Hamarreko Handia

PODCAST · arts

Hamarreko Handia

Bertsolari aldizkariko blogarien txokoa da Hamarreko Handia. Bertan hamar bertsolarik hartzen dute parte, bakoitzak hilean behin kolaborazio bat eginez. Hemen euren bertso jarriak topatu ahal dituzu.

  1. 17

    Para que nos entiendan - Iñaki Gurrutxaga

    Iñaki Gurrutxagaren hilabete honetako kolaborazioa Hamarreko Handia blogean, Iñigo Aranbarriren artikuluari kizkurra ateraz.Doinua: Horra sei bertso kale

  2. 16

    Dena aldatu daiteke - Eli Zaldua

    Eli Zaldua Barquinen apirileko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean.Doinua: dena aldatzen da

  3. 15

    Bertsoak Iker Larrazabali - Ruben Sanchez

    Ruben Sanchezen hilabete honetako kolaborazioa Hamarreko Handia blogean.Doinua: agur sagar beltzaran

  4. 14

    Gomendioak - Julen Zelaieta

    Hilabete honetako Julen Zelaietaren kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Doinua: gai horrek badu mamia

  5. 13

    Hori baino gehiago ez dugu merezi - Xabat Illarregi

    Xabat Illarregiren martxoko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Doinua: Lagundurikan danoi

  6. 12

    Egun perfektua - Eli Zaldua

    Eli Zaldua Barquinen martxoko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean.Doinua: Izar ederrak

  7. 11

    Eta gu hemen - June Aiestaran

    June Aiestaranen martxoko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Doinua: ezezaguna. 

  8. 10

    Dudarik gabe - Julen Zelaieta

    Badira hilabete batzuk lehen aldiz Tik-Token sartu, gustatu eta bertako edukiak kontsumitzeko ohitura hartu nuenetik...

  9. 9

    Argazki bati jarriak - Xabat Illarregi

    Xabat Illarregiren kolaborazioa Hamarreko Handia blogean, Leitzako argazki zahar bat hizpide...Mundu bereko ez ganez gu tagure lehengo gurasoakgarai hartako bizimodu haiknonbatte daude jasoakZuri beltzea bideratu nahidittot zuek denan soakGure herriko argazki batijarri dizkiot bertsoak Garai beteko Leitzeko plazandela badakit hainbesteLau bertsolari oholtza batenentzulea doinu eskeArgazki honen pelikularibeire zentratu zattezteMuimendurik ez dao bainobertsoak entzun dattezke Lazkao Txiki ezkerrekoaeskuinekoa Lizasoikusten ez den hirugarrenaIgartzabal da akaso?eta herriko jende dexente:ume, heldu ta guraso…ta zu re bertan ikus zattezkehobeki beiretzen bazo Argazki honen hondoak berakekarri diten parrea…Atzekalden da Okabiokotontorran goratzarreaTa azpin hiru etxe: Añalde,Etxetxuri ta Torrea.Gaurtik aurrea ez du lehenokobegiz beittuko horrea Bertsotan oholtzan denek ez zueneuki izan aukera batTa herritar hoin misterioaktxundittu in nau erabatSeguro ezin dezaket esanbaino susmotan da XabatEntzuten ere eongo zelabertsotan bazekin hainbat Datarik ez dot aurkittu bainopasa da nahiko denboraLauroeigarren hamarkadakoargazkie izango da?Bertsoa eta herrie lotzenzebiltzen korapiloraEutsi zitzaion, eutsi zaio taeutsiko zaio gerora! Auskalo noizko argazki hontanibili naiz aztarrikeGaur e ai ganez bertsotan hainbatbertsolari sateliteEtorkizunen euki ditzatenbegik bertsotan jarritePlaza zaharreko argazki berrikbeti gordekottot nik e

  10. 8

    Gure oinetan - Maite Sarasola

    Maite Sarasolaren martxoko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Irati Majueloren hitzak bidelagun...Irati Majuelorenhitzak bidelagun,astindu dituztenakhorrenbeste garun.Beraz, lerro arteanhitz egin dezagun.Hiria gure oinetannola bizi dugun.  Flâneur-a ibiltariprototipikoa.Hartuz gune pribatueta publikoa.Ta zer bazara gorputzbat atipikoa,flâneuse bat egiturahorretan itoa?  Nork okupatzen ditukaleko baldosak?Nor dago erosoen?Nork igo ahotsak?Argi dago, nahiz askokjotzen duten ontzat,espazio publikoaez dela denontzat.  Nork zaintzen ditu haurrakmimoz ta arretaz?Nor arduratu etxeandauden beharretaz?Nor jateaz, garbitzeazeta abarretaz?Ea noiz hitz egitenden behingoz horretaz.  Etxe normatibo batpentsatzen hasitafuntzionatzen duenagehienean krisika.Baina etxe barruanhormigoiz josita.Ez da ezer gertatzenateak itxita.  Hiriek egiturabakarra dakarte,tinko mantentzen denairaultzen den arte.Geurera ekarritajoan gabe aparte.Bertsogintza ere badahiriaren parte.  Herri bateko plazanedo txapelketan,nork hartzen du lekua?Nork ez gehienetan?Birpentsatu dezagundenon mesedetan.Bertsoa nola biziden gure oinetan.  Guztionak eginezzaintzak ta ardurak.Kolektiboki hausnartuznon markatu mugak.Elkarri eraginezkilimak, azkurak.Horrela eraikikoda beste mundu bat!

  11. 7

    Gure ahotik jarriak - Iñaki Gurrutxaga

    Gure ahotik jarriak. Iñaki Gurrutxagaren hilabete honetako kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Doinua: ...Arren ta otoi, soziologiakargitu diezadalapertsona nola izan litekeenhain izaki anormalazeinek eta non idazten digunjakingo banu, oxalawatsap-talde ta kuadriletakohizketagaien atala.  Mezkita baten minareteakta elizako kanpaiakestatu ustez laikoetanikusten diren paisaiakgauza bakarrak xedatzen ditubizi ditugun garaiaklehen arazorik ez zen lekuanarazoak sortu nahiak.  Burka-legea eraman zutenEspainiko kongresuraoraindik ere kare-kondarrakgordetzen diren lekuraaskok eskuak ekarri dituzapi gabeko bururaeta eskuina, hara, sorpresa,feminista bihurtu da.  Komenientzira jabetzen garaukatutako ikurrezhonen ta haren askatasunabermatuko da, egurreztabernan hortaz gabiltza hizketanberotutako muturrezeta auzoko saharauiakanporatzeko beldurrez.  Burka-legea eraitsi zuten,pasa dezagun orria,ea, zein ote tokatzen zaigunhizketako gai berria?Orain Therian horiena dagure arazo larriabeste arazorik ez ikusteabai dela izugarria.  Animalia sentitzen direngizakumeen zerrendaazkenaldian hor omen dabilpaperetatik irtendanola ez direla hauek pertsona?Ezin al litezke senda?Transfobiaren elikagaiaplater txikitik hasten da.  Izan niqabak, izan hijabakedo izan Therianakdenon begiak elkartzen ditujartzen diguten dianakultraeskuinak markatzen ditugure hizketagai danakbehar dugunaz hitz egitekoorain baditugu lanak.

  12. 6

    San Valentin - Eli Zaldua

    Eli Zalduaren hil honetako bertso sorta Hamarreko Handia blogean.Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak III

  13. 5

    Nerabe baten egunerokoa: 1.eguna. Itxaso Paya

    Itxaso Payaren otsaileko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Doinua:Izarren hautsa

  14. 4

    Inauteriak - Ruben Sanchez

    Ruben Sanchezen hil honetako kolaborazioa Hamarreko Handia blogean.Doinua: Neskazaharrak eta apaizak

  15. 3

    Hogeita seigarrena - Julen Zelaieta

    Doinua: Norteko ferrokarrila

  16. 2
  17. 1

    Inperialismoari dezima - Libe Goenaga

    DOINUA: Venezuelako dezima doinu herrikoia

  18. 0

    Beste bat gabonei... hurrengo urtera arte! - Eli Zaldua

    Doinua: Gure herrian ligatzea / Calle melancolíaEli Zaldua Barquinen urtarrileko eta estreinaldiko kolaborazioa Hamarreko Handia blogean.

  19. -1

    Gabon zuriak - Ruben Sanchez

    Doinua: Agur sagar beltzaran

  20. -2

    Kamioi gidariari - Libe Goenaga

    Doinua: Jainko maitea nago II

  21. -3

    Kartz...zera, Ganbarak - Julen Zelaieta

    Hasi aintzinetik barkamenak eskatu nahiko nizkizueke 2022ko txapelketa Nagusirako antolaketan Kartzelak Ganbara izenarekin ordezkatu edo ez, eztabaidan aritu zineten elkarteko kide guztiei. Gaur Ganbarei buruz ariko naiz baina seguru aski behin baino gehiagotan Kartzela hitza aterako zait, oraindik 2022ko finalari buruz solasterakoan Beceko finala ateratzen zaidan modu berean. Hala ere, bi kontzeptuek badute elkarrekin loturarik. Ganbarak aunitz du kartzelatik eta Kartzelanganbarari buelta aunitz ematen zitzaizkion.

  22. -4

    Balioak - Libe Goenaga

    Libe Goenagaren urriko kolaborazioa Bertsolari aldizkariaren Hamarreko Handia blogean.DOINUA: Dama gazte polit  bat I

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Bertsolari aldizkariko blogarien txokoa da Hamarreko Handia. Bertan hamar bertsolarik hartzen dute parte, bakoitzak hilean behin kolaborazio bat eginez. Hemen euren bertso jarriak topatu ahal dituzu.

HOSTED BY

Bertsolari Aldizkaria

CATEGORIES

URL copied to clipboard!