PODCAST · society
Solasean
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Eguneroko bizitzan sortzen diren gai eta gertakarietatik egin ditugun solasaldiek utzitako elkarrizketak biltzen ditugu podcast honetan
-
3
Futbola: Lehen mailako bost entrenatzaile euskaldunak
Lehen mailako futbolaren historian aurreneko aldiz, hego Euskal Herriko bost talde nagusietako entrenatzaileak euskal hiztunak dira 2019 urtean eta mahai berean elkartu ahal izan ditugu Osasuna, Alaves, Eibar, Reala eta Athletic-eko aldagelatako gidariak. Jagoba Arrasate, Asier Garitano, Jose Luis Mendilibar, Imanol Alguacil eta Gaizka Garitano, futbolari izan ziren entrenatzaile izatera iritsi aurretik, beraz ondo baina hobeto ezagutzen dituzte aldagelak ez ezik afizioak ere. Liga txapelketaren atseden tarte bat baliatuta elkartu ahal izan genituen eta lagun arteko giroan.
-
2
Garazi Peritz: Adopzioaz ''Ez dugu ezkutatu behar nondik gatozen''
Colombian sortu zen Garazi Peritz; Bogotako zubipe batean erditu zen bere ama biologikoa eta hura non gertatu zen jakitera joan da Zarautzen hazi duten gurasoekin. "Harro nago,familia bikaina dut" errepikatzen du eta esker ona azaltzen die Zarautzen hezi duten gurasoei ;Txus eta Xabier Euzkitze. "Ez dakite zer inportantea izan den bidai hau niretzat" azpimarratzen du Colombiatik itzuli berritan. "Beti jakin dute sustraien berri jakin nahi nuela" eta horregatik egin dute bidaia fisiko eta geografikoa elkarrekin. Podcast-ean azaltzen dizkigu bizipenak, Garazik. Esataria: Maite Artola
-
1
Xabi Alonso, Futbolaria: ''Ez naiz hemendik mogituko''
Xabi Alonso futbolari-ohiari ez zaio asko gustatzen komunikabideen aurrean hitz egitea. Saiakera asko eta gero geratu gara berarekin honetaz eta hartaz aritzeko. Periko Alonso aitarengandik sortu zitzaion Futbolean aritzeko zaletasuna. Nola nahi, Aitak adina garrantzia edo gehiago izan du Amak bere bizitzan. Bai eta bere emazte eta bien hiru seme alabek ere. Madrilen eta atzerrian egin duen ibilbide profesionala eta gero Donostiara itzulita dago. "Ez naiz hemendik mugituko" sendo adierazten du eta ez dagoela alderik joan zen eta itzuli den Xabiren artean: "berdin berdina da" dio.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...