EPISODE · Mar 3, 2021 · 1H 3M
#009 - Ibil Bedi (berria, zaharra & mailegatua II)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #009Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Bederatzigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu bigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: IBIL BEDI boskotearen bigarren lan luzea, "Beltxarga beltza", Ibai Osinaga taldekideak aurkeztu diguna, telefono bidezko elkarrizketa baten bitartez. Eta gainera, Erabatera supertaldearen lan berriaren aurrerapen kantua "Orbela", zein Los Planetas granadarren "El Rey de España" singlea eta Liraz kantariak farsieraz eman duen "Zan" lan berriko lagin bat.Aspaldiko doinuei dagokionez, Daft Punk taldeak "One More Time" kantuan erabili zuen sanplerra ezagutu dugu, eta beste kantu bat entzun, dj bikoteak jardunaren bukaera iragarri berri duela-eta. Aparte, "Gure Jarrera" Lp-ak 30 urte bete eta, batez ere, orain gutxi GALindo general torturatzailea zendu dela-eta, Negu Gorriak taldearen "Ustelkeria"; eta gainera, Amagoia Gurrutxagaren "Ñabardurak" zutabea irakurri dugu (Berria, 2021eko otsailak 17), azpitik Pablo Hasel-en "Juan Carlos el Bobón" zuela.Bukatzeko, mailegatutako kantua, Serge Gainsbourg artista handiak emazte Jane Birkinekin emandako "Je t´aime moi non plus" ezaguna, frantziarra orain 30 urte hil zela-eta. Euskaraz, Amaia Intxausti eta Mikel Agirrek moldatu zuten kantua, "Gainsbourg gainbegiratuz" diskorako (Gaztelupeko Hotsak, 2008). ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Bederatzigarren saioan, bigarrenez, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, disko berriak aurkeztu, musika zaharra berreskuratu eta moldaketa bat aurkeztuta. Entzun ditugu: IBIL BEDI (Ibai Osinagarekin elkarrizketa) / ERABATERA / LOS PLANETAS / LIRAZ / DAFT PUNK / NEGU GORRIAK / PABLO HASEL / (SERGE GAINSBOURG + AMAIA INTXAUSTI ETA MIKEL AGIRRE).
NOW PLAYING
#009 - Ibil Bedi (berria, zaharra & mailegatua II)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.