EPISODE · Apr 7, 2021 · 40 MIN
#014 - Diana Rossez (birziklatuz)
from Urpeko Bonbarda · host Zuzeu Podcast
urpekoBONBARDA #014Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hamalaugarren saio honetan, Diana Ross izar handiari monografikoa eskaini diogu, orain 40 urte plazaratu zuen "Diana" diskoan arreta jarrita. Diskotzarra da Motown etxean 1980an plazaratutako "Diana", eta gordetzen dituen zortzi kantuetatik hiru entzun ditugu: "Upside Down", “Tenderness" eta "I´m Coming Out". Baita 1970eko "Diana Ross" debut lana irekitzen duen "Reach Out and Touch (Somebody´s Hand" ere; eta iaz Eric Kupper-ek "Love Hangover" kantuari egindako erremixa, Supertonic egitasmorako. Aparte, bakarkako ibilbidea abiatu baino lehen The Supremes hirukoteko kide izan zela-eta, "You Can Hurry Up" hit zoragarria entzun dugu saioa abiatzeko, eta Diana Ross-en egungo ordezkari legez hartua den Beyonce-ren "Crazy In Love" indartsuarekin bukatu.* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko maiatzaren 21ean. ★ Support this podcast on Patreon ★
What this episode covers
Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda. Hamalaugarren saioan, Diana Ross musikari handiaren "Diana" diskoa izan dugu ardatz, orain 40 urte argitaratutako lana. Entzun ditugu: THE SUPREMES / DIANA ROSS / BEYONCE.
NOW PLAYING
#014 - Diana Rossez (birziklatuz)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.