PODCAST · society
De Rigor Mortis
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Xabi Payak idatzitako soinu fikzio bat da "De Rigor Mortis".Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen dira egunero.
-
5
4. Ez zara izango niretzat
Asier Apaolaza mediku forentseak azken erronka bat izango du autopsia mahaiaren gainean zain. Kasu honetan, gorputegira ekarri duten gorpua emakumezko batena da, baina bere izena -eta, are, izana- misterio laino baten atzean ezkutatzen dira. Podcast sailari amaiera ematen dio laugarren atalak.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
-
4
3. Begi bat ixten du
Asier Apaolaza mediku forentseak ez du atsedenik hartzen eta gero eta kasu zailagoak iristen dira bere kirofano mahaira. Oraingo honetan ezohiko autopsia burutu beharko du, gorputegira ekarri dioten hildako gizonak zorriak baititu. Hori, eta zakur batena dirudien lepokoa, Pintto izenarekin.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
-
3
2. Nahi dugun guztia
Olentzeroren heriotzaren ustekabeko nondik norakoak azaleratu ostean, erronka are zailagoa izango du atal honetan Asier Apaolaza mediku forentseak. Ez bat, baizik eta bi hildako ekarriko dizkiote gorputegira autopsia egiteko. Emakumezkoa bat, gizonezkoa bestea. Maritxu eta Bartolo.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
-
2
1. Olentzero joan zaigu
Asier Apaolaza mediku forentsearen lana ez dela atsegina edozeinek daki. Horrez gain, gorputegira iristen zaizkion hildakoen gorpuei autopsia burutu eta heriotzaren kausa zehaztea ez da beti erraza izaten. Honakoan, adineko gizon lodikote baten gorpua du mahai gainean, ikazkina lanbidez…Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
-
1
0. Hil ostean isiltzea, ez da aukera bat
Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen dira egunero. Ikatzez zikindutako tripaundia, jainkosa itxurako emakumea, ardo usaidun neska edota likantropo arraroa kasu. Miren laguntzailearekin batera beren iragana disekzionatzen dute, sorpresa, sekretu eta ezustekoak topatzeko. Nor ote da ohatilan dagoen izaki hori?
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...