PODCAST · society
Iribar atezaina
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Jose Angel Iribar atezainaren bizitza kontatzen ari zirela, bere personarekin topo egin dute Oier Plaza eta Garazi Velascok. Iribar, futboleko atezain historikoaren izena eta izana azpimarratu dituzte Athletikeko kirolari erreferenteari buruz egin duten bi ataleko podcast honetan. Kirol ibilbidea eta gehiago nabarmenduz.
-
2
2. Jose Angel Iribar (II): ''Estrafutbolista''
Jose Angel Iribarren itzala, futbol zelaitik kanpora zabaldu da "Txopo" baloia eskuetan hartzeko luzatzen zen pare. Euskarak eta Euskal Herriak asko zor dio. Jon Maiak esan ohi du Iribar "estrafutbolista" dela eta bertsolarariari izen burua maileguan hartuta osatu dugu Zarauzko Makatza baserrian jaiotako gizon handiaren bizitzako pasartean jasotzen dituen podcastaren bigarren atala.Hurbiletik ezagutzen dutenen ahotik jaso dugu bere berri, sentimendu osoz."Iribar Atezaina" podcasta Atlhetic-eko atezain historikoaren inguruaren sortutako bilduma da.
-
1
1. Jose Angel Iribar: Txopo, atezaina
Jose Angel Iribar Kortajarena (Zarautz, 1943), ezizenez "Makatza" edo "Txopo" bezala ezagunagoa futbol zelaietako ate azpian baloia sare artera ez sartzeko eskuak luzatzeko moduagatik. Futbola maite ez dutenek ere ezagutzen dute Iribar, bere itzalagatik.2023an omenaldia egin zaio Iribarri, 80 urte osatzen dituela eta mundu osoko atezainek Iribarren adierazgarria izan den elastiko beltza jantzi dute haren omenez.EITB Mediak bat egin du omenaldiarekin Atlhetic-eko atezain historikoaren inguruko dokumentala osatuz. Pedro Mari Goikoetxeak egindako elkarrizkari, bi ataletan banatutako podcast hau erantsi nahi izan diogu, Jose Angel hurbiletik ezagutu duten Javier Clemente, Julen Guerrero, Jon Maia, edo eta Sara Estevez kirol kazetari aitzindariaren lekukotzetan oinarrituz.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Jose Angel Iribar atezainaren bizitza kontatzen ari zirela, bere personarekin topo egin dute Oier Plaza eta Garazi Velascok. Iribar, futboleko atezain historikoaren izena eta izana azpimarratu dituzte Athletikeko kirolari erreferenteari buruz egin duten bi ataleko podcast honetan. Kirol ibilbidea eta gehiago nabarmenduz.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...