Irakurrieran

PODCAST · arts

Irakurrieran

Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak aukeratutako musikea entzuten da irratsaioan zehar.

  1. 50

    Iratxe Retolazaren gomendioak be izan doguz

    Danele Sarriugarte idazlea izan da urte honetako Irakurrieran saioaren azken ataleko gonbidadua. Beste zerbait eleberria aurkeztu deusku. Saioa ganera, Durangoko Azokan grabau da. Gerediaga alkarteak, Berbagailua izeneko gune barria estreinau dau. Podcast-en gunea da honakoa eta bertan egin da grabaketea. Gomendioak Gomendioen atalean, saio honetan Iratxe Retolaza izan da gonbidadua, euskal literaturaren eta kultur hezkuntzaren formatzaile eta aholkularia. Zitkala-Sa-ren Txori Gorri, Andre Siux baten idazlanak liburua aholkatu deusku. Liburua eskuratzeko... Danele Sarriugarteren Beste Zerbait eleberria eskuratu gura daben entzuleek, mezua bialdu behar dabe Bizkaia Irratiko 665 700 700 whatsapp zenbakira. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  2. 49

    Ugadiren lehen lana da poesia liburu hau

    Leire Ugadi idazlea izan da Irakurrieran irratsaioan. Simulakro bat izeneko poesia liburuaz egin deusku berba. Eguneroko bizitzaren ikuspegi intimo bat eskaintzen dau Ugadik, kolektibotasunaren baitatik, gaur egungo gizartearen arriskuez ohartarazi eta horreei ihes egiteko jarraibide izan daitekezanak. Aholkua Bilboko Laurak liburudendako Mikel Anton arduradunak, euskarara ekarritako Walter Benjaminen Denbora, Historia eta Artearen inguruko testuak liburua gomendatu deusku. Liburua eskuratzeko... Leire Ugadiren Simulakro bat poema liburua eskuratu gura izan ezkero, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itzi behar da mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.

  3. 48

    Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz idazleak

    Antxine Mendizabal Aranburu idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora. "Katona" aurkeztu deusku, bere bigarren eleberria. Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz askatasun handiz, Txerrenek bahitutako haur baten bizipenak kontetako. Euskal Herri garaikidean errotute, idazteko grina eta maitasuna ardatz hartuta agertzen dira ipuin bat bezala irakurten dan eleberri honetan. Gomendioa Markina-Xemeingo Marieli Ituarte literatur zaleak euskerara ekarritako Luisa Carnésen "Hamahiru Ipuin" narrazino liburua gomendatu deusku. Liburua eskuratzeko... "Katona" eleberria eskuratu gura daben entzuleek Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran "Irakurrieran saioa" eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  4. 47

    Ikerketa sakon baten fruitua

    Edorta Jimenez izan da gonbidadua Irakurrieran irratsaioan. Aizkorak eta gutunak eleberria aurkeztu deusku. Orain dala mende bi inguru Bermeon gertatutako hilketa baten ganeko eleberri historikoa, thriller baten moduan irakurtzen dana. Ikerketa lan sakon baten fruitua dala esan daiteke. Irakurleak, garai hartako bizkaitarren errealidade sozial eta linguistikoaren barri be jasoko dau. Kronika judizial bat be izan daiteke, liburuko atal laburretan barrena murgilduta. Gomendioa Asteon, Zornotzan zabaldu barri dan Billiken liburu-dendako Belen Espiga langileak aholkatu deusku liburu bat. Euskerara ekarritako Spielgmanen Maus komikia gomendatu deusku. Liburua eskuratzeko... Edorta Jimenezen Aizkorak eta gutunak eleberria eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu behar dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran "Irakurrieran Saioa" eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.

  5. 46

    'Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan' da azpititulua

    Irati Majuelo Itoiz idazlea, bertsolaria, ikertzailea eta irakaslea izan da asteon Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioan. Hiria gure oinetan izeneko lana aurkeztu deusku. Saiakera honen azpitituluak 'Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan' dino. Euskal literaturako bost eleberri erabiltzen dauz bere hausnarketea egiteko: Arantza Urretabizkaiaren Zergatik Panpox Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako Sonia Gonzalezen Ugerra eta Kkedarra Uxue Alberdiren Jenisjoplin Irati Elorrietaren Neguko argiak Saiakera honek urian nola gabiltzan galdetzera eroango gaitu, literaturea ispilu modura erabiliz. Bestalde, saio honetan, Koldo Karrantza Lekeitioko Liburutegiko langileak euskerara ekarritako Gaël Fayeren Ene herri txikia eleberria gomendatu deusku. Liburua eskuratzeko... Hiria gure oinetan lana gura izan ezkero, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefono zenbakira whatsapp mezua bialdu behar da. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua idatzi, izena emon aurretik.

  6. 45

    'Akabo' eleberriaz aritu gara berbetan

    Laura Mintegik Akabo eleberria aurkeztu dau Irakurrieran irratsaioan. Ia hogei urte egin dauz ezer kaleratu barik. Maitasuna, identidadea, bikote harremanak eta komunikazinoa dira ardatz Mintegiren lan barrian. Saio honetan, bestalde, Durangoko Hitz liburu-dendan alkartu gara urte askotan bertako langile izandako Nekane Bereziartuagaz. Berak, euskerara ekarritako Rosa Luxemburgen Kartzelako Gutunak liburua gomendatu deusku. Liburua eskuratzeko... Laura Mintegiren Akabo liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dabe mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.  

  7. 44

    Antzezlan bi batzen dira bertan

    Agurtzane Intxaurraga idazlea izan da Irakurrieran saioan urriaren 25ean. Zorretan liburuaz aritu da berbetan Intxaurraga. Horrez gain, Enara Sanjuan literatur zaleagaz be izan gara. Irene Vallejoren Infinitua ihi batean liburua gomendatu deusku. Zorretan liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefono zenbakira bialdu behar dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  8. 43

    Larraitz Loizate Elorrioko literatur-zaleagaz be izan gara

    Zapatu honetan Alaitz Melgar Agirre idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Josefa, neskame liburuaz berba egin daigun. Bestalde, Elorrion elkartu ginen Larraitz Loizate literatur zaleagaz, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Roland Barthesen Dolu egunerokoa liburua. Liburua eskuratzeko... Josefa, neskame liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.

  9. 42

    Aforismoen bilduma dala dino egileak

    Zapatu honetan Oihane Zuberoa Garmendia idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Apurkinak liburuaz berba egin daigun. Liburua eskuratzeko Apurkinak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  10. 41

    Aurreko saioetan jasotako gomendioakaz osotutako saioa

    Bizkaia Irratian, Irakurrieran irratsaioaren denboraldi barria hasi da. Udako etenaldiaren osteko lehenengo saioa, berezia izan da. Aurreko bederatzi saioetan literatur sistemako bederatzi partaideek euskereari egindako gomendioez osotutako saioa izan da. Ondorengoak aritu ziran gomendioak emoten, Bilboko Louse Michel liburu-dendako Eneko Alvarez Orrantia lankidea, literatur solasaldiak dinamizetan dabilen Mungiako Miren Billelabeitia, Elena Olave idazlea, Eako Udal Liburutegiko Txaber Larreategi, Gotzon Barandiaran idazlea, Eako Xarakie irakurle taldeko Iñaki Lejardi Fundazuria eta Bilboko San Inazio auzoko Amaia Alvarez Uria literatur kritikaria.    

  11. 40

    Amaia Alvarez Uriaren gomendioa

    Hasier Larretxeak Idaztea gibelera zenbaten ikastea da liburua aurkeztu deusku saio honetan. Bestalde, Bilboko San Ignazio auzoko Amaia Alvarez Uria literatur kritikariak bere gomendioa egin deusku, Alison Bedchelen Fun Home.

  12. 39

    Iñaki Lejardi Fundazuriak bere gomendioa egin deusku

    Joxan Oizek bere azken elebarria aurkeztu deusku, Amazurtza. Horrez gain, saio honetan Iñaki Lejardi Fundazuri irakurleak bere gomendioa egin deusku, Heinrich Von Kleist-en Michael Kohihaas elebarria.

  13. 38

    Gotzon Barandiaran-en gomendioa Irakurrieran saio honetan

    Beatriz Fernandez-en Ariadnaren haria: sexua eta generoa saiakera liburua aztertu dogu Irakurrieran saio honetan. Horrez gain, Gotzon Barandiaran idazleak eta urte askotan literatura saio honen egileak hartu dau parte 'Euskara ekarriak' tartean, gomendioa eginda. Bere proposamena Ahmadou Kouruma-ren Independentzien eguzkiak elebarria da.

  14. 37

    'Amorante frantsesa' nobelak thriller ikutuak daukaz

    Zapatu honetan, Miren Agur Meabe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Amorante frantsesa eleberriaz berba egiteko. Bestalde, Ainhoa Larrinaga Elorrioko Liburutegiko arduradunagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Irene Solàren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberria. Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.

  15. 36

    Ignacio Aldekoa literatura sorkuntzako bekaren emoitza da "Ehun zaldi trostan" argitalpena

    Zapatu honetan, Ainhoa Urien Telletxe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Ehun zaldi trostan liburuaz berba egiteko. Bestalde, Txaber Larreategi Eako Liburutegiko langileagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Adania Shibiliren Detaile xume bat eleberria. Ainhoa Urien Telletxeren Ehun zaldi trostan liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.

  16. 35

    "Politeismo bastarta" liburua, bi pentsalari feministek alkarbanatu dabeneran lekuko

    Politeismo bastarta Zapatu honetan, Jule Goikoetxea idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere "Politeismo bastarta" nobelaz berba egiteko. Bestalde, Elena Olave idazleagaz batu ginen Durangon, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Zadie Smithen "Kanbodiako enbaxada". Jule Goikoetxearen "Politeismo bastarta" liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.

  17. 34

    "Urte urdin ihesak" eleberria aurkeztu deusku Jesus Mari Olaizolak

    Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Urte urdin ihesak nobelaz berba egiteko. Bestalde, literatur solasaldiak dinamizatzen dituen Miren Billelabeitiagaz batu ginen Mungian, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Saforen poemak. Jesus Mari Olaizola Txilikuren Urte urdin ihesak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.

  18. 33

    Liburu gomendioa: 'Mari-mutil handi baten bluesa'

    Ibai Atutxa idazlea izan da aste honetan irratian, Barbaroak eta zibilazatuak saiakereaz berba egiteko. Bestetik, Bilboko Louise Michel liburu-dendako Eneko Alvarez Orrantiagaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa elebarria. Ibai Atutxaren saiakera liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665700700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran  saioa ta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.

  19. 32

    Peru Magdalenak bere azken lana aurkeztu deusku

    Zapatu honetan Peru Magdalena Arriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, berak Miren Asian Lora ilustratzaileagaz eta IbonRG musikariagaz ondutako Lo kantak proiektu multimediaz berba egin daigun. Saio honetan entzungo dogu bere Oier Gillan, Leire Vargas, Miren Amuriza, Lutxo Egia, Iratxe Etxebarria, Eztizen Artola Ituarte, Eneko Bidegain, Joxean Agirre, Irati Gallastegi Molero eta Andere Bouza Bengoetxea idazle gonbidatuen artean osatutako Konstelazio literarioa. Lo kantak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.

  20. 31

    Euskarara itzulitako bederatzi liburu gomendagarri

    Aste Santuko etenaldiaren aurreko saioa berezia izan da. Hain zuzen bere, aurreko bederatzi saioetan literatura sistemako bederatzi partaidek euskarari ekarritako gomendioez osotu dogu. Ondorengoek egin euskuen gomendioak: Elorrioko Nerea Etxeberria irakurleak; Bilbo Zazpi-kaleetako Zirika liburu-dendako Idoia Ugaldek; Literatur solasaldiak dinamizetan dabilen Ainhoa Aldazabalek; Mikel Etxaburu idazle ondarroarrak; Begoñako Liburutegiko langile Mikel Begoñak; Aretxabaletako Arantzazu Abasolo irakurleak; Nerea Ibartzabal idazleak eta Deustuako Deustuko Liburudendako Ageda Gagok.

  21. 30

    Izanen Ga aldizkariak lehenengo bi zenbakiak argitaratuta daukaz

    Irati Gallastegi Molero eta Andere Bouza Bengoetxea idazle gazteak gonbidatu doguz Irakurrieran saiora eurek partaide diran IZANEN GA aldizkariaz berba egiteko. Bestalde, Deustuko Liburu-dendako Ageda Gagogaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Kressman Taylorren Ezezaguna helbide honetan eleberri laburra. IZANEN GA aldizkariaren lehen bi zenbakietako ale bana eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta aldizkariaren izena aipatu, izena emon aurretik.

  22. 29

    Joxan Agirre idazleak 'Gizon barregarriak' bere azken lana aurkeztu deusku

    Aste honetan Joxean Agirre idazlea gonbidau dogu Irakurrieran saiora bere "Gizon barregarriak" elebarriaz berba egin dagigun. Bilboko La Sinsorga kafetegian Nerea Ibartzabal idazle eta bertsolari markinarragaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mcenzie Warken "Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza" saiakerea.   Joxean Agirreren "Gizon barregarriak" elebarria eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  23. 28

    Eneko Bidegainek 'Bichta éder' intrigazko nobelari buruz berba egin dau

    Aste honetan Eneko Bidegain idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Bichta éder eleberriaz berba egin dagigun. Aretxabaletan Arantzazu Abasolo irakurleagaz be batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean lana. Eneko Bidegainen Bichta éder eleberria eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  24. 27

    Eztizen Artolak 'Gurpilak' bere lehen nobela aurkeztu deusku

    Aste honetan Eztizen Artola Iturrate idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, Gurpilak bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Begoñako Liburutegian alkartu gara Mikel Begoña bertako langileagaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Asier Iturralde "Gaston"-en Egun bat Beti Berdin tabernan komikia. Gurpilak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatuz, izena eman aurretik.

  25. 26

    Iratxe Etxebarriak barruko korapiloak askatu dauz liburu baten

    Aste honetan Iratxe Etxebarria kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora 7.300 miligramo eszitalopram bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Bilbo Zaharrean alkartu gara Mikel Etxaburu idazle ondarrutarragaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Edith Warton-en Ethan Frome nobela. 7.300 miligramo eszitalopram liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatuz, izena eman aurretik.

  26. 25

    "Guardasol gorria", Lutxo Egiaren lehen antzerki liburua

    Aste honetan Lutxo Egia idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Guardasol gorria bere lehen antzerki liburuaz berba egin daigun. Gainera, Iurretan elkartu gara Ainhoa Aldazabalegaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Cati Baur-en Desberdinen kluba komikia.

  27. 24

    'Pleibak' liburua eskutan etorri da bisitan Miren Amuriza irratira

    Aste honetan Miren Amuriza idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Pleibak bere nobelaz berba egin dagigun. Gainera, Bilboko Zazpi-kaleetako Zirika liburu-dendako Idoia Ugaldek euskarara ekarritako Richard Kapucinskyren Kristo bere fusilarekin saiakera gomendatu deusku. Pleibak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.

  28. 23

    Leire Vargasek bere bigarren poesia liburua aurkeztu deusku

    Urteko hirugarren irratsaio honetarako Leire Vargas idazlea gonbidatu dogu, bere bigarren poesia liburua dan Bihotz-museo bat liburuaz berba egiteko. Gainera, oraingoan Elorriora joan gara Nerea Etxebarria irakurleagaz alkartu, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Virginie Despentes idazle frantsesaren King Kong teoria saiakerea. Bihotz-museo bat liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  29. 22

    Oier Guillan idazlea izan da aste honetako gonbidaua

    Urteko bigarren irratsaio honetara Oier Guillan idazlea gonbidatu dogu. Berari egokitu jakon EIE Euskal Idazleen Elkarteak urtero argitara emoten dauan Hegats aldizkariaren 60 zenbakiaren edizio lanak egitea. Iazko azken hamar saiotara gonbidatutako Mikel Ayllon, Iratxe Ormatza Imatz, Kirmen Uribe, Bea Salaberri, Karmelo Landa, Eneko Barberena, June Fernandez, Unai Elorriaga, Uxue Alberdi eta Lide Hernando idazleen artean osatutako Konstelazio literarioa be entzungai izango dogu. Hegats aldizkariaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta aldizkaria aipatu, izena eman aurretik.

  30. 21

    Bagilera bitartean, zapatu eguerdietan, euskarazko literatura entzungai izango dogu barriro

    2025eko IRAKURRIERAN irratsaioko lehena berezia izan da. Hain zuzen be, igazko azken hamar saioetan literatura sistemako hamar partaidek euskarari ekarritako liburuen gomendioek osatu dabe saioa. Ondorengo gonbidauek emon euskuen gomendioa: Dimako Liburutegiko arduradun Arantza Ibabe eta Aitziber Emaldiak Peru Magdalena idazleak Ane Zabala kazetari eta irakurleak Gaizka Olabarria Durangoko Hitz liburu-dendako saltzaileak Nagore Fernandez literatur kritikari eta literatur solasaldietako dinamizatzaileak Dorleta Kortazar ipuin kontalari eta irakurleak Unai Oribe Lekeitioko Aralde berri liburu-dendako saltzaileak Ainhoa Urien idazleak Ziortza Onaindia Iurretako Herri Bibliotekako arduradunak Skolastikako sustatzaile eta literatura feministan aditua den Josune Muñozek

  31. 20

    'Izotz ura' liburuaz jardun dogu berbetan Lide Hernando egileagaz

    Zapatu honetan, aurtengo azken irratsaiorako Lide Hernando idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora iaz argitara emondako bere Izotz ura elebarriaz berba egin dagigun. Bestalde, Skolastikako Josune Muñozegaz batu gara Bilbon, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Egiraren Ibilbidea kronika. Lide Hernandoren Izotz ura liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  32. 19

    Euskarara itzulitako Philippe Claudel-en 'Linh jaunaren biloba' narrazinoa be berbagai izan dogu

    Zapatu honetan Uxue Alberdi idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora argitara emon barri dauan Hetero narrazio liburuaz berba egin dagigun. Horrezaz ganera, Iurretako Herri Bibliotekan Ziortza Onaindia bertako arduradunagaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Philippe Claudel-en Linh jaunaren biloba narrazinoa. Uxue Alberdiren Hetero liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  33. 18

    Modu independentean irakurri daitezken hogei atalek osotuten dabe nobelea

    Aste honetan Unai Elorriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Francesco Pasqualeren bosgarren arima narrazio liburuaz berba egin dagigun. Durangon Ainhoa Urien idazlearekin elkartu gara bere, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Annie Ernaux-en Emakume izoztua elebarria. Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  34. 17

    Unai Oribek, berak euskarara ekarritako "Barkamena existituko balitz bezala" elebarria gomendatu deusku

    Aste honetan June Fernandez kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Aingeruak eta neskameak amatasun subrogatuari buruzko bere saiakeraz berba egin dagigun. Lekeitioko Aralde-berri liburudendako Unai Oribegaz elkartu gara bere, eta berak euskarara ekarritako Mariana Travacioren Barkamena existituko balitz bezala elebarria gomendatu deusku. June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.

  35. 16

    Eneko Barberenak "Suak erreko ez balu" bere nobela baltza aurkeztu deusku

    Aste honetan Eneko Barberena idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora "Suak erreko ez balu" bere elebarri beltzaz berba egin dagigun. Dorleta Kortazar ipuin-kontalari eta irakurleagaz elkartu gara Eskoriatzan, eta berak euskarara ekarritako Marlene Haushoferren "Horma" liburua gomendatu deusku. Eneko Barberenaren "Suak erreko ez balu" liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  36. 15

    Karmelo Landagaz Bilbon zehar ibili gara Gabriel Arestiren bizitza gida hartuta

    Aste honetan Karmelo Landa historialaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Bilbon dabil Gabriel Aresti bere liburuaz berba egin dagigun. Liburu honegaz Landak Bilbotik eroango gaitu Gabriel Aresti poetaren bizitza gida dogula. Nagore Fernandez kritikari eta irakurleagaz elkartu gara bere Bermeon euskarara ekarritako Assata Shakurren Autobiografia bat liburua gomendatu deusku. Assata Shakurren Autobiografia bat liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.

  37. 14

    Bea Salaberrik "Mesfida zaitez" nobela aurkeztu deusku

    Aste honetan Bea Salaberri idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Mesfida zaitez bere nobelaz berba egiteko. Nobela horretan Salaberrik Euskal Herriko gatazkaren azken urteei begirada sakona eta hurbila eskaintzen deutso. Gainera, Durangoko Hitz liburu-dendako Gaizka Olabarrik euskarara ekarritako David Foster Wallaceren Sekula egingo ez dudan gauza ustez dibertigarria bat nobela gomendatu deusku. Mesfida zaitez liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

  38. 13

    "Saturraran" opeeraren sorkuntza lana berbagai izan dogu

    Ikasturteko hirugarren irratsaio honetarako Kirmen Uribe idazlea gonbidatu dogu, berak eta Juan Carlos Perez musikariak sortutako Saturraran operaz berba egin dagigun. Opera hori joan den ekainaren 20an emon eben estreinekoz Arriaga antzokian arrakasta handiz. Gainera, oraingoan Bilbon alkartu gara Ane Zabala kazetari eta irakurlearekin eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mary Shelleyren Frankenstein klasikoa.

  39. 12

    Iratxe Ormatza Imatz idazleak "Printzak begietan" lana aurkeztu deusku

    Ikasturteko bigarren irratsaiorako Iratxe Ormatza Imatz idazlea gonbidatu dogu, Printzak begietan bere elebarriaz berba egin dagigun. Eleberri hori Bilbon, eta zehatzago, San Frantzisko kalean eta Zazpi Kaleetan kokatua dago, eta XX. mendeko hamarkada bakoitzeko kontakizun bat eskaintzen deusku. Gainera, oraingoan Durangora hurbildu gara eta Peru Magdalena idazleak Munduko Poesia Kaierak argitaratutako Walt Withmanen poema bilduma gomendatu deusku. Printzak begietan liburuaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua, mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu bere izena eman aurretik.

  40. 11

    Igor Arzuaga musikariaren musikak girotu dau Irakurrieran irratsaioa

    Orain artean Irakurrieran saioaren ardurea eduki dauen Mikel Ayllonegaz egin dogu berba ikasturte barriko lehen irratsaioan. Berak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak argitaratutako Hau ez da gerra bat antzerki bildumearen gainean izan gara barriketan. Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da izeneko hiru antzezlanak, gerra handi eta txikiez ari dira, batzuk ikusgarriak eta besteak giza harremanen isilean gertatzen diranak. Irratsaioa Igor Arzuaga taldekideak beren beregi antzezlanetarako sortutako musikarekin girotu dogu. Gainera, Dimako Udal Liburutegira be jo dogu eta euskarari ekarritako Joe Saccoren Palestina komikia eta Miriam Garciaren Eman izar bat kronika liburua gomendatu deuskuez bertako arduradun boluntario dabilzan Aitziber Emaldiak eta Arantza Ibabek. Hau ez da gerra bat liburuaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua, mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu bere izena eman aurretik.

  41. 10

    “Ai, gure juaneteak” ikuskizuna liburu formatuan argitaratu dau Patxo Telleriak

    “Ai, gure juaneteak” ikuskari eszeniko hibridoa da, berbaz eta musikaz osatua. Eta orain liburu formatuan be ekarri dau Patxo Telleriak. Testua Laboaren hainbat kantaren letren berrinterpretazioa da: “Izarren hautsa”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… Hamarkadak pasau dira kanta horiek konposatu ziranetik eta ez dabe galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horregatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia diralako, kantok berregituratu eta barriro kodifikatzeko ausardia izan dau Telleriak. Saioa girotzeko, zelan ez, “Ai, gure Juaneteak” liburu honetan jasotako kantuak entzun doguz.

  42. 9

    Urruzuno literatura sariketatik sortutako taldea da Behe Banda

    Urruzuno literatura sariketako irabazleen egonaldian alkar ezagutu ondoren, harremanetan jarraitu eta literatur banda bat sortzea erabai ebenbost gaztek, idazten eta eurenlanak ezagutzera emoten jarraitu ahal izateko. Irati Oskoz Egiguren (Astigarraga, 2005), Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005), Irati Larrañaga Etxebarria (Bilbo, 2004), Harri Diaz de Heredia Matanzas (Gasteiz, 2004) eta Irati Fernandez De Okariz Irureta (Gasteiz, 2004) dira Behe Banda. Iaz kaleratu eben bandaren aldizkariaren lehen zenbakia eta Durangoko Azokan banatu. “Omen” izeneko bigarren zenbakiagaz agertu dira orain barriro plazara. Nakar talde donostiarraren 2023ko “Lore eta laban” lana ekarri dabe Behe Bandakoek estudiora, saioa girotzeko.

  43. 8

    Jasone Osorok gure artean hainbat arlotan arrakasta izan dabengizon-emakumeak alkarrizketatu dauz

    Gure artean hainbat arlotan arrakasta izan daben gizon-emakumeak alkarrizketatu eta haien berbak zein egilearen beraren gogoeta propioak bilduz osatu dau saiakera liburua Jasone Osorok. Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Joxemari Agirretxe “Porrotx” eta Eva Domingoren berbak aurkituko dauz irakurleak liburuan. Saioa girotzeko, Love of Lesbian taldearen "El poeta Halley" disko entzutetsuko musika aukeratu dau.

  44. 7

    Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburua argitaratu dau

    Berben zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eregi dau Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, alkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez be. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak be zeharkatzen dau liburua. Harek berretsi deutso poetari, hain justu, galbahearen beharra. Saioa girotzeko, Xabier Zeberioren “Pause” diskoko musika aukeratu dau Barandiaranek.

  45. 6

    Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduma argitaratu dau

    Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu dau Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dabezan sokez dabil, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Saioa girotzeko, Rosalía abeslari katalanaren azken lana aukeratu dau, Motomami izenekoa, hori be soinu eklektikoz betetako diskoa.

  46. 5

    Yolanda Arrieta idazleak emakume sortzaile baten bizipenez jantzi du bere azken lana

    Donostiako Poesia Orduetarako prestatu eban errezitalean oinarrituta, “Etxe bat norberarena” izenburu daukan saiakera eder hau idatzi dau Yolanda Arrietak. Emakume sortzaile baten bizipenez eta gogoetez betetako liburua da. Saioa girotzeko, Xabier Zeberio musikagilearen “Pause” diskoa aukeratu dau Arrietak, doinu ezti eta iradokitzailez betetakoa.

  47. 4

    Bere lehen liburua aurkeztu deusku Oihane Jakak

    Idazle Eskolak antolatzen dauan Karmele Igartua sormen beka jaso eta gero idatzi dau bere lehen liburua Oihane Jakak. Poema bilduma bat da "Itsaso amniotikoa", askotariko minetan arakatzen dauana, bi ardatzen jirabiran: gertuko heriotza bat, batetik, eta haurduntze-erditzeek dakarren zalantzea, arazo eta ezinegonak, bestetik. Bere liburuko poemei laguntzeko, Benito Lertxundiren "Hitaz oroit" diskoko musika ekarri dau saiora Jakak.

  48. 3

    Ipuin bilduma barria aurkeztu deusku Goiatz Labandibarrek

    Hamabi istorioz osatutako narrazio liburua idatzi dau Goiatz Labandibar oiartzuarrak eta hainbat kanpinetan kokatu ditu dan-danak. Horma bako hiri txiki horreetan gertatzen diran pasadizoekin soziologia ariketa dibertigarri bat egin dau idazleak. Saioa girotzeko, Izaki Gardenak talde gasteiztarraren “Amaieratik hasi” diskoko kantuak aukeratu ditu Labandibarrek.

  49. 2

    Karlos Linazasororen azken lanari buruzko solasaldia izan dogu egileagaz

    Santu baten bizitza kontatzen dauan idazkiari deitzen jako "hagiografia", eta horixe da Karlos Linazasorok liburu honetan egin dauana: bere santu bizitzaren azalpen xehea. "Ez naiz ondo akordatzen" liburuan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak eta beste. Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak eta erudizio alferrikakoak be. Bere santu bizitzaren kontakizuna girotzeko, Tenpora talde tolosarraren azken diskoa ekarri dau saiora Linazasorok, “Ama” izenekoa.

  50. 1

    Lizar Begoñak "Mundu zitalaren kontra" liburuaren ganekoak kontatu deuskuz

    Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egin deusku Lizar Begoña sopeloztarrak liburu honetan: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea… Lizar Begoñak Igartza saria irabazi dau bere lehenengo eleberri honegaz. Maria Arnal eta Marcel Bàgesen “Clamor” izeneko diskoko soinu elektroniko bereziak aukeratu ditu egileak solasaldia girotzeko.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak aukeratutako musikea entzuten da irratsaioan zehar.

HOSTED BY

Euskal Idazleen Elkartea

Produced by Bizkaia Irratia

CATEGORIES

URL copied to clipboard!