#005 - Soinu horma pitzatua (Phil Spector) episode artwork

EPISODE · Feb 4, 2021 · 1H 1M

#005 - Soinu horma pitzatua (Phil Spector)

from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast

urpekoBONBARDA #005Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Bosgarren saio honetan bigarren monografikoa egin du gure podcastak, PHIL SPECTOR zenari buruzkoa, ekoizle sonatu eta "soinu hormaren sortzaile", emakume bat hiltzeagatik kartzelan zegoena eta bertan zendu dena, Covid-19ak jota.Spectorren ileordeak aipatu gabe osatu dugu ordu beteko podcasta, bere ekoizpen azpimarragarrienengan arreta jarrita. Teenager hutsa zela sortu zuen The Teddy Bears entzunez hasi gara, eta 60ko hamarkada hasieran ekoiztu zituen kantu batzuk gero, zein baino zein arrakastatsuagoa; The Righteous Brothersen eta Ben E. King-en zein The Ronettes eta The Crystals-en kantu bana, Spector emakumez osatutako ahots taldeak ekoiztuz nabarmendu baitzen hastapenetan.Ekoizlearen ustez bere lanen gailurra zen Ike eta Tina Turner-en "River Deep - Mountain High" entzun dugu gero, hasiera batean ekoizleak espero zuen arrakastarik erdietsi ez zuelako Spector lur jota utzi zuena.70-80ko hamarkadetan ekoiztu zituen taldeak izan ditugu saioaren bigarren txandan nagusi, singleek indarra galdu eta lan luzeak nabarmentzen hasi zirenekoa: The Beatles taldearen "Let It Be", Leonard Cohen, George Harrison eta Ramones taldearen "End of a Century". Bukatzeko, Spector giltzapean sartu aurretik ekoiztu zuen azken taldea entzun dugu, Starsailor, eta soinu horma asmatu zuen gizonari buruzko kantu bat, Wreck Loose taldeak egina.Phil Spectorri buruzko podcastak berak ekoiztu zuen musika du ardatz, jakina, baina ez da aipatu gabe utzi musikagintzan lan zoragarriak egin zituen gizona armazale misoginoa ere izan zela, emakumeak bortxaz erabili zituena, Lana Clarkson erail zuelako kartzelan sartu zuten arte. ★ Support this podcast on Patreon ★

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Bosgarren atalean, bigarren monografikoa egin dugu, honakoan Phil Spector, "soinu hormaren sortzailea" zenari buruzkoa. Eta entzun ditugu: THE TEDDY BEARS / THE RIGHTEOUS BROTHERS / THE RONETTES / THE CRYSTALS / BEN E. KING / IKE & TINA TURNER / LEONARD COHEN / THE BEATLES / GEORGE HARRISON / RAMONES / STARSAILOR / WRECK LOOSE.

NOW PLAYING

#005 - Soinu horma pitzatua (Phil Spector)

0:00 1:01:04

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Urpeko Bonbarda?

This episode is 1 hour and 1 minute long.

When was this Urpeko Bonbarda episode published?

This episode was published on February 4, 2021.

What is this episode about?

urpekoBONBARDA #005Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Bosgarren saio honetan bigarren monografikoa egin du gure podcastak, PHIL SPECTOR zenari buruzkoa, ekoizle sonatu eta "soinu hormaren...

Can I download this Urpeko Bonbarda episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!