Klioren Basoa

PODCAST · history

Klioren Basoa

Klio historiaren greziar musa zen eta bere basoan galduz gure herriaren iraganaren txoko eta bazterrik ezagun eta ezezagunenak ikertuko ditugu askok zein gutxik zekizkiten gauzak erakutsiz. Karlaundiren soldaduei jarraiki Ibañetako lepoetatik I. Mundu Gudak Ipar Euskal Herrian sortutako tirabiretara Gasteizko judutegitik pasaz. Historiaren zirrara sentitu nahi dutenentzako irratsaio belarrigozagarria.

  1. 16

    Frantziar Iraultza I (1789-1791)

    Aste honetako saioan Frantziar Iraultzaren kausez eta Frantzian nahiz Euskal Herrian izandako ondorioez jardungo gara, gertaera historiko esanguratsu honen lehen urteak aztertuko ditugularik.

  2. 15

    Manuel Iradier eta Ekuatore Ginea

    1875an, hogeita bat urte eskas zituela, bere emaztearekin eta koinatarekin joan zen Ekuatore Gineara Manuel Iradier y Bulfi gasteiztarra, bi eskupeta, ikerketa zientifikoak egiteko materialak eta Espainiako gobernuaren menpeko erakunde afrikanista batek emandako 10 000 pezetarekin. Bi urte eta erdiz aritu zen oihan eta mendikate zeharkaezinetan barrena bidaiatzen Afrikako lurralde ezberdinetan barna. Hari esker lortu zuen Espainiak gero Ekuatore Ginea izango zenaren gaineko kontrola.

  3. 14

    80ko hamarkada eta heroina

    Gaurkoan Aitor Aspururi egin diogu elkarrizketa, drogen problematikaren inguruan hainbat hitzaldi egin izan di tuena. Eta berarekin duela hogeita hamar urte jaso izan zen heroinaren booma izan dugu mintzagai.

  4. 13

    Ihauteriak

    Aste honetako Klioren Basoan historiaren inguruko gaiak apur bat alboratu eta etnologiari lotuko gatzaio bete-betean. Ihauteriak izango ditugu mintzagai eta, horretarako, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatu beharko ditugu iparretik hegora eta sartaldetik sortaldera.

  5. 12

    Laudioko Euskaraz zenbait apunte

    Gaurkoan Natxo Urkixori egin diogu elkarrizketa. Izan ere, bera Laudioko alkate izanagatik ezaguna den arren, duela hainbat urte Laudioko bertoko euskararen inguruko ikerketa sakon bat egin zuen eta horren harira mintzatu gara.

  6. 11

    Nafarroaren mitifikazioa eta Albaniaren konkista

    Aste honetan 1376ra joango gara, urte horretan Nafarroako errege zen Karlos Evreuxkoak Adriatikoaren ertzean kokaturiko herrialde hau konkistatzen saiatu baitzen.

  7. 10

    Neandertal gizakia

    Aste honetako saioan, homo sapiensa ailegatu aurretik, Euskal Herrian bizi izan ziren lehen gizakietaz jardungo gara. Egin dezagun bidaia luze bat historiaurrera.

  8. 9

    Erromatarrak datoz!

    Gaurkoan erromatarrak Euskal Herrira nola iritsi ziren jakiteko 2200 urtez egingo dugu iraganera.

  9. 8

    Gurseko kontzentrazio esparruaz

    Gaurko saioan Zuberoa eta Biarno artean 1939tik 1945ra bitarte funtzionatu zuen Gurseko kontzentrazio esparruaz jardungo gara, non milaka euskaldun izan ziren gatibatuak.

  10. 7

    Islamaren etorrera

    Gaur 718tik 1067ra bitarte gure herrian izandako musulmanek emandakoak eta bizitakoak ikertuko ditugu.

  11. 6

    Matalas apaizaren matxinada

    1661ean Zuberoako herria Luis XIV.aren eta Iruriko kondearen aurka altxatu ziren Bernart Goinetxe Matalas apaizak gidaturik.

  12. 5

    Katalina Erauso, Moja Alfereza

    Euskal Herriko historian dagoen pertsonaiarik deigarrienetariko bat dugu Katalina Erausokoa, Moja Alfereza ezizenaz liburuetara jauzia egin zuena. Emakumea izanik bere bizitza gehiena gizon plantak eginez, armadan sartuta, igaro zuena, mila abentura eta ankerkeria eginaz.

  13. 4

    Klioren Basoa. Durangoko hereseak

    Gaurko programa berandu xamar kaleratu dugu, osasun arazoak direla eta ezin izan dudalako lehenago egin. Bertan, Durangon XV. mendean egondako herexeen gaia hartu dugu mintzagai.

  14. 3

    Klioren Basoa. Agotak

    Gaurko Klioren Basoa zaioan Baztango bailarara egingo dugu bidaia eta bertan mendeetan zehar bizi izan ziren a rraza madarikatu bateko kideak ezagutuko ditugu, betidanik mezpretxatuak eta jazartuak izandakoak.

  15. 2

    Klioren Basoa. Erronkariera

    Gaurkoan Euskal Herriaren ertzetako bateraino joango gara bere sekretuak ezagutzera eta, zehazki, duela hogei bat urte desagerturiko bertoko euskalkiaz arituko gara hizketan. Animatu eta galdu zaitez gurekin Klioren Basoan hemen klik eginaz:

  16. 1

    Klioren Basoa. Euskaldunak I. Mundu Gerran

    Duela zenbait hilabete grabatu baina orain arte emititu gabeko saio bat dakarkizuegu gaurkoan oporrak direlarik kausa. Ea gustuko duzuen!

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Klio historiaren greziar musa zen eta bere basoan galduz gure herriaren iraganaren txoko eta bazterrik ezagun eta ezezagunenak ikertuko ditugu askok zein gutxik zekizkiten gauzak erakutsiz. Karlaundiren soldaduei jarraiki Ibañetako lepoetatik I. Mundu Gudak Ipar Euskal Herrian sortutako tirabiretara Gasteizko judutegitik pasaz. Historiaren zirrara sentitu nahi dutenentzako irratsaio belarrigozagarria.

HOSTED BY

Klioren Basoa

CATEGORIES

URL copied to clipboard!