Transintonia

PODCAST · society

Transintonia

Transintonia, Transexualitatearen aniztasuna azaleratzeko podcasta da. Aitzole Araneta du gidari. Gizarteak gaiarekiko dauden ezjakitasuna asetzeko asmoz sortua. Medikuntzan, familian, aktibismoa edo eta artearen aldetik begiratuta lehen eskuko informazioa eskura jarriz, sei ataletan. On Timek ekoitzi du, eta EITB Podkastek aurkezten dizu bere atarian eta podcast agregatzaileetan.

  1. 7

    #06.- Artean Fikzioan transtesatuz: Transexualitatea eta sormena

    Izaskun Arandia eta Esti Urresolarekin, alegia "My Way Out" eta "20.000 erle espezie" filmen zuzendariekin, aztertu nahi izan dugu transexualitateak artean eta kulturan izan duen isla Transintonia podcastaren seigarren eta azken atalean. Gaiarekiko interesa nola piztu zitzaien ere jakin nahi izan dugu haien ahotik. Emakume izanik, trasnsexualitatea bezalako gai sozialak ezberdin kontatzen ote diren ere galdetu diegu.  Fikziotik nolako mundua irudikatu genezake?  Eta etorkizunean, fikzioa lagun, desagertuko ote dira sexua eta gaur egungo etiketak? Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  2. 6

    #05.- Erotika eta transexualitatea

    Harreman sexualetan eta erotikan murgilduko gara atal honetan Eder Iturralde gaztearen laguntzarekin. Ezjakintasun handia dago arlo honekiko gizartean eta galderak bata bestearen atzetik sortu zaizkigu. Harremantzeko garaian nolako zailtasunak izaten dira? Ligatzea, ezberdin ote da neska edo mutil izanda? Pertsona transexualak fetitxitzatuta sentitzen dira? Zer nolako onarpena izan duzue besteekin harreman erotikoak izateko garaian? Bakarrik egotea izan da transexualitatearen narratiba, egoera hori aldatzen ari al da?  Ea bakarren bat erantzuten dugun, gaian interesa daukanari egoera argitzeko. Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  3. 5

    #04.- Hormonak: gorputz eraldaketa eta sexuen zientzia

    Irati Lopetegi familia-medikuarekin, transexualitatea zientifikoki azaltzen saiatu gara. Testosterona, estrogenoak, hormonak… Gizartean dauden kasuistika ezberdinak. Gizon eta emakumeak sortzetik gara gizon eta emakume, edota erreferentzia kulturalak ezinbestekoak dira berezketa hori egiteko? Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  4. 4

    #03.- Hutsunea eta Betetasuna; falta dena eta familia

    Urteak pasata, Ekai Lersundiren  gurasoekin errepasoa egin diogu transexualitatearen bilakaerari. Espainiar Estatuan legea onartu da, Eusko Legebiltzarrak 2012ko legea birmoldatu du, baina ez dago dena amaituta.  Atzera begira jarri gara Elaxar Lersundi eta Ana Belen Martinezekin, beti ere 2018an galdu zuten Ekai semea hizpide dela.  Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  5. 3

    #02.- Bidea, ekinez egiten da. Aktibismo berri(tzaile)ak

    Naizen elkarteko Aingeru Mayor eta Bea Sever sexologoak dira podkasteren bigarren atalera gonbidatu ditugunak. Transexualitaterako bidean, familiak aktibismoan murgiltzeak gizarteri egin dion ekarpena aztertu dugu: hala nola, haurren ikusgarritasuna, esaldi topikoak alboratu eta errealitatea egoki nola azaldu, desestimenduak, buloak… eta gurasoen formakuntzak duen garrantzia.  Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako

  6. 2

    #01.- Historia, ''h'' xeheaz

    Historia eginez hasiko dugu Transintonia, transexualitatearen aniztasunaz jardungo den podcasta eta bidelagunak aukeratu ditu Aitzole Aranetak abiatzeko; beti alboan izan dituen gurasoak.  Milak eta Jesus Marik, 80ko hamarkada amaieran bizitakotik hasi, eta gaur arteko bilakaera azaldu dute, hiruren arteko solasaldi goxoan. Alabak, haur zenetik zituen gauzak argi, gurasoen bidea luzeagoa izan da.  Aitzolek 20 urte zituela idatzi zuen  "munstruoa" idatziaren zatiak entzungo ditugu, orduko egoeraz jabetzeko. Baita aitak medikuari 2005ean idatzi zion gutuna ere.  Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  7. 1

    #00.- Transintonia: Transexualitatearen aniztasunaz, Aitzole Aranetak gidatuta

    Transintonia, Transexualitatearen aniztasuna azaleratzeko podcasta da. Aitzole Araneta du gidari eta gizarteak gaiarekiko daukan ezjakitasuna asetzeko asmoz sortuta dago eta Irailaren 10 etik aurrera eskainiko dizu EITB Poskastek.  Medikuntzan, familian, aktibismoan edo eta artearen aldetik begiratuta lehen eskuko informazioa eskura jarriko dugu 6 ataletan zehar. Fisiologia, erotika, sentimenduak eta gizarteak gaiarekiko izan dituen eta gaur egun dituen aurreiritzi eta jarrerak dira aztergaia.   Transintonia, On Timek ekoitzi du, EITB Podkasterako.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Transintonia, Transexualitatearen aniztasuna azaleratzeko podcasta da. Aitzole Araneta du gidari. Gizarteak gaiarekiko dauden ezjakitasuna asetzeko asmoz sortua. Medikuntzan, familian, aktibismoa edo eta artearen aldetik begiratuta lehen eskuko informazioa eskura jarriz, sei ataletan. On Timek ekoitzi du, eta EITB Podkastek aurkezten dizu bere atarian eta podcast agregatzaileetan.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

URL copied to clipboard!