PODCAST · society
baDA!bil
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
BaDA!bil, egile gazteei eskainitako podcasta da . DA, Durangoko azoka Nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria. Egile eta ekintzailee atzretu nahi ditutzen gaien inguruan aunartzeko gunea. Hirudamatxok ekoitzi du E EITB podkast atarirako. Amets Aranguren du eztabadiaren gidaria.
-
6
5. Disidentziak oholtzara
“Arauan ez dauden gorputz guztiei gertatzen zaien bezala, gainkonpentsaziora jo dut nire musikan, nire presentzia justifikatzeko”. Labar proiektuko Iñi Etxezarretaren hitzak dira, eta “baDA!dabil” podcastaren atal honetako hainbat eztabaidagai biltzen ditu. Zein gorputzek hartzen dituzte oholtzak? Egiten da lekurik arautik kanpo daudenentzat? Eta egiten denean, zeren truke? Gai honen alfonbrapean arakatzeko hiru lagun bildu ditugu atal honetan. Ane Zubeldia hondarribitarrak ibilbide oparoa du musikan eta bere lehen poema-liburua kaleratu du oraintsu: “Kontra”. Eider Adeletxerekin batera poesiari molde punkago bat eman diote oholtzaz oholtza Mejillon Tigre izenpean. Bertsolaritzari lotuta egin du bere ibilbidea Amaia Agirre villabonarrak: bertsolari gisa oso gaztetatik, eta azken urteotan, gai-jartzaile moduan, nagusiki. Kaiet Lapeyrade Brust ebanista da ofizioa, baita Altxalili kabaretako kide ere. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
-
5
3. Gure kantuak noren esku?
Kantu baten sorreratik hau oholtzara edo entzuleen belarrietara eramateko bidean asko dira artistak egin beharreko hautuak: Norentzat egiten ditu kantuak? Nola ekoizten ditu, eta nola banatu? Zein oholtza okupatu nahi du eta non ez du egon nahi? 50 urteko ibilbideak hauetako asko erantzun behar izan ditu Anje Duhalde arrangoiztarrak. Errobi eta Akelarre talde mitikoetako kide izan da eta bere izenpean ere atera ditu dozena bat disko. J Martina musika taldeko kide da Kattalin Barcena larrabetzuarra. Konpromiso politikoa eta sorkuntza artistikoa elkar uztartuta garatzen ditu bertan. Beñat Bidegain musikari ondarrutarra Dena taldeko kide da eta Mahl Kobat izenpean abiatu zuen 2024an bakarkako ibilbidea. Ondarruko "Betepaeta" kolektiboan ere badabil burubelarri. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren.
-
4
2. Lehiaren kultura, kulturaren lehia
Lehiak edozein ikuskizun egin du hobe, kitzikagarri. Ion Celestinoren aitonak esaten omen zuen: “Beti izanen da ederragoa 21na doan pilota partidua 21-4 doana baino”. Baina balio al du kirolean pizgarri den horrek kultur jardunean? Nola eragiten du sortzaileengan lehiaketa, txapelketa eta dirulaguntza deialdietan lehiatzeak? Zeintzuk izan daitezke alternatibak? Galdera hauek erantzuten saiatuko da atal honetako hirukotea.Bertsolaritza izango da agian lehia modu esplizituenean bizi duen disziplina, ondo daki Oihana Arana bertsolari eta idazle eskoriatzarrak. Baina azken urteetan gaiari itzuli bat ematen saiatu dira Señora sariketan. Idazlea eta itzultzailea da Danele Sarriugarte elgoibartarra. “Beste zerbait” izeneko eleberri mutantea argitaratu berri du, haren ibilbideko hirugarrena. Mikel Ayllon laudiotarra ere idazle eta itzultzailea da. Besteak beste, Urruzuno literatur-lehiaketako egonaldien koordinatzailea ere bada. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
-
3
0. baDA!bil, Kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
-
2
6. Zuzenekoa DA!
"BaDA!bil" podcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin bat etorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko.Urteak dira Amancay Gaztañaga, zestoarra, oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Beñat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen den kultur kritikari, itzultzaile, editore eta idazlea da. Bigarren eleberria argitaratu du 2024an, "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
-
1
5. Adimen artifiziala: elefantea gelan
Adimen artifizialaren etorrerak mundua hankaz gora jarri du eta kultur munduari ere bete-betean eragin dio. Aukerak, mehatxuak eta beldurrak.Atal honetan adimen artifizialaren gainean aritzeko hiru lagun elkartu ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi, ilustratzaile, komikigile eta muralgile hernaniarra da. Urteak dira irudigintza ofizio bilakatu zuela, eta hamaika lan egin ditu ordutik. Beñat Erezuma ingeniari eta irakasle getxoztarra adimen artifizialean aditua da. Hezkuntza Berrikuntzako aholkularia da eta 2021 urtean adimen artifizialarekin sortutako "Artiadi" olerki liburua argitaratu zuen. Arrasatearra da Ines Osinaga musikaria. Azken urteetan #itsasoadabidebakarra emankizunekin ibili da, eta dabil, beste hainbat sortzailerekin batera.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
-
0
4. Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik?
Mainstream kontzeptua definitzea ez da erraza. Horri euskal gehitzen badiogu, are zailagoa izango da ariketa. Behin definizioa izanda, honakoa litzake galdera: euskal musikan badago mainstream delakorik? Atal honetan euskal mainstream-aren gainean hausnartzeko hiru musikari elkartu ditugu,Josune Arakistain musikaria Itziartik dator. Trikitia hartuta egin du bidea: trikitixa txapelketetan lehendabizi, Huntza taldearekin gero, eta, orain, bakarka, Süne izenpean. Donostiarra da Sara Zozaya. Musikari bezala bere proiektua izateaz gain, taldean ere aritzen da Euskal Herri osoan zehar. Martin Ziriza musikari iruindarra Borla eta Tatxers musika talde nafarretako kidea da. Azken hilabeteetan bi taldeen lanak aurkezten dabil.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
-
-1
3. Nola biziraun dezakegu euskal kultur sorkuntzan?
Bizitzea eta irautea ez dira gauza bera. Bizirautea egoteko modu bat da, baldintza bat, akaso, patua ere izan daiteke. Euskal kultur sorkuntzan nola biziraun daiteke? Nola bizirauten dugu eta nola bizirauten dute euskal sortzaileek?Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Itxaro Borda idazle baionarra da. Ibilbide luzea du Bordak: eleberriak, nobelak, olerki bildumak, saiakerak eta bi disko-liburu ere grabatu ditu. Gotzon Barandiaran kultur munduan hamaika lanetan aritu izan da, eta dabil. Literaturan egindako lanez gain, musikaren arloarekin ere harreman handia du idazle larrabetzuarrak. Olatz Salvador musikari eta kantautore donostiarra da. Urteak igaro dira Salvador oholtza gainera lehen aldiz igo zenetik. 2024ko Udazkenean argitaratu du "Zainak eman", bere azken lana.Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
-
-2
2. Nork-Nori-Zer eta nola: euskal kultur transmisioa eztabaidan
Ez da atzo goizeko kontua euskal kultur transmisioaren kezka. Nork, nori eta zer transmititu. Nola? Belaunaldi artekoa da kultur transmisioa, baina zenbat norabide ditu? Noren ardura da eta zer egin dezakegu kulturaren transmisioa bermatzeko?Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak.Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko, musikari iruindarra Chill Mafia taldeko abeslaria eta taldeko aurpegi ezagunenetakoa da. Iratxe Retolaza donostiarrak ikerketa eta hezkuntza uztartu izan ditu. UEUko kidea da eta azken urteetan, besteak beste, kultur transmisioaren gaiak presentzia handia izan du bere jardunean. Kike Amonarriz soziolinguista eta dibulgatzaile tolosarra. Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren aldeko hainbat proiektutan ikus dezakegu.Eta beste denboraldi batez, anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
-
-3
1. Sortu, baina nola?
Euskal egileen sortzeko baldintzez eta aukerez sormen prozesuei begira hasi dugu "BaDA!bil" podcastaren bigarren denboraldia. Sortu bai, baina nola?Sormen prozesuek berebiziko garrantzia dute egileengan, eta horri ere erreparatu behar genion mahai-inguru honetan. Diziplina desberdinetako hiru sortzaile gonbidatu ditugu. Maite Arroitajauregi eibartarra musikaria da. Mursego izenpean hamaika lan egin ditu eta azken urteetan, horrez gain, ikus-entzunezkoetarako soinu bandak ere egiten dihardu. Bermeotarra da Xabi Ojinaga. Arriguri ekoiztetxeko kidea da eta ikus-entzunezkoetan zuzendari zein gidoigile lanetan aritzen da. Hirukotea osatzeko Idoia Tapia iruindarra. Musikariaz gain, aktorea ere bada eta Alter Nation izeneko proiektu pertsonal baten sorkuntza prozesu betean harrapatu dugu.Eta beste denboraldi batez, anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren."BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
-
-4
0. Teaserra: BaDA!bil", hartzea ematea da!
"BaDA!bil" podcastaren bigarren denboraldia!Asko dira kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak. Batzuengandik hartzen dugu, beste batzuei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik asko eta asko dugu komentatzeko eta partekatzeko.
-
-5
Galicia por Diante 01-03-2024
Informativo e tertulia política con Silvia Pereira. Celebramos o Día Internacional da Protección Civil. Execucións raras no Mundo Raro de Pedro Feijoo. A bóla extra: quitas os zapatos para andar pola casa? Respondemos varias dúbidas sexuais no Consellos con sexo de Martina González Veiga.
-
-6
Galicia en goles mañá 18-02-2024
Adrián Ben e Ana Peleteiro. Javi Rodríguez en directo, autor do gol do Celta Fortuna en Irún. Rolda de prensa de Epi e logo entrevista persoal a Pablo Hernández, do Basquet Coruña, falando do record de vitorias: 10.
-
-7
Fener Bayramı, ıspanak tarifi
Çin Yeni Yılı'nda sona yaklaşırken, Aylin Öney Tan bu bölümde "Fener Bayramı"nı anlatıyor ve hem sıcak hem de soğuk tüketilebilecek "ıspanak" tarifi veriyor. Çin inanışına göre bu dönemde vegan beslenmek önemli ve "ıspanak"ın kağıt paralara benzediği düşünüldüğünden "ıspanak" ile beslenmenin bolluk ve bereket getireceğine inanıyorlar.This podcast is hosted by Podcastics, the easiest platform to create and publish your podcast.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
BaDA!bil, egile gazteei eskainitako podcasta da . DA, Durangoko azoka Nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria. Egile eta ekintzailee atzretu nahi ditutzen gaien inguruan aunartzeko gunea. Hirudamatxok ekoitzi du E EITB podkast atarirako. Amets Aranguren du eztabadiaren gidaria.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...