PODCAST · music
MUSIKA ZUZENEAN
by Hamaika Telebista
Musika Zuzenean telebista saioko elkarrizketak entzungai
-
55
Ithaka - MusikaZuzenean TB # 246
Musika Zuzenean Telebista saioaren 246. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Orio herrira egin dugu bidai. Ithaka taldeko kideak genituen entsegu lokalean zain argitaratu duten 'Biluzik' diskoa besapean. Luze eta zabal aritu gara taldeaz eta lan berriaz.
-
54
Letagin - MusikaZuzenean TB # 245
MusikaZuzenean telebista saioaren 245. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Oñatiko Eltzia gunera egin dugu bidai. Bertan Letagin taldeko lagunak genituen zain argitaratu berri duten 'Zurrunbiloan' disko berria besapean. Luze eta zabal aritu gara lan berriaz, bai eta Euskal Herriko rock and roll eszenaz.
-
53
Huntza - MusikaZuzenean TB # 244
MusikaZuzenean telebista saioaren 244. atala monografikoa izango da. Huntza taldea izango da saio osoko protagonista bakarra, otsailaren 3an Bilboko Miribillan eskaini behar duen azken emanaldia aitzaki. Taldearen musika bidea errepasatuko dugu luze eta zabal, eta horretaraklo azken entsegu batera gerturatu gara, taldekideekin batera, taldearen egoera ezagutzeko.
-
52
Braulio - MusikaZuzenean TB # 243
MusikaZuzenean telebista saioaren 243. ataleko erreportaje nagusian Braulio taldea ezagutuko dugu, eta horretako Ondarruko Portuko Ranpi ederrean egin dugu hitzordua taldea osatzen duten Ruben, Kepa eta Gotzonekin. Hirukoarekin 'Lur azpira itzuli' izeneko bigarren diskoan barneratuko gara.
-
51
Ginger - MusikaZuzenean TB # 242
MusikaZuzenean Telebista saioaren 242. atalean Ginger taldea ezagutuko dugu. Zarautz herriko entsegu lokaletan egin dugu hitzordua Andrea, Imanol, Jone eta Nerearekin argitaratu duten 'Narras' (Balio Dute) diskoa gertutik ezagutzeko.
-
50
La Basu - MusikaZuzenean TB # 241
MusikaZuzenean TB saioaren 241. ataleko erreportaje nagusia Rap giroetan dator. La Basu abeslariarekin egin dugu hitzordua berriki kaleratu duen 'Lurralde Komantxe' lana gertutik ezagutzeko. Errima eta erritmo borrokalariak biltzen dituen lana da honakoa, non mundu osoako raplariak batu dituen bere albora.
-
49
Txuma Murugarren - MusikaZuzenean TB # 240
Erreportaje nagusia grabatzeko Mutrikun izan gara, eta bertan, Txuma Murugarren musikariarekin egin dugu hitzordua Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean argitaratu duen 'Gautegia' diskoa ezagutzeko. Nick Cave musikariaren 'Nocturama' diskoaren berrikuspena da honakoa, non Txuma eta bere bandak kantuak moldatu dituzten beraien erara.
-
48
Nafarroa 1512 - MusikaZuzenean TB # 238
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko talde protagonista Nafarroa 1512 izango da. Arbizuko entsegu lokalean egin dugu hitzordua taldeko kideekin berriki kaleratu duten 'Askatasun Haizea' disko txikia ezagutzeko.
-
47
Txopet - MusikaZuzenean TB # 237
MusikaZuzenean TB saioaren 237. erreportaje nagusian Txopet taldea ezagutuko dugu. ‘Nahiz eta jausi’ disko berria kaleratu du hiruko bandak, eta aitzaki horrekin taldeko kideekin batu gara luze eta zabal hitz egiteko!
-
46
Gilda - MusikaZuzenean TB # 236
MusikaZuzenean telebista saioaren 236. atalean Gilda talde gipuzkoarra ezagutuko dugu. Erreportaje nagusia grabatzeko Beasainen izan gara, eta bertako entsegu lokaletan topatu ditugu Gilda taldeko Anabel, Amagoia eta Maialen. Beraiekin batera 'Basati' (Balio Dute) disko berrian murgilduko gara.
-
45
Neallta Fola - MusikaZuzenean TB # 235
MusikaZuzenean 235. saioko erreportaje nagusia grabatzeko Aretxabaletako Kuartelean izan gara, herriko kultur egitasmoen arnaslekuan. Bertan du entsegu lokala Neallta Fola taldeak eta bertan sortu dituzte 'Hemen eta Orain' disko berriko kantuak. Karlote, Kanu eta Ander taldekideekin batu gara taldeari buruz luze eta zabal hitzegiteko.
-
44
Balio Dute - MusikaZuzenean TB # 234
MusikaZuzenean TB saioaren 234 ataleko erreportaje nagusian Balio Dute kolektiboa ezagutuko dugu. Donostialdean sorturiko ekimena da honakoa, eta antolatu duten Kutixik jaialdia aitzaki hartuta taldeko hainbat musikariekin egin dugu hitzordua Egiako Le Bukowski aretoan. Kolektiboaz, argitaratuko dituzten disko berriez eta kontzertuez ariko gara luze eta zabal.
-
43
Ezta Ilen - MusikaZuzenean TB # 233
Musika Zuzenean telebista saioaren 233. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Zaldibar herriko Garirock elkartearen entsegu lokaletara jo dugu. Bertan egiten ditu saioak Ezta Ilen taldeak, eta bertan sortu dituzte lehen diskoa osatzen duten bederatzi kantuak. Luze eta zabal aritu gara Ander, Sergio eta Aritzekin.
-
42
Haira - MusikaZuzenean TB # 232
MusikaZuzenean Telebista saioaren 232. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Baxe Nafarrora egin dugu bidai Peio Erramouspe musikariak abian jarri duen Haira egitasmoa ezagutzeko. 'Laupabortz aire ttipi' (USOPOP zigilua) diskoa besapean, herri kantutegiko abestiak sustrai eta elektronika abiapuntu duen lanean barneratzeko parada izan dugu, Paxkal, Julen eta Allande musikariekin batera.
-
41
Zeker - MusikaZuzenean TB # 231
MusikaZuzenean TB saioko 231. ataleko erreportaje nagusian Zeker talde bizkaitarra ezagutuko dugu. Elorrixoko punkrock bandak 'Su hartu bitartean' bigarren diskoa kaleratu berri du, eta Ateneoan eskaini zuten emanaldiaren aurretik batu ginen laukoarekin lan berriaz luze eta zabal solasteko.
-
40
Añube - MusikaZuzenean TB # 230
MusikaZuzenean TB saioaren atal honetan Añube taldeko kideekin egin dugu hitzordua taldeak martxan duen bira amaiera aitzaki. Taldearen iragana, oraina eta geroa ezagutuko dugu Bergarako musika taldeen entsegu lokaletan egindako erreportaje ederrean.
-
39
Kinada - MusikaZuzenean TB # 229
MusikaZuzenean TB saioaren 229. ataleko erreportaje nagusian Kinada talde gaztea ezagutuko dugu, berriki kaleratu duten estudioko 'Etsaiarekin Dantzan' bigarren diskoa aitzaki.
-
38
Feline - MusikaZuzenean TB # 228
Martxan da MusikaZuzenean telebista saioaren denboraldi berria! Feline talde gernikarra izango da 228 saioko talde protagonista. 'Jan Zu' izeneko disko berria kaleratu dute, eta kantu berriak ezagutzeko hitzordua egin dugu laukoarekin Kult Parnasoa ederrean.
-
37
Erroka - MusikaZuzenean TB # 226
MusikaZuzenean TB saioaren 226. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Hernanin izan gara. Erroka taldeko kideekin egin dugu hitzordua kaleratu berri duten disko koloretsua ezagutzeko. Iker de las Heras eta Manex Pagola musikariek osatzen dute Erroka talde, eta musikalki erritmo beroetan dator biko banda.
-
36
Etxepe - MusikaZuzenean TB # 227
MusikaZuzenean TB saioaren 227. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Arrasateko Garagartza auzoan egin dugu hitzordua Etxepe taldeko kideekin. Luze eta zabal aritu gara argitaratu duten 'Etxepe Kids' diskoaz, eta laster argia ikusiko duen 'Etxeperreo' lanaz.
-
35
Balerdi Balerdi - MusikaZuzenean TB # 225
MusikaZuzenean TB saioaren 225. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Iruñea zaharrera egin dugu bidai. Balerdi Balerdi taldeko kideekin egin dugu hitzordua GOR diskoetxearen babesean kaleratu berri duten disko txikia ezagutzeko. Agertokira igo aurretik elkartu gara gaur egun taldea osatzen duten lau musikariekin.
-
34
Olaia Inziarte - MusikaZuzenean TB # 224
https://hamaika.eus | MusikaZuzenean Telebista saioaren 224. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko nafarroako Oronoz Mugairen izan gara. Bertan Olaia Inziarte musikariarekin egin dugu hitzordua egun eguzkitsu ederrean, argitaratu berri duen 'Lehengo Lepotikan Burua' diskoa ezagutzeko. Luze eta zabal aritu gara bere musika bideaz.
-
33
Agur - MusikaZuzenean TB # 223
https://hamaika.eus | MusikaZuzenean TB saioaren 223. atalean AGUR taldea ezagutuko dugu. Gernikako Iparragirre Rock Elkartean batu zen taldea 2020 urtean, eta dagoeneko kalean dute diseinu ederrean bilduta datorren 'Garena Gara' disko 'luzea'. Ospa tabernan egin dugu hitzordua hirukoarekin, eta bokata eta garagardo artean luze eta zabal aritu gara disko berriaz.
-
32
Kuma No Motor - MusikaZuzenean TB # 222
MusikaZuzenean TB saioaren 222. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Donibane Ziburuko gaztetxean izan gara. Bertan du entsegu lokala Kuma No Motor talde lapurtarrak, eta bertan garabatu dute berriki argia ikusi duen duen 'Baiona zikina' lana. Saio guztiak ikusteko:
-
31
Arene 6 - MusikaZuzenean TB # 221
MusikaZuzenean telebista saioaren 221. ataleko talde protagonista Arene 6 izango da. Algortan egin dugu hitzordua taldeko kideekin punk oi! giroetan datorren 'Bereizezinak' disko txikia gertutik ezagutzeko.
-
30
Janus Lester - MusikaZuzenean TB # 220
Musika Zuzenean TB saioaren 220. atalean Janus Lester taldea ezagutuko dugu, eta horretarako Jokin Pinatxo taldeko abeslariarekin egin dugu hitzordua. 'Ez gaiatzala loak harrapatu' diskoa besapean, luze eta zabal aritu gara lehen diskoaz eta taldearen inguruan.
-
29
Harria - MusikaZuzenean TB # 219
MusikaZuzenean telebista saioaren 219. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Bergaran izan gara. Harria taldeko lagunekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duten lehen diskoa ezagutzeko.
-
28
Ghau - MusikaZuzenean TB # 218
MusikaZuzenean Telebista saioaren 218. ataleko erreportaje nagusira Ghau egitasmoa ekarri dugu, Gartxot Unsain musikari donostiarrak gidatzen duen artefaktua. Luze eta zabal aritu gara argitaratu berri duen 'Arin Nira' lanaz.
-
27
Azken Sustraiak - MusikaZuzenean TB # 217
Musikazuzenean telebista saioaren 217. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Goierrin izan gara, eta bertako txoko ederretan batu gara Azken Sustraiak taldeko bost lagunekin. Argitaratu berri duten diskoa izan da taldea gertutik ezagutzeko aitzakia.
-
26
Benizze - MusikaZuzenean TB # 216
MusikaZuzenean telebista saioaren 216. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Gasteizen izan gara. Beñat Goitia musikariarekin egin dugu hitzordua Benizze egitasmoa ezagutzeko, kaleratu duen lehen diskoa aitzaki.
-
25
Su Ta Gar - MusikaZuzenean TB # 215
MusikaZuzenean telebista saioaren 215. atala monografikoa izango da. Su Ta Gar taldearen 'Alarma' disko berria izango dugu protagonista gaurko saioan, eta horretarako taldearen entsegu lokalean izan gara Eibarren. Taldeko sortzaile diren Aitor eta Xabi izan ditugu elkarrizketan lagun, beraiekin batera taldearen bidean eta lan berrian murgiltzeko.
-
24
AMA SAY - MusikaZuzenean TB # 214
MusikaZuzenean telebista saioaren 214. ataleko erreportaje nagusian Ama Say taldea ezagutzeko aukera izango dugu. 90 hamarraldian ekin zion taldeak jotzeari, eta egun bueltan dira 'Ero Bomb' disko berria besapean. Bilboko Kafe Antzokian batu gara taldekideekin lan berriaz gehiago jakiteko
-
23
XSAKARA - MusikaZuzenean TB # 213
MusikaZuzenean Telebista saioaren 213. saioko erreportaje nagusia grabatzeko Bermeon izan gara. XSakara abeslariarekin egin dugu hitzordua argitara eman duen 'Lurrikarak' kantu xorta gertutik ezagutzeko.
-
22
Leizeak - MusikaZuzenean TB # 212
MusikaZuzenean TB saioaren 212. atala grabatzeko Zizur Nagusira jo dugu, Bertako Rocketxera. Leizeak taldeko lagunekin egin dugu hitzordua argitaratu duten 'Ez da soinurik' diskoa ezagutzeko.
-
21
Bullets Of Misery - MusikaZuzenean TB # 211
MusikaZuzenean Tb saioaren 211. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Gernikako Iparragirre Rock Elkartera jo dugu. Bertan du entsegu lokala Bullets of Misery taldeak, eta bertan sortu dituzte 'Debile principium melior fortuna sequatur' disko berriko kantuak. Luze eta zabal aritu gara lan berriaz eta muturreko metal musikaz.
-
20
Kosmai Kosin - MusikaZuzenean TB # 210
Musika Zuzenean Telebista saioaren 210. atalean Kosmai Kosin taldea ezagutuko dugu. Donostiako Lucky Horse tatu dendan egin dugu hitzordua bikoarekin elektronika giroetan argitaratu duten 'Apotheke' lehen diskoa ezagutzeko.
-
19
Xutik - MusikaZuzenean TB # 209
MusikaZuzenean Telebista saioaren 209. atalean Xutik taldea ezagutuko dugu. 15 urte darama taldeak musika errepidean eta disko berria dute besapean: "Kantu berrien azalean". Luhusoko gaztetxean egin dugu hitzordua taldekideekin lan berriaz luze eta zabal hitzegiteko.
-
18
TOC - MusikaZuzenean TB # 208
MusikaZuzenean telebista saioaren 208. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko TOC talde bizkaitarraren entsegu lokalean izan gara. Mungiako laukoteak disko berria kaleratu du, eta lana ezagutzeko hitzordua egin dugu Aitor, Ander, Mikel eta Xabierrekin.
-
17
Sutan - MusikaZuzenean TB # 207
MusikaZuzenean TB saioaren 207. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Bilbora egin dugu bidai. Sutan taldeko lagunekin egin dugu hitzordua Mauka diskoetxearen babesean kaleratu duten estudioko bigarren diskoa ezagutzeko.
-
16
Ines Osinaga - MusikaZuzenean TB # 206
MusikaZuzenean telebista saioren 206. ataleko protagonista Ines Osinaga musikaria izango da. 'Itsasoa da bide bakarra' disko-liburua plazaratu berri du Elkar diskoetxearen babesean, eta lan berria ezagutzeko luze eta zabal aritu gara Arrasteko Kulturola gune ederrean.
-
15
Joseba Irazoki eta Petti - MusikaZuzenean TB # 205
MusikaZuzenean TB saioaren 205. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Donostiako Doka antzokira egin dugu bidai Joseba Irazoki eta Petti musikariek atera duten split diskoa ezagutzeko.
-
14
Neomak - MusikaZuzenean TB # 204
Aste honetako Musikazuzenean TB saioko erreportaje nagusian Neomak taldea ezagutuko dugu. Argitaratu berri duten lehen diskoa aitzaki hartuta taldeko kideekin egin dugu hitzordua, musikarien unibertso berezian murgilduz. Hitz Bitan atalera berriz, Txomin Uribe gonbidatu dugu, Piztiak taldeko abeslari eta gitarrajolea. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.
-
13
Nize - MusikaZuzenean TB # 202
MusikaZuzenean telebista saioaren 202. atala grabatzeko Bilbon izan gara. Nize taldeko Intza, Niko eta Andrearekin batu gara entsegu lokalean argitaratu berri duten 'Zu Lo Han' disko txikia ezagutzeko.
-
12
Assata - MusikaZuzenean TB # 200
Musika Zuzenean telebista saioaren 200. ataleko erreportaje nagusian Assata taldea arrasatearra ezagutuko dugu egunotan kaleratu duen 'Oasia' diskoa aitzaki.
-
11
Gari - MusikaZuzenean TB # 199
https://hamaika.eus | Musika Zuzenean telebista saioaren 199. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Bilbon izan gara. Gari musikariarekin egin dugu hitzordua berriki Maldanbera taldearekin batera kaleratu duen 'Zuzenan 2022' diskoa gertutik ezagutzeko.
-
10
Kokein - MusikaZuzenean TB # 198
MusikaZuzenean TB saioaren 198. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Eibarren izan gara. Kokein taldeko kideekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duten 'Atomika' diskoa ezagutzeko.
-
9
Guda Dantza - MusikaZuzenean TB # 197
MusikaZuzenean TB saioaren atal honetako erreportaje nagusian Guda Dantza taldea ezagutuko dugu, argitaratu duten 'Esangabekoak' (Baga Biga) diskoa aitzaki. Formatuko bereziko lana kaleratu dute, bidez batez taldearen lehen 10 urteak ospatzen.
-
8
Verde Prato - MusikaZuzenean TB # 196
Musika Zuzenean Telebista saioaren 196. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Tolosan izan gara, eta bertan Ana Arsuagarekin egin dugu hitzordua, Verde Prato gisa taularatzen den musikari gaztearekin. Bere musika bidean murgildu gara, estudioko azken emaitza duen 'Jaikiera' disko txikia aitzaki.
-
7
Merina Gris - MusikaZuzenean TB # 195
MusikaZuzenean telebista saioaren atal honetan Merina Gris taldea ezagutuko dugu. Paskal, Sara eta Julen dira Merina Gris, eta beraiekin batera 'Zerua Orain' izena daraman diskoan murgilduko gara luze eta zabal.
-
6
Black Is Beltza - Ainhoa - Soinu banda - MusikaZuzenean TB # 190
Aste honetako MusikaZuzenean TB saioa berezia dator! Erreportaje nagusian Black Is Beltza II - Ainhoa - soinu bandari erreparatuko diogu, Elkar diskoetxeak argiatara eman duen binilo bikoitza aitzaki.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Musika Zuzenean telebista saioko elkarrizketak entzungai
HOSTED BY
Hamaika Telebista
CATEGORIES
Loading similar podcasts...