PODCAST · society
Potx eta Lotx, bai esan?
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora.
-
11
10. Antropologoa: Arantzazu Sagarzazu
Arantzazu Sagarzazu gonbidatu dugu gure artera eta antropologoen lanaren inguruko bitxikeriak argitzeko eskatu diogu.
-
10
9. Bertsolariak: Iker Zubeldia
Bertsolariek nola lan egiten duten, bertsolarien lanbidea ezagutuko dugu "Potx eta Lotx, bai, esan?" podcastaren atal honetan. Bertsolari izateko zer ezaugarri behar dira? Euskal Herrian bertsolari asko dago? Txapelketetan abesteaz aparte, parrandatan ere egiten da bertsotan?Galderei erantzunak emateko Iker Zubeldiari eskatu diogu gure artera hurbiltzeko. Bertso munduko hainbat bitxikeria azaldu digu. Eta berarekin batera… Izaskun eta Xabi Sound!Mikroa kokatu, eskuak atzera eta… bertsoa jartzera!
-
9
8. Pilotuak: Jorge Merino
"Potx eta Lotx, bai, esan?" podcastaren atal honetan pilotuen lanbidea nolakoa den ezagutzera goaz.Pilotuek mapak erabiltzen al dituzte? Zeruan ere hegazkinentzako ibilbideak daude? Nola ateratzen da pilotu izateko gidabaimena? Zaila da? Zer da hegazkin baten barruan gerta daitekeen gauzarik txarrena?Galderak erantzuteko Jorge Merino gonbidatu dugu. Hegazkinen munduko bitxikeriak azalduko dizkigu. Eta Izaskun eta Xabi Sound, gurekin festa alaitzeko.Piztu motorrak, sakatu botoia eta… has gaitezen hegan!
-
8
7. Baserritarrak: Amelia Jauregi
Baserritarren inguruko gauzak jakitera goaz podcastaren 7. atalean. Edonor izan daiteke baserritarra? Gauza asko jakin behar da baserria aurrera eramateko? Behin erretiratuta, baserri-lanetik ere erretira daiteke baserritarra?Ameliak erantzungo dizkigu galdera hauek eta gehiago. Baserri munduko sekretu guztiak elkarbanatuko ditu gurekin; eta beti bezala Izaskun eta Xabi Sound ere gure artera etorriko dira!Batu lastoa, ukuilura sartu eta…lanera!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
7
6. Musikariak: Ines Osinaga
Podcastaren atal honetan musikarien lanbidea eta egunerokoa ezagutuko dugu. Musikari izateko zer baldintza bete behar dira? Hain garrantzitsua da instrumentuak ondo jotzea? Musikarekin jolastea garrantzitsua da? Zer da managerra?Galderei erantzunak emateko Ines Osinaga hurbildu da gure artera. Musika munduko bitxikeriak azalduko dizkigu, oholtza gainekoak eta itzalpekoak. Eta beti bezala, Izaskun eta Xabi Sound etorriko dira gure festa alaitzera.Hartu instrumentua aldean, mikrofonoak piztu eta… abestera!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
6
5. Nutrizionistak: Amaia Diaz de Monasterioguren
Nutrizionistaren lanbidea nolakoa den ezagutuko dugu atal honetan. Jaten dugunak Osasunean eragina du. Denetik jatea zergatik da garrantzitsua? Badaude onak eta txarrak diren elikagaiak? Zer gerta daiteke erosketak egitera haserre edo urduri joaten bagara?Galdera garrantzitsu hauek erantzuteko Amaia Diaz de Monasteriogureni esan diogu hurbiltzeko. Elikaduraren sekretuak azaldu dizkigu Amaiak. Izaskun eta Xabi Sound ere etorriko dira gure festa alaitzera.Amantala jarri, sua piztu… eta algarak kozinatzera hurbildu!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
5
4. Erraldoi-egileak: Xabi Mendizabal
Nola egiten dira erraldoiak? Podcastaren atal honetan erraldoi egileen lanbidea ezagutzera goaz. Zergatik maite dira horrenbeste erraldoiak Euskal Herrian? Nork eta nola egiten ditu? Lan handia du erraldoia egiteak?Azalpenak emateko Xabi Mendizabal erraldoi-egilea gonbidatu dugu. Erraldoi baten atzean zer lan dagoen azalduko digu Xabik eta bere lanaren bitxikeriak kontatuko dizkigu. Eta beti bezala, Izaskun eta Xabi Sound podcastean izango dira festa alaitzera.Txistua eta danbolina hartu eta hasi dantzan!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
4
3. Influenzerrak: Ana Goitia
Influenzerren lanbidea ezagutuko dugu "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastaren atal honetan. Influenzer izatea, erraza al da? Edonor izan daiteke? Badago kamera atzeko sekreturik kamera aurrean hobeto agertzeko? Zer kontatu behar du influenzerra denak?Horretarako, Ana Goitia influenzerra gonbidatu dugu. Berak kamera atzeko sekretuak kontatu dizkigu eta bideo bat egiteko zenbat lan dagoen atzean azalduko digu. Eta horrez gain, sekulako giroa jarri dute Izaskun eta Xabi Soundek.Begiratu kamerara eta egin irribarre!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
3
2. Suhiltzaileak: Gaizka Galfarsoro
Suhiltzaileen lanbidea ezagutuko dugu "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastaren bigarren atalean.Zer egiten dute suhiltzaileek? Etxeak su hartzen badigu zer da egin behar dugun lehen gauza? Eta zer ez dugu egin behar? Argitzeko, Gaizka Galfarsoro suhiltzaile oñatiarra gonbidatu dugu podcastera. Berak suhiltzaileen sekretuak azalduko dizkigu eta suhiltzaileen lanean gertatzen diren bitxikeriak ere kontatu dizkigu. Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako.Alerta gorriaaaaaaaaa!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
2
1. Magoak: Imanol Ituiño
"Potx eta Lotx, bai esan?" podcastaren lehen atalean magoen lanbidea ezagutzera goaz.Zer da magia? Trikimailuak dira? Nola izan daiteke magoa? Horretarako, Imanol Ituiño mago Bilbotarra gonbidatu dugu. Berak magiaren atzean dagoen lanaren inguruan hitz egingo digu eta oso ondo pasatuko dugu berarekin! Izaskun eta Xabi Sound ere ez dira faltako.Magikoa izango da!Potx eta Lotx pailasoak haurren jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte "Potx eta Lotx, bai esan?" podcastera.
-
1
0. Teaserra
Potx eta Lotx pailasoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte beren txokora. Haien ofizioan, lanbidean, nola trebatu diren galdetzeko eta batez ere lana nola egiten duten lehen eskutik jakiteko. Magoak, nutrizionistak, musikariak, influenzerrak, edota suhiltzaileak, izango dituzte gonbidatuen artean, besteak beste. Izaskun eta Xabi Soundek ere parte hartzen dute podcastaren atal bakoitzean, ohiko alaitasuna eta musika lagun.Unitate didaktikoa ere proposatzen dute, lagunartean edo gelan garatzeko.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz, eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko, ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...