PODCAST · music
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
by Naken79
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
-
375
RF 17.27: Nobedadeak bueltan dira
Maiatzeko lehen saioa nobedadeekin etorri zaigu. Smooth Beans talde kantabriarrak hirugarren lan luzea, "Sin Dudar", argitaratu behar du eta aurrerapen abesti batzuk entzuteko aukera izango dugu. Ondoren Euskal Herriko Hitbound taldearen singlea entzun dugu. Bere atzetik etorri dira 12 Tribu eta Tacumah. Lester Sterling izan da "Asteko Klasikoa". Reggae Sukarra ona da!
-
374
RF17.26: Vin Gordon (Don Drummond Jr.) eta Pablo (Bita)
Aste honetan Pabloren bisita izan dugu eta jamaikako artisten goitizenak aztertzen jarraitu dugu. Berarekin konexioa egin aurretik Vin Gordonen musika entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko The Clarendonians. Reggae Sukarra ona da!
-
373
RF 12.28: Kontzertu berriak begibistan
Aste honetako saioko protagonista nagusiak Roy Ellis eta bere bandak izango dira. Berarekin hasi eta itxiko dugu gaurko atala. Mamia kontzertuekin beteko dugu. Legoreggae jaialdia bueltan da, Trikoma eta Jah Goikoa eta Reggae Zaharrak ere kontzertuak iragarri dizkigute. Gwa ya banda ezagutzeko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da!
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
HOSTED BY
Naken79
CATEGORIES
Loading similar podcasts...