PODCAST · society
Autore podkasta
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Musika-egileek landutako podcasta, beren bidea erakusten diguten bitartean.
-
4
4. Mikel Urdangarin: ''Hauskor hitzari ez diot konnotazio txarrik ikusten''
Ahotsek egin dute Mikel Urdangarinen kantuekiko lokarri afektiboa bere musika bizitzan. Ez diogu lan erraza jarri, baina duda-muda asko izan eta gero osatu du bere ahots maparen laburpena.Joseba Sacristán izan da Mikelen etxean lekukotza jasotzen. Artistak berak jarri ditu kafea eta soinu banda. Giro ezin egokiagoa, bide batez bizitzari buruz ere hitzegiteko. Hauskortasuna, banitatea eta batez ere musika izan dira solaserako gaiak.Musika zerrenda:Benito Lertxundi – "Zuk Dakizu Hura"Gari – "Zaharra zara Bilbo"Sol – "Blanco White"Eagle Eye Cherry – "Save Tonight"Txuma Murugarren – "Ez Dakit"Dire Straits – "Brothers On Arms"Sting – "Fragile"Bruce Springsteen – "Radio Nowhere"Mikel Urdangarin – "Edari Goxoa"Rafa Rueda – "Roy Batty"
-
3
3. Leire Martinez: La oreja de Van Gogh-eko abeslaria
Autore Podkastaren hirugarren gonbidatua izan da Leire Martinez, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria. Bere etxe barruraino sartu gara bere ibilbidean eragin duten musikari eta kantuen berri jakiteko. Guraso biek izan dute musika zaletasuna eta, beraz, Leirek txikitatik osatu du bere soinu banda.Gaztetan besteren musikaren bertsioak kantatuz hasi zen plazan. Egun egoera beste bat da, agian horregatik azaleratzen dira emozioak, beretzat esanahi handia duten kantuak abesterakoan.Autore podkasta bilduman euskal musikarien kantu gogokoenak zeintzuk diren ezagutuko ditugu.
-
2
2. Fermin Muguruza, bizitzaz eta musikaz
Autore podkastaren atal honetan Fermin Muguruzari egin diogu gonbitea bere musikaren eta kontakizunaren bitartez bizitzako pasarte nagusienetan geldiuneak egiteko.Iñigo Muguruza anaia hil zitzaiela urtea osatu berritan, doluari lehioa zabaldu ostean eskaini digu elkarrizketa-musikatu hau.
-
1
1. Aiora Renteria: Zea Mays-en ahotsaren gustuko kantuak
Aiora Renteria, Zea Mays taldeko ahots ezagunak osatu digu gaurko Autore podkasta. Zea Maysen bitxikeriak eta beste talde batzuk ezagutzeko izan dituzten aukerak eta egoera bereziak, Radiohead taldea kasu. Zea Mayseko kideak eragin dituen bertako eta atzerriko musika taldeak entzunez aldi berean.1. PILT, "Denbora"2. Motorsycho, "vortex surfer"3. Quens Of StoneAge, "No one Knows"4. Soulwax, "E-talking"5. Ladytron, "Destroy every you touch"6. Radiohead, "Mysomatosis"7. The strokes, "Is this it"8. Reptile youth, "Speed Dance"9. Love of Lesbian, "Belice"10. MGMT, "Little dark age"
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...