PODCAST · arts
Xerezaderen Artxiboa
by Xerezaderen Artxiboa
Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak.Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.
-
129
Nikolai Gogol: Sudurra
Sudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, usaintzen eta gure gorputza kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Organo zoragarria da! Beraz, zure islari begiratzen diozun hurrengoan, gogoratu zure sudurrari estimu pixka bat ematea.
-
128
Ana Morales: Trans Kafka: Metamorfosiarako hitzoste bat
Zenbait gogoeta Kafkaren Metamorfosiaz, ortzadar betaurrekoak jantzita egindakoak.
-
127
Franz Kafka: Metamorfosia (3. zatia)
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko hirugarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”.
-
126
Franz Kafka: Metamorfosia (2. zatia)
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko bigarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”.
-
125
Franz Kafka: Metamorfosia (1. zatia)
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko lehena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”.
-
124
Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)
Atal honetan hiru testu bildu ditugu -ahozko tradizioko ipuin bat, balada tradizional bat eta literatura idatziko ipuin bat- ezaugarri komun bat daukatenak: gizakiaren eta animaliaren arteko muga lausoan dabiltzan pertsonaiak.
-
123
Rokeya Sakhawat Hossain: Sultanaren ametsa
Zientzia-fikzio feministaren aurreneko adibideetako bat, irudimenez eta umorez idatzitakoa.
-
122
Anton Txekhov: Korista
Bi emakume aurrez aurre: korista eta emaztea. Alboko gelan, ezkutaturik, “salbatu” beharreko gizona. Ipuinaren amaieran zeure buruari galdetuko diozu: zer gertatu da benetan hemen?
-
121
Edna Saint Vincent Millay: poemak (1. zatia)
Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. *Atal honetako bi zatietan entzuten den musika guztia Musopen.org webgunetik hartua da.
-
120
Edna Saint Vincent Millay: poemak (2. zatia)
Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. *Atal honetako musika guztia Musopen.org webgunetik hartua da (ikus zerrenda atal honen 1. zatian Xerezade.org en).
-
119
Neil Gaiman: Zaldun kontuak
Edadeko andre batek Grial Santua aurkitzen du bigarren eskuko gauzen denda batean. Baina xerka handi baten jomuga da Griala aspaldi handiko garaietatik… Ipuin hau Rosa Moralesi eskainia da, in memoriam.
-
118
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (1/3)
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
-
117
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (2/3)
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
-
116
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (3/3)
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
-
115
Vicente Blasco Ibáñez: Zinematografoko atsoa
Gerra, pobrezia eta heriotzaren aurrean, zinemak esperantza itzultzen dio barazki saltzaile zahar bati.
-
114
Perpetua Saragueta: Indar handiko emakumeak
Bere oroitzapenen liburuaren bigarren partean, Perpetua Saraguetak berak ezagututako Euskal Herriko 47 emakume handiren bizitzak jaso zituen, bere panteoi femenino partikularra egiteko. Bilduma horretatik, guk hamar emakumeren historiak aukeratu ditugu. Iraun beza haien memoriak.
-
113
Edith Warton: Erromako sukarra
Aspaldiko bi lagun, gaztaroko ilargi beteko gau bat gogoratzen eta elkar deskubritzen, Erroma zaharraren hondakinei begira. Ataleko irudia: “Udako eguna”, Berthe Morisot (1879)
-
112
Perpetua Saraguetaren oroitzapenak (II)
…Nere biziko neguan egin behar dut ahal guztia hurbiltzeagatik nire biziko udaberrira, eta hala nola udaberrian betetzen diren lorez aldaskatu berri guziak, hala neure biziko oroimen guziek atera ditzatela lore mota guztietatik neure idaztietan. Emakume itzel baten bizipenak, bere memoria liburutik hartuak.
-
111
Perpetua Saraguetaren oroitzapenak (I)
…Nere biziko neguan egin behar dut ahal guztia hurbiltzeagatik nire biziko udaberrira, eta hala nola udaberrian betetzen diren lorez aldaskatu berri guziak, hala neure biziko oroimen guziek atera ditzatela lore mota guztietatik neure idaztietan. Emakume itzel baten bizipenak, bere memoria liburutik hartuak.
-
110
Chimamanda Ngozie Adichie: Jumping Monkey Hill
Zortzi egile idazketa-tailer batean. Zortzi jatorri, zortzi pentsaera, zortzi esperientzia. Denak afrikarrak.
-
109
Bea Salaberri: Baionak ez daki
Begi zoliarentzat ez dago urrun joan beharrik bizitzaren eta munduaren katramilez harritzeko. Goizalbako ibilera arrunt batek oraindik estreinatu gabe dauden aukerez eta egiteke dauden balentriez pentsatzeko era ematen digu; usain batek, gustu batek hamaika oroitzapen eta ebokazio askatzen ditu; makrohistoria eta mikrohistoria gurutzatzen dira txipiroi platerkada batean… Atalaren irudia: “Natura hila nautilus koparekin”, Marten Boelema de Stomme, XVII. mendea
-
108
Magdalena Mouján: Gu eta gutarrak
Erradiazioak eragindako mutazio genetikoa, zazpi senide hiperadimentsu, Eibarren egindako superkonputagailua, Pinpilinpauxa izeneko denbora makina bat. Azaleratuko ote da azkenean euskaldunen eta haien hizkuntza zaharraren sekretua? Atalaren irudia: “Exploración de las fuentes del río Orinoco”, Remedios Varó (1959)
-
107
Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (3. zatia)
Ume jolas baten arabera, neskato batek bere izena eta gustuko mutilarena paper batean idatziz gero, errepikatutako letrak behin ezabatuta gainerakoak zenbatzen baditu eta letania jakin bat kopuru hori osatu arte errepikatzen badu, jakin lezake zein izango den bien arteko harremana etorkizunean. Letania hori hauxe da: “etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”. *Lehen atalaren amaieran zerrendaturik ageri dira, entzuten diren hurrenkeran, ipuin osoan (hiru zatietan zehar) entzuten diren musikak.
-
106
Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (2. zatia)
Ume jolas baten arabera, neskato batek bere izena eta gustuko mutilarena paper batean idatziz gero, errepikatutako letrak behin ezabatuta gainerakoak zenbatzen baditu eta letania jakin bat kopuru hori osatu arte errepikatzen badu, jakin lezake zein izango den bien arteko harremana etorkizunean. Letania hori hauxe da: “etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”. *Lehen atalaren amaieran zerrendaturik ageri dira, entzuten diren hurrenkeran, ipuin osoan (hiru zatietan zehar) entzuten diren musikak.
-
105
Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (1. zatia)
Ume jolas baten arabera, neskato batek bere izena eta gustuko mutilarena paper batean idatziz gero, errepikatutako letrak behin ezabatuta gainerakoak zenbatzen baditu eta letania jakin bat kopuru hori osatu arte errepikatzen badu, jakin lezake zein izango den bien arteko harremana etorkizunean. Letania hori hauxe da: “etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”. Irudia: Anne Redpath: “Neska beroki gorriaz” (1920) Hona hemen, entzuten diren hurrenkeran, ipuin osoan (hiru zatietan zehar) entzuten diren musikak: Bohuslav Martinu (int.: Olivier Colbentson) : “Rhytmisch Etüden für Violine und Klavier II. Poco Allegretto” (https://musopen.org/music/11627-7-etudes-rhythmiques/#). Musopen Schumann (int.: Donald Betts): “Scenes from Childhood. Op 15 – V. Happiness” (https://musopen.org/music/2326-scenes-from-childhood-op-15/#) Musopen Maurice Ravel (int.: Thêrese Dussant): “Pavane for A Dead Princess” (https://musopen.org/music/4709-pavane-for-a-dead-princess/#) Musopen. Chopin (int.: Olga Gurevich): “Nocturne in B Flat Minor Op. 9 no. 1” (https://musopen.org/music/108-nocturnes-op-9/#). Musopen. S. Bach (int.: Markus Staab): “Italian Concerto BWV 971 – 3 Presto” (https://musopen.org/music/3525-italian-concerto-bwv-971/#). Musopen Alfredo Corella (int.: Markus Staab): “Cocktail’s Dance” (https://musopen.org/music/?query=cocktail#) Musopen Lester Trimble (int.: Paul Pitman): “Four Fragments from The Canterbury Tales – III- A Young Squire” (https://musopen.org/music/43839-four-fragments-from-the-canterbury-tales/#) Musopen Amarià: “Sérénade à Notre Dame de Paris” ( https://www.audiolibrary.com.co/amaria/serenade-a-notre-dame-de-paris ). Audio Library Scott Buckley: “Growing Up” (https://soundcloud.com/scottbuckley). Audio Library Scott Buckley: “Hymn” (https://soundcloud.com/scottbuckley). Audio Library Fireflies: “Dreams” (https://soundcloud.com/mangesh-dongare-427116573). Audio Library autumn keys: “l u v t e a (acoustic revisit)” (https://soundcloud.com/autumnkeys). Audio Library Kevin MacLeod: “Hidden Agenda” (http://incompetech.com). Audio Library GoSoundtrack: “Tea Time” (http://www.gosoundtrack.com). Audio Library Kevin MacLeod (http://incompetech.com): “George Street Shuffle” (https://www.deezer.com/us/track/104960430 )
-
104
Katixa Agirre: Feng Shuiaren errua
Zer gertatzen da etxea galdu, saldu edo erosi nahi duten zenbait pertsona biltzen direnean? Zergatik uzten dugu Feng Shuiaren esku gure itxaropena eta etorkizuna? Atalean entzuten den musika: Artista: Antti Luode “A Journey Into Sevenths”: https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Instrumentals+1/A+Journey+Into+sevenths “5 minutes” (https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Instrumentals+1/5+Minutes) “A Man With Dragging Feet” (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:A_Man_With_Dragging_Feet_(Antti_Luode).mp3) “A Litte Off” ( https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Instrumentals+1/A+Little+Off ) “1980” (https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Instrumentals+1/1980) “Aluode Digits” (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aluode_Digits_(Antti_Luode).mp3) “Aperture Sciences Clubhouse” (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Aperture_sciences_club_house_(Antti_Luode).mp3) “Arcanum 2” (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Arcanum_2_(Antti_Luode).mp3) “A Luode Trio” (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:A_Luode_Trio_(Antti_Luode).mp3) “1985” (https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Instrumentals+1/1985)
-
103
Mayi Peloten zientzia fikzioa: Miren/Boga-boga/Feedback
Espaloi mugikorrak, zeru berdeak eta eguzki urdinak, airetik gidaririk gabe ibiltzen diren automobil biribilak, bulegoak kudeatzen dituzten androideak, teleikastolak, meskitetako muezzin elektronikoak, euskaraz abestuz arrakasta intergalaktikoa lortu duen abeslari bat, otso jendeak edo hartz jendeak populatutako planetak… Kitzikagarria, ezta? Ba horietaz eta beste askotaz ari zen idazten orain dela 30 urte Lapurdi aldean Mayi Pelot. Irudia: “Aldarerako koadroa 1”, Hilma af Klint (1907) *Atal honetako musika guztia FMA-tik hartua dago, DJSwordfishena izan ezik. Azken hori egilearen baimenarekin baliatu dugu. Hona hemen abestien zerrenda: Podington Bear: “Go to Sleep” (https://freemusicarchive.org/music/Podington_Bear/Liquid_Gold_Box_Set_Disc_2/Go_To_Sleep/) Monplaisir: “Stay Quiet” (https://freemusicarchive.org/music/Monplaisir/Relaxing_Ukulele/Monplaisir_-_Relaxing_Ukulele_-_05_Stay_Quiet/) DSSwordfish: “Aitxe” “Wakanda” Lee Rosevere: “Peace” (https://leerosevere.bandcamp.com/track/peace)
-
102
George Orwell: Zergatik idazten dudan
Entsegu kitzikagarri honetan, George Orwellek atzera begirada batez aztertzen du bere biografia literarioa, bere idazteko motibazioak mahai gainean jartzeko: “Lau motibo nagusi daude prosa idazteko (…). Bat, egoismo hutsa. Bi, grina estetikoa. Hiru, bulkada historikoa. Lau, helburu politikoa”.
-
101
NoViolet Bulawayo: Jo dugu Budapest
Goseak jotako sei neskato oinez doaz beren herri Paradisetik Budapest herri aberatsera, guaiabak ostera. Bi enkontru izango dituzte txango horretan: bata, Budapesten, andrezko turista londrestar batekin; bestea, Paradisera bueltan, bertako emakume batekin.
-
100
Iban Zaldua: Gerra zibilak
Espainiako Gerra Zibilean, Euzko Gudarosteko patruila bat ezkutuan dabil mendian zelatan, agintearen instrukzioen zain.
-
99
Joxe Azurmendi: Filosofia eta poesia. Hilobiz hilobi
Bidaia apunte moduko hauetan, Joxe Azurmendik Walter Benjamin, Antonio Machado eta Paul Valéryren pentsamenduan barrena eramaten gaitu, eta gogoeta egiten du poesiaren eta filosofiaren arteko auzian —bihotzaren eta arrazoiaren arteko auzian— haietako bakoitzak hartutako jarreraz. Irudia: “Angelus Novus”, Paul Klee (1920) Musikaren iturria: Musopen
-
98
Garazi Arrula Ruiz: Abian
E-mail bidezko harreman politiko eta intelektual kitzikagarria izan ostean, gizon bat trenez abiatzen da ordura arte idatziz eta irudi digitalen baten bidez besterik ezagutu ez duen emakumea ezagutzera.
-
97
Ursula K. Le Guin: Neure buruaren aurkezpena + Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur?
Emakumeak orain dela gutxiko asmakuntza dira, diosku Le Guinek ironiaz, mendeetan zehar “gizona” eta “pertsona” sinonimotzat jo baitira. Horrek ondorio oso interesgarriak dakartza maila askotan, eta, harrigarria bada ere, zerikusia dauka estatubatuarrek herensugeei dieten beldurrarekin. Beharbada, horrela esanda ez da berehalakoan ikusten, baina bi saikerok entzuten dituzunean, berehala jabetuko zara. (Atal honetako musika Free Music Archive-tik hartua da: http://freemusicarchive.org)
-
96
F. Scott Fitzgerald: Autore baten arratsa
Autorea inspirazioaren bila doan bitartean, hiria bizi-bizi agertuko da bere begien aurrean, oroitzapenekin nahastuta.
-
95
Jaume Gelabert: Ur bila basamortuan / Mahmud Darwish: bi poema
Nazioarteko boluntarioen talde bat Palestinara doa, armada israeldarraren erasoen aurrean “giza eskutu” lanak egitera. Jaume Gelabertek palestinarren eguneroko bizitzaren latza kontatzen digu (hala ere) umorez beteta dagoen kronika honetan. BONUS TRACK: amaitzeko, Mahmud Darwish poeta palestinarraren bi poema dakartzagu: “Ezerk ez nau betetzen” (itz. Koldo Izagirre) eta “Kamasutra lezioak” (itz.: Ana Morales).
-
94
Hassam Blasim: Kristo irakiarra
Amerikarren inbasio gerraren erdian, gazte irakiar batek bere dohain paranormala bitxia baliatzen du biziak salbatzeko. *Atal honetako musika guztia Jamendo-tik hartua da.
-
93
Roald Dahl: Dastaketa
Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina.
-
92
Luis Fernandez: Kontaktua
Ipuin honetan izua eta umore beltza nahasten dira, ETA indarrean zegoen eta kafea pezetetan ordaintzen zen garai ez hain urrunean.
-
91
Ana Malagon: Lasai, ez da ezer gertatzen
Ingurune urbanoko biztanleen egunerokotasunaren absurdoak, dezepzioak eta antsietateak, umore beltzaz eta ironiaz betetako mikroipuinetan.
-
90
J. D. Salinger: Egun zoragarria banana arrainarentzat
“… Bananaz beteta dagoen zulo batean sartzen dira. Sartzen direnean, beste edozein arrain bezalakoak dira. Baina, behin barruan daudela, txerriak bezala portatzen dira (…) hainbeste gizentzen dira non zulotik atera ezinez gelditzen diren”. Itxura batean dena lasai dago opor lekuan, ez, ordea, bihotz barrenetan.
-
89
Goizalde Landabaso: Babeserako kopia
Goizalde Landabasoren poesiak hizpide ditu bakardadea, bakardade batzuetan goxoki lagundua, kristal lurrunduetan idazten diren eta berehala ezabatzen diren hitzak, sekula guztiz osatzen ez diren zauriak, gogoratu nahi eta oroimenen atxiki ezin dena. Haizeak dena higatu orduko, egin beharko dugu ba babeserako kopia.
-
88
Iban Zaldua: Madrid-Roma 2646 hegaldia
“…eta hegazkinera zeraman tunelean sartu nintzen: jadanik ez zegoen atzerakorik”. Hegazkin bidaia bat, itxuraz arrunta. Kontuz, baina: inoiz ez dakizu alboan nor jesarriko zaizun.
-
87
Guy de Maupassant: Mari Gizen
1870 urte ingurua. Frantzia eta Prusiaren arteko gerra. Hamar andre-gizon bidaia arriskutsu batean doaz zaldi kotxez. Helmugara heltzearen truke, prezio bat ordaintzea eskatuko diete. Guy de Maupassanten istoriorik famatuena da “Mari Gizen”. Bere garaian bi zatitan argitaratu zen, eta halaxe dakargu guk ere.
-
86
Xerezaderen Artxiboa + Eremuz Kanpo: Joseba Breaking Basque
Bilbo Hiria Irratiko “Eremuz Kanpo” saioko zaldun jentilek gonbidatuta, Xerezade atera da bere lorategi iturridunetatik lagun horiekin batera zuei izaki bakan bat aurkezteko. Hona hemen Super Euskalduna. Bekadun erraria. Golema. Gure Zelig Iruritakoa. Euskal hitzaren atrakatzailea. Txandal laranjadun timadorea. Zuekin, Joseba Breaking Basque!
-
85
David Foster Wallace: Hau ura da
Izan al duzu inoiz zeu protagonista EZ zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra? Nola askatu geure burua denok unibertsoaren erdigunea garela pentsatzeko joeratik? D. F. Wallacek kontatzen digu zertan den askatasun hori, bere ustez axola duen bakarra. Hitzaldi zorrotz, humanista, iratzartzaile eta hunkigarria.
-
84
Xabier Montoia: Gizonezkoekin
Xabier Montoiak berak irakurritako ipuin honetan, neskato bat aurkituko dugu ustekabeko abentura batean murgilduta. Festa bat dirudi hasieran, baina mundu anker honek toki gutxi dauka xalotasunarentzat. Ez da kasualitatea ipuin hau dakarren liburuaren izenburua Hondamendia izatea.
-
83
Hector Hugh Munro, “Saki”: Nemesisen jaia
Thackenbury andreari eta haren lobari ez zaizkie batere gustatzen lagun hurkoari onginahia ospatzeko omen diren jaiegun horiek: Gabonak, urtebetetzeak… Zergatik ez dago egun berezirik aurrean ikusi ezin duzun jendeari zure sentimenduak zintzoki adierazteko? Atal honetan umore viktoriar gaizto pixka bat dakargu Sakiren eskutik.
-
82
Philip K. Dick: Elfoen erregea
Shadrach Jones agurea gasolindegi batez arduratzen da. Orain, baina, negozioa gainbehera dago, errepide moderno batek trafikoa desbideratu baitu. Batzuetan, ezohiko zirkunstantziak direla eta, ustekabeko eginkizunak hartu behar izaten ditugu gure gain. Adibidez, Shadrach Jonesi, elfoen errege bihurtzea egokitu zitzaion.
-
81
Joseba Sarrionandia: Enperadore eroa
“Harriturik, Enperadorea oihalera hurbildu zen eta, bekainez ia ukitzen zuela, beha egon ondoren, eskua sartu eta pinturako arrosa bat ebaki zuen”: boterea eta sormena aurrez aurre aurkitzen dira Ekialde legendarioan kokatutako ipuin fantastiko honetan. Irudia: Yongzheng Enperadorea Gorteko Jantzian (1750)
-
80
Ursula K. Le Guin: Legez kanpokoa
Basoaren ertzean bizi den mutiko batek heskai erraldoi bat aurkitu du. Beste aldean zer dagoen jakiteko grinaz, bide bat mozteari ekin dio, baina denbora luzea eman beharko du horretan. Ezagutzen duzu ipuin hau? Ez? Ea, entzun arretaz, eta agian gogoratuko duzu. Irudia: “Udaberria”, Frances MacDonald (1905)
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak.Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.
HOSTED BY
Xerezaderen Artxiboa
Loading similar podcasts...