Ezbaian podcast artwork

PODCAST · society

Ezbaian

Umore eztabaidak buruz buru. Antton Telleria - Iker Lauroba edo eta Iñaki Ruiz - Eneritz Santxezen artean.

  1. 34

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Opor ereduak

    Ezbaianen oporretara joan gara gaurko saioan, kalera, Bilboko Areatzan izan gara. Ezbaian jarri dituzte eskuetan eskumuturrekoa jantzita joaten direnak, furgoneta hartuta mundua deskubritzera doazenak. Baten eta bestearen arteko aldeez aritu dira, baita erosotasunaz ere.

  2. 33

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Azterketak

    Ezbaian jarri dituzte azterketak Anttonek eta Ikerrek. Ez zuten eztabaidatzeko aitzakia handirik, ordea, ados zeudelako gauza askotan. Balantzaren ze aldetan kokatu ote dira? Azterketak bai edo ez.

  3. 32

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Aurreiritziak

    Maiatzaren 17an izan zen LGTBI fobiaren aurkako eguna eta kolektiboaren inguruan dauden aurreiritziak gezurtatu nahi izan dituzte Eneritz eta Iñakik. Gaia serioa izan arren, ordea, umorerako tartea ere izan dute.

  4. 31

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Ereserkiak

    Ezbaian jarri dituzte ereserkiak Anttonek eta Ikerrek. Mundu zabaleko hainbat ereserkiri buruz hitz egin dute, baita euskaldunon ereserkia zein izan beharko litzatekeen.

  5. 30

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Paris

    Paris jarri dute ezbaian Eneritz eta Ikerrek. Parisek dena du ona? Croissant usaindun kaleak, janaria, ardoa... Jendea, ordea, arroa al da Parisen? Frantsesez zuzen hitz egiteko teknika ere ekarri digu Iñaki Cidek.

  6. 29

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Italia

    Ezbaian jarri dute Italia. Anttonek bai, Ikerrek ez. Bidaiako gorabeherak, gastronomia, kaleko artea... Pizza edo pasa zer ote dute nahiago? Akaso hori aukeratzea zailagoa egin zaie.

  7. 28

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Mezak

    Mezak jarri dituzte ezbaian Eneritz eta Ikerrek. Zenbat iraun beharko lukete mezek, berritzeko premia al dute? Agerikoa dena da aspaldi mezetara joan gabeak direla bai bata bai bestea.

  8. 27

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Nazioarteko egunak

    Nazioarteko egunak izan dituzte eztabaidagai Iker Lauroba eta Antton Telleriak. Ohiturarik baduzue Nazioarteko egunak ospatzeko? Baduzue gustukorik? Uste baino bateratuago ikusi ditugu Antton eta Iker.

  9. 26

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Zer dago gaizki?

    Mundu honetan, beraien iritziz, gaizki dauden gauzak jarri dituzten ezbaian. Egunerokoan gertatzen zaizkien kontuak jarri dituzte mahai gainean, bat bestearen atzetik, zerrenda luzea osatuz.

  10. 25

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Igeriketa

    Igeriketa bai, igeriketa ez. Igerilekutik kanpo edo igerilekuan. Igeriketa eta igerilariak jarri dituzte ezbaian, baina eurak onak izango ote dira Antton eta Iker?

  11. 24

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Taberna motak

    Gure herri eta hirietan topatu ditzakegun hainbat tabernari buruz aritu dira ezbaian Eneritz Sanchez eta Inaki Cid. Tartean, kontatu digute zeintzuk dituzten maite eta zeintzuk gorrotatzen dituzten.

  12. 23

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Kantautoreak

    Kantautoreak jarri dituzte ezbaian Iker Laurobak eta Antton Telleriak. Olaia bera kantautore zalea ote da? Pista modura jakin abestu ere egin dutela hirurek batera.

  13. 22

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Harremanak

    Harreman mota desberdinei buruz aritu dira ezbaian Eneritz eta Iñaki. Amodio platonikoak, gauza guztiak bikotekidearekin egiten dituztenak, lagunekin egindako planetara bikotea ematen dutenak. Guztiak larrutu dituzte.

  14. 21

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Inauteriak

    Tolosarrari gustatuko ote zaizkio inauteriak? Mozorrotzea gustatu ez arren maite litezke inauteriak? Egunero mozorro desberdin bat edo egunero bera? Hauek eta beste galdera mordoari jarri diote erantzuna Iker Laurobak eta Antton Telleriak.

  15. 20

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Auzoak

    Hiri handi batean edo herri txiki batean bizi zarete? Auzoan bertan egiten duzue bizitza edo hirigunera joatea duzue gustuko? Auzoak jarri dituzte ezbaian gaurkoan Eneritz Sanchez eta Iñaki Cidek.

  16. 19

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Dirua

    Diruaz hitz egitea gustuko duzue edo lotsa ematen dizue? Lan baten truk dirua eskatzea zilegi al da? Nola jarri lanari prezioa? Galdera hauek eta beste hainbeste erantzun dituzte Iker Laurobak eta Antton Telleriak, Ezbaian tartean.

  17. 18

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Gimnasioko kirolariak

    Kirolariak zarete edo behartuta egiten duzue kirola? Gimnasiora joaten diren kirolarien profila aztertu dute Iñaki Cidek eta Eneritz Sanchezek. Tartean, etengabe argazkiak ateratzen ibiltzen direnak eta denbora pasatzera joaten direnak izan dituzte hizpide.

  18. 17

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Loa

    Loa jarri dute ezbaian Ikerrek eta Anttonek. Lo-kuluxka bai, lo-kuluxka ez. Lotan behintzat ez ditugu harrapatu eta lo hartzeko aukerarik ere ez digute utzi beraien tartean.

  19. 16

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Danborrada

    Danborrada jarri dituzte ezbaian Iker eta Anttonek. Danborrada bai, danborrada ez. Nor egongo da alde eta nor aurka. Argi dakigun bakarra da aldekoen zerrendan Olaia Urtiaga egongo dela.

  20. 15

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Ikasleak

    Zuen egungo lagunak aurretik ikaskide izan al zenituzten? Guztiok ditugu gogoan, gure ibilbidean zehar, inguruan izan ditugun ikaskideak. Ikasle ona, saiatua, berezia, beti berandu iristen zena... Eneritzek eta Iñakik errepaso zorrotza egin diete beren ikaskide izan zituztenei.

  21. 14

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Irakasleak

    Guztiok ditugu gogoan, gure ibilbidean zehar, azpimarragarriak izan diren irakasleak. Irakasle onak, txarrak, bereziak, ez hain bereziak. Eneritzek eta Iñakik errepaso zorrotza egin diete beren irakasleei. Gogoan dituzue zuen irakasleak? Akaso irakasle berarekin egin duzue topo ikasle ibilbidean.

  22. 13

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Horoskopoak

    Horoskopoak jarri dituzte ezbaian Iker eta Anttonek. Sinisten ote dute horoskopoan? Esaten dienaren arabera erabaki batzuk edo beste batzuk hartzen ote dituzte? Jakin nahi baduzu entzun tartea.

  23. 12

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Koinatuak

    Gabonak gain gainean ditugula ere agerikoa da Ezbaian tartean. Gabonetako bazkari eta afarietan mahai inguruan biltzen direnen errepaso zorrotza egin dute Eneritz eta Iñakik, eta tartean estuasunen batean edo beste ere sartu dute Lierni Ibargutxi aurkezlea. Mahaikideak zeintzuk diren jakin nahi baduzu egin klik eta entzun tartea.

  24. 11

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Lagun ezkutua bai, lagun ezkutua ez

    Gabonak gertu ditugula baliatuz, ezbaian jarri dute lagun ezkutuaren jokoa. Zaleak al dira? Gorroto al dute? Jokoaren A aldea eta B aldea zeintzuk diren jakin nahi baduzu entzun tartea.

  25. 10

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Ikusle maiteak

    Ikusle "maiteei" buruz hitz egin dute Eneritz Sanchez-ek eta Iñaki Cid-ek. Ikusleak maiteak edo gorrotagarriak izan litezke eta horiek jarri dituzte Ezbaian. Zirkura joaten direnak, antzerkira doazenak, eta zine zaleak... horiek, hizpide izan dituzten gutxi batzuk.

  26. 9

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Karaokeak bai edo ez?

    Karaokean abestu al duzue sekula? Karaokean bakarrik ez gure saioan abesteko lotsa gutxi dute Antton Telleria eta Iker Laurobak, eta Olaia Urtiaga ere animatu dute Ezbaianeko karaokean abestera. Ze kantatu zuten jakin nahi? Denen memorian geratuko den abesti bat ezbairik gabe.

  27. 8

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Beldurra bai ala ez?

    Gau beltzaz, beldurrezko ipuin eta istorioez aritu dira ezbaian podcastean Iker Lauroba eta Antton Telleria. Beldurtiak al dira? Zerk ematen ote die beldurra? Haurtzaroko ipuin beldurgarriak ekarri dituzte gogora eta Iker Laurobak musikaz girotu du  EITB podkastek eskaintzen dizun tartea.

  28. 7

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Emotikonoak

    Herritarren eguneroko bizitzan presentzia izugarria hartu duten irudi txiki horiei buruz aritu dira ezbaian Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid. Gezurra badirudi ere, erabilera anitzak dituzte emotikonoek eta hanka-sartzeak ere gerta litezke gaizki erabiliz gero.

  29. 6

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Hizkuntzak, zertarako?

    Hizkuntzak jarri dituzte ezbaian Iker Laurobak eta Antton Telleriak. Historian zehar askok eta askok beren guruari egin izan dioten galdera egin diete beren buruari: hizkuntzak zertarako balio dute? Galdera horri erantzun diote, edo horretan saiatu dira eta bide horretan Euskarao hizkuntza ere sortu dute.

  30. 5

    Eneritz Sanche eta Iñaki Cid: Parranda

    Parrandan topa ditzakegun jende motari buruz aritu zaizkigu hizketan Eneritz eta Iñaki. Aspaldi honetan ahaztuak ditugun parrandako irudiak etorri zaizkigu burura, umorea presente eta denok jarri dioegu argazkia kontatutako gertakari bakoitzari.

  31. 4

    Eneritz Sanche eta Iñaki Cid: Aitatasuna eta amatasuna

    Aste batekin nahiko ez eta aitatasunaren eta amatasunaren gaiak bi astetarako jokoa eman die Iñaki eta Eneritzi. Umeei jartzen zaizkien izen moderno eta ez hain modernoak izan dituzte aipagai, baita gaur egungo guraso modernoek umea eramateko erabiltzen dituzten karro eta zakuk. Momentu jakinetan ur handitan ere sartu dira, ateratzen jakingo al dute?

  32. 3

    Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid: Sorpresak eta ezustekoak

    Gustuko dituzu ezustekoak?  Onak dira sorpresak  batzuetan, baina izan dezakete kontrako efektua ere. Adibidez, gurasoak bat bateko bisitan datozenean zuk etxea hankaz gora duzun egun horretan edo eta  autoa leku batean aparkatuta utzi eta bertan ageri ez denean... Egun, musuko azpian gordetzen dena azaleratzeak sortu dezake sorpresa baita ere.

  33. 2

    Iker Lauroba eta Antton Telleria: Whatsapp tadeak, zertarako?

    WhatsApp taldeen beharraz aritu dira Podcastean Iker Lauroba eta Antton Telleria. Eztabaida gutxi izan dute, egia esan, biek ere whatsapp taldeen behar izanaren zergaitiak ez dituztelako oso garbi ikusten. Izatekotan, mezu zehatz bat igortzen duzunean, lan kolpe bakarrean talde mezuak "kolektiboki molestatzeko aukera" baliatzea eta lana erraztea eskaini dezake. Kide bakarreko whatsApp  taldeetaz ere solastu dira.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Umore eztabaidak buruz buru. Antton Telleria - Iker Lauroba edo eta Iñaki Ruiz - Eneritz Santxezen artean.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does Ezbaian have?

Ezbaian currently has 33 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Ezbaian about?

Umore eztabaidak buruz buru. Antton Telleria - Iker Lauroba edo eta Iñaki Ruiz - Eneritz Santxezen artean.

How often does Ezbaian release new episodes?

Ezbaian has 33 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Ezbaian?

You can listen to Ezbaian on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Ezbaian?

Ezbaian is created and hosted by EITB Radio Televisión Pública Vasca.
URL copied to clipboard!