Hala Bideo
HALA BEDI IRRATIA. Historia bat uhinetan 35 urte pasa dira Hala Bedi irratiak uhinak okupatzeari ekin zion abuztuko egun hartatik. 1983an jaio zen Hala Bedi irratia, helburu argi batekin: ahotsik ez zutenei ahotsa ematea, komunikatzeko modu ezberdin baten alde lan egitea. Asko aldatu da dena denbora honetan zehar. Asko aldatu da jendartea, bizimodua oro har. Eta handia da gaur egungo Hala Bedi irratiaren eta hasiera hartakoaren arteko aldea. Hala ere, badira bere horretan mantentzen diren beste ezaugarri asko. Irrati bat baino gehiago garela esaten dugu, gainontzeko irratiengandik bereizten gaituzten ezaugarriak ditugulako oinarri. Autogestioak, asanblada bidezko funtzionamenduak, kultura-artekotasuna eta aniztasuna baloretzat hartzeak, komunikazio hurbil eta parte hartzaileak, inongo interes ekonomiko zein politikoren menpe ez egoteak eta urte hauetan guztietan herri mugimenduaren tresna izateak egiten gaitu libre, besteengandik ezberdin.
Released
Popularity
2.1
Trending
1.3
Episodes
18
Update Freq
Irregular
Priority
★ Normal