldu dute. Zuhaitzak nola ezagutu ere ikasiko duzu! Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  20. 12

    #10.- atala: Musika eta teknologia

    Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek Cookie eta kafearen 10. atalean. Universal Music Group-ek TikTok-ekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Applel-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino. Cookie eta Kafea podcasta, ULU Mediak ekoizten du EITB podkasterako.

  21. 11

    #09.- atala: Sare sozialen gida

    Herritarren artean erabilienak diren sare sozialen inguruko gida osatu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek atal honetan. Era sinple eta errazean, sarean dauden plataforma guzti hauen argi eta ilunak hobeto ezagutu ditzazun. Gidoia eta aurkezpena: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  22. 10

    #07.- atala: Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?

    Ia urte eta erdi igaro da Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik. Eta denbora honetan izena aldatzeaz gain (X) egin dituen aldaketa guztiez aritu gara Cookie eta Kafearen zazpigarren atalean solasean. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  23. 9

    #06.- atala: Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?

    Cookie eta Kafearen atal honetan, gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  24. 8

    #05.- Zibermaitasuna

    Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai Cookie eta Kafearen 5.atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  25. 7

    #04.- Konputazio espaziala: Apple Vision Pro

    Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alaia Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  26. 6

    #03.- Eta teknologiak huts egingo balu?

    Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik? Beldurtzeko moduko atala egin dugu Cookie eta Kafearen hirugarrena. Garratza benetan. Gidoia: Asier Errasti eta Sara LanzZuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  27. 5

    #02.- Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?

    Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean, adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik. Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  28. 4

    #01-.Cookieak onartzen dituzu?

    Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenera. Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina. Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu Cookie eta Kafea podcastaren lehen atalean. Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da Cookie eta Kafea. Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta errazean teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak aipatuko dituzte eskura dauden baliabideak ezagutu ditzazun. Gidoia: Asier Errasti eta Sara Lanz Zuzendaritza: Oier Aranzabal  Muntaketa eta soinu diseinua: Alai Ormazabal  Cookie eta Kafea, ULU Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako

  29. 3

    #00.- Cookie eta Kafea

    Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. Nola nahi, askotan informazioa falta dugu sareak dakarrenak dituen ondorioak jakiteko.  Cookie eta Kafea podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek Urtarrilaren 18tik aurrera. Teknologia, Pedagogia eta umorea astero izango dira EITB Podkasten, gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta  barneratzeko. ULU Mediak ekoitziko du EITB podkasterako.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

URL copied to clipboard!