Uhin Ultramoreak

PODCAST · society

Uhin Ultramoreak

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

  1. 62

    60. Espazioaren konkista

    Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izatez, Espazioko misioetan klasikoa izaten da, eta 2026an ere argi ikusi da, helburu zientifiko-teknologikoen gainetik zeudela Estatu Batuak ondo posizionatzea Txinarekiko lehian eta espazioaren konkista zilegiztatzea. Berdin, Lur planetan dauzkaten beste misio batzuk estaltzea. Disimulurik gabe aztertzen da gaia “Uhin ultramoreak” podcastean."Egunero ikasten da zerbait" sailean pomeloek botika batzuekin interakzionatzen dutela arrazoitzen da 60. atalean.

  2. 61

    59. Berriztagarriak bai, mesedez

    Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizioak: erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea. Argi dago hori ez dela nahikoa klima leheneratzeko, eta ezinbestekoa dela desazkundea ere, hau da, kontsumoa ahalik eta gehien murriztea. Baina berriztagarriak aldaketa handia eragiten ari dira. Energia-iturri berriztagarrien onurak eta erronkak dira “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetako muina.Egia ala gezurra da intxaurra dela fruitu lehorrik onena garunaren funtzionamendurako? Hori ere argitu dugu.

  3. 60

    58. Kirola, hilekoa eta sexua

    Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko modu zehatzak ditu. Goi-mailako kirolariek, besteok ez ditugun presio eta eskakizunak izaten dituzte, eta, horrek kezkak sortzen ditu batzuetan. Adibidez, emakume batzuek hilekoa galtzen dute, edo atzerapenak dituzte eta jarioa asko gutxitzen zaie. Hilekoaren zikloa errespetatzeko eta kirolarien osasuna zaintzeko, ezinbestekoa da menstruazioa kontuan izatea kirol-planifikazioan. Bestetik, zabalduta dago lehiatu aurretik sexua praktikatzeak errendimendua jaitsi egiten dela. Zientziak, ordea, ez du horren garbi.“Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan, lehen idazketa-sistemak aipatu ditugu. Pertsonak ia 40.000 urte abiatu zuten transmisio sistema modu hau.

  4. 59

    55. Adimen Artifizalaren sexismoa

    “Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako Aquariumeko Areto Nagusian.Adimen Artifiziala eta generoa izan da hizpide nagusia. Izan ere, AAko sistemak hedapen izugarria izan dute azken urteotan, baina hedapen hori ez da izan berdina denean: ikerketen arabera, neskek mutilak baino gutxiago erabiltzen dituzte AA bidezko tresnak. Garapenean ere, askoz gutxiago dira arlo horretan ari diren emakumeak, gizonak baino. Eta emaitzetan nabarmena da genero-alborapena. Genero-arrakala agerian jartzeaz gain, arazoa nola konpondu ere aztertu da atalean zehar.Laugarren denboraldian ere ohiko azpi sailak jorratuko dira atalez-atal.

  5. 58

    0. atala

    "Uhin ultramoreen" bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.

  6. 57

    53. Txertoen negazionismoaren jatorria

    Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta.Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da. Teoria horren atzean ordea, 1998ko artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia dago. Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak garbi utzi nahi izan dute atal honetan, txertoek milioika bizitza salbatzen dituztela urtero.Zientzia fikziozkoak diruditen lentilla batzuk ere aipatu dituzte albisteen artean. Hain zuzen, haiei esker, argi infragorria ikus daiteke, baita begiak itxita ere!

  7. 56

    52. Tximinoek guk baino lehenago

    Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak azaldu dutenez, azkenaldian egin diren ikerketek zalantzan jartzen dute pertsonari egotzi izan zaion esklusibotasun hori. Hain zuzen, gure gertuko primateek, zehazki, txinpantzeak perkusio-jotzaile finak direla ikusi dute, eta ahozko komunikazio konplexua erabiltzen dutela elkarren artean, eta baita bonoboek ere.Bestalde, egia ote da zentral nuklearren tximinietatik ateratzen den ke zuria ez dela toxikoa, ur-lurruna baizik?

  8. 55

    51. Hilezkortasunaren ametsa

    Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin.Beste kontu jakingarri asko ere azaldu dituzte. Adibidez, Estatu Batuetako multimilioidunek beren espermatozoideen arteko lasterketak egiten dituztela, ustez, osasun sexuala bultzatzeko asmoarekin.

  9. 54

    50. Otsoaren balioa

    Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nolanahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean.Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak otsoa berriro gure basoetan sartzea klima-aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorra izan daitekeela arrazoitu dute. Kastoreak ere aipatu dituzte atal honetan, eta natura sistema konplexua eta integrala dela gogorarazi dute.Bide batez, egia ote da limoi-ura baraurik edateak gantza erretzen laguntzen duela?

  10. 53

    48. Jevonsen paradoxa

    Sistema baten eraginkortasuna handitzeak ez dakar kontsumoa jaistea, kontrakoa pentsa litekeen arren. Hori da Jevonsen paradoxa. Izan ere, ematen du prozesu baten efizientzia hobetzeak berekin ekarriko duela kontsumoa gutxitzea. Adimen artifizialeko sistema berriek ere hori agintzen dute. Gero, ordea, ez da hala gertatzen, alderantziz baizik: kontsumoa zabaltzen da, eta, azkenean, gehiago kontsumitzen da. Eta Jevonsen paradoxa hori ekarri dute argitara Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek “Uhin Ultramoreak” podcastaren atal honetan.Bide batez, zuk zer uste duzu: braillea irakur daiteke klitoriarekin?

  11. 52

    47. Miniaturazko laborategiak

    Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela ohartu ere egiten, izatez, miniaturazko laborategiak direla. Nola funtzionatzen duten azalduko dugu "Uhin Ultramoreak" podcasteko atal honetan.Bide batez, egia al da asuna hartzean, arnasari eusten badiozu, ez duela erretzen?

  12. 51

    38. Metal toxikoak tanpoietan

    Emakumezkoek erabiltzen dituzten tanpoiek osagaietan dituzten metaletako batzuk toxikoak direla frogatu du aurreneko aldiz ikerketa zientifiko batek, eta “Uhin Ultramoreak” erabili nahi izan dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan gai hori aztertzeko. Gainera, ikertzaileek salatu dute ez dagoela berariazko araudirik, nahiz eta produktu horiek emakumearen gorputzean barneratzen diren eta ordu asko egoten diren mukosarekin kontaktuan.Denboraren kapsulak eta mito zientifikoek, besteak beste, osatzen dute atala.

  13. 50

    The Bolognese Jurists behind the Proto-Austrians of the Salamanca School

    The Salamanca School is known for important contributions to free-market economics and the Austrian School. The Bolognese jurists also made key contributions. Original article: The Bolognese Jurists behind the Proto-Austrians of the Salamanca School 

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

URL copied to clipboard!