#003 - Iazko kutunenak (2020, Badok) episode artwork

EPISODE · Jan 21, 2021 · 57 MIN

#003 - Iazko kutunenak (2020, Badok)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #003Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirugarren saio honetan euskal musikak 2020an utzi duen uztari gainbegiratua emango diogu, BADOK atariaren kutunenen zerrendak abiapuntu hartuta. Gurean ez da ohikoa jazz lanik nabarmentzea kutunenen artean, eta Haizea Martiartu saxofoi jole markinarraren "Folketik jazzera ensemble" laneko pieza bat entzunez hasi dugu saioa Amoranteren "Bat edo hiru" goraipatua ezagutu dugu gero; baita Igor Arzuagaren "Menditik jeitsi ginen" eta Elena Setienek Grande Days eta Xabier Erkiziarekin egindako "Mirande" egitasmoa ere, Jon Miranderen olerkiak musikatzen dituena. Ander Fernandezen Nigara Zuek egitasmo txundigarria deskubritu dugu "Zabortegitik salbatuak" laneko kantu baten bitartez, eta erritmo karibearrak izan ditugu Rlantz & Ziztadaren "Azken argiak" eta Skabidean taldearen "Izaera" lanekin. Eta doinuak gogortu ditugu jarraian, Mihise taldearen "Kronik@" eta Kuartz bikotearen "II" lanetatik kantu bana entzunda. Bukatzeko, Sua laukotearen "Hormak apurtzea" singlea eta Petti erraldoiaren "Manipulazio estrategiak" diskotzarreko lagin bat ere entzun dugu. Eta gainera, Badokeko kutunenen zerrenda osatzen parte hartu duen Urko Ansa musika kritikariari deitu diogu telefonoz, eta "Iturriaren bueltan kantuan" ere ibili gara, Gorka Erostarbe kazetariak Berria egunkarian idatzi duen testu zoragarriari esker. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hirugarren atala euskal musikak 2020an utzi duen uztari egindako entzunaldia da: Haizea Martiartu / Amorante / Igor Arzuaga / Elena Setien, Xabier Erkizia & Grande Days / Nigara Zuek / Rlantz & Ziztada / Skabidean / Mihise / Kuartz / Sua / Petti.

NOW PLAYING

#003 - Iazko kutunenak (2020, Badok)

0:00 57:43

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 57 minutes long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on January 21, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #003Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hirugarren saio honetan euskal musikak 2020an utzi duen uztari gainbegiratua emango diogu, BADOK atariaren kutunenen zerrendak abiapuntu...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!