PODCAST · society
Enkantea
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Misteriozko soinu fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko da eskuragai, baina enkantean hasi aurretik, bitxia desagertu egingo da.
-
9
8. Bitxia
Zur eta lur daude gonbidatu guztiak Otxoa ikertzaileak egin duen ikerketari buruz ematen ari den xehetasunak entzutean. Zehatz mehatz azaldu ditu luma itxurako bitxi urdina lapurtzeko eman diren urrats guztiak. Honela, Otxoa ikertzaileak auzia itxiko du eta Galarreta andereak aurrera begirako erabaki irmoak hartu ditu.
-
8
7. Lapurra
Galdeketa ugari egin eta jauregi barruko zein kanpoko behaketa sakona amaituta, Otxoa ikertzaileak argitu du kasua azkenean. Badaki zer gertatu den eta nork lapurtu duen luma forma duen diamante urdinaren lepokoa. Egongelan batuko dira jauregi barruan enkanterako elkartutakoak gertatutakoaren xehetasunak ezagutzeko.
-
7
6. Telefonoa
Gonbidatuekin hitz egin ondoren, datu guztiak buruan antolatzearekin batera, Otxoa ikertzailea jauregia behatzen hasi da. Tentsioa jasan ezina da. Lapurra bertan daudenen artean dago eta auziarekin lehenbailehen amaitu nahi dute, jauregitik atera eta bakoitzak bere zereginekin jarraitu ahal izateko.
-
6
5. Argia
Bitxiarekin zer gertatu den ikertzen jarraitzen du Otxoa jaunak etengabeko galdeketarekin. Ekaitzak gogor jotzen du kanpoan; Jauregi barruko giroa gero eta nahasiagoa da. Gonbidatuak urduri daude eta ezustekoak etengabe sortzen dira.
-
5
4. Kutxa gotorra
Otxoa ikertzailea kasua argitzen saiatzen ari da Jauregian elkartutakoei galdeketa eginez. Zudaire anderearen ostean, Narbaez jauna sartuko da galdeketa gelan. Zer kontatuko ote dio ikertzaileari? Bitartean, egongelan, gonbidatuen artean elkarrekiko susmoa areagotzen ari da.
-
4
3. Gramofonoa
Otxoa ikertzailearen esku geratu da ikerketaren ardura luma forma duen diamante urdinaren lepokoa norbaitek ostu ondoren. Gau nahasia izan dute jauregian eta goizaldera, Galarreta jaunaren bulegoan galdeketa egiten hasi da banan-banan. Jauregira iritsi zirenetik bakoitza zertan aritu den jakin nahi du ikertzaileak.
-
3
2. Kristalak
Gonbidatu guztiak jauregira iritsi diren momentuan, kristal hotsak entzun eta, bat-batean, Galarreta jaunak sortutako azken bitxia desagertu egin da. Gonbidatuak, aztoratuta, zer gertatu den eta lapurra nor izan ote den jakin nahi dute lehenbailehen. Galarreta andereak, jauregian bertan suertatu den Otxoa ikertzaileari kasua argitzeko eskatuko dio."Enkantea" misteriozko soinu fikzioa da.
-
2
1. Jauregia
Galarreta andereak enkantea antolatu du bere senarra zenak sortutako azken bitxia saltzeko helburuz: luma forma duen diamante urdinaren lepokoa. Bizi den jauregira hainbat pertsona gonbidatu ditu enkanterako, eta banan-banan iritsi dira."Enkantea" misteriozko soinu fikzioa da.
-
1
0. Trailerra: Enkantearen misterioa
Misteriozko soinu fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko du eskuragai; luma forma duen diamante urdinaren lepokoa, zehatz esateko. Enkantean hasi aurretik, ordea, bitxia desagertu egingo da. Nor ote da lapurra? Gonbidatuen artean dagoen Otxoa ikertzailea kasua argitzen saiatuko da.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Misteriozko soinu fikzio honetan Galarreta andereak hainbat pertsona gonbidatzen ditu bere jauregian burutuko den enkantera. Bertan, haren senar zenak hil aurretik sortu zuen bitxi preziatuena jarriko da eskuragai, baina enkantean hasi aurretik, bitxia desagertu egingo da.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...