Zubiak

PODCAST · society

Zubiak

Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteo arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko,nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.FMK-ek EITB Podkasterako ekoitzitako elkarrizketa Podcasta.

  1. 11

    Literaturaz, Arantxa Urretabizkaia eta Alaine Agirre

    Bilboko Azkuna Zentroan elkartu ditugu Arantxa Urretabizkaia eta Alaine Agirre idazleak. Gazteenak aukeratu du elkargunea, Gutun zuria eta areto honetan egiten diren kultur jarduera ugariak aintzat hartuta. Hori bai, Arantxarekin elkartu behar zuela aurrez jakin izan balu, lorategi bat aukeratuko zuela adierazi dio argi eta garbi. Sortzaile biek irakurri dute asko txikitatik. Alaineren kasuan, gordelekua izan dira liburuak; Arantxa, ezkutatu ere egiten zen irakurketan murgiltzeko. "Literatuda da, oso gutxiri asko interesatzen zaigun zerbait" bat datoz ideia horrekin. Zubiak podcasta, FMK Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.

  2. 10

    Euskarari buruz, Kike Amonarriz eta Ainhoa Larrañaga

    Donostiako Tabakalerako Prisman elkartu nahi izan ditugu atal honetako bi protagonistak, Kike Amonarriz eta Ainhoa Larrañaga. Areto argitsua aurkeratu dugu Zubiak-en atal honetarako, Euskararen egoeraren isla bailitzan. Kike Amonarrizek, Euskara haur zela galdu eta heldu zenean berreskuratu zuen, Ainhoak berriz Euskaraz ikasi eta bizi ahal izateko aukera izan du. Zubiak podcasta, FLM-k ekoitzi du EITB podkasterako.

  3. 9

    Klima-aldaketaz, Andoni Aizpuru eta Arnaitz Fernandez

    Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko biderik onena. Podcast honetan, hain zuzen ere, gizarteko arlo edo esparru berea aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean parteka dezaten, nork bere belaunaldiari dagokion ikuspegitik, eta bakoitzaren eskarmentutik ezagutzaren zubiak jarraitu dezan. Arteagako Urdaibai Bird Center-en abiatu dugu podcasta, Andoni Aizpuru eta Arnaitz Fernandez EITBko eguraldi aurkezleak bertan elkartuz. Ahoz aho darabilgun klima aldaketaren inguruan jarri ditugu solasean. Zenbateraino aldatu zaigu Klima larrialdiaren inguruko pertzepzioa azken urteetan zehar? Zein da etorkizuna? Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako

  4. 8

    Jai-Alaiaz, Juan Antonio Zulaika eta Xabier Barandika

    Nola ez, Gernikako pilotalekuan elkartu ditugu Juan Antonio Zabala eta Xabier Barandika puntistak, Gernika Jai-Alai baita Juan Antonion partidu gehien jokatu dituen lekua.  Pilotari biek dute eskarmentu handia hemengoaz eta Itsasoz bestaldekoaz, AEBko frontoietan ere lehiatu bait dira. Nola nahi ezberdina izan da garaia eta belaunaldia, eta egun errezagoa da kilometro askora egonda ere etxekoekin eta lagunekin harremanetan jarraitzea. Zubiak podcasta FLM-k ekoitzi du EITB Podkasterako.

  5. 7

    Zinemaz, Eneko Olasagasti eta Mikele Landa

    Bilboko Etxe betea-n zita atal honetarako. Arrazoia, Mikele Landa zinemagilea bertan ari dela zinema egonaldia egiten, bere lehenengo luzemetraia aurrera ateratzeko. Aproposa iruditu zaigu gunea zinemagile gaztea Eneko Olasagasti zuzendariarekin elkartu eta, Euskal Zinema-ren inguruan zubiak eraikitzeko. Zein da gure ikus-entzunezko industriaren etorkizuna? Gogoeta eginda eta arrazoituta dute bi sortzaileek.   Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  6. 6

    Sukaldaritzaz, Hilario Arbelaitz eta Jabi Rivero

    Etxe ondoan, Tolosako berdura plazan egin du zita Jabi Riverok eta hara hurbildu da Hilario Arbelaitz, eta non hobeto bertako elikagaiak goratzeko helburua duten bi sukaldari handi elkartzeko! Erretiroa hartu berria da Hilario, lanaren fruituak diren sariak irabazten Jabi; biak aparretan... Oiartzuarrak Amarekin ikasi zuen, Jabik "Ama" jarri zion Tolosan gidatzen duen jatetxeari eta agian ez da kasualitatea. Izan ere biek begiratu dute atzera Euskal sukaldaritzan aurrera egiteko garaian. "Ez ahaztu lehengoa" errepikatzen du Hilariok eta arretaz entzuten dio Jabik, prest dago trasmisioaren zubian sartu eta lekukoari heltzeko.  Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  7. 5

    Folk Loraldiaz, Maixa Lizarribar eta Hekthor Folk

    Folkaz aritzeko, Nafarretera etorri gara, Zubiak podcastaren gonbidatuetako baten museo etxera hain zuzen ere. Maixa Lizarribar trikitilaria hurbildu da Hekthor Folkekin solastera. Belaunaldi arteko elkarrizketa interesgarri bezain xelebrea sortu da. "Panderoa bateria da" bezalako esaldiak ahoskatu dituzte. Eta Folk kuttunak aurrera egin dezan bide berriak urratzeko beharra ikusten dute biek. Nondik jo behar du eta zein da euskal folkaren etorkizuna?   Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.

  8. 4

    Musikaz, Alex Sardui eta Idoia Asurmendi

    Donostiako Kursaaleko Plazan elkartu ditugu Musikaz aritzeko Alex Sardui eta Idoia Asurmendi. Idoiak aukeratu du lekua, izan ere plaza horretan izan zuen aurreneko ekitaldi esanguratsua.Zertarako sortu musika? Nola aldatu dira musika joerak Euskal Herrian eta kanpoan? Zein da gure musikaren etorkizuna? Eta autotuneaz? Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako

  9. 3

    Gure kirolaz, Iñaki Perurena eta Lur Errekondo

    Leitzaraino hurbildu gara atal honetan, gure gonbidatu baten etxera, hain zuzen ere. Iñaki Perurena eta Lur Errekondo elkartu bait ditugu Peru-Harrin, euskal kirolen inguruan solastu daitezen.  Nolakoa izan da herri kirolen bilakaera? Sendo daude? Zein da gure kirolen etorkizuna? Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako

  10. 2

    LGTBI+ kolektiboaz, Zuriñe Txiki eta Aner Peritz

    Sofen tabernan, alegia Gasteizko Kutxi kale ezaguneko Dazz Club tabernan elkartu ditugu Zuriñe Txiki eta Aner Peritz, transmaribollo kolektiboaz aritzeko, aniztasuna eta askatasuna aldarrikatzen ditugun bitartean. Nola aldatu da LGTBIQ+ taldea eta bere testuingurua? Zer egin daiteke? Zein da etorkizuna?                                                   Entzun Zubiak podcasatren atala! Zubiak FLM-k EITB podkasterako ekoitzitako podcasta da.

  11. 1

    Zubiak: Belaunaldien arteko elkarrizketak

    Ekainaren 26tik aurrera, Zubiak podcasta eskainiko dizugu EITB Podkasten Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan. Leku esanguratsuan egiten dira elkartzeak FMK-k EITB podkasterako egina da Zubiak podcasta.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteo arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko,nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.FMK-ek EITB Podkasterako ekoitzitako elkarrizketa Podcasta.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

URL copied to clipboard!