PODCAST · society
Sara eta Paul trasnsformerrak
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario brasildar mutiko beltza, eta Izar gitarrista eta abeslaria. Udako oprretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. amodio hisorioak tarteako- Aniztasun eta berdintasunean,beti. On Timek ekoitzi du EITB podkasterako.
-
13
12. Trasnformerrak gara!!
Gazteako esatariak herrian zuzenean emititzen daude Sara, Izar eta Paulekin… Herriko jendea poz-pozik. Izarrek aitortza egingo dio Mariori zuzenean… Mario ere, azkenean, zuzeneko irratsaiora iritsi da. Denen aurrean, ausart, azalpenak emango ditu… Transformerrak zergatik diren azalduz!Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
12
11. Izenik gabe…Finalera!
Sara eta Paul kezkatuta daude, ez dute Marioren berririk eta. Izarren etxera joango dira. Mario goibel dabil, nekatuta. Denak Gaztea entzun zain, ea lauko finalean sartuko ote diren… Eta, halaxe da, izenik gabeko taldea, 12-13 urteko gazteek osatua… lau finalisten artean dago!Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
11
10. Azken eguna
Gazteako lehiaketara aurkezteko azken eguna da eta kanta amaitu gabe du oraindik gure lagun kuadrilak.Mario mendira joan da, eta Izar haren bila hara eta hona noraezean dabil. Entsegu aretora etorri da azkenean Izar, eta Sarak eta Paulek grabatutako doinuari ahotsa ipiniko dio… baina, taldearen izena? Eta abestiaren letra?Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
10
9. Aitormena
Mario entrenatzetik irten da… eta atarian Ferminekin egin du topo. Honek Izarren berri eman dio, eta borrokan egingo dute. Entsegu lokalera joango da azalpen eske. Izarrek guztia azalduko die. Sarak eta Paulek ondo hartuko dituzte Izarren azalpenak, baina Mario minduta dago oso…Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
9
8. Arruti, Arruti! Mutilak urruti!
Xabik Tolosatik ezagun du Izar…Mario, berriz, harri-jasotzen ikasten hasiko da. Eta Paul badabil musikan hobetzen, sekulako ahaleginak egiten…eta aitak baxu ederra oparitu dio.Izar orain jabetu da Xabi nor den… Tolosako ikastolan elkar ezagutu zuten, eta ez du orduko batere oroitzapen onik.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
8
7. Mario-Perurena!!
Sarari, gauzak lasai hartzeko gomendatu dio medikuak.Paul sekulako ahalegina egiten ari da baxuarekin, eta entsegu aretoan taldearen izena asmatu nahian dabiltza. Gero, herrian harri-jasotze froga egiten ari direla, Mario animatuko dute parte hartzera, sasoi handiko mutila baita. Fermin eta Xabirekin tupust egingo dute berriro ere.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
7
6. Festetako barraketan
Auto txokeak, errusiar mendia… giro ederrean dabiltza, baina azkenean Mario zorabiatu egingo da. Goragaleak eta botaka egingo du. Fermin, beti bezala ziria sartzen eta adarra jotzen. Eta Sara…Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
6
5. Ikusten duuuut!!
Sarari begiko estalkia kenduko diote, eta borroso bada ere, ikusten du! Paul berriz, ortodontzia terapiarekin hasiko da. Entsegu aretoan amaituko dute laurek, meriendatuz kontu kontari.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
5
4. Musika taldea sortzen
Sararen aitak beraien entsegu-lokala utziko dio Sarari, taldea osatu eta abestia konposatzera animatuz. Hain zuzen ere, Sara, Mario, Paul eta Izarrek elkar ezagutu dute entsegu lokalean bertan. Sekulakoa da!Zer musika estilo, zer letra… lan handia dute aurreantzean! So excited!Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
4
3. Udako abesti onenaren bila
Sararen ebakuntza ongi irten da eta etxera bidali dute.Paul Marbellatik bueltan da, aitak lana duela-eta. Pauli hortzak konponduko omen dizkiote, ortodontzia jarrita. Mario eta Izarrek Gaztean entzun dute "Udako abesti onenaren lehiaketa" antolatu dutela. Zer pentsa eman die.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
3
2. Ebakuntza
Paul aitarekin Marbellara bidean doa. Sara berriz, ospitaleratu egin dute ebakuntza egiteko. Izar, uda igarotzera herrira etorritako neska ederra agertuko da Marioren tabernan eta elkar ezagutuko dute.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul" bilduma.
-
2
0. Trailerra
"Sara eta Paulen Abenturak" podcastak bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia; eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa, hitz totela, hortzeria itsusikoa. Guraso dibortziatuen seme bakarra da, eta mutil dibertigarri eta baikorra ere.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul". Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea lortu nahi da, gizarteak normalean ezartzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.Sara eta Paul nerabezaroan murgilduta daude podcastaren bigarren denboraldi honetan. Bi protagonistak, esperientzia berriak, erronka berriak eta lagun berriak dituzte. Izar eta Mario ezagutu ditutze ikasturtea amaitu denean. Mario, Brasilgo mutiko beltza, eta Izar, gitarrista eta abeslaria. Laurak lagun egin eta musika talde bat sortzeko ametsa dute.Uda luzea da ordea eta, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte elkarrekin.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario brasildar mutiko beltza, eta Izar gitarrista eta abeslaria. Udako oprretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. amodio hisorioak tarteako- Aniztasun eta berdintasunean,beti. On Timek ekoitzi du EITB podkasterako.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...