PODCAST · society
Elkarrizketak
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Egungo kirolarien elkarrizketak
-
11
''Emakumeek praktikatutako kirolaren ibilbidea ez daukagu ondo egituratuta''
Berdintasunaren bidean non dago emakumeek praktikatzen duten Kirola? Nola antolatu beharko luke emakumeen kirolak, gizonen eredua errepikatuz edo eta bere ibilbide propioa eginez? Etorkizunean nola irudikatzen dugu emakumeek praktikatutako kirola? Galdera horiek erantzutera gonbidatu ditugu Ainhoa Etxabe eta Garbiñe Etxeberria. Etxeberria, Realeko emakumezkoen futbol taldeko kirol zuzendaria da eta Etxabe Gipuzkoako herri kirol federazioko presidentea. Bakoitzak bere esparruaren inguruko hausnarketa zabaldu du eta herri kirolen eta futbolaren munduak oso ezberdinak izan arren, berdintasunaren bidean antzeko ahulguneak somatu dituzte kirol zuzendaritza postuetan dauden emakume biek. Entzun, Maitane Urbietak gidatutako solasaldia.
-
10
Emakumeak eta kirol kazetaritza : ''Berdintasunik ez dago kirol erredakzioetan''
Emakumeen nazioarteko egunaren testu inguruan, "Emakumea eta kirol kazetaritza" gaia aztertu dugu, alor honetan profesionalak diren bi kazetarirekin. Gure gonbidatuak, Elena Azpeitia ETBko kirol kazetaria eta Ane Urkiri NAIZ hedabideko kirol arduraduna izan dira. Egungo kirol erredakzioetako argazkia egitearekin batera, emakumezkoek burutzen dituzten lanez, emakumeen kirolaren inguruko kontzientziaz eta kirolari lotutako hedabideek berdintasunaren bidean egin beharreko lanak aletu dituzte Azpeitiak eta Urkirik. Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko kazetariak gidatuta. Entzun elkarrizketa!
-
9
Aimar Olaizola: Pilotari handi baten despedida, Goizuetan, betiko kantxan
2021-eko Azaroan esan zion agur Pilota profesionalari Aimar Olaizolak, Goizuetan, jaioterrian eta sarri sarri erabili izan zuen herriko kantxan. Kepa Iribar Goizetara hurbildu zen azken partida horren bezperatan Aimaren sentsazio eta sentimenduak bertatik bertara jasotzera. Lorturiko txapelak, jendearen berotasuna, Irujoren kontrako garaia, pilotaren etorkizuna, lesioak, pandemia, greba... denak aipatu zituzten. Aimarrak garbi ikusten du bere etorkizun hurbilean ere pilotari lotuta jarraituko duela, beste modu batera. Baikor da arlo horretan, "Pilota oso bizirik ikusten dut; gazte asko eta oso onak daude", aitortzen du. Entzun EITB podkasten elkarrizketa osoa.
-
8
Oinatz Bengoetxea: ''Euskal Herrian pilotari izatea pribilegioa da, nik hala bizi izan dut behintzat''
Oinatz Bengoetxeak (Leitza, 1984) 2022ko Urriaren 29an utziko dio pelotari profesional izateari. Labriten jokatuko du azken partida, aurrenekoa jokatu zuen toki berean. Profesional hasi baina askoz lehenago hasi zen pilotarekin harreman estua izaten. Jaioterrian, Leitzan, plazako frontoi irekian hazitako pelotaria da, kaleko pelotaria. Orduak ematen zituen bertan umetan, egunez bezalaxe udarako gauetan ere "berezkoa nuen nik pilotan jokatzea". Jaiotetxea handik ehun metrora zeukan. Ondoren jo zuen herriko pilota eskolara, eta han aurkitu zuen Julian Iparragirre, maisua. Egun, Euskadi Irratiko pilota aditua. Oinatz eta Julian, Leitzako plaza horretan elkartu ditu Kepa Iribarrek podcast gisara eskaintzen dizugun elkarrizketako. Bengoetxearen txapelak, aurkariak, prestakuntza…. finean bizimoduaz iharduteko, "bizitzari beti baietz esaten diot nik, kalean bezalaxe kantxa barruan, beti aurrera" dio Oinatzek. Eta halaxe zukutu du pelotari izatea, pribilegio bat izan dela barneratuz, baina bestelako plazerrei uko egin gabe "txapelketa garrantzitsuak beti prestatu izan ditut serio, baina parranderoa ere izan naiz, eta harro esaten dut". Frontoi handitako ibilia bukatzean, debutatu zuela 20 urte bete arteko hilabeteak herri txikietan jokatuz emango ditu, azkena etxean, Leitzako plaza irekian jokatuz "izugarrizko ilusioa egiten dit hasi nintzen tokian amaitzeak" dio EITB podkasteko elkarrizketa biografikoan pelotari handiak.
-
7
Miguel Gallastegi: Mende oso bat pilotari emana
Ehun urte ditu Miguel Gallastegi (Eibar 1918) pilotari ezagunak Iñaki Elortza lankideari podcastean bildu dugun elkarrizketa hau eskaintzen dionean. Buruz oso argi dago Miguel, entzungo duzuen bezala, xehetasun osoz gogoratzen ditu urte asko lehenago gertatutako gauzak, bere bizitza profesionalari dagozkionak eta berdin gerra eta haur garaiko kontuak. Hala nola irabazi zituen hiru buruz-buruko pilota txapelketei dagozkionak. Mendeurreneko omenaldiak jaso eta hilabete gutxira utzi gintuen frontoiari lotuta bizi izan zen gizon handia.
-
6
Peter Vietel: Leyenda del Surf
Roge Blasco conversa con Peter Vietel una leyenda de la practica del Surf. Vietel fue quien primero practicó en Europa este deporte tan arraigado ya en las costas vascas. Pero lo hizo en 1956 y en la conocida playa de Biarritz. Peter Vietel, conocido guionista de Hollywood vio romper las olas en la costa Labortana y pidió a sus colegas en USA que le enviaran,cuanto antes, una tabla. Huelga decir que creo escuela. Considera que Euskal Herria es "una de las maravillas del mundo". Vietel se afinco en Marbella y desde allí responde a las preguntas de Roge.
-
5
Martin Zabaleta: Everest 1980, ''Hicimos cumbre, con muchas dudas''
El 14 de Mayo de 1980, es un hito en nuestra historia ya que Martin Zabaleta y Pasamg Temba hollaron la cumbre del Everest. Aquella histórica foto de la Ikurriña y la bandera Nepalí en la cima del Everest la guardamos en la retina. En 2005, pasado un cuarto de siglo de aquel logro la "Euskal Selekzioa" tuvo un merecido homenaje en Gasteiz al que acudieron Penmba Thesaring, el Sidar de los sherpas de la expedición y el propio Pasamg Temba. Roge Blasco los entrevistarlos y Martin Zabaleta hizo de traductor. El descenso fue terrible y pudieron morir. Todos los detalles en el podcast.
-
4
Iñaki Otxoa de Olza: ''En la montaña hay que estar vivo y coleando''
Iñaki Otxoa de Olza tenia los pies en la tierra. El reconocido himalayista gozaba mas estando cerca de la estratosfera que del nivel del mar pero a pesar de sus logros recalcaba que las cimas de los ochomiles "son momentos de plenitud, no de gloria". En este podcast , Roge Blasco felicita a Iñaki tras haber enkadenado las cimas del Manaslu y el K2, sin oxigeno. Cita a un jovencísimo Alex Txikon y sobre todo habla de las sensaciones y recuerdos que le origino volver a la cima del K2. Iñaki Otxoa de Olza murio el 23 de Mayo de 2008 tras sufrir un ictus istemico en el Annapurna.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...