PODCAST · music
Podcast Metal Garrasia
by Metal Garrasia
Podcast sobre meta, en euskera y con nuestra gracia y garbo habituales.
-
150
Metal Garrasia 218!
Metal musikaren hitzorudua hemen da berriz ere Euskal Irratietan. Gaurkoan honako proposamenak izango ditugu entzungai: Saüc-en "Lladre", Einherjer-en "Mine Vapen Mine Ord", Resolve-en "Carmela", Psycroptic-en "We Were The Keepers", Chariot-en "What Have We Become", Kalidia-ren "Frozen Throne", Emigrate-en "A Million Degrees", Khous-en "Arnastu" eta Kudai-ren "Aamon".
-
149
Metal Garrasia 217!
Euskal Irratietako metal hitzordua bueltan da beste behin mota guztietako metal proposamenekin. Gaurkoan entzungai izango ditugu Saratoga-ren "Una vez fuimos heroes", Fears Away-ren "Hygge", Saboter-en "The temple of R´lyeh", Sinbreed-en "Pale-Hearted", Thy Art Is Murder-en "Death Perception", In The Woods...-en "Empty Streets", Lifelost-en "Sepulchral Vaul" eta Irkaia-ren "Hiritar".
-
148
Metal Garrasia 216!
Estilo orotako metal proposamenekin jarraitzen dugu beste behin Metal Garrasian. Gaurkoan ondorengo proposamenak izango ditugu entzungai: Sirenia-ren "Aerodyne", Lost In Thought-en "Ascendance", The Browning-en "Beyond Stone", Cancer-en "Garrotte", Mass Hysteria-ren "REprendre mes espirits", In Twilight´s Embrace-ren "Love to Hate, Arsis-en "Tricking the Gods" eta Witherfall-en "Shadows".
-
147
Metal Garrasia 215!
Metal gehiagorekin jarraitzen dugu beste saio batez. Gaurkoan entzungai izango ditugu Haken-en "A cell divides", Bullets of Misery-ren "Gvure Aitaren Etxea", Striker-en "Head First", While She Sleeps-en "Anti Social", Into Eternity-ren "Sandstorm", Architects-en "Royal Beggars", Gorod-en "The Sentry" eta Opeth-en "Demon of the Fall".
-
146
Metal Garrasia 214!
Denboraldiko hirugarren saio honetan estilo guztietako metal proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, black metal eta guzti, izan ere Phantom taldearen "Deities of War" proposamenarekin irekiko dugu, eta jarraian Skálmöld-en "Sverðið", Soulfly-ren "Ritual", Amaranthe-ren "365", Shining-en "Animal", Arion-en "At the Break of Dawn", All That Remains-en "Wasteland" eta The Wizard-en "The Age of Man" abestiak izango ditugu entzungai.
-
145
Metal Garrasia 213!
Gaurko saioan metal musika gehiagorekin gatoz. Beti bezala metalak eskaintzen dizkigun estilo ezberdinak partekatzen saiatzen gara, ahalik eta aukeraketa anitzena zabalduz. Gaurkoan honako proposamenak entzuteko aukera izango duzue: Brainstorm-en "The Pyre", Deathhammer-en "Arrival", Seventh Wonder-en "The everones", Gamma Bomb-en "Give me leather", Chthonic-en "Millennia´s Faith Undone", Daron Malakian and Scars on Brodway-ren "Dictator" eta Muted-en "Mezua" Aiora Renteria-rekin batera.
-
144
Metal Garrasia 212!
Bueltan da Metal Garrasia inoiz baino metal musika gehiagorekin. Tarteak noizbehinka jartzen jarraituko dugu, baina musikari leku handiagoa ematea da ideia. Denboraldiko lehen saio honetan entzungai izango ditugu Orion´s Reign-en "Together We March" Tim "Ripper" Owens handiaren kolaborazioarekin, Monuments-en "A.W.O.L.", Rise to Fall-en "In The Wrong Hands", Leah-ren "Edge of Your Sword", Disturbed-en "Open Your Eyes", Axxis-en "Monster Hero", Farmer Boys-en "Revolt" eta Valkyria-ren "Abatido".
-
143
Metal Garrasia 211! Mundu Kopa Metaleroaren final handia!
Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleak elkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of the Fallen (Hego Korea), Opposing Motion (Ingalaterra) eta Arkona (Errusia). Urrian bueltan izango gara metal gehiagorekin. Stay Metal!
-
142
Metal Garrasia 210! Kalevala eta Mundu Kopa Metaleroa (5. zatia)!
Gaurko saioan Eskandinabiara bueltatuko du begirada Brutal jaunak, baina ez Bikingoetaz aritzeko, Finlandiako mitologiako obrarik esanguratsuena aurkezteko baizik, Kalevala izanik. Munduko herrialderik metaleroena izanik ez zaio kostatu kondaira hauei buruzko abestiak aurkitzea. Dyerth-ek bere aldetik Mundu Kopa Metaleroko multzoei amaiera ematen die H multzoarekin; Maila beretsuko herrialdeak batu dira bertan futbolari dagokionez eta Metalean ere berdintsua gertatu da horietako hirurekin, Kolonbia, Japonia eta Poloniarekin, baina ezinezkoa izan da Senegaleko Metal proposamenik aurkitzea. Gainerakoan euskal proposamenak izango ditugu nagusi, The Broken Horizon-en "Oui", Auritz-en "Nahi", Sentimen Beltza-ren "Koloreak" eta Sabotaje-ren "Nunca Mas" abestiekin.
-
141
Metal Garrasia 209! Mundu Kopa Metaleroa (4. zatia)!
Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroko kanporaketen azken aurreko aurkezpenarekin goaz. Brutal F multzoarekin datorkigu, Alemania, Hego Korea, Mexiko eta Suediako proposamenekin. Dyerth-ek bere aldetik G multzoa aurkezten digu, Belgika, Ingalaterra, Tunisia eta Panama-ko taldeeekin. Gainerakoan, Injector-en "Stone Prevails" eta Tremonti-ren "A Dying Machine" abestiak izango ditugu entzungai.
-
140
Metal Garrasia 208! Mundu Kopa Metaleroa (3. zatia)!
Mundu Kopa Metaleroan jarraitzen dugu gaurko saioan ere. Kasu honetan D multzoarekin dator Brutal Jauna, Argentina, Islandia, Kroazia eta Nigeriako proposamenekin; eta Dyerth E multzoarekin datorkigu, Brasil, Costa Rica, Serbia eta Suitzako taldeekin. Gainerakoan, Kataklysm-en "Outsider", Ghost-en "Rats" eta Kekal-en "Sanity Away From Sanity" abestiak izango ditugu entzungai.
-
139
Metal Garrasia 207! Mundu Kopa Metaleroa (2. zatia)!
Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroan burubelarri murgilduko gara. B multzoarekin hasiko da Dyerth, Iran, Maroko, Portugal eta Espainiako proposamenekin, eta Brutal jaunak C multzoa ekarriko digu, Frantzia, Australia, Danimarka eta Peruko abesti partehartzaileekin. Gainerakoan, Subsignal-en "La Muerta" eta Nils Patrik Johansson-en "Evil Deluxe" abestiak izango ditugu entzungai.
-
138
Metal Garrasia 206! Bloodywood eta Mundu Kopa Metaleroa!
Saio bereziak alde batera utzita saio normal batekin bueltatzen gara. Futboleko hitzordu nagusia hurbiltzen ari dela eta, Munduko Kopa Metaleroa antolatu du Dyerth-ek. Gaurkoan lehen multzoarekin ekingo diogu, Errusia, Saudi Arabia, Egipto eta Uruguay-rekin. Brutal bere aldetik Proposamen bitxi batekin dator Indiatik. Pop abestien coverekin ezaguna egin den Bloodywood taldearekin. Gainerakoan, Babymetal-en "Distortion", Alkaloid-en "Azagthoth" eta Amorphis-en "Amongst Stars" abestiak izango ditugu entzungai.
-
137
Metal Garrasia 205! Sentimendu metaleroak!
Atseden luze baten ostean bueltan gara berriz ere beste saio berezi batekin. Kasu honetan baladak izango ditugu mintzagai, Euskal Herriko zein nazioarteko abesti nahiko ezagunekin, metal zaleek (batzutan) gure sentimenduak ditugula erakutsiz.
-
136
Metal Garrasia 204! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.7 eta emakumeak metalean!
Baskoniaren eskutik metal bidaiekin jarraitzen du Dyerth-ek, Valentziako metal proposamen interesgarriak aurkeztuz. Brutalek bere aldetik tarte aldarrikatzailea dakar, emakumeen nazioarteko eguna autokritika egiteko baliatuz, emakumeak metalean duen eta izan behar duen lekua aztertuz. Gainerakoan, Judas Priest-en "Never The Heroes", Ministry-ren "Wargasm", Between the Buried and Me-ren "Millions" eta Ikus-en "Kintesentzia" abestiak izango ditugu entzungai.
-
135
Metal Garrasia 203! Saint Patrick's!
Saio berezia dugu gaurkoan, Irlandarren egun nagusia ospatzeko, Saint Patrick's eguna hain zuzen ere. Musika zeltiarra eta talde irlandarren bertsio interesgarriak izango ditugu bertan. For the craic!!
-
134
Metal Garrasia 202! Alejandro Magno metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.5!
Gaurkoan historiarekin ekingo dio saioari Brutal jaunak, munduan egon den estratega aipagarrienetako batekin, Alejandro Magnorekin, beti bezela bere lorpenak aipagai izan dituzten metal abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Errealaren azken fitxaketa (Miguel Angel Moya atezaina) dela eta balear uharteetako metal proposamenak ekarriko dizkigu. Horretaz gain, aspaldiko partez Facebook-en kontaktatu gaituzte, eta errekonpentsa moduan saioan zehar Lurgorr Balmasedako taldearen EPa izango dugu entzungai, bere Death Thrash melodiko interesgarriarekin.
-
133
Metal Garrasia 201! Erreala Non Metal Garrasia Han vol.4 eta haurrentzako metal proposamenak!
Gaurko saioan Errealaren eskutik Europatik bidaiatzen jarraituko dugu Dyerth-en eskutik, eta kasu honetan bai kirol arrazoiengatik. Izan ere Salzbourg-eko Red Bull taldea izan du aurkari errealak Europa Leaguen, eta beraz Mozart-en jaioterriko zenbait metal proposamen ezagutzeko aukera izango dugu. Brutalek bere aldetik Finlandiarrak Metal kontuetan gure aurretik daudela erakutsiko digu beste behin, herrialde hartan fama handia hartu duten haurrentzako zenbait metal talde aurkeztuz. Gainerakoan, Horizon Ablaze-en "Insidious", Angra-ren "Black Widow's Web", Visions of Atlantis-en "The Silent Mutiny" eta Neura-ren "Somos Bestias" abestiak izango ditugu entzungai.
-
132
Metal Garrasia 200! Beganismoa metalean eta Erromako metal proposamenak!
Gaurko saioari ekiteko Espainia mailan bor-borrean dagoen gai bat izango du aipagai Brutal jaunak; haragi produkzioa eta eragiten dituzten heriotza guztien aurrean alternatiba eskaintzen duen mugimendua; gaurkoan beraz Beganismoa eta metala lotuko ditu Brutalek. Dyerthek bere aldetik Italia aldean jarraituko du, Laporte, Iñigo Martinez eta Hector Morenoren fitxaketa katea aitzaki moduan hartuz. Izan ere, azken honen jatorri taldea Italiako hiriburuan dago, eta Erromako zenbait metal proposamen ekarriko ditugu gaur. Gainerakoan, Victorius-en "Dinosaur Warfare", Visigoth-en "Warrior Queen", Harms Way-ren "Call My Name" eta Grimner-en "En Fallen Jätte" abestiak entzuteko aukera izango dugu.
-
131
Metal Garrasia 199! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.6 eta inteligentzia artifizialak metalean!
Gaurko saioan Milango Metal proposamenen bigarren zatiarekin hasiko da Dyerth, Baskonia Non Metal Garrasia Han tartean. Brutalek bere aldetik Inteligentzia Artifiziala metalean hartzen ari den lekua izango du aipagai, lan horren adibide bat aurkeztuz. Gainerakoan, Orphaned Land-en "Like Orpheus", Loudness-en "I’m Still Alive", Monolithe-en "Coil Shaped Volutions" eta Herabe-ren "Zure Ahotsan Badago" abestiak izango ditugu entzungai.
-
130
Metal Garrasia 198! Stephen King Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.5!
Gaurko saioan beldurrezko literaturaren erregea izango du aipagai Brutal jaunak, Stephen King handia. Bere hiru obra esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, horiei buruz konposatutako metal abestiez lagundurik. Dyerth bere aldetik europako proposamenak aztertzera bueltatzen da Baskonia saskibaloi taldearen eskutik. Gaurkoan Italiara hurbiltzea egokitzen zaio, Milan hirira hain zuzen ere. Gainerakoan, Dalriada-ren "Búsirató", Tengger Cavalry-ren "Cian Bi", Arkona-ren "Shtorm" eta Lechery-ren "Rule The World" abestiak izango ditugu entzungai.
-
129
Metal Garrasia 197! Nikaraguako metal proposamenak eta Iron Maiden zientzia fikzioan!
Gaurko saioan amerikara bueltatuko du berriz bere atentzioa Dyerth-ek, Nikaraguako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko. Brutalek bere aldetik Zientzia fikzioko hiru obra esanguratsu izango ditu aipagai Iron Maidenen musikaz lagundurik. Gainerakoan, Heidevolk-en "A Wolf in my Heart", Avatar-en "A Statue Of The King", Black Veil Brides-en "Wake Up" eta Bloodshot Dawn-en "Reanimation" abestiak izango ditugu entzungai.
-
128
Metal Garrasia 196! "Berserk!" Metalean (Battle Beast-en eskutik) eta Boxing Day eguna!
Gaurko saioan manga eta metala lotzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan Battle Beast finlandiarren eskutik, Berserk mangaren jarraitzaile sutsuak direnak eta istorio honi abesti asko dedikatu dizkiote. Dyerth-ek bere aldetik gabonetako Europako kirol deialdi garrantzitsuenetakoa izango du aipagai, Ingalaterrako ligan osaptzen den Boxing Day izenekoa. Festa honen jatorria ezagutzeaz gain futbol jarraitzaile sutsuak diren metal musikariak izango ditugu aipagai. Gainerakoan, Mystic Prophecy-ren "I'm Still Standing", Five Finger Death Punch-en "Gone Away", Visions of Atlantis-en "Return To Lemuria" eta Coreleoni-ren "Walk On Water" abestiak izango ditugu entzungai.
-
127
Metal Garrasia 195! Samuraiak Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.4!
Gaurko saioari ekiteko Metala eta Samuraiak elkartuko ditu Brutal jaunak, gudari japoniar hauen garapena aztertuz. Dyerth-ek bere aldetik Baskoniarekin europan zehar bidaiatzen jarraitzen du, oraingoan Europa eta Asia artean banatzen den hiri batera hurbilduz, Turkiako hiri nagusira, Istanbul-era hain zuzen ere. Gainerakoan, Iron Savoir-en "Riding On Fire", Noctune-ren "The Burning Silence", Feared-en "The Mare" eta Diablo Swing Orchestra-ren "Knucklehugs (Arm Yourself with Love)" abestiak izango ditugu entzungai.
-
126
Metal Garrasia 194! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.3 eta Metal Feminista!
Gaurko saioan Baskonia non Metal Garrasia han tartearekin jarraitzen du Dyerth-ek europako ekialdeko Saskibaloiko beste erraldoi batekin, Belgradoko Izar Gorriarekin hain zuzen ere. Serbiako eta bereziki Belgradoko Metalean gehiago murgiltzeko aukera izango dugu. Brutal jauna bere aldetik Metal Feminista izango du hizpide, mugimendu honen errepaso txiki bat eginez. Gainerakoan, Cardiant-en "Blank Star", Krallice-en "Failed Visionary Cults", Almanac-en "Losing My Mind" eta Anestesia-ren "Ultra-komunikatzen" abestiak izango ditugu entzungai.
-
125
Metal Garrasia 193! Marvel unibertsoa metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.2!
Gaurko saioan Metala eta Marvel unibertsoa batuko ditu Brutal jaunak, mundu zabal horretako hiru pertsonaietan bereziki atentzioa jarrik, bere metal abestiaz lagundua noski. Dyerth-ek bere aldetik Europan zehar bidaiatzen jarraituko du, kasu honetan Baskoniaren eskutik. Lituania aldera hurbilduko da gaurkoan, Zalgiris talde ezaguna hartzen duen Kaunas hirira hain zuzen ere, bertako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko beti bezela. Gainerakoan, Elvenking-en "Draugen’s Maelstrom", Cavalera Conspiracy-ren "Insane", Fjørt-en "Couleur" eta Hex-en "Thy Kingdom Gone" abestiak izango ditugu entzungai.
-
124
Metal Garrasia 192! Heriotza Metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.2!
Gaurko saioan heriotzaren gaiean jarraituko du Brutal jaunak, Metalean luze eta zabal jorratu den gaia izanik; obsesio horren zenbait adibide entzuteko aukera izango dugu. Dyerth-ek bere Europako bira partikularrarekin jarraituko du Mazedonia aldera hurbilduz, Skopje hiriburuko zenbait proposamen aurkeztuz. Gainerakoan, The Unguided-en "Legendary", Witchery-ren "True North", Threat Signal-en"Exit The Matrix" eta Moonspell-en "Todos Os Santos" abestiak izango ditugu entzungai.
-
123
Metal Garrasia 191! Eroritako heroien saio berezia!
Saio bereziarekin gatoz gaurkoan, hildakoen eguna dela eta. Metal taldeak astindu dituzten heriotza ugari izan ditugu urteetan zehar, eta horietako zenbait izango ditugu aipagai. Ez galdu musikari guzti horiek gogoratzeko aukera.
-
122
Metal Garrasia 190! Kristautasuna Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.1!
Gaurko saioan erlijioa eta bereziki kristatutasunaren aurkako abestiak ekarriko dizkigu Brutal jaunak. Munilla jaunaren deiaren zain gelditzen gara. Dyerthek bere aldetik euskal taldeekin europatik bidaiatzen jarraitzen du. Kasu honetan Baskonia talde gasteiztarraren eskutik Greziara joango gara metal proposamen bila, Kreta irlara hain zuzen ere. Gainerakoan, Helloween-en "Pumpkins United", Didar-en "Entzun", Suru-ren "Into the Grave" eta Damned Ritual-en "Scum" abestiak izango ditugu entzungai.
-
121
Metal Garrasia 189! Hiltzaileak eta Superbandak Metalean!
Gaurko saioan, Hiltzaileak metalean tartea berreskuratzen du Brutal jaunak, John Wayne Gacy-ren istorioa ekarriz. izenak beharbada ez dizue gehiegi esango, baina Stephen King-en It pelikula famatuko Pennywise pailazo hiltzailearen oinarrietako bat da gure protagonistaren bizitza. Dyerth-ek bere aldetik Supertaldeen fenomenoari atentzio pixkat jarri dio, eta azken urte t'erdian atera diren superproiektu batzuk aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, August Burns Red-en "Invisible Enemy", Pänzer-en "Fatal Command", The Black Dahlia Murder-en "Matriarch" eta Dawn Of The Maya-ren "Alpha Galaxy" abestiak entzungo ditugu.
-
120
Metal Garrasia 188! Daniel Heiman eta Erreala Non, Metal Garrasia Han vol.1!
Denboraldi berriarekin bueltatzen gara Metal Garrasian, zazpigarrena dagoeneko. Saioa irekitzeko Brutalek Metal Heroiak tartea berreskuratuko du, 90. hamarkadako Power Metaleko ahots nagusietako bat izango zela zirudien musikari batekin, baina gero bere ibilbidea ez zen espero zen mailara iritsi. Daniel Heiman suediarraz ari gara, Lost Horizon taldearekin ezagutzera eman zena, baina entzun ahalko ditugu ere hedapen eta arrakasta gutxiago izan zuten proiektuak. Dyerth-ek bere aldetik Erreala non, Metal Garrasia han tartea ekartzen digu, errealak europak ibilbidean izango dituen aurkarien hirietara metal talde bila joanez; kasu honetan Rossenborg talde norbegiarraren Trondheim hiriko taldeak aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, Incursed-en "Amalur", Act of Defiance-en "M.I.A.", Galneryus-en "Ultimate Sacrifice" eta Syn Ze Sase Tri-ren "Z?ul Mo?" abestiak izango ditugu entzungai.
-
119
Metal Garrasia 187! 2. Mundu Gerra Sabatonekin eta metal Mexikarra!
Denboraldiko azken saio honetan 2. Mundu Gerrari buruzko tartearekin samaituko du Brutal jaunak, beti ere Sabaton suediarrekin soinu banda moduan. Dyerthek bere aldetik Mexikoko metala aurkezten jarraituko du, beste bi proposamen interesgarriekin. Gainerakoan, Iced Earth-en "Clear the Way", Tombs-en "November Wolves", Black yet full of stars-en "Every great man's ghost", Leprous-en "From the flame" eta Anthriel-en "Under burning skies" abestiak entzun ahalko ditugu.
-
118
Metal Garrasia 186! 2. Mundu Gerra Sabatonekin eta Tom Araya!
Gaurko saioan historia irakaspenekin bueltatzen da Brutal jauna, gudekin nola ez, 2. Mundu Gerrari buruzko bigarren zatiarekin kasu honetan. Dyerthek bere aldetik Estatu Beatuetako metaleko latino esanguratsuenetako bat ekartzen digu Metal Heroiak tartean: Tom Araya handia, Slayer-eko abeslari eta baxujolea; bitxikeria eta gertakari berregarriz beteriko pertsonaia dugu entzun ahal izango duzuen moduan. Gainerakoan, Volumes-en "On her mind", Unleash the Archers-en "Apex", Miss May I-ren "Shadows inside" eta White Skull-en "Will of the Strong" abestiak entzungo ditugu.
-
117
Metal Garrasia 185! Okerrera egin duten taldeak eta Metal Karibearra!
Gaurkoan tarte arinago bat dakar Brutal jaunak, lehen musika ona egiten zuten taldeekin baina orain okerra baina okerragoak direnak. Hater alert! Dyerth bere aldetik udako giroan murgildu zaigu eta zenbait irla paradisiakora joan zaigu bertako metal proposamenak ekartzeko; Metal Karibearra izango dugu saioan, Curaçao, Barbados eta Trinidad eta Tobagotik hain zuzen ere. Gainerakoan, Steignyr-en "Ashes from a keltic spirit", Sollertia-ren "Mathematical universe hypothesis", Attic-en "The hound of heaven" eta Legionnaire-en "Enigma of time" abestiak entzungo ditugu.
-
116
Metal Garrasia 184! Gilles de Rais eta Ingo Schwichtenberg!
Gaurko saioari ekiteko Hiltzaileak Metalean tartearen bigarren atala ekartzen digu Brutal jaunak, lehen baina ezezagunagoa baina are odoltsuagoa; Erdi Aroko Gilles de Rais jauntxo frantsesaren istorioa aurkeztuko digu hain zuzen ere. Dyerth-ek bere aldetik Metal Heroiak (Metal Eroak) tartea dakar aspaldiko partez Helloween-eko osaketa originaleko kide ahaztuaren istorio tristea ezagutzeko, ingo Schwichtenberg-ena, Mr. Smile bezela ezaguna zena beti irribarre bat zuelako aurpegian. Horretaz gain eta saioa pixkat animatzeko The Ferrymen-en "Ferryman", Wild Rose-ren "To Erebor", DragonForce-en "Ashes to the Dawn", Ardi Beltza-ren "Mis Demonios" eta Jhëit-en "Nihil Omnia et Singular Regit" abestiak izango ditugu entzungai.
-
115
Metal Garrasia 183! 2. Mundu Gerra Sabatonen eskutik (1. zatia) eta Mexicoko Metalcorea!
Gaurko saioan historia irakasle moduan bueltatzen zaigu Brutal jauna, gudak eta Sabaton uztartuz berriz ere. Kasu honetan 2. mundu gerraren txanda da, lehen borroka aupagarrienak jorratuz. Dyerth-ek bere aldetik Mexikoko metala aurkezten jarraitzen du, metalcore estiloan zentratuz hiru proposamen interesgarriekin. Gainerakoan, Vhaldemar-en "1366", The Unity-ren "Rise and fall", Helker-en "Golpe por golpe", Alestorm-en "Mexico" eta Katez-en "Legea vs Justizia" izango ditugu.
-
114
Metal Garrasia 182! 8 orduko jardunaldia eta metala Azerbaijan-en!
Aldarrikatzaile dator gaur Brutal jauna, Maiatzaren 1a ospatuz; Langileen egunaren atzean dagoen hamarkadetako borroka laburbilduko digu beti bezala abesti metaleroez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik herrialde ezezagunetan metala bilatzen jarraituko du, Azerbaijan-en txanda izango da Metal Bidai honetan, Black-etik Stonerrera doazen proposamenekin. Gainerakoan Elbereth-en "Nikomedes", Liv Sin-en "Let Me Out", Skyclad-en "Change is coming", Ankor-en "Lost soul" eta Pyramaze-n "A world divided" abestiak entzuteko aukera izango dugu.
-
113
Metal Garrasia 181! Nazien gorakada eta Mexikon lehen kontzertuaren kronika!
Gaurko saioan historiako pasarteak metalarekin aztertzen jarraituko du Brutal jaunak. Oraingoan Lehen Mundu Gerrari jarraipena emanez Alemanian Nazien boteratzea eragin zuten faktoreak aztertuko ditu. Dyerth-ek bere aldetik bere lehen kontzertua Mexikon aipatuko digu, antolaketa arazoak, aitonatasuna eta guzti. Gainerakoan, While She Sleeps-en "Feel", Wicked Inc.-en "Time to go", Skeletoon-en "Night ain't over" eta Dying Fetus-en "Fixated on devastation" abestiak izango ditugu entzungai.
-
112
Metal Garrasia 180! Jack Barrenateratzailea eta Luzbel!
Gaurkoan biolentzia eta metala uztartzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan serie-hiltzaile ezagunen istorioa azalduz metal abestiez lagundurik. Lehen aukera ezin zen beste bat izan Jack Barrenateratzailea baizik. Dyerth bere aldetik morboaren bidetik joango da Mexikora bueltatuz, 90. hamarkadako heavy metal mexikarraren aintzindarietako baten ika-mikak aztertuz, Luzbel taldearenak hain zuzen ere. Gainerakoan Vhaldemar-en "Howling at the moon", Spoil Engine-en "Doomed to die", Aposento-ren "Portrait of a killer", Deimocracy-ren "Black gold" eta Vita Imana-ren "Mi camino" abestiak entzungo ditugu.
-
111
Metal Garrasia 179! Lehen Mundu Gerra Sabatonekin (2. zatia) eta Metala SriLanka-n!
Gaurkoan Lehen Mundu Gerrari buruzko bigarren zatia ekarriko digu Brutal jaunak, beste behin Sabaton suediarren abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik beste Metal Bidai batean eramango gaitu, Asia aldera bueltatuz aspaldiko partez, irla eder batera gainera, SriLanka-ra. Bertan ere metal proposamen interesgarriak aurkituko ditugu. Gainerakoan, Nightrage-en "The venomous", The Doomsday Kingdom-en "A spoonful of darkness", Sinner-en "Tequila Suicide" eta Demon Hunter-en "Died in my sleep" abestiak entzungo ditugu.
-
110
Metal Garrasia 178! Lehen Mundu Gerra Sabatonekin eta Metala Moldabian!
Gaurko saioan bere historia klaseekin bueltatzen da Brutal jauna, baina modu ezberdin batean; Guda bat talde bate ideiarekin ez da harritzekoa Sabaton suediarrak izatea lehen gonbidatuak, kasu honetan Lehen Mundu Gerraz aritzeko. Dyerth-ek berriz Metal Bidaiak berreskuratzen ditu, kasu honetan Europa Ekialdeko herrialde txiki batera hurbilduz, Moldabiara hain zuzen ere. Bertatik bi proposamen interesgarri ekarriko dizkigu, stoner metal eta metal alternatiboan mugitzen direnak. Gainerakoan, Wenesday 14-en "What the night brings", Against The Inspiration-en "Blank Slate", Sickroom-en "Taste My Flesh" eta Obituary-ren "Ten thousand ways to die" abestiak entzungo ditugu.
-
109
Metal Garrasia 177! Disko Kontzeptual frikiak eta Dyerth-en Guatemalako historioa!
Gaurko saioan disko kontzeptualen munduan sartuko da Brutal Jauna, gai nahiko frikiak dauzkaten hiru lan proposatuz, baina denak oso entzungarriak (noski). Dyerth-ek bere aldetik metala oraindik inguratzen dituzten aurreiritziak eta ezjakintasuna erakusten dituen gertakizun bat ekarriko digu, 2015ean Guatemalan gertatutakoa. Gainerakoan, Darkest Hour-en "Knife in the safe room", Reversed & Reflected-en "Setbacks", Guilles-en "Enraged", Huts-en "Entzun" eta Mastodon-en "Show Yourself" abestiak entzungo ditugu.
-
108
Metal Garrasia 176! Ezinezko kolaboraketak eta metal Mexikarra!
Gaurko saioan Grammy sarietako polemika dela eta Metal munduan (bere ustetan) egin diren kolaboraketa okerrenak aztertuko ditu Brutal jauank. Dyerth-ek berriz, Mexikoko taldeak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Primal Age-ren "A Silent Wound", Wolfheart-en "World On Fire", Within The Ruins-en "Death of the Rockstar" eta Majesty-ren "Die Like Kings" abestiak entzungo ditugu.
-
107
Metal Garrasia 175! Metal Prehispanikoa eta metal Mexikarra!
Gaurko saioan Ameriketako jatorrizko tribuak eta metala nahastuko ditu Brutalek, Metal Prehispanikoa bezala etiketatu ohi dena. Dyerth-ek bere aldetik, behin Mexikon ezarrita, herrialde honek eskaintzen dituen proposamenak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Persefone-ren "Prison Skin", Trollfest-en "Steel Sarah", Ex Deo-ren "The rise of Hannibal" eta Norothin.en "The Final Storm" abestiak entzungo ditugu.
-
106
Metal Garrasia 174! Erdialdeko Lurraldea metalean eta Metala Morelian!
Gaurko saioan Tolkien idazle handiaren munduan murgilduko gara Brutal jaunaren eskutik. Metalean gehien jorratu den fantasiazko mundua izan daiteke zalantzartik gabe Erdialdeko Lurraldea, Hobbit, Elfo eta Orkoz beterikoa, eta horren zenbait adibide entzun ahalko ditugu. Dyerth-ek bere aldetik Morelia, Mexikorako bere bidaia prestatzen aurkitu dutien zenbait talde aurkeztuko dizkigu. Gainerakoan, Seven Kingdoms-en "Stargazer", Soen-en "Sectarian", Mutiny Within-en "Silent Weapons" eta Turmion Kätilöt-en "Surutulitus" abestiak izango ditugu.
-
105
Metal Garrasia 173! Musikal metaleroak eta Metala Nepalen!
La La Land filmarekin erromantiko jarri zaigu Brutal jauna, eta metal munduan sortu diren muskalak aztertuko dizkigu. Dyerth-ek bere aldetik Metal Bidaiekin jarraituko du, sekula metalarekin lotuko ez genukeen herrialde batean barneratuz, Nepalen hain zuzen ere. Gainerakoan Mors Principium Est-en "Reclaim The Sun", Xandria-ren "Call Of Destiny", Korumbá-ren "Biluzik" eta Kreator-en "gods Of Violence" abestiak izango ditugu entzungai.
-
104
Metal Garrasia 172! Japoniar kultura, Metalucifer eta Sabbat!
Gaurko saioan Japonia izango dugu ardatz moduan. Lehenik Brutal-ek kultura interesgarri honen inguruan hitz egingo gaitu, eta Dyerth-ek Metala Non Metal Garrasia Han tartea berreskuratzen du Metalucifer eta Sabbat proiektuak aurkezteko. Gezol musikaria dute komunean, tipo bitxia, entzun ahal izango duzuen moduan. Gainerakoan Ithilien-en "Blindfolded", Souls-en "Descent", Yggdrassil-en "Yuletide" eta Blast Wave-ren "Destrucción" abestiak entzungo ditugu.
-
103
Metal Garrasia 171! Opari metaleroak! (2. zatia)
Aurreko saioan hasitako metal tertuliarekin jarraitzen dugu Burdinolako Inaxio Esnaola, eta Hilotz taldeko Mikel Yarza eta Etxahun Urkizu gomitekin, opari metaleroekin ardatz moduan.
-
102
Metal Garrasia 170! Opari metaleroak saio berezia!
Emankizun berezia izango dugu gaurkoan, mahai inguru metalero berezia osatu dugu Burdinolako Inaxio Esnaola eta Hilotz taldeko Etxahun Urkizu eta Mikel Yarzarekin. GAurkoan Opari metaleroak izango ditugu hizpide.
-
101
Metal Garrasia 169! Antzinako Erroma (2. zatia) eta Metala Korean!
GAurkoan, Erromaren bigarren zatia ekarriko digu Brutal jaunak, handitasunetik gainbeherara arteko garaia jorratuz. Dyerth-ek bere aldetik Metal Bidaiekin jarraituko du, Asia aldera bueltatzu metal munduan gehiegi aipatzen ez den talde bat ezagutzeko, Korea; Bertan dauden taldeen adibide batzuk ekarriko dizkigu estilo ezberdinak jorratuz. Gainerakoan, Dethlirium-en "I want your head cut", Mechina-ren "The Synesthesia Signal", Pimeä Metsä-ren "Thunder God" eta In Thousand Lakes-en "True North" abestiak entzungo ditugu.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Podcast sobre meta, en euskera y con nuestra gracia y garbo habituales.
HOSTED BY
Metal Garrasia
CATEGORIES
Loading similar podcasts...