Podcast OK Magazinea

PODCAST · sports

Podcast OK Magazinea

Oñatiko kirolaren inguruko elkarrizketa, erreportai eta informazioa.

  1. 150

    HFT 2018 finala Uribeetxebarria anaiekin

    Sasquatch eta Zalaparta taldeek jokatuko dute aurtengo Herriko Futbol Txapelketako final nagusia. Mikel eta Unai Uribeetxebarria anaiekin aztertu dugu larunbateko norgehiagoka. Nagusienak Sasquatch-en jokatzen du eta gazteenak berriz, Zalapartan. Honela ikusten dute asteburuko hitzordua.

  2. 149

    Oñatiarrak irabazle herri arteko plater-tiro txapelketan

    Oñatiarrak izan dira txapeldunak herri arteko plater-tiro txapelketan. Taldeko bi kiderekin, Jose Antonio Guridi eta Gotzon Arangurenekin hitz egin dugu. Apirilaren 28an, bide batez, foso unibertsaleko plater-tiro lehiaketa egingo dute Txopekuan, goizean hasi eta iluntzera arte. Bi kontuak sakon aztertu ditugu protagonistekin.

  3. 148

    Kepa Zelaiak Lehen maila nazionalerako igoera jokatuko du

    Asteburuan jokatu den euskal ligako igoera faseak ez du albiste onik utzi Aloña Mendirentzat. Aurtengo saria, Ford Mugarri Arrasatek eskuratu du eta talde zerrajeroan, Kepa Zelaia oñatiarrak jokatzen du. Asteburuan bizi izandakoaz hitz egin dugu txantxikuarrarekin

  4. 147

    Ander Varela EUSKAL LIGAKO IGOERA FASEAZ

    Heldu da abuztu amaieratik Fagor Industrial Aloña Mendiko mutilek egutegian gorriz borobilduta zuten asteburua. Liga erregular gorabeheratsu bat burutu ostean, denboraldi hasieran helburu nagusitzat zuten Euskal Ligako Igoera Fasea jokatuko dute asteburuan Arrasateko Iturripe Kiroldegian. Etxeko taldearen aurka jokatuko duten finalaurrekoaz hitz egin dugu Ander Varelarekin.

  5. 146

    Axier Alonso 2018ko Aloñako Igoeraren atarian

    Lau egun baino ez dira gelditzen aurtengo Aloñako Igoerarako. Euskal Herriko txapelak jokuan egonik, goi mailako partaidetza espero da igandean. Aurrekaldean ibiliko direnen artean, Axier Alonso izango da herritarren artean, izen nagusietako bat. Euskal Selekzioarekin debuta egin ostean, denboraldiko lehen helburu garrantzitsua izango du Oñatiko infernua. Protagonistarekin hitz egin dugu.

  6. 145

    Julen Umerezek ziklismoa utzi du

    Julen Umerez oñatiko txirrindulari gazteak ezin izan du belauneko lesioa gainditu. Afizionatu mailara pasa zenetik, bi ebakuntza egin dizkiote eskuin belaunean eta arazoak desagertu ez direnez, ziklismoa uztea erabaki du. Erabaki gogor horren azalpenak eman dizkigu.

  7. 144

    Jon Odriozola, Itzuliaren balorazioa

    Euskal Herriko Itzulia amaituta, Euskadi Murias taldeko kirol zuzendariarekin hitz egin dugu. Jon Odriozolak balorazio oso positiboa egin du. Espero baino maila altuagoan aritu direla onartuta, dagoeneko lasterketa berriak prestatzen hasiak dira. Hona hemen txantxikuarraren balorazioa.

  8. 143

    Eskola Kiroleko ordezkaritza, Foru Aldundian

    Eskola Kirola eta Udaleko ordezkaritza bat, Gipuzkoako Foru Aldundian egon zen astelehen goizean. Elkartea osatu ostean, datorren ikasturtean praktikan jarri nahi duten eredu berritzailea aurkezten izan ziren Donostian. Borja Moiua kirol zinegotziak, azalpen gehiago eman dizkigu.

  9. 142

    Emakumezkoak Korpus bezperako lasterketara itzuliko dira

    Korpus bezperako 10 kilometroko lasterketak badauka data. Antxintxiketan Kirol Elkarteak sare sozialetan jakinarazi berri duenez, ekainaren 2an jokatuko da aurtengo ekitaldia eta nobedade nagusia, emakumezkoen itzulera izango da. Zortzi urteren ostean, emakumezkoen lasterketaz gozatzeko aukera izango dugu berriro. Asier Osinaga antolatzaileak, azalpen gehiago eman dizkigu.

  10. 141

    Fagor Industrial Aloña ligako azken txanpan

    Fagor Industrial Aloña Mendi liga erregularreko azken txanpan murgilduta dabil. Hiru jardunaldi baino ez zaizkio gelditzen fase erregularra amaitzeki eta asteburuan azken sailkatuaren kantxan irabazten badu, hirugarrenez, igoerako lehen fasea jokatzeko txartela lortu dezake. Andoni Bernal taldekidearekin hitz egin dugu.

  11. 140

    EMC18 finalerdien atarikoa

    Binakako Emakume Master Cup txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira igandean Zubikoako pilotalekuan. Lehen mailan eta promozio mailan banatuta, lehian izan diren 16 pilotari onenak zuzenean ikusteko aukera eskainiko du jaialdiak. Iker Amarika antolatzailea, Leire Etxaniz iazko txapelduna eta Josu Osarekin (Aloña Mendi) mahai-ingurua osatu dugu.

  12. 139

    Aitor Orueta Errealeko harrobira

    Alaveseko harrobian lau denboraldi pasatxo osatu ostean, Errealeko harrobira pasa berri da Aitor Orueta entrenatzaile oñatiarra. Urri hasieran kargugabetu zuten Alaves B-tik eta urtarrila ezkero, Alebin mailako jokalarien ikuskaritza ekiten ari da talde donostiarrarentzat. Arabako hiriburuan bizi izan duenaz eta proiektu berri honetarako espero duenaz sakon hitz egin dugu Oruetarekin.

  13. 138

    Afizionatu mailako ziklistekin solasean

    Lau txirrindulari izango ditu aurten Oñatiko herriak, afizionatu mailan. Julen Umerez eta Xabi Murgiondo AMPO taldean arituko dira eta Ekaitz Txintxurreta eta Ander Gartzia Eibar Energia Hiria Debabarrenan. Bakoitzaren helburuak eta asmoak ezagutu ditugu ondorengo solasaldian.

  14. 137

    Oñatiko Duatloia bertan behera

    26 urtez jarraian egin ostean, Martxoa hasieran egitekoa zen Oñatiko Duatloiaren ekitaldi berria, bertan behera uztea erabaki du antolakuntza. Trafikorekin hainbat arazo izan dituzte eta proba egunerako oso gutxi falta zela ikusirik, aurten ez egitea erabaki dute. Hala ere, Martxoaren 10 goizean, gaztetxoendako duatloi txikia egingo dela ere baieztatu digu Andoni Correas antolakuntza taldeko kideak.

  15. 136

    Angel Villar Urrezko Aizkora 2018

    Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalerako txartelak, Oñatiko saioan erabakiko dira, bosgarrenez. 2014az geroztik, apostu sendoa egin dute antolatzaileek, tradizio handiko txapelketa honen azken kanporaketa gurera ekartzeko. Hori horrela, gizonezkoen ohiko saioaz gain, emakumezkoena ere, ikusi ahal izango da aurrenekoz.

  16. 135

    Eskubaloiko senior neskak, bolada onean

    Emakumezkoen senior mailako talde nagusia, denboraldiko momentu onenean dago. Ligako azken hiru partiduak jarraian irabazi ostean, sailkapeneko putzua utzi eta zazpigarren posturaino igo dira Nerea Morenorenak. Momentuko aldaketa onen sekretuak azaldu dizkigute Josune Puga, Inma Martin eta Itziar Barrena jokalariek.

  17. 134

    Emakume Master Cup II. Ekitaldia

    Asteburuan ekingo zaio Gasteizen, Emakume Master Cup binakako pilota txapelketari. Bigarren ekitaldi honetan ere, ez da Oñatiko pilotaririk faltako eta horietako bi lagun elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Eider Plazaola eta Jaione Urangak bikote gisa jokatuko dute eta pilotan hasiberriak izanik, euren esperientzia nolakoa izaten ari den azaldu digute.

  18. 133

    Eskola Kirola Elkartea sortu berri dute

    Oñatiko hiru ikastetxeek, Eskola Kirola Elkartea sortu berri dute. Hainbat ikasturte daramatzate zaharkituta dagoen eredua moldatu nahian eta lehen urrats garrantzitsua, elkartea sortzea izan da. Aurrera begira, 18/19 ikasturterako hainbat aldaketa egin nahi dituzte programa eta lan-dinamikan. Iokin Garai (Urgain), Aitor Guridi (Txantxiku Ikastola) eta Isma Zubia (Elkar Hezi) ordezkariekin hitz egin dugu.

  19. 132

    Etxetik kanpora, erronka berrien bila

    Maria Balzategi, Yune Bermejo eta Alaitz Lazkanoiturburu eskubaloi jokalari gazteek etxetik kanpo dihardute. Aurreneko biek, Elgoibarren eta hirugarrena, Zumaiako Pulpo taldeko jokalaria da. Euren egunerokoa nolakoa den ezagutzen saiatu gara hiru protagonistekin.

  20. 131

    Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko du Aimar Erostarbek

    Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko Aimar Erostarbe txirrindulari oñatiarrak, Euskadiko selekzioarekin ariko da bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Legazpin jokatuko den kadete mailako Espainiako ziklo kros txapelketan. Duela hilabete eskas, estatu mailako proba batean parte hartu zuen Erostarbek, Valentzian, eta 6. postuan helmugaratu zen. Beraz, oraingo hau etxe inguruan jokatzen dela kontuan hartuz, ziur gaude aurreneko postuetan ibiliko dela txirrindulari oñatiarra. Gogoratu, azaroan jokatu zen Legazpiko ziklo krosa Aimarrek berak irabazi zuela.

  21. 130

    Jon Odriozolarekin hitz egin dugu 2018ko denboraldiari buruz

    Egun gutxi barru hasiko du Euskadi Murias taldeak bere ibilbideko denboraldirik garrantzitsuena. Hiru urtez profesional mailan egon ostean, aurten, kontinental profesionalerako jauzia eman du talde euskaldunak. Jon Odriozola zuzendari oñatiarrak, sasoi berrirako dituen asmoak azaldu dizkigu.

  22. 129

    Markel Irizar 2018ko denboraldia hastear

    Egun gutxi barru ekingo dio Markel Irizar oñatiarrak, bere ibilbide profesionaleko 15. denboraldiari. Dagoeneko tropeleko beteranoetako bat izanik ere, hasiberri baten ilusioaz hasiko du bere azken kontratu urtea. Urteko helburuetaz eta etorkizunaz hitz egin dugu Trek taldeko ziklista txantxikuarrarekin.

  23. 128

    Jon Urzelairekin hitz egin dugu Eibar Urko-Aloña asteburuko partiduari buruz

    Gabonetako etenaren ostean, asteburuan itzuliko da Gorengoen Erregional mailako liga. Lehen itzuliko azken partidua izango da eta jardunaldiko lehia interesgarrienetakoa, Unben jokatuko da igandean. Sailkapeneko laugarren postuan dagoen Eibar Urkok, liderra den Aloña hartuko du. Talde armagineko bigarren entrenatzailearekin, Jon Urzelai oñatiarrarekin, aztertu dugu neurketa.

  24. 127

    Mikel Ugarte 2017ko kirolari onena

    Pasaden abenduaren 22an banatu zituzten Oñatiko kirol sariak udaletxean eta 2017ko kirolari onenaren errekonozimendua, Mikel Ugarte triatletarentzat izan zen. Egun batzuk pasa direnean, Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa da gaur eguerdian. Azken urtean bizi izandakoa azaltzeaz gain, Madrileko BLUME zentroko esperientzia ere azaldu du.

  25. 126

    #OKS17 Herritarren saria Jon Altube

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  26. 125

    #OKS17 Aipamen berezia Aloña Mendi pilota saila

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  27. 124

    #OKS17 Aipamen berezia Unai Arregi eta Sergio Gil

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  28. 123

    #OKS17 Aipamen berezia Txema Beitia

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  29. 122

    #OKS17 Kirolaren alde egindako lana Esteban Ugarte

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  30. 121

    #OKS17 Teknikari onena Aitor Aranburu

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  31. 120

    #OKS17 Talde onena Fagor Industrial Aloña Mendi

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  32. 119

    #OKS17 Kirolari onena Mikel Ugarte

    Atzo arratsaldean banatu ziren 2017 urteko Oñatiko Kirol Sariak eta aurtengo protagonista nagusia, Mikel Ugarte triatleta izan da. Bera izan baitzen kirolari onenaren errekonozimendua eraman zuen herritarra. Bestelakoan, urteroko legez, lepo bete zen osoko bilkuren aretoa eta sari nagusiaz gain, beste zazpi errekonozimendu ere banatu ziren ekitaldian zehar.

  33. 118

    Bankoa-DV txapelketako finala jokatuko du gaur Markel Gartziak

    Bergarako taldean jokatzen ari den Markel Gartzia pilotari oñatiarrak, hitzordu garrantzitsua dauka gaur arratsaldean. 17:30etatik aurrera, Credit Agricole - El Diario Vasco txapelketa ospetsuko promesa mailako finala jokatuko baitu Oscar Larena errioxarrarekin batera. Duela minutu gutxi, Oñati Irratiko kirolen txokoan elkarrizketatu berri dute.

  34. 117

    Joseba Irizarrekin, futbol talde nagusiaren lehen itzuliko balantzea

    Aloña Mendiko erregional preferente mailako taldeak lider amaitu du urtea. zazpi puntuko aldea ateratzen dio bigarren sailkatuari eta lehen itzulia amaitzeko partida bakarra falta denean, gauzak oso itxura ona hartzen ari dira. Orain arte egindakoaren balantze bat egin dugu Joseba Irizar kapitainarekin.

  35. 116

    Oñatiko VIII. Ziklo-Krosaren azken ordua Kepa Umerezekin

    Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak antolatuta, Oñatiko VIII. Ziklo Krosa jokatuko da igandean Urrutxu inguruetan, eta Gipuzkoako txapelak egongo dira jokoan, kategoria ezberdinetan. Goizeko 9:30etan jokatuko da aurreneko proba, Master mailakoa, eta 12:15etan azkena, gizonezkoen senior mailakoa. Arrikrutz-Aloña Mendi taldeko sei txirrindularik parte hartuko dute. Kepa Umerez presidenteak azken orduaren berri eman digu.

  36. 115

    OKS17 Herritarren Sarirako lau hautagaiak

    Hamar egun eskas gelditzen dira 2017 Oñatiko Kirol Sarietarako. Herritarren Saria irabazteko hautagaitzan dauden lau kirolariak, Oñati Irratitik pasa berri dira eta urtean egindako lanaren balantze sakon bat egin dute Ihanire Urteaga, Xabi Lete, Nerea Diaz eta Jon Altubek. Hemen daukazue solasaldi guztia entzungai.

  37. 114

    Mikel Biain alkatea, Kiroldegiko exekuzio proiektuaz

    Hileroko legez, Mikel Biain alkatea, Oñati Irratitik pasa zen atzo goizean. 2018rako Udal aurrekontuak onartuta, gai hori landu zuten luze-zabal eta besteak beste, kiroldegiaren berrikutza edota kanpoko instalazioen eraberritzeaz ere jardun zuen. Hona hemen gai konkretu horri buruz esan zuena.

  38. 113

    BARRU dokumentala

    Lau egun eskas igaro dira Aloña Mendiko pilota sailak bere urrezko ezteietarako prestatu zuen dokumentala pantailaratu zutenetik eta oraindik goiz bada ere, alde guztiek jaso dituzten kritikak oso positiboak izan direla onartu berri dute arduradunek. Josu Osa presidentea eta Kepa Aranburu dokumentaleko zuzendariarekin hitz egin dugu.

  39. 112

    Saioa Arkonada eta Jon Altube Euskal Herriko errelebokako Mendi Duatloiko txapeldun

    Saioa Arkonada eta Jon Altubek Euskal Herriko Mendi Duatloi txapelketa irabazi dute erreleboetan. Denboraldi oso erregularra osatuz, ia proba guztietan igo dira podiumera. Igandean Getarian jaso zuten txapeldunaren errekonozimendua. Gaur Oñati Irratian izan dira.

  40. 111

    Aimar Lizarra orkatillako lesioez hitz egiten

    Lesio ugari izan ditu Aimar Lizarrak azken urteetan. Gehienak gainera, txorkatillan. Horren ondorioz, hainbat kaltzifikazio egin zaizkio gorputzeko zonalde horretan eta uneotan, hainbat hilabete daramatza futbol zelaiak zapaldu gabe. Etorkizuna ere ez da oso argi ikusten eta baliteke futbola utzi behar izatea. Guzti honetaz hitzegin dugu Aloñako aurrelariarekin.

  41. 110

    Bittor Perosterena Euskal Selekzioaz entrenatzen

    Bittor Perosterena Aloña Mendiko areto futboleko jokalaria Euskadiko gazte mailako selekzioaz ari da entrenatzen. Lehen saio bat egin du eta igandean, bigarren bat osatuko du. Azken hautaketa gainditu ezkero, urte hasieran Madrilen jokatuko den Espainiako txapelketan lehiatuko da. Protagonistarekin izan gara.

  42. 109

    Eskalada jasangarriaren inguruko topaketa Araotzen

    Oñatiko Araotz auzoa, eskaladarako toki pribilegiatua dela diote adituek. Hori horrela, etorkizuneko eskaladaren norantza bideratu nahian, topaketa berezia egin zuten pasaden larunbatean kirol honen inguruan ari diren eragile ezberdinek. Helburua, erakunde eta erabiltzaileen arteko informazioa trukatu eta etorkizun motz batean, eskadala jasangarri baten arautegia zehaztea izan zen. Sergio Maiztegi, Gaizka Galfarsoro eta Igor Aldalurrek, topaketaren xehetasunak eman dizkigute

  43. 108

    Monika Muñoz, Jaizkibeleko istripua

    Monika Muñoz pilotu oñatiarrak istripu ikusgarria jasan zuen pasaden irailaren 24an Jaizkibelen. Bihurgune batean behar baino azkarrago sartu eta 130 km/h abiaduran zihoala, autoaren kontrola galdu eta bost irauli eman ostean gelditu zen. Bertan bizi izandakoa kontatu digu txantxikuarrak.

  44. 107

    Biciclown AURRERAPENA

    Bihar, Mendi Hamabostaldiaren aurrerapen moduan, Biciclown hitzaldia ekarriko du Aloña Mendik Oñatira. Alvaro Neil-ek 13 urte daramatza mundua bizikletaz zeharkatzen eta bidaian zehar bizi izandako esperientziak azalduko ditu gurean. Hemen Gaizka Galfarsorok egin digun aurrerapena.

  45. 106

    Nerea Moreno, Senior Nesken entrenatzailea

    Zortzi urtez jokalari aritu ostean, kantxatik aulkitxora pasa da denboraldi berri honetan Nerea Moreno. Aurrez, gazte mailetako hainbat taldetan esperientzia handia pilatu du eta honenbestez, gogotsu dago senior mailako gidari izatearen erronka berri honi aurre egiteko. Taldearen ezaugarri eta helburuak azaldu dizkigu ondorengo elkarrizketan.

  46. 105

    Unai Gil (Aloña 3 - 2 Beasain) balorazioa

    Preferente mailako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo arratsaldean Azkoagainen. Gotzon Urzelairenak 3-2 nagusitu ziren Beasainen aurka. 85 minutuan 3-0 joan arren, kanpotarrak bi gol egin zituzten partidako azken minutuetan eta oñatiarrek nahi baino gehiago sufritu zuten markagailua eusteko. Hona hemen bi gol egin zituen Unai Gilen adierazpenak

  47. 104

    Agotz Iturbe: Oñatitik Erromara bizikletaz

    Agotz Iturbe oñatiarrak, Oñatitik Erromarako bidea lotu du bizikletan. 28 egun, 2733 kilometro, miloika pedal kolpe, 2733 bizipen, lagun, ezagun, ezezagun ugari...bidaia sakona osatu du. Iraileko ilean zehar bizi izandakoak azaldu dizkigu ondorengo elkarrizketa honetan.

  48. 103

    Unai Arregi eta Sergio Gil lurgaineko Euskadiko Rallye txapeldun

    Unai Arregi antzuolarra eta Sergio Gil oñatiarra, lurgaineko Euskadiko Rallye txapeldun izan dira 2017 denboraldian. Urte oso erregularra osatu eta sorpresa eman dute sailkapen nagusia irabaziz. Pilotua eta kopilutuarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur eguerdian.

  49. 102

    Euskal Kopa konbinatuko lau sarituak

    Igandean amaitu zen mendi lasterketen I. Euskal Kopa konbinatua. Lasterketa lineal bat, ultra bat eta kilometro bertikal batek osatu dute egutegia eta oñatiko korrikalariak gorenean ibili dira. Xabi Letek gizonezkoen txapel nagusia irabazi du. Maite Anton hirugarrena izan da emakumezkoetan eta Jokin Atxaga (promesa) eta Nagore Uribarri (Junior) kategoriako sailkapenak eraman dituzte. Laurak elkartu ditugu ondorengo solasaldian.

  50. 101

    Ander Kortabarria Saskibaloi taldearen liga hasiera

    Eskubaloi talde nagusiak bezala, gizonezkoen saskibaloi taldeak larunbatean ekingo dio ikasturte berriari Zarautzen. Iaz autonomikatik jaitsi ostean, Gipuzkoako lehen mailan jokatuko du aurten Aitor Ugarteren taldeak. Proiektu berri honen hasieraz hitz egin dugu Ander Kortabarria kapitainetako batekin.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Oñatiko kirolaren inguruko elkarrizketa, erreportai eta informazioa.

HOSTED BY

OK Magazinea

CATEGORIES

URL copied to clipboard!