Digi-atala

PODCAST · society

Digi-atala

IKT-ei eskainitako tartea, teknopaten laguntzaz.

  1. 23

    DJ EAZY T - Afro Mix Vol. 7 (Jan 2023)

    Live mixes of different genres by DJ Eazy T

  2. 22

    Supermerkatuetan inteligentzia artifiziala

    Supermerkatuetan, erosleen keinuak eta abiadura aztertuz, lapurrak atzemateko gai da inteligentzia artifiziala? Ondoren, zaintzaileari pasatzen diote abisua. Nola egiten du lan inteligentzia artifizialak supermerkatuetan?

  3. 21

    Kriptotxanponak: Zeintzuk dira aholkuak?

    Luistxo Fernandez, eta Gorka Julio kriptotxanponen inguruan mintzatu dira, eta hainbat aholku aipatu dituzte. Igor Susaeta eibartarrak, bestalde, kriptotxanponen inguruko ikastaroak ematen ditu.

  4. 20

    Zertarako erabiltzen da Whatsappa?

    Gero eta gehiago erabiltzen da Whatsapp aplikazioa. Kalera atera gara eta jendeari galdetu diogu zenbat taldetan ote dagoen. Gehienez, Whatsapp talde batean 256 partaide egon daitezke. Telegramen, berriz, muga askoz handiagoa da. Egoitz Gonzalezek azaldu du zergatik kopuru hori. Libe Mimenzak ere parte hartu du solasaldian.

  5. 19

    Hitzaldi bat powerpoint-arekin prestatzeko aholkuak

    Hitzaldi bat eman behar badugu eta powerpoint-a prestatzen badugu, zein aholku izan behar dira kontuan? Esaterako, norberaren ordenagailua eramatea komeni da, ezustekorik ez dadin egon. Joxe Rojasek eta Maite Goñik aholkuak eman dituzte.

  6. 18

    Gmail zerbitzuak 18 urte bete ditu

    Hotmail-i aurre egiteko jaio zen Gmail, eta 18 urte bete ditu. Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin Gmail eta Hotmail aztergai.

  7. 17

    Zer egin gardentasuna hobesteko instagram eta Twitterren?

    Hasieran kronologikoki aurkezten ziren mezuak bi sare sozial horietan, Instagram eta Twitterren baina ondoren, algoritmoak nabarmendu nahi zituenak hartu zuten lehentasuna. Jendea horren aurka azaldu dela eta, orain bi aukera ematen dute: azken txioak ikusi ala algoritmoek agintzen dutena. Maite Goñik kontatu du nola egin aukeraketa bat edo beste; Joxe Rojas-en ustez, muturreko mezuak ikusten ditugu sarritan, eta horrek muturreko jarrerak eragiten ditu.

  8. 16

    Zer da Runet? Burujabetza teknologikoa

    ZER DA RUNET? ERRUSIA 2019AN HASI ZEN RUNET SAREA PRESTATZEN, INTERNETEN KONEKTATUTA JARRAITZEKO SARE PROPIOA LITZATEKEENA. BURUJABETZA TEKNOLOGIKOAZ EGOITZ GONZALEZ ETA LIBE MIMENZA ADITUEKIN.

  9. 15

    Zertarako erabili Signal, Telegram beharrean?

    Gorka Julio adituaren esanetan, segurtasuna bermatu nahi den kasuetan, hobe da Signal aplikazioa erabiltzea Telegram beharrean. Julioaren arabera, seguruagoa da mezuak enkripatatuta doazelako.

  10. 14

    Euskal Encodings egitasmoa Youtuben, gazteak erakartzeko

    Euskal Encodings egitasmoak kanal bat sortu du Youtuben. Egunean, hamabost bideo jartzen hasi dira, gazteek euskaraz egindako marrazki bizidunak youtube kanalean ikus ditzaten. Txirrita-ren 51 atalak eta Lazkao txiki-ren 104 atalak. 2021eko Argia saria jaso du gainera ekimen honek. Libe Mimenzak azaldu du zergatik egitasmo hori, eta zein garrantzia duen. Egoitz Gonzalezi ere interesgarria iruditu zaio.

  11. 13

    Kriptotxanponak: Nola ekidin iruzurrak

    Kriptotxanponak erosteko joera indarra hartzen ari da, batez ere gazteen artean. Baina iruzurrak ere badira. Nola ekidin horiek? Maite Goñi eta Joxe Rojas adituek hainbat aholku eman dituzte.  Maria Agirre eta Nagore Telleriak gidatzen dute Digi-atala podcasta.

  12. 12

    Hegazkinak eta sateliteak non dauden jakiteko tresnak

    Nola jakin nondik nora ari diren hegazkin eta sateliteak? Hainbat webgunek ematen dute informazio hori ikusteko aukera: globe.adsbexchange.com da horietako bat. Gorka Julorekin hizpide. Esatariak: Nagore Telleria, eta Maria Agirre.

  13. 11

    Zer da sesgoa teknologian?

    Algoritmoek zenbateraino baldintzatzen dute teknologia? Zer da sesgoa teknologian? Makinek gizakiak identifikatzeko sesgo arrazistak erabiltzen dituztela salatu dute hainbat zientzialarik Science aldizkarian. Libe Mimenza eta Joxe Rojasekin hizpide gaia Amarauneko Digi-Atalean.

  14. 10

    Google Drive eduki batzuk kentzen hasiko da

    Google Drive eduki jakin batzuk kentzen hasiko da, esaterako, gorrotoarekin edo sexuarekin zerikusia duten eduki jakin batzuk. Libe Mimenzak azaldu du zein den Google-n asmoa, eta zein ondorio ekarriko dituen. Egoitz Gonzalezek, berriz, Nextcloud aukera aurkeztu du, Google Driven ordez.

  15. 9

    Zer aurrerapen teknologiko datoz 2022an?

    Gauzen Interneti buruz hitz egiten jarraituko dugu 2022an Maite Goñiren ustez. Hau da, robotak gure eguneroko bizitzan present izango dira. Bereziki, osasunaren eta hirugarren adineko lagunen inguruan garatuko da robotika. Joxe Rojas ere urte berriari begira jarri da. Haren esanetan, ahozko laguntzaileen merkatuan ez dira aurreikuspen guztiak bete. Jendeak ez du robotekin hainbeste "hitz egiten", eta merkatuak beharrezkoa du informazio hori.

  16. 8

    Noraino automatizatu daiteke sorkuntza?

    Aitor Ormazabal doktoretzat tesia egiten ari da testu sorkuntza kontrolagarriaren inguruan. Hau da, robot edo algoritmoak eleberri bat edo bertso bat sortzeko aukerarik ote duen azterten ari dira. Momentuz, bertsoetan metrika zaintzen du, baina edukia ez da egokia. Hitz zentroan ari da ikerketa egiten Aitor Ormazabal.

  17. 7

    Testamendu digitala egitearen garrantziaz

    Testamentu digitala egiteak gero eta garrantzia handiagoa du. Izan ere, egin ezean noren esku geratuko dira Internet sareko lainoan utzita ditugun argazkiak? Nola eskuratu ahal izango dituzte material eta datu horiek gure oinordekoek?  Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin aritu gara gaiaz hizketan Digi-atala podcastean  eta azaldu digute nola egin litekeen testamentu digitala.

  18. 6

    Zergatik da garrantzitsua sakelakoa euskaraz jartzea?

    Mugikorrak euskaratzeko kanpaina abiatu du Jaurlaritzak. Horretarako tutorial bat jarri dute sarean. Joxe Rojas eta Maite Goñi aritu dira hausnartzen horren inguruan. Bi adituen arabera, garrantzitsua da mugikorrak euskaraz konfiguratzea.

  19. 5

    Zertarako balio dute sateliteek? Zenbat daude? Non dira beharrezkoak?

    Luistxo Fernandez eta Gorka Juliorekin sateliteen inguruan hizketan. Milaka daude zeruan. Identifikatuta daude, bakoitzak bere izena du. Gehienak Internet konpainienak dira. Startlink webgunean ageri dira guztiak. Euskal Herriko zonalde batzuetan satelitearen irtenbidea ezinbestekoa da. Baina garestiak dira.

  20. 4

    Egoitz Gonzalezekin, berregokitutako gailuen salmenta aztergai

    Berregokitutako gailuen salmenta aztergai Egoitz Gonzalezekin. Back Market plataforma aurkeztu du. Haziz doan merkatua da berregokitutako gailu elektronikoena. Nola funtzionatzen du merkatu horrek? Zein esperientzia izan du Egoitzek bigarren eskuko gailuekin?

  21. 3

    ''Among us'' ezagutu dugu, uneko bideo-jokorik arrakastatsuena

    Bideo-jokorik deskargatuena izan da 2020an, gazteen artean sukarra eragin duela bistakoa da. Digi-atalean "Among us".ek nola funtzionatzen duen  erakutsi digute Maite Goñik eta Joxe Rojasek.

  22. 2

    Non topa ditzakegu podcast interesgarriak?

    Digi-atalean, Posdcastei buruz hitz egin dugu Oier Arantzabalekin. Goranzko bidean doan tendentziaz. Gero eta jende gehiagok entzuten ditu podcastak, nork bere gai kuttunak aukeratzeko bidea ematen dutelako. Aranzabalek, podcast interesgarrienak aletu dizkigu  Non topa ditzakegu podcast interesgarriak?

  23. 1

    Nortasun agiria telefonoan eramateko aukera iragarri du Espainiar Estatuak

    Etorkizun hurbilean  NAN agiria telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0 esaten hasi zaionaren  abantaila eta desabantailez aritu gara Maite Goñi eta Joxe Rojas-ekin Digi-atalean.   Audioa: NAN txartela telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0 esaten hasi zaionaz az aritu gara Maite Goñi eta Joxe Rojasekin

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

IKT-ei eskainitako tartea, teknopaten laguntzaz.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

URL copied to clipboard!