Ingurusfera

PODCAST · society

Ingurusfera

Elhuyarren zientzia eta ingurumen edukiak Guillermo Roaren ahotsean.

  1. 14

    Arabazozoak, Shakespeare eta New York

    Globalizazioak alde onak ditu, baina okerrak ere bai, jakina! Espezie inbaditzaileak dira albo kalte horietako bat, leku bateko landare edo animaliek beren habitatetik kanpo eragin ditzaketen arazoak. Ingurusferan podcastean hegaztiak aipatuko ditugu  Asier Sarasua ornitologoarekin. Araba zozoak, Shakespeare eta New York protagonista duen istorioa entzun eta izan gogoan Eugene Schieffelin-en izena.

  2. 13

    Iker Alecha:''Ez dago teknologia bat behar guztiei erantzungo diena''

    Iker Alecharekin osatu dugu Ingurusferako podcasta, Cidetec ikerketa-zentroko ingeniaria da bera. Hidrogenoaren gaiari heldu nahi izan diogu. Batetik, hidrogeno berdeaz hitz egin dugu; askotan aipatzen den teknologia da, baina errealitate izatetik gertu ote gauden jakin nahi dugu. Bestalde, erregai pilei buruz ere hitz egin dugu, alegia, hidrogenoz funtzionatzen duen motor bati energia ematen dion gailuari buruz.

  3. 12

    Glasgow-ko klimaren inguruko goi bilera prestatzen?

    Lurraren eguna baliatu du AEBko presidenteak, John Biden-ek Klimaren inguruan hitz egiteko eta herrialde esanguratsuak bilerara deitzeko. Parisko akordioetatik at geratu ziren AEB edo Txina elkartu dira bilera horretan. Agian, Glasgow-n udazkenean egingo den goi bilerara itzultzen hasteko helburuz gauzatu da bilera, baina beste asmo esanguratsuak ere egon litezke atzetik. Aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren erabakietan lidergoa hartzea, adibidez.

  4. 11

    Seaspiracy: Itsasoaren kontrako kospirazioa ?

    Polemika harrotu du Netflixeko Seaspiracy izeneko dokumentalak. “Egungo arrantza-joerek bere horretan jarraitzen badute, 2048rako ozeanoak ia hutsik izango ditugu”, esaldiak laburbiltzen du egoera. Kanadako Dalhousie Unibersityko Boris Worm  ikerlariak 2006an egindako ikerketa da abiapuntua. Egileak ordea dio, datuak orain  20 urteko egoera islatzen dutela eta geroztik, asko aldatu dela arrantzaren ustiapena. Adituek, sensazionalismoa salatu diote Seaspiracy dokumentalari eta hura bezala datu ez errealetan oinarritzen diren ikerketei.

  5. 10

    Salem-eko sorgin ustekoak

    XVII.mendean jartzen da zientzia modernoaren hasera. Teleskopioa sortu zen, Galileo, Newton edo eta Kepler  bizi izan ziren mendea da eta Matematikatan ere aurrerapauso handiak eman ziren. Nola nahi, gertakari zientifikoak sorginkeriarekin nahasteko joera ere bazegoen. 1693an, Salem-eko sorginen kasua adibide.  Betty Parris, Salemeko erreberendoaren 9urteko  alaba, eta haren 11 urteko lehengusua, Abigail Williams sorginduta zeudela esan zuten agintariek. Lau hiritan epaiketak egin eta 19 pertsona urkatuta hil zituzten azkenerako. Egun, onddo bati egotziko genizkioke sorginkeria haiek.

  6. 9

    Muoiak: Ez dira uste zena bezain egonkorrak eta zergatik aztertu behar da

    Partikula subatomikoak dira Muoiak, oraindik ere ikerketa asko eskatuko duten partikulak . Izan ere, ez dira uste zena bezain egonkorrak agian oraindik ezagutzen ez dugun partikularen baten eragiten dio atomoaren barruan eragiten diona? Muoiak fisikarien lehentasunean sartu dira, portaera xelebrea dut egoera zehatz batzuetan eta horren zergatiak eta zertarakoak aztertzeko beharra sortu zaie fisikariei. Ingurusferan azalpenak

  7. 8

    Neandertalak eta Homo Sapiens-ak elkarren artean nahastuta

    Dagoeneko ez dago zalantzarik Svante Pääbo ikertzaile suediarrak garatutako teoria egiazkoa dela esateko. DNA-ren azterketek egiaztatu dute Neandertalak eta Homo sapiensak nahastu egin zirela urteen joanean. Alegia, Europan ezagutzen ditugun Homo sapiens zaharrenek ere badute neandertalen nahasketa material genetikoan. Bulgariako eta Txekiako kobazuloetan hartutako gizaki modernoaren fosilen azterketek erakutsi dute .Azalpenak podcastean.

  8. 7

    Kopiatu ezin diren mapak.

    Artelanak faltsutzea ez da gauza erraza; artea, zientzia eta Teknologia behar dira. Mapak kopiatzea aldiz , neketsua baina erraza da. Kolore pixka bat aldatu eta aurrera! Jatorrizko mapa egiten dutenek, akatsak txikiak nahita jartzen dituzte, kopiatzailea agerian uzteko.  Bitxiak dira erabiltzen dituzten sistemak. Guillermo Roak azalpenak Ingurusfera podcastean.

  9. 6

    Astaperrexila edo zikuta

    "Comium Maculatum"  latinezko izendapenak gauza gutxi esango dizue ziurrenera , Astaperrexila ordea ezagunagoa da  gure  artean eta zer esanik ez Zikuta. Orban gorriak dituen belar hilgarria da eta historian zehar askotan erabili izan dena. Greziar klasikoen armadako kideek soinean eramaten omen zuten,  preso hartuta ere etsaiaren mende erorita ere heriotza norberak eskura izateko. Heriotza gozoa eragiten omen du lo zauden bitartean. Bada ez bada ordea , ardoa ere alboan izaten omen zuten antidoto gisara.

  10. 5

    Australia ez da uhartea, kontinentea da.

    Eskolan ikasi genuenaren kontra, Australia ez dela uharte bat erakutsi dute zientzilarien behaketek. Australia, ur azpian , lotuta dago beste lur azalera bat eta beraz , teknikoki eta geologikoki  kontinente bat da eta ez uharte bat. Beraz ,datu berri hori aintzat hartuta beste bat ere aintzat izan beharko dugu. Alegia, hartara, Groenlandia dela azalera handieneko munduko uhartea. Euskal Herrira etorrita, Izaro litzateke gure uharterik handiena. Ingurusfera podcastean azalpenak.

  11. 4

    Xaboia egiteko kimika behar da, ezinbestean.

    Ingurusferan xaboia egiteko, produktu kimiko erasokor bat erabiltzea ezinbestekoa dela argitu nahi izan dute. Tradizioa eta usain ona emango duen osagaiak ongi etorriak dira  xaboia egiteko prozesuan , baina garbitzeko kimika behar da betidanik , olioa edo gantzen batekin batera. Tradiziozko xaboiak,sosa kaustikorik gabe egin litekeela esatea ez da egia osoa esatea.

  12. 3

    Loa eta argi urdina. Ez dago garbi kaltegarria denik .

    Askotan esan izan da sakelakoa edo edozein pantaila erabiltzen aritzeak okerreko eragina duela kalitatezko loa  egin ahal izateko. Argi urdinak kalterako eragina lukeena pertsonarengan.  Ingurusferan azaldu dute ez dagoela halakorik egiaztatzen duen ikerketa zientifikorik.  Egia da gure begi niniak nahiago duela argi berdea , baina argi urdinak kalte egiten duenik, ez dago frogatuta. Azalpen gehiago podcastean.

  13. 2

    Urtaroak; lau ala bi?

    Aldaketa klimatikoaren arrastoa urtaroetan antzematen da gero eta gehiago. Hizkuntzak, Euskarak , urtea lau urtarotan  banatutzen duen arren  (Udaberria , Uda , Udazkena eta Negua)  arrastoan  bi hitz  antzematen dira :  Uda eta Negua eta  agerikoa da , bi aro horiek  nabarmentzen direla tartekorik gabe, gero eta gehiago.  Orain hamabi mila urte  ere bi sasoi nabarmentzen zirela uste dute  adituek, Ingurusferak azaltzen duen gisan. GURE HIZKUNTZAN 2 URTAROEN ARRASTOA DAGO . KLIMAK ERE BA DU ERAGINA HORRETAN ? GOGOETA HORI EGIN DA INGURUSFERAN

  14. 1

    Helioa, amaitzen ari ote da?

    Komunikabide zenbaitek argitara izan du Helioa, galtzeko zorian dagoen  gasa dela. Helioa Gas noblea da, eta azkar ihes egiten duena puxikek erakusten duten bezala . Aireak baina pisu handiagoa duenez, iheskor bilakatzen dena.  Sortzeko denbora asko behar du Helioak , Petrolioak edo beste  osagarri fosilei gertatzen zaien gisan, baian horrek ez du esan nahi galtzeko zorian dagoenik . Ingurusferan argitu dute .

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Elhuyarren zientzia eta ingurumen edukiak Guillermo Roaren ahotsean.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

URL copied to clipboard!