PODCAST · society
Iufi!
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.Sail bereziak dituzte ataletan zehar. Podcasta Klixka Mediak eskoiztu du EITB Podkasterako.
-
13
12. Belaunaldi aldaketa eta Garcia-Azpiazu familia
Gai nagusia belaunaldi aldaketa izango da. Lehenengo denboraldiko azkeneko atala da hau eta agurra modu berezian egin nahi izan dute Ibanek eta Maitek, beraien familiakideak gonbidatuta. Nagore Garcia, Ibanen arreba eta Maiteren alaba eta Agustin Garcia, Ibanen aita eta Maiteren senarrarekin batera aritu dira.Noiz ginen zoriontsuago, lehen edo orain? Nola aldatu da gizartea azken urteetan? Nola jolasten zuen Maitek eta nola Ibanek? Sare sozialen eta teknologiaren eboluzioa nolakoa izan da? Hainbat galderei buruz aritu dira ama-semeak.Noski, hau dena, umorez josita!
-
12
11. Bidaiak eta Egoitz Txurruka
Iban Garciak eta Maite Azpiazuk beraien bidaia kuttunenei eta xelebreenei buruz hitz egin digute. Gustatzen zaie hara eta hona ibiltzea, edo etxean geratzea nahiago? Hoteletako buffetetan ere anekdota xelebreak izan ohi dituzte. Denak kontatu dizkigute. Baita zeintzuk izan diren beren lehenengo bidaiak eta gertuen egin dituzten txangoak ere.Gaiari buruz hitz egiteko asko bidaiatzen duen aurpegi ezagun bati ere egingo diote elkarrizketa "Xelebritest" atalean. Egoitz Txurruka "Txurru"rekin solasean arituko dira eta bere sekreturik sekretuenak kontatu dizkie honek.Gainera, programako zaleek beraien zalantzak bidali dizkiote Maiteri eta honek soluzioak eman dizkie "Maiteren kontsultorioa" atalean.
-
11
10. Dirua eta Nerea Alias
Diruari buruz hitz egiten aritu dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu. Diruzaleak al dira? Zenbateko garrantzia eman behar zaio diruari? Eta zenbatekoa ematen diote? Zenbateko paga ematen zion Maitek Ibani? Noiz hasi zen Iban bere gastuak ordaintzen? Eta zer moduzko lana da influencerrarena? Esaten dena bezain ondo bizi al dira?"Xelebritest" atalean Nerea Alias aurkezlea izan dute gonbidatua. Berari ere galdetu diote diruari buruz eta baita sekula erosi duen kapritxorik handienari buruz ere.Hauez gain, ez dira faltako betiko galdera kurioso eta bitxiak. Noski, hau dena, umorez josita!
-
10
9. Familia eta Antton Telleria
Familiari buruz hitz egin nahi izandute Iban Garciak eta Maite Azpiazuk. Publikoak asko ezagutzen baditu ere, etxe barruko sekretuak eta pasadizoak kontatu dizkigute.Etxean eta jende aurrean berdin portatzen al dira? Ibanek edo bere arrebak, zeinek eman zien lan gehiago gurasoei? Zein da etxean oihu gehien egiten duena? Familian planak egitea gustatzen zaie Garcia-Azpiazutarrei? Familia kontuei buruz hitz egiteko Antton Telleria aurkezlea ere izango dute podcastean. Honek bere familiako kontuak azalduko ditu. Zer moduz moldatzen ote da Julen Telleria anaiarekin? Gainera, bestelako galdera eta sekretuei buruz hitz egiteko ere aprobetxatuko dute.Bestalde "Maiteren kontsultorioa" atalean ikusentzuleen zalantzak argitu eta eta gomendioak eman dituzte. Noski, hau dena, umorez josita!
-
9
8. Kirola eta Odei Jainaga
Kirolari jarri dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu. Beraiek egiten al dute kirola? Gustatzen ote zaie? Ona da?Amak eta semeak iritzi ezberdinak dituzte eta gaiaren inguruan berriketan aritu dira. Zer kirol dute nahiago? Noiz hasi ziren kirola egiten? Zer pentsatzen ote dute hain modan dagoen crossfitari buruz?Kirolari buruz hitz egiteko, gaian trebea den gonbidatua aukeratu dute: Odei Jainaga, xabalina jaurtitzailea eta olinpiar jokoetako atleta. Kirolari buruz hasi eta Odeik sekretu guztiak kontatzen amaitu du. Ez galdu!"Maiteren kontsultorioa" atal honetan ere zabalik ikusentzuleen zalantzak argitzeko eta gomendioak emateko. Noski, hau dena, umorez josita!
-
8
7. Eskola garaiak eta Ainhoa Larrañaga
Eskola garaietara atzera egin dute Ibanek eta Maitek. Nolakoak ote ziren txikitan? Asko aldatu al dira?Haurtzaroaren oroitzapen onak izaten ditugu askotan, baina dena horren polita izaten al da? Ama-semeek beraien esperientzia azaldu digute. Klasean harreta jartzen zuten? Zer nolako notak ateratzen ote zituzten? Oso bihurriak izan ziren?Gaiari buruz hitz egiteko Ainhoa Larrañaga aktorea izango da podcastaren atalean. Ainhoa, Madrilen bizi da lan kontuengatik eta bere azkeneko proiektuei buruz galdetu diote.Bestalde "Ez badakizu, galdetu" atala egingo dute ikasten jarraitzeko asmoz. Oraingo honetan loradenda batera detzera doaz. Noski, umorez josita beti!
-
7
6. Ohiturak eta maniak eta ETS-ko Iñigo Etxezarreta
Ohiturei eta maniei buruz hitz egin dute Iban eta Maite ama-semeek. Beraiek ba al dute ohitura arrarorik?Bai Maite eta bai Ibanek badituzte maniak eta atal honetan guztiak kontatuko dizkigute! Zer jaten duten, noiz dutxatu, goizetan nola esnatzen diren, supermerkatuetan zer erosten duten…Maniei buruz hitz egiteko Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento taldeko abeslaria, ere gonbidatu dute podcastera. Iñigok maniak baino gehiago TOC joerak omen ditu. Zer egiten ote du?"Maiteren kontsultorioa" ere jasotzen du atalak jaraitzaileen kezkak argitzeko asmoz. Noski, hau dena, umorez josita!
-
6
5. Fama eta Ana Goitia
Famari buruz ariko dira Iban eta Maite. Famatua izatearen alde onen eta txarren inguruan gogoeta egin dute. Beraien ibilbidean izan dituzten esperientziak kontatu dizkigute eta baita hausnarketa barregarriak egin ere. Zein da sekula ezagutu duten famaturik harroena? Jendeak interesagatik jokatzen al du? Eskuko telefonoan duten kontakturik ospetsuena nor ote da?Gai honetan sakontzeko Ana Goitia aurkezle eta influencerra ere elkarrizketatu dute. Beraien sekretuak kontatuko dituzte eta EiTB, zein Madrilgo ospetsuen trapu zaharrak atera dizkigute.Bestalde "Ibanen sekretuak" atalean, Ibanek bere anekdotarik ezkutuenak kontatuko dizkio Maite bere amari. Noski, hau dena, umorez josita!
-
5
4. Bizilagunak eta Tomas Lizarazu
Atal honetan hainbeste maite edo gorroto ditugunei buruz hitz egin dugu: bizilagunei buruz. Nolakoa ote da Ibanen eta Maiteren alboan bizitzea? Harreman ona ote dute beraien auzokideekin? Beraien bebarruan gertatzen diren anekdota eta bitxikeria guztiak kontatuko dizkigute. Baita Ibanek herriko alkatearekin izandako tirabirei buruz ere.Atal honetako gonbidatua Tomas Lizarazu izan da, Bulego taldeko abeslaria. Hau ere Ibanen eta Maiteren bizilaguna da. Konfesatu ezin diren sekretuak entzungo ote ditugu?
-
4
3. Parranda eta Telmo Trenado
Parranda da atal honetako hizketagaia. Nola bizi ote dute gaueko festa giroa Iban Garciak eta Maite Azpiazuk? Biak 14 urterekin egin zuten aurreneko parranda, beraz badute zer kontatua!Zein izan ote da egin duten festarik eroena? Zer musika gustatzen zaie? Parranda batean emandako musuak, adarrak jartzea dira? Gaiaz hitz egiteko Euskal Herriko parrandazale famatuenetakoa gonbidatu dute: Telmo Trenado. Honek bere esperientziak eta sekretuak kontatu dizkie.Atal berri bat estreinatu dute, "Ibanen sekretuak". Ibanek bere istoriorik ezkutuenak kontatu dizkio Maiteri. Ea nola erreakzionatzen duen!
-
3
2. Sare sozialak eta Twin Melody bikoa
Sare sozialen inguruan aritu dira Iban Garcia influencerra eta Maite Azpiazu, bere ama. Nola bizi ote ditu bakoitzak sare sozialak?Denok ere, geroz eta ordu gehiago ematen dugu pantaila aurrean. Zertarako balio dute? Onik egiten al digute? Zer da sareek eman dieten onena eta txarrena? Ibanek Aitana eta Paula Etxeberria bere lagunak gonbidatu ditu podcastera, Twin Melody bikotearen sekretuak ezagutzeko asmoz.Bestalde, egunerokotasunari helduz, ama-semeek arrandegi batera deitu dute hango berri ikasteko. Beti ere, umorea lagun!
-
2
1. Maitasuna eta Mikel Perez Artola
"Iufi!" podcastaren lehenengo atalean maitasunaren gaia landu dute Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek; zirrikitu guztietatik landu ere. Zer da maitasuna? Nor maitatu dezakegu? Iban sekula maitemindu al da? Maitek atzera egiterik izango balu, aldatuko al luke zerbait?Mikel Perez Artola, entrenatzaile pertsonala eta Conquis realityko irabazlea da atal honetako gonbidatua. Mikelek maitasunean duen esperientzia eta bere sekreturik ezkutukoenak azaldu dizkigu.Gainera, Maitek bere kontsultorioko ateak zabaldu dizkie jarraitzaileei haien zalantzak entzun eta erantzuna emateko asmoz. Jakina, dena umorez josita!
-
1
0. Iufi! podcasta eta bideopodcasta, Iban Garcia eta Maite Azpiazurekin
Iban Garcia instagramer ezagunak eta Maite Azpiazu bere amak, beren bizipenetatik abiatuz, umoretik aztertzen dituzte eguneroko gaiak: sare sozialak, maitasuna edota bizilegunekiko harremanak, besteak beste. Podcasta osatuko duten zortzi ataletan zehar, gai ezberdinak aztertzen dituzte banan-bana eta gonbidatu esanguratsuak ekarriko dituzte proposatzen den gaiean sakontzeko. Freskotasunez, gairik ohikoenei txispa eta umorea ateratzen diote Ibanek eta Maitek.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.Sail bereziak dituzte ataletan zehar. Podcasta Klixka Mediak eskoiztu du EITB Podkasterako.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...